156. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

449/2006 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Carmen Miral Equioiz andrea, Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Erosketa Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

Lehena._Carmen Miral Equioiz andrea, Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Erosketa Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

Bigarrena._Foru Agindu hau jakinaraztea interesatuari, Ondare Zerbitzuko zuzendariari, departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari.

Hirugarrena._Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko azaroaren 16an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0618816