156. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez, bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea ireki, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesaturik daudenek eskabideak aurkez ditzaten udal idazkaritzan. Eskabidean erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela adieraziko dute, eta titulazio akademikoari, esperientziari nahiz merezimenduei buruzko espedientea gehituko diote eskabideari.

Zizur Nagusian, 2006ko abenduaren 18an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0619937