156. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Arau subsidiarioen aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Udalak, 2006ko azaroaren 8an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ultzamako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, Eltzaburuko (Ultzama) 18. poligonoko 427. lurzatiari dagokiona, Mendiarteak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3. eta 71. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Delako proiektua Udalaren bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Larraintzarren (Ultzama), 2006ko azaroaren 15ean._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0620183