156. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

Arbizuko industrialdea birzatitzeko proiektuaren aldaketa. Hasierako onespena

Ikusirik Arbizuko industrialdearen birzatiketa aldatzeko proiektua, Udalak berak sustatua eta Zuazo Ingerieros S.L.k prestatua, Udalak, aho batez,

Erabaki du:

1. Hasiera batez onestea Arbizuko industrialdearen birzatiketa aldatzeko proiektua, Udalak berak sustatua eta Zuazo Ingerieros S.L.k prestatua.

2. Indarra duen legerian xedatutakoaren arabera, jendaurreko epea irekitzea, hogei egunekoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintziako egunkarietan argitaratzen denetik aitzina, interesatuek proiektua aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Arbizun, 2006ko abenduaren 15ean._Alkate udalburua, Jesús María Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0620260