156. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IZABA

Hirilurraren gaineko katastroko balio guztiak aldatzeko erabakia

2005eko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen Izabako hirilurren balorazio txostenaren bigarren berrikuspenaren proiektua. Jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunetan, Udalaren iragarki oholean, eta inork alegaziorik aurkeztu ez zuenez gero, Udal honetako Batzorde Mistoko ordezkariek adostasun txostena eman ondoren, espedientea Nafarroako Gobernuko Ekonomi eta Ogasun Departamentura igorri da. Nafarroako Gobernuak batzorde mistoan dituen ordezkariek txosten hori aztertu eta harekin ados zeudela adierazi ondoren, balorazio txostena behin betikoz onetsi zen, 2006ko ekainaren 23an hartu erabakiaren bidez, eta Udalaren iragarki oholean eta 2006ko 102. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 25ean, nahi zuenak alegazioak edo inpugnazioak aurkezteko.

Udalak, 2006ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, inork ez baitzuen alegaziorik edo inpugnaziorik aurkeztu, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64, 80.1 eta 86.3 artikuluetan eta Hirilurraren gaineko Kontribuzioa ordainarazteko Erregelamenduaren 73.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, honako hau erabaki du agertutako zazpi kideak bat etorrita:

1._Onestea Izabako udalerriko hirilurraren balorazio txostenaren bigarren berrikuspenaren proiektua behin betikoz onestearen ondoriozko katastroko balio guztien aldaketa, baita hirilurraren gaineko kontribuzioan katastroko balio berriak aplikatu ondoko zerga_ eta likidazio-oinarriak eta behar diren likidazioak egitea ere.

2._Banan-banan jakinaraztea katastroko balio berriak hirilurraren gaineko kontribuzioaren subjektu pasibo bakoitzari, zer ekitaldi ekonomikotan izan behar duten indarra, huraxe hasi baino lehen.

3._2007. urterako karga-tasa hauek finkatzea:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: 0,1674

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: 0,6800

4._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioetarako.

Hori guztia argitara ematen da orok jakin dezan, eta adierazten da ezen erabaki horren kontra espedientean interesa dutenek errekurtso hauek paratzen ahal dituztela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako maneran eta halabereko epeetan.

Izaban, 2006ko abenduaren 14an._Alkate udalburua, Angel Luis de Miguel Barace.

Iragarkiaren kodea: L0620031