156. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IRUÑA

Udalaren 2006ko aurrekontuaren aldaketa, erakunde autonomoen diruzaintza orokorretako gerakin positiboak aplikatzeagatik, behin betiko onestea

Iruñeko Udalbatzak, 2006ko azaroaren 16an eginiko Osoko Bilkuran, Udalaren 2006ko Aurrekontua aldatzea onetsi zuen, legezko den quorumarekin onetsi ere, erakunde autonomoen diruzaintza orokorretako gerakin positiboak aplikatzeagatik, eta ondoko erabakia hartu zuen:

«Ikusirik 2006ko maiatzaren 29an Alkatetzak emandako Ebazpena, non 2005. urteko diruzaintzako gerakinak zenbatetsi baitira, eta ikusirik, bestalde, Ekonomiako Alorreko Idazkaritza Teknikoak emandako txostena, erakunde autonomoen gastu orokorretarako gerakin positiboak dagozkien aurrekontuetan aplikatzeari buruz, ondokoa erabaki da:

1._Udal aurrekontua:

1._Udalaren 2006. urteko aurrekontuko gastuen egoera-orriko hainbat gastu deuseztatuta, haien bajak onestea, horiek guztiek batera 804.081,63 euro egiten dutelarik, betiere kontusailkako ondoko xehekapenarekin bat:

30/81110/410000, Hirigintza Gerentzia. Transferentzia arrunta: 484.202,19 euro.

71/81120/410000, Haur Eskolak. Transferentzia arrunta: 319.879,44 euro.

2._Udalaren Hirigintza Gerentziaren Aurrekontua:

2.1._"Diruzaintzako Gerakina: Gastu Orokorrak" izeneko 87000 kontusaila sortzea 2006ko aurrekontuko sarreren egoera-orrian, 484.202,19 euroko zenbatekoarekin.

2.2._Murriztea, 484.202,19 eurotan, 2006ko aurrekontuko diru-sarreren egoera-orriko "Iruñeko Udalaren ekarpena" izeneko 40000 kontusaila.

3._Udalaren haur Eskolen Aurrekontua:

3.1._"Diruzaintzako Gerakina: Gastu Orokorrak" izeneko 87000 kontusaila sortzea 2006ko aurrekontuko sarreren egoera-orrian, 319.879,44 euroko zenbatekoarekin.

3.2._Murriztea, 319.879,44 eurotan, 2006ko aurrekontuko diru-sarreren egoera-orriko "Iruñeko Udalaren ekarpena" izeneko 40000 kontusaila.»

Indarra duten legeetan aurreikusitakoarekin bat, jendaurreko epea iragan da, inolako erreklamaziorik aurkeztu ez delarik, eta, horrenbestez, behin betikoz onetsi da aurrekontuaren aldaketa hau.

Iruñean, 2006ko abenduaren 21ean._Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0620266