156. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURUGARREN

2006ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Murugarrengo Kontzejuak, 2006ko azaroaren 9an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269. artikulutik 276.era ezarritakoari jarraituz.

2. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Kontzejuko iragarki oholean argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa betez, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, argitaratzen denetik hasita.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan.

Murugarrenen, 2006ko abenduaren 15ean._Alkatea, Juana Martínez Soler.

Iragarkiaren kodea: L0620326