156. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERREZU

"Ubagua ibaiko isurtze puntualen hodi biltzaile kolektorea" izeneko proiektua: ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapena. Hasierako onespena

Errezuko Kontzejuko Batzarrak, 2006ko azaroaren 10eko bilkuran, aipatu proiektuari dagozkion erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

a) "Ubagua ibaiko isurtze puntualen hodi biltzaile kolektorea" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedura abiaraztea.

b) Erabaki hau Deierriko Udalari igortzea, berrespena eman diezaion.

c) Erabakia ukituriko titularrari jakinaraztea, eta proiektua, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, erabaki honen eranskinean heldu baita, jendaurrean paratzea hamabost egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan interesatuek egoki juzgatzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

d) Argitara ematea erabaki hau, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Deierriko Udalaren iragarki oholean.

ERANSKINA

"Errezuko Ubagua ibaiko isurtze puntualen hodi biltzaile kolektorea" izeneko proiektua

Ukitutako ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda zehaztua.3

Finka: 163. lurzatia, 2. poligonoa. Jabea eta helbidea: Izu M. Asunción. Errezu. Zortasuna, m²: 186 m². Aldi baterako okupazioa, m²: 1.116 m².

Errezun, 2006ko azaroaren 20an._Kontzejuburua, Kay Van Ackere.

Iragarkiaren kodea: L0619375