156. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

480/2006 Ebazpena

Hiri hondakinetako zerbitzuen finantziazioa arautzeko ordenantzak koefiziente zuzentzaileak ezartzen ditu, II. eranskinean. Koefizienteak 4 zenbakiko erabilera-kodeari (etxebizitza) aplikagarri zaizkion udalerrien arabera ezartzen dira, aipatu ondasunen zerga oinarriak berdintzearren, Mankomunitatearen eremuaren barnean dagoen desberdintasuna kontuan hartuta. Ekitaldi bakoitzean aplikatu beharreko koefizienteak urrian jasota dauden balio katastralen arabera onartzen dira. Horregatik, ordenantzak zera aurreikusten du: "2006. ekitaldian zehar balorazio-txosten berri bat indarrean sartuko balitz, udalerri horretako koefiziente zuzentzailea egokitu beharko litzateke balio katastralak aldatutako proportzio berean."

2006/11/10ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutakoaren arabera, behin betikoz onetsi da Zizur Nagusiko hirilurraren balorazio txostenaren berrikuspena

Zerbitzu teknikoek behar diren egiaztapenak egin dituzte indize zuzentzaile berriak ezartzeko.

Horren arabera,

EBATZI DUT:

1. 4 zenbakiko erabilera-kodeari (etxebizitza) aplikagarri zaizkion indize zuzentzaile berriak onestea ondoko udalerri honetan:

Udalerria: Zizur Nagusia. Aldatu beharreko indizea: 0,62. Indize berria: 0,61.

Iruñean, 2006ko abenduaren 15ean. Mankomunitateko burua, Luis Ibero Elía.

Iragarkiaren kodea: L0620078