156. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Hiri hondakinen kudeaketa-zerbitzuaren finantzaketa arautzen duen 2007ko ordenantza. Behin betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzarre Nagusiak, 2006ko urriaren 25ean egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri hondakinen kudeaketa-zerbitzuaren finantzaketa arautzen duen ordenantza, 2007. urteko ekitaldirako.

Onespen erabakia 2006ko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 6an, eta jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsi da eta testu osoa argitaratzeko agindu da behar diren ondorioak sor ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

ORDENANTZA, HIRI HONDAKIN SOLIDOEN KUDEAKETA-ZERBITZUAREN FINANTZAKETA ARAUTZEN DUENA

Aplikazio eremua

1. artikulua. Ordenantza hau, Iruñerriko Mankomunitatearen barrenean dauden Udalen mugapeetan izanen da aplikagarri, baldin eta zerbitzua egiazki burutzen bada.

Estatutuen 9. artikuluaren arabera, Mankomunitateak bere zerbitzuak udal eremuaren zati batean -Kontzeju batean edo zenbaitetan- ematen dituen kasuetan, honako Ordenantza hau zerbitzu-prestazioa egiten den Kontzejuen mugapeetan soilik izanen da aplikagarria.

Emandako zerbitzuak

2. artikulua. Ordenantza honetako jarduera edo zerbitzuen eskuragarritasuna eta/edo erabilpena da zerbitzu hauen funtsa. Zerbitzu horiek ondotik aipatzen dira eta bakoitzari dagozkion prezioak sorrarazten dituzte; hori guztia Hiri hondakin solidoen kudeaketa arautzen duen ordenantzarekin bat:

1._Hiri hondakin solidoen nahitaezko harrera, bilketa, garraioa eta ondoko balioztapen edo hustuketa zerbitzuen eskuragarritasuna eta/edo erabilpena, Hiri Hondakinei buruzko Legearen eta Iruñerriko Mankomunitatearen hiri hondakin solidoen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren kariaz sortzen direnak.

2._Ondoko zerbitzuen prestazioa:

a) HHSak balioztatu eta ezabatzeko instalazioetan hondakinen harrera.

b) Hildako etxeko animaliak jaso, garraiatu eta deuseztea.

Ordaintzera behartuak

3. artikulua. 1. 2. artikuluaren 1 atalean definitutako zerbitzuei dagozkien prezioak ordaintzera beharturik daude pertsona fisiko zein juridikoak, heredentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bertzelako erakundeak, edozein tituluren kariaz etxebizitza, lokal, establezimendu edo zentrorik erabiltzen badute, eta haien onura edo mesederako zerbitzua modu orokor eta beharrezkoan ematen bada. Onuraduna ezaguna ez den kasuetan, direlako higiezinen jabeak izanen dira ordaintzera behartuak, haiek kuotak dagokien onuradunengana birrezarri ahal dituztelarik.

2. 2.2 artikuluan ezarritako prestazioen kasuan, honako hauek dute ordaindu beharra:

2.2.a) artikuluaren arabera emaniko zerbitzuak. Hondakinak Tratamendu Zentroan jasotzea eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.

2.2.b) artikuluaren arabera emaniko zerbitzuak. Zerbitzua ematea eskatzen dutenak. Ez dira zerbitzu hau ordaintzera beharturik egonen Mankomunitatean integratuta dauden toki entitateak.

Kuotaren oinarria

4. artikulua. 1. 2. artikuluaren 1. atalean aipaturiko zerbitzuaren kasun, kuota zehazteko oinarria izanen da, oro har, I. eranskineko erabileren araberako tarifa multzoetako ondasun higiezinen katastro-balioen batura, Nafarroako Hiri Aberastasunaren Erregistro Fiskaleko datuen arabera.

Ondasun higiezinen bat delako Erregistroan baliorik gabe agerten den kasuetan, 6.1 b) artikuluan ezartzen denari jarraituko zaio.

"Hondakin sortzaile handien" kasuan, halakotzat hartuko baitira bi edukiontzi edo gehiago behar izaten dituzten ordaintzaileak, oinarria edukiontzi kopuruaren eta bilketa maiztasunaren araberakoa izanen da.

Bilketa konpaktazio gabeko kaxa bitartez egiten den kasuetan, oinarria biltzeko diren kaxen kopuruarekin bat etorriko da.

2. 2. artikuluaren 2 a) atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, oinarria isurkinaren pisua izanen da.

3. 2. artikuluaren 2 b) atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, oinarria hildako animalia ale bezainbesteko izanen da.

Tarifak

5. artikulua. 1. 2.1 artikuluan bildua den zerbitzuaren kasuan, eta jarduerari dagokion koefizienteaz zuzenduriko oinarriaren gainean, I. eranskinean jarduera bakoitzarentzat ezarri den tarifa aldakorra aplikatuko da, kuota aldakorra sortuz horrela. "Hondakin sortzaile handiei" ez zaie halakorik aplikatuko.

2. 2.2 artikuluan aipatzen diren zerbitzuen kasuan, eranskineko H eta I ataletan ageri diren tarifak aplikatuko zaizkie oinarriei.

Kuota

6. artikulua. 1. a) 1 artikuluan aurreikusten den zerbitzurako aterako den kuota osoa izanen da zati aldakorra eta I. eranskinean ageri den kuota finkoaren batura.

Erabilera bakoitzeko kuota osoa ez da inoiz izanen dagokion gehieneko kuota baino handiagoa.

"Hondakin sortzaile handiek" kuota bakarra ordainduko dute, zenbatekoak I. eranskinean agertzen baitira.

b) Katastroko baliorik atxikirik ez duten zergapeko hiri-unitateen kasuan, aterako den kuota izanen da tarifa aldaezina eta eranskinean ageri den tarifa aldakorraren batura, ezarritako erabileren arabera.

2. 2.2 artikuluan bilduak diren zerbitzuendako kuota aurreko artikuluan aipatzen diren tarifak aplikatzearen kariaz sortzen dena izanen da.

7. artikulua. Kasu bakoitzean aterako den kuotari legeek une bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko zaizkio, haiek ezartzen dituzten era eta baldintzetan.

Sortzapena

8. artikulua. 1. 2.1) artikuluan aipatzen diren zerbitzuendako ezarririko prezioak lauhilabete natural bakoitzeko lehenengo egunean sortuko dira.

Zerbitzua jasotzen hasten diren erabiltzaileentzat, zerbitzua jasotzen hasten diren egunean gertatuko da sortzapena, nolaz eta ordaintzera beharturik dagoenak bakarrik hilabete horri geratzen zaizkion egunen zati proportzioanalari eta lau hilabete horretako besteei dagokiena ordain dezan.

2. Gainerako beste zerbitzu guztiengatik ezartzen diren prezioak, interesdunak eskaera egiten duen unean edo zerbitzuaren prestazioa burutzen denean (2.2 b artículo).

Ordainerazpena

9. artikulua. Ordenantza honen bidez erregulatzen diren prezioak hilabetean behin edo lau hilabetean behin ordainaraziko dira.

Diru-bilketa

10. artikulua. 1._2.1 artikuluan aurreikusten diren zerbitzuak emateagatik sortzen diren zorrak "jakinarazpen gabekotzat" joko dira, zerga-ordaintzaile errolda batetatik sortuak direlako.

2._Ordenantza honetako prezioek sortzen dituzten zorrak, behin eta 9. artikuluak aurreikusitakoaren arabera ordainaraziak, ordaindu behar diren lau hilabete naturaleko lehen hilabetearen lehenbiziko egunean jakinarazitzat emanen dira. Data horretatik aurrera hilabeteko epea kontatzen hasiko da, ordainketa egiteko.

3._Ezarritako epean ordainduak ez diren prezioei dagozkien zenbatekoak legezko urteko interes-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruan handituko dira.

Korrituei dagokien zenbatekoaren sortzapena borondatezko ordainketa epea amaitzen den egunean gertatuko da, eta borondatezko ordainketa epea amaitzen den hilabetearen ondokoaren azken egunetik aitzina ordainaraziko dira.

Berandutzako korrituak ez zaizkie aplikatuko beren jarduerak lege-ordenamendu pribatuari egokitu behar duten Administrazio Publiko, Erakunde Autonomo eta zuzenbide publikoko Entitateen zorrei.

11. artikulua. Zorren ordainketa ondoko eran bete ahal izanen da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboendako, beraiek seinalatutako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan zordunketa bidez.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboendako, edo helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak bete gabe geratu diren kasuetan, I.Z.E.A.-ren Bulegoetan.

12. artikulua. Nahiz eta 8.1 artikuluan ezarritakoa hala izan, eraikina erabiltzearen eskubidea deuseztatzeak sortzapen eskubideak ezabatuko ditu, eta, hala, iraungipen dataz ondorengo egunei dagozkien ordainarazitako eta ordaindutako diruak ordaintzera beharturik dagoenari itzuli beharko zaizkio.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honek 2007.eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

I._Hiri Hondakin Solidoen Kudeaketa Zerbitzua, nahitaezko harrerapekoa.

A) Erregimen orokorra. Urteko tarifak. Zenbatekoa eurotan.

1 1 % 0,063 29,41 84,94

4. Etxebizitzak (*)

96. Estudioa

92. Landetxea

(*) Koefiziente zuzentzaileak udalerrika aplikatuz (II Eraskina)

2 2 % 0,123 183,40 606,27

9. Lokal komertzialak

(elikadura izan ezik)

3 4,25 % 0,125 183,40 1.084,34

9. Elikadura lokal

komertzialak

30. Kasino

34. Festa aretoa

43. Jatetxea

44. Kafetegia, taberna

42. Egoitza

55. Ospitala

56. Klinica

59. Kuartelak

60. Kartzelak

4 1 % 0,123 183,40 1.084,34

41. Ostatua

45. Pentsioa

5 1 % 0,123 183,40 2.258,95

10. Industri lokalak

12. Industri pabilioa

13. Industri biltegia

14. Aldatokia eta jantokia

61. Tren geltokia

62. Bodega kooperatiba

87. Garaje egoitza

90. Zerbitzu estazioa

93. Laborategia

94. Autobus geltokia

6 1 % 0,095 89,94 764,01

17. Bulegoak

7 1 % 0,095 34,40 188,87

7. Erabili gabeko lokalak

8 0,25% 0,095 34,30 84,94

18. Bulego publikoa

19. Udaletxea

20. Auzitegia

27. Liburutegia

28. Museoa

29. Kultur Etxea

49. Kulturako erlijio etxeak

edo eguneroko jarduera

91. Alderdi politikoen egoitzak

9 1 % 0,095 144,11 606,27

21. Unibertsitatea

22. Institutua

23. Lanbide eskola

24. E.H.O. eskola

25. Kolegio ikastetxea

26. Haurtzaindegia

31. Antzokia

32. Zinemategia

33. Auditorioa

35. Zezen plaza

36. Estadioak

37. Polikiroldegiak

53. Babesetxea

46. Elkarteak

54. Seroretxeak

57. Anbulatorioa

58. Sorostokia

B. Indarrean dagoen EAEAP-a bider 1,13 eginez ateratzen dena edo zenbateko txikiagoko pentsioa jasotzen dutenendako kuota berezia

Ordenantza honetan arautzen den edozein preziori dagokion kuota osoa, oro har aplikagarria den kuotaren %10 aplikatzetik sortzen den kantitatea bezainbestekoa izanen da, ordaintzailea gizarte segurantzako edo Gizarte Ongizaterako Nafarroako Institutuaren prestazio baten onuraduna denean, zenbatekoa Efektu Anitzetarako Errenta-Adierazle Publikoa, indarra duen EAEAPa bider 1,3 eginez ateratzen den kopurua gainditzen ez duela, edo ezkontide edo gisa bereko bizikidea duenean 1,35 aldiz delako EAEAPa, bion diru sarrerak baturik, gainditzen ez duela. Ezkontidea ez den beste ezein famili-zamarik izanez gero (adin txikiko semealabarik, 23 urte arteko eta adin horretako semealabarik ikasketa egiten ari edo legezko langabetu egoeran, edo semealaba ezindurik eta diru sarrerarik gabeak), aipatu diru-muga horiei menpeko lagun bakoitzagatik delako EAEAPa 0,23 aldiz gehituko zaie.

Ezin izanen dute tarifa hauz baliatu, aurreko baldintza bete izanik ere, urteko kopurua EAEAPa bider 1,13 baino handiagoa batzen duten beste diru sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik. Halaber, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarri zein higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eskatzaileek ondokoak ekarri beharko dituzte:

1._Eskabidea

2._Jasotako prestazioaren egiaztagiria

3._Errenta edo Ondare Aitorpena, edo horrelakorik egin behar ez izateko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren agiria, hala nola eskatzailearen edo bizikideen diru sarrerak egiaztatzen dituzten beste agiriak.

4._Udal Erroldatik eratorritako Elkarbizitze Egiaztagiria.

Nolanahi dela, tarifa honen onuraduna ur-hornidura eta saneamendu kontratuko titularra izanen da, edo haren ezkontidea.

Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.k, edozein unetan, tarifa hau emateko eskatzen diren betebeharrak mantentzen direla egiaztatu ahal izanen du, baldintzok betetzeari utzi edo egiaztapenean eskaturiko agiriak ekartzen ez dituzten onuradun guztiei tarifa osoa aplikatuko dielarik.

Halaber, Ordenantza honetan araututako zeinahi preziori dagokion kuota osoa izanen da orokorrean aplikatzen ahal zaion kuotaren % 10en parekoa, hori ordaintzera behartua dagoena irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundea denean eta haren helburua baldin bada bere-bereak dituen xedeetarako laguntzak biltzea.

C. Sortzaile handiak:

_Zerbitzuaren erabiltzaileak bere eskura bi edukiontzi edo gehiago baldin badu, eta astean sei bilketa, ondoko kuotak aplikatuko zaizkio (katastroko balioa edozein delarik ere ezarriko direnak).

1.000 litroko 2 edukiontzi: 2.258,95 euro bakoitzeko.

Bitatik gora, 1.000 litroko edukiontzi bakoitzeko: 1.671,65 euro bakoitzeko.

Edukiontzia beste edukiera batekoa bada (alboko bilketa egiteko edukiontziak), dagokion proportzio-kontua eginen da.

Bilketa era ez-jarraian egiten den kasuetan, _hots, H.H.S.-en bilketa astean sei egunez egiten ez bada_, dagokion proportzio-kontua eginen da.

D. Edukiontzien aldi baterako erabilpena

EDUKIONTZIA DESKARGA

JARRI/JASOTZEA BAKOITZEKO

3.200 L-ko edukiontzia 80,07 32,04

2.400 L-ko edukiontzia 56,04 24,02

1.000 L-ko edukiontzia 22,42 10,41

240 L-ko edukiontzia 7,61 3,99

120 L-ko edukiontzien uztea, 4,57 euro/eguneko fakturatuko da.

E. Sortzaile handiak-trinkotu gabeko kaxa hertsiren bilketa

_10 m³ arte: 160,14 euro/unitate/bilketa eguna

_5 m³ arte edo zatia: 80,07 euro/unitate/bilketa eguna

F. Katastroko baliorik ez dagoenean

Higiezinei katastroko baliorik atxiki ez zaien kasurako, koadro orokorreko jarduera multzoei dagozkien ondoko kuota aldakorrak ezarriak dira:

1. kuota: 27,22 euro.

2. kuota. 90,82 euro.

3. kuota: 272,38 euro.

4. kuota: 181,56 euro.

5. kuota: 181,56 euro.

6. kuota: 57,84 euro.

7. kuota: 27,31 euro.

8. kuota: 45,42 euro.

9. kuota: 90,82 euro.

G. Tarifa guztiei dagozkien xedapenak.

1. Hondakin unitate sortzaile bakarrean hainbat erabilpen mota sar daitezkeen kasuetan, katastro unitate nagusitzat hartu denaren erabilpen kuota finkoa aplikatuko da. Nolanahi dela, Jatetxe, Dantzaleku, Kafetegi Taberna, Hotel, Egoitza, Kiroldegi, Kasino jardueretarako kuota finkoak kasu guztietan aplikatuko dira, hondakin unitate sortzaile bakar batean sarturik egon arren.

2. Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.ko ikuskatzaileek aldez aurretik konprobatutakoan, tarifak, kuotak, erabilpena eta ordaintzaileak aldatu ahal izanen dira, hauek errealitateari egokitu ez edo katastroko erabilerarik edo baliorik atxikirik ez duten kasuetan, halako moldez non konprobaturiko erabilpen errealaren araberako tarifa aplikatuko baita. Higiezinaren erabilpen aldaketa egiaztatuko balitz, moldaketa atzerako ondorioz egin liteke, erabilpen aldaketa ziurtatzen den unetik alegia.

3. Ezarpena dagokien higiezinen kasuan, baldin eta bilketa tokitik 300 metro baino urrutiago egon edota iristeko edo maniobra egiteko zailtasunik badago, Ikuskapen Zerbitzuek iritzia eman eta gero, aplikatuko den tarifa soilik kuotaren oinarriari dagokion tarifa aldakorra izanen da. (I. Eranskina)

4. Erregimen orokorreko Gehienezko Kuota (6.1 artículo 1 lerroaldea) 2.258,95 euro izanen da.

H. H.H.S.T.Z.-ko hondakinen tratamendu zerbitzuaren erabilpena:

Lur isurketa: 5,24 euro/Tm

Papera eta kartoia besterik ez duten hondakinen tratamendua: 6,50 euro/Tm

Plastiko estalkiak besterik ez duten hondakinen tratamendua: 6,50 euro/Tm

Aurrekoak ez diren hondakin onargarrien isurpena: 26,75 euro/Tm

Papera, kartoia edo plastikoa daukaten hondakin nahasien isurketa: 70 euro/Tm.

Pneumatiko erabilien isurpena, 1.400 mm-tik gorako diametrokoak.

I. Hildako animaliak jaso, garraiatu eta deuseztea: 64,20 euro

J. Lurpeko edukiontziak

Urteko kostua honako formularen bitartez zehaztuko da kasu bakoitzean, plataforma jasotzaile bakoitzerako kalkulaturik:

Kostua = 150,00 euro (Fv + Fe + Fc + Fp)

Fv: Maiztasuna, organikoa-gainerakoa frakzioaren asteko bilketa kopuruaz adierazia

Fe: Maiztasuna, bilgarri frakzioaren asteko bilketa kopuruaz adierazia

Fc: Maiztasuna, beira frakzioaren asteko bilketa kopuruaz adierazia

Fp: Maiztasuna, paper-kartoi frakzioaren asteko bilketa kopuruaz adierazia

II. ERANSKINA

Udalez udaleko koefiziente zuzentzailea 4. erabilpen kodeari (etxebizitza) aplikagarria

Adios 1,08

Antsoain 0.63

Añorbe 1,23

Anue 1,78

Aranguren 0,64

Atez 1,38

Barañain 0,65

Basaburua 1,21

Belaskoain 1,99

Beriain 0,66

Berriobeiti 0,71

Berriozar 0,69

Bidaurreta 2,06

Biurrun-Olkotz 1,09

Burlata 0,75

Ziritza 1,30

Zizur 0,76

Etxarri 2,06

Egues 0,66

Eneritz 0,91

Esteribar 1,23

Etxauri 0,98

Ezkabarte 0,87

Galar 1,01

Goñi 2,84

Girgillano 1,87

Uharte-Iruña 0,66

Imotz 1,14

Itza 0,92

Txulapain 1,31

Lantz 1,80

Legarda 2,16

Muruzabal 0,94

Noain-Elortz 0,89

Odieta 1,65

Olaibar 1,41

Oltza 0,70

Ollo 1,99

Orkoien 0,81

Iruña 1,00

Tiebas-Muru Artederreta 1,57

Tirapu 1,84

Ukar 0,93

Ultzama 0,95

Uterga 1,12

Atarrabia 0,65

Zabalza 1,21

Zizur Nagusia 0,62

1 baino koefiziente zuzentzaile altuagorik ez da aplikatuko, baldin eta higiezinaren katastro balioa, 2007eko urtealdirako, 52.566,76 euro baino altuagoa bada.

2007eko urtealdian balorazio ponentzia berririk indarrean jarriko bada, delako udalaren koefiziente zuzentzailea gutxitu beharko da, katastro balioak handitzen diren proportzioan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 18an._Mankomunitateko burua, Luis Ibero Elia.

Iragarkiaren kodea: L0620058