156. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Ur-Hornidura eta Saneamendu Zerbitzuaren Finantzatzea Arautzeko 2007ko Ordenantzaren behin betiko onestea

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzarre Nagusiak, 2006.eko urriaren 25an egindako bileran, Ur-Hornidura eta Saneamendu Zerbitzuaren Finantzatzea Arautzeko Ordenantzaren behin behineko onespen erabakia hartu zuen, 2007. urteko ekitaldirako.

Onespen Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik, izan ere 2006.eko azaroaren 6ko 133. zenbakian, eta publikoari erakusteko epea iraganik, alegaziorik aurkeztu ez delarik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraiki, Ordenantza horren behin betiko onespena gauzatzen da, eta agintzen haren testu osoaren argitaratzea, dagozkion ondorioak sor ditzan.

UR-HORNIDURA, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDUA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALARI DAGOZKION BESTE JARDUERA ETA EMANDAKO ZERBITZUENGATIKO DIRU-SARIAK ARAUTZEKO ORDENANTZA

I TITULUA

Iruñerriko zerbitzuak, E.A.-ren diru-sariak, Uraren Ziklo Integralari dagokionean

I. KAPITULUA

Aplikazio eremua

1. artikulua. Ordenantza hau, Iruñerriko Mankomunitatea osatzen duten Udalen eremuetan izanen da aplikagarria, non arau-testu honek hartzen eta arautzen dituen zerbitzuak ematen diren, bai eta, halakotan, integraturik egon gabe ere, ur-hornidura edota ur-isurpenak egiten diren beste haietan ere.

Estatutuen 9. artikuluaren araberakoan, Mankomunitateak bere zerbitzuak udal eremuaren zati batean _Kontzeju batean edo zenbaitetan_ ematen ditueneko kasuetan, honako Ordenantza zerbitzu-prestazioa egiten deneko Kontzejuen eremuetan soilik izanen da aplikagarria.

II. KAPITULUA

Emandako zerbitzuak

2. artikulua. Emandako zerbitzuak, ordenantza honetan arautzen diren zerbitzu eta jardueren gertatzezko edo ahalbidezko erabilpena egin edo egin ahal izatearen kariaz zehazten dira. Direlako zerbitzu eta jarduerak, dagozkien diru-sariak sorrerazten dituztenak, ondoan zerrendatzen diren hauek dira:

a) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantenimendua.

b) Saneamendu eta estolderia sare lokalen eskuragarritasuna eta mantenimendua.

c) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren erabilpena. Ezarriko den diru-saria uraren erabilera edo zertarakoaren arabera aldakor gertatu ahal izango da, horniduran emandako urari erabilpen ezberdinak eman eta neurketa ekipo bakarra dagoenean tarifa konbinatuak ezarriko direlarik.

d) Edateko ur-hornidura edo/eta hondar-uren hustuketaren aldi baterako edo behin-betiko kontratazioa egiteko beharrezko iharduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboen prestazioa.

Ez da ordaintzekoa izanen erabilera aldaketagatiko kontratuen izapidaketa eta burutzapena, hala nola Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren 77. artikuluak arauturikoarekin bat, beste kontrato baten subrogazioan, beti ere dagokion bajaren ondorengo 30 eguneko epean egiten badira.

Subrogazioa dagoela hartuko da bajaren ondorengo 30 egun naturaleko epean egiten diren alten kasuetan.

e) Edateko uren distribuzio sare edota hondar-ur hustuketa sareetara lotzeko eskubidea. Hornidura edota saneamendu zerbitzuak egitez eskura izatearen gertakariaz zehazten da.

f) Horniketa ebentualak egiteko kontratuak.

g) Ikuskapen-lana, enpresaren langileek burututakoa, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzan ezarritako arauen betetze osoa egiaztatzeko bideratua, beroietan arauturikoaren infrakzioa gertatzen den kasuetan.

3. artikulua. I.Z.E.A.-ko Administrazio Kontseiluak bidezko diru-sariak erabakiko ditu ur-hartzeen burutzapenak finantzatzeko, nola edateko uren distribuzio sareetarako, hala hondar-uren hustuketa sareetarako, bai eta prezintaketetan, eta kontadoreen egiaztapen, ezarpen eta ordezkapenetan ere, edo beste lanetan ere, horrelakoak aipatu Sozietateak burutzen dituen kasuetan.

III. KAPITULUA

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. ordaintzera beharturik daude:

a) Ordenantza honetako 2. artikuluaren a), b), c), d), eta f) ataletan zehazten diren zerbitzuen kasuan, dagokien hornidura-kontratuaren titularra.

b) Ordenantza honetako 2. artikuluaren e) atalean zehazten diren zerbitzuak direnean:

b.1.) Etxebizitzetako ur-loturak: Etxebizitzen eragilea izanen da ordaintzera beharturik, halakotzat joko delarik eraikitzen edo eraikuntza kontratatzen duen eraikinaren jabea, nahiz salmenta, alokairu edo berak erabiltzeko xedea izan.

Nolanahi ere, eragileak eraikuntza-proiektua burutzea agindu lezakeeneko eraikitzaileak delako tarifa ordaindu ahal izanen du, halakoetan, zenbatekoa eragilearengandik berreskura daitekeelarik.

b.2.) Bestelako ur-loturak:

b.2.1. Etxebizitza promozioetan: haien promotorea bera.

b.2.2. Gainerakoak: Ur-lotura eskatu duenak, edo, halakotan, 2.e artikuluko zerbitzuak eskatu dituenak.

c) 2. artikuluaren g) atalean zehazten diren jardueren kasuan, arau-haustea eragin duten pertsona natural edo juridikoak.

Hornidura-kontraturik ez dagoen kasuetan, ordaintzera beharturik egonen dira ikuskapena dagokieneko lursail, eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta bestelako higiezinen jabeak, errentariak, edo edonolako erabiltzaileak, beti ere zehaturiko gertakaria dela eta onuradun suertatu izan direnean.

IV. KAPITULUA

Kuotaren oinarria

5. artikulua. 2. artikuluan zerrendaturiko zerbitzuetako bakoitzari dagokion kuota kalkulatzeko oinarriak ondorengoak dira:

a) 2. artikuluaren a) atalean aipatutako zerbitzurako: Kontagailuaren diametroaren araberako kuota finkoa. Kuota honi neurketa gailu edo ekipoen alokairu kostua gehituko zaio, Mankomunitatearen edo I.Z.E.A.-ren jabetzakoak direnetan.

b) 2. artikuluaren b) atalean aipatutako zerbitzurako: hornidura kontadorearen diametroaren araberako kuota finkoa. Kuota honi neurketa gailu edo ekipoen alokairu kostua gehituko zaio, Mankomunitatearen edo I.Z.E.A._ren jabetzakoak direnetan.

c) 2. artikuluaren c) atalean aipatutako zerbitzurako: Kontagailuak seinalatzen duenaz, edo teknikoki onargarri diren beste prozeduraren bitartez zenbatutakoaz, kontsumitu diren ur metro kuboen kopurua.

d) 2. artikuluaren d) atalean aipatutako zerbitzurako: kuota finkoa.

e) 2. artikuluaren e) atalean aipatutako zerbitzurako: Ur-hartzearen edo deribazioaren diametroaren araberako kuota finkoa, edo diferentzia handiagotze kasuan. Kuota honi koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, Eraskinean ezartzen diren erabilpen ezberdinen arabera.

f) 2. artikuluaren f) atalean aipatutako zerbitzurako: Kontagailuak seinalatzen duenaz, edo teknikoki onargarri diren beste prozeduraren bitartez zenbatutakoaz, kontsumitu diren ur metro kuboen kopurua.

g) 2. artikuluaren g) atalean ezarritako jardueretarako: egindako ikuskapenen kopurua.

V. KAPITULUA

Tarifak

6. artikulua. Kuota kalkulatzeko oinarriei aplikagarri zaizkien tarifak, Eranskinean ageri direnak dira, zerbitzu bakoitzerako.

VI. KAPITULUA

Kuotak

7. artikulua. Zerbitzu bakoitzari egokituko zaion kuota, bere oinarriari dagokion tarifa aplikatzearen emaitza izanen da.

8. artikulua. Aterako den kuotari legeek une bakoitzean fizkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko zaizkio, haiek ezartzen dituzten era eta baldintzetan.

VII. KAPITULUA

Sorrarazpena

9. artikulua.

1. 2. artikuluaren a) eta b) ataletan ezartzen diren diru-sariak hil edo lauhil natural bakoitzeko lehenengo egunean sortuko dira, sareetara lotura eginik duten erabiltzaile guztiendako.

Zerbitzuari atxekitzen diren erabiltzaileendako ere, diru-sariak _5. artikuluak ezarritakoaren arabera, neurketa ekipoaren alokairua barne izanen dutelarik, hala denetan_, atxekipena egiten den egunean sortuko dira, nolaz eta, ordaintzera behartutakoak, hil horri geratzen zaizkion egunen proportzio-zatia eta lauhil abete horretako ondorengo hilabeteei dagokiena ordain dezan.

2. 2. artikuluaren c) eta f) ataletan ezartzen diren diru-sariak ur erabilpena egiten deneko momentuan bertan sortuko dira.

3. 2. artikuluaren d) atalean ezartzen diren diru-sariak edateko ur-hornidura edota hondar-uren hustuketa-kontratua egiten denean sortuko dira.

4. 2. artikuluaren e) atalean ezartzen diren diru-sariak sortuko dira:

a) Eraikinetako ur-loturetan, eraikuntza lanerako lotura eskatzen den unean edo eraiketa lanetarako ur-hornidura kontratua gauzatzen den momentuan, nahiz eta ur-loturak lehenago eginak izan daitezkeen, poligono baten urbanizatze aldian.

b) Bestelako ur-loturetan, delako lotura baimendua izan orduko.

5. 2. artikuluaren g) atalean ezartzen diren diru-sariak, ordenantzen infrakzioa gertatu izan den kasuetan, Enpresak baimendutako langileek ikuskapen edo egiaztapen bisitaldia egiten duten momentuan sortuko dira.

VIII. KAPITULUA

Ordainarazpena

10. artikulua. Ordenantza honen bidez erregulatzen diren diru-sariak ondoko arauei jarraituz ordainaraziko dira:

1. 2. artikuluaren a), b), c) eta f) ataletan aurreikusten diren diru-sariak honela ordainaraziko dira:

a) 25 mm baino diametro txikiagoko kontsumoen kontrolerako kontadoreak jarriak dituzten erabiltzaileen kasuan, lauhilean behingo alditan.

b) 25 mmko diametro edo 25 mm baino diametro handiagoko kontsumoen kontrolerako kontadoreak jarriak dituzten erabiltzaileen kasuan, hileko alditan, honek sortzapen data aldaraziko ez duelarik, 9. artikuluan ezartzen dena izanen baita.

2. 2. artikuluaren d) eta e) ataletan aurreikusitako diru-sariak sortzapena egiten den momentuan ordainaraziko dira.

3. 2. artikuluaren g) atalean aurreikusitako diru-sariak subjektu pasiboari jakinarazten zaion momentuan ordainaraziko dira.

IX. KAPITULUA

Diru-bilketa

11. artikulua.

1. Ordenantza honetan zehazten diren zerbitzuak ematetik sortzen diren zorrak "jakinarazpen gabeko" kontsideratuak izanen dira, 2. g) artikuluan aipatzen diren jardueretatik sortzen direnak izan ezik.

2. 2. artikuluaren a), b), c) eta f) ataletan aurreikusten diren diru-sariek sortzen dituzten zorrak, behin eta 10. artikuluak aurreikusitakoaren arabera ordainaraziak, sortzapena izan eta ondorengo hilabeteko epean ordaindu beharko dira.

3. 2. artikuluaren d) atalean aurreikusten diren diru-sariak beren sortzapenean bertan ordaindu beharko dira, baldin eta 12. a) artikuluan aurrikusten den ordaintzeko era eskatu ez bada, halakotan 30 laneguneko epean ordaindu beharko baitira.

4. 2. artikuluaren e) atalean aurrikusten diren diru-sariak, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren araberakoan behin ur-lotura egiteko eskubidea ezagutua izan eta gero, sortzapena egiten denean ordaindu beharko dira. 9.4 artikuluaren b) lerroaldean zehazten den kasuan, obrarako hornidura-kontratua eratzen den momentuan ordaindu beharko dira.

5. 2. artikuluaren g) atalean aurrikusten diren diru-sariak, ordaintzaileari jakinarazten zaion egunetik aintzina kontaturik, hilabeteko epean ordaindu beharko dira.

6. Ezarritako epean ordainduak ez diren diru-sariei dagozkien zenbatekoak legezko interes-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruan gehituak izanen dira.

Korrituei dagokien zenbatekoaren sortzapena borondatezko ordainketa epea amaitzen den egunean gertatuko da, eta borondatezko ordainketa epea amaitzen den hilabetearen ondokoaren azken egunetik aitzina ordainaraziko dira.

Berantze-korrituak ez zaizkie aplikatuko beren jarduerak lege-ordenamendu pribatuari egokitu behar duten Administrazio Publiko, Erakunde Autonomo eta zuzenbide publikoko Entitateen zorrei.

12. artikulua. 1._Zorren ordainketa ondoko eran bete ahal izanen da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten ordaintzaileendako, beraiek seinalatutako Banku edo Aurrezki Entitatean eta kontuko zordunketa bidez.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten ordaintzaileendako, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak bete gabe gera litezkeen kasuetan, Iruñerriko Zerbitzuak-en Kutxa Bulegoetan.

2._Nahiz eta 9.1 artikuluan ezarritakoa hala izan, kontratuaren deuseztatzeak sortzapen eskubideak ezabatuko ditu, eta, hala, iraungipen dataz ondorengo egunei dagozkien ordainarazitako eta ordaindutako diruak ordaintzaileari itzuli beharko zaizkio.

II. TITULUA

Saneamendu kanonari buruz

13. artikulua. Saneamendu kanona 10/1988 Nafarroako hondar-uren saneamenduari buruzko Foru Legean, abenduaren 29koa, eta apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bitartez onartutako Araudi garatzailean arauturik dago.

14. artikulua. Kanonaren zenbatekoa, zein 10/1988 Foru Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrari jarraiki ezartzen den, aurrekontu-urtealdi bakoitzerako dagokion Nafarroako Aurrekontu Foru Legean finkaturik geratzen da.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honek 2007.eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

Tarifak

1. 2.a) ARTIKULUAN AURREIKUSITAKO ZERBITZUAK

1.1. Kuota finkoak _Hornidura_: ezarritako kontadorearen diametroaren arabera

13 mm artekoa 6,92

15 mmkoa 8,28

20 mmkoa 19,60

25 mmkoa 17,87

30 mmkoa 25,51

40 mmkoa 38,13

50 mmkoa 76,56

65 mmkoa 102,06

80 mmkoa 191,59

100 mmkoa 268,20

125 mmkoa 421,45

150 mmkoa 1.034,48

200 mmkoa 1.224,75

250 mmkoa 1.913,67

1.2. Kontagailuen alokairuaren kuotak

Aplikatuko den tarifa kontagailuaren batez besteko diru-sariaren (E.A.O. 230 zbk. 84-9-25ekoa) % 1,25 hilabeteko. Konponketa eta kontserbazio gastuak barnean sartzen dira.

1.3. Sutetarako iturri mutuengatiko kuotak

Kuota finkoak, loturaren edo deribazioaren diametroaren arabera:

30 mmkoa 9,51

40 mmkoa 18,27

50 mmkoa 28,52

65 mmkoa 38,01

80 mmkoa 1,36

100 mmkoa 99,91

125 mmkoa 157,01

150 mmkoa 385,41

200 mmkoa 456,27

250 mmkoa 712,94

2. 2.b) Artikuloan aurreikusitako zerbitzuak

2.1 Kuota finkoak _estolderia-saneamendua_

Ezarritako hornidura-kontagailuaren diametroaren arabera

13 mm artekoa 6,92

15 mmkoa 8,28

20 mmkoa 19,60

25 mmkoa 17,87

30 mmkoa 25,51

40 mmkoa 38,13

50 mmkoa 76,56

65 mmkoa 102,06

80 mmkoa 191,59

100 mmkoa 268,20

125 mmkoa 421,45

150 mmkoa 1.034,48

200 mmkoa 1.224,75

250 mmkoa 1.913,67

3. 2.c) artikuluan aurreikusitako zerbitzua-kontsumoa

Kuota Aldakorra: kontsumitutako m³ ko prezioa

Tarifa 1._Etxebizitzako erabilpena eta erabilpen eratxekiak. Barnean sartzen dira Zentru Onegileak eta eskola eta unibertsitate mailako Irakaskuntza Zentruak eta Administrazio Publikoak: 0,2456 euro.

Tarifa 2._Industri eta Merkatal erabilpenak. Tarifa honek Industria, hala nola Merkataritza, Bulegoak eta Zerbitzuguneak hartzen ditu barnean. Sartzen dira, halaber, erabilera kolektibozko kirol instalakuntzetako erabilpenak, ureztapena edo suteen aurkako jarduna izan ezik: 0,3734 euro.

Tarifa 3._Finka partikularreko ureztapen eta atseden erabilpena: 0,6385 euro.

Tarifa 4._Erabilpen konbinatuen tarifa.

4.1. Etxekoa-Merkataritza-Ureztapena:

_14 m³/hil. Arte: 0,2456 euro.

_14-25m³/hil.: 0,3734 euro.

_Gainerako kontsumoa: 0,6385 euro.

4.2. Etxekoa-Merkataritza:

_m³/hil. arte: 0,2456 euro.

_Gainerako kontsumoa: 0,3734 euro.

4.3. Etxekoa-Ureztapena:

_14 m³/hil. Arte: 0,2456 euro.

_Gainerako kontsumoa: 0,6385 euro.

4.4. Merkataritza-Ureztapena:

_12 m³/hil. Arte: 0,3734 euro.

_Gainerako kontsumoa: 0,6385 euro.

Tarifa 5.1. Iruñerriko Udal Zerbitzuak,: 0,2456 euro.

Tarifa 5.2. Ureztapen publikoko erabilpena eta erabilera publikoko jabego pribatua _Entitatek edo enpresa publikok egin nekazal-ureztapena barne: 0,2686 euro.

Tarifa 6._Mankomunatu gabeko udal-entitateri eman ur-hornidura-zisterna bidezko hornidura barne: 0,2961 euro.

Tarifa 7._Obretarako hornidura, edo zisterna bidezkoa: 0,6481 euro.

Tarifa 8._Izkutuko ur ihesagatik gertaturiko kontsumoak: 0,2456 euro.

Tarifa hau aplikatzea ondorengo zirkunstantzia guztiak gertatzen direla egin ahal izanen da, izan ere egokiro egiaztaturik direnean:

1. Izkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjetu pasiboak aldez aurretik tutuerian edo neurgailuetan matxuraren berririk ez duelako moduan.

2. Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeria egon, ihesa gertatzeko unean, halakotan, ez eta gertatutako unearen ondoren ere.

Ur-ihesa eragin zuen hautsi edo matxuratutako instalakuntzaren konponketa hura bazela jakin eta ondorengo 7 eguneko gehienezko epean egina beharko du.

4. 2.d) Artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. Kontratazioa: 115,47 euro.

5. 2.e) Artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. ur-lotura eskubidea

5.1. Hornidura eta saneamendu sareetara ur-hartze lotura egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarra, zeinari seinalatzen diren koefiziente zuzentzaileak aplikatuko bait zaizkio:

LOTURAREN DIAMETROA OINARRIA EURO.

(1") 25 mm arte 607,14 euro.

(1'1/4) 30 mm 1.148,89 euro.

(1' 1/2) 40 mm 2.299,00 euro.

(2") 50 mm 3.528,71 euro.

65 mm 4.700,65 euro.

80 mm 5.873,19 euro.

100 mm 8.228,52 euro.

125 mm 15.440,85 euro.

150 mm 31.455,32 euro.

200 mm 56.399,83 euro.

250 mm 88.122,56 euro.

KOEFIZIENTE ZUZENTZAILEA:

Etxebizitza libreak (*): 0,45

E.A.O. eta birregokitutakoak (* :0,3

Prezio tasatuko etxebizitzak eta prezio adostuko etxebizitzak (*): 0,35

Etxekoa/ureztapena (E.A.O. izan ezik): 0,8

Industria, merkataritza, igeritoki pribatuak: 1

Jabetza publikoko ondasunak, erabilpen edo zerbitzu publikokoak: 0,2

Ureztapen publikoa edo pribatua erabilpen publikorako: 0,2

Ureztapen pribatua: 2

Obrak eta aldibaterako erabilpena (behinekoa) gehienez 2 urte: 0,2

_Ateratzen den zenbatekoa % 40az gehitua izanen da ur-lotura bulego edo etxazpiak dituen etxebizitzarako den kasuetan.

5.2. Suteen aurkako jarduneko kontsumorako ur-lotura egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarrak:

UR-LOTURAREN DIAMETROA ZENBATEKOA

80 mm arte 333,47 euro

100 mm 605,57 euro

125 mm 950,23 euro

150 mm 333,31 euro

5.3. Bi edo erabilpen gehiagorako deribazioak dituen halako diametroko lotura egiten den kasuetan, deribazio bakoitza lotura ezberdina bailitzan tramitatuko da, bakoitzari erabileraren kariaz dagokion koefizientea aplikatuz. Hala ere, eskatzaileak bakarrik lotura nagusia tramita dadin bere nahia adierazi ahal du, deribazioak alde batera utziz, eta halakotan 1 koefizientea aplikatuko delarik.

5.4. Erregistroaren giltza diametro txikiagokoa bada, tarifa delako diametroaren gainean ezarriko da.

5.5. Ur-lotura bati edo ur-lotura deribatu bati koefiziente zuzentzaile bat baino gehiago aplikagarri zaionetan, zerbitzuan erabilera desberdinak batera egiten direlako, lotura-eskubideen zenbaketa lotura horretatik hornitzen diren etxebizitza guztien gainean koefiziente zuzentzaileak aplikatzean ateratzen den batukea izanen da, koefiziente bakoitza erabilerak duen proportzioan.

5.6. Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzarekin bat, soilik hornidura sarera ur-hartze lotura egiteko eskubidea, edo soilik saneamendu sarera lotura egiteko eskubidea eskatzen deneko salbuespen kasuetan, ondoko arauak ezartzen dira:a) Hornidura sarera ur-hartze lotura egiteko eskubideak: tarifaren zenbatekoa globalaren %50ari dagokiona izanen da. Kasu honetakotzat hartzen dira ureztapenerako lotura-eskariak.

b) Saneamendu sarera lotura batua (hondar-ur eta euri-urak aldi berean) egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarrak:

LOTURAREN DIAMETROA OINARRIA

160 mmkoa 309,65 euro

200 mmkoa 862,30 euro

250 mmkoa 1.370,51 euro

315 mmkoa 2.125,27 euro

400 mmkoa 3.449,20 euro

500 mmkoa 5.388,00 euro

Oinarriei 5.1 atalean ezarritako koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkie.

c) Hondar-ur edo euri-uretako lotura egiteko eskubideak: tarifaren zenbatekoa b) atalean aurrikusten denaren %50ari dagokiona izanen da.

6. 2.g) Artikuluan aurreikusitako jarduerak

Egindako ikuskapen bakoitzarengatik: 53,55 euro.

7. Indarrean dagoen eaeap-a bider 1,13 eginez ateratzen dena edo zenbateko txikiagoko pentsioa jasotzen dutenendako kuota berezia

Ordenantza honetan arautzen den edozein diru-sariri dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarria den kuotaren %10 aplikatzetik sortzen den kantitatea bezainbestekoa izanen da, ordaintzailea gizarte segurantzako edo Gizarte Ongizaterako Nafarroako Institutuaren prestazio baten onuraduna denean, zenbatekoa Efektu Anitzetarako Errenta-Adierazle Publikoa, indarreango EAEAPa, bider 1,3 ateratzen den kopurua gainditzen ez duela, edota ezkontide edo gisa bereko bizikidea duenean 1,35 aldiz delako EAEAPa, bion diru sarrerak baturik, gainditzen ez duela. Ezkontidea ez den beste ezein famili-zamarik izanez gero (adin txikiko semealabarik, 23 urte arteko eta adin horretako semealabarik ikasketa egiten ari edo legezko langabetu egoeran, edo semealaba ezindurik eta diru sarrerarik gabeak), aipatu diru-muga horiei menpeko lagun bakoitzagatik delako EAEAPa 0,23 aldiz gehituko zaie.

Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintza bete izanik ere, urteko kopurua EAEAPa bider 1,13 baino handiagoa batzen duten beste diru-sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik. Halaber, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarri zein higiezina ez da 21.000 euro. baino handiagoa izanen, ohizko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eskatzaileek ondokoak ekarri beharko dituzte:

1._Eskabidea

2._Jasotako prestazioaren egiaztagiria

3._Errenta edo Ondare Aitorpena, edo horrelakorik egin behar ez izateko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren agiria, hala nola eskatzailearen edo bizikideen diru sarrerak egiaztatzen dituzten beste agiriak.

4._Udal Erroldatik eratorritako Elkarbizitze Egiaztagiria.

Edonola ere, tarifa honen erabiltzailea ur-hornidura eta saneamendu kontratuko titularra edo bere ezkontidea izanen da.

Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.-k, edozein unetan, tarifa hau emateko eskatzen diren betebeharrak mantentzen direlako egiaztapena egin ahal izanen du, baldintzok betetzeari utzi edo egiaztapenean eskaturiko agiriak ekartzen ez dituzten onuradun guztiei tarifa osoa aplikatuko dielarik.

8. Irabazteko asmorik gabeko jardueran, hirugarren munduarentzako laguntzak biltzen aritzen diren gobernuz kanpoko erakundeendako kuota berezia:

Ordenantza honetan arautzen diren prezioetarik edozeini dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarri den kuotari % 10 aplikatuz ateratzen dena bezainbestekoa izanen da, ordaindu behar duena Gobernuz kanpoko erakundea denean, eta zerbitzua zuzenki egintza publikorakoa denean, irabazteko asmorik gabea, eta horren xedea bere asmoetarako laguntzak biltzea denean.

Iruñean, 2006.eko abenduaren 18ean._Mankomunitate Buru, Luis Ibero Elia.

Iragarkiaren kodea: L0620057