156. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Behin betiko onestea 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten tributu diru-sarreren eta prezio publikoen arautzea

Iruñeko Udalbatzak, 2006ko urriaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten ordenantza fiskalak eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauak. Behin espedientea jendaurrean paraturik, aldez aurretik iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALAren 132. zenbakian eta Udaletxe honen iragarki-oholean argitaratu zelarik, eta arauzko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe igaro eta gero, behin betiko onetsi dira. Haien testu osoa jarraian argitaratzen da, jende orok jakin dezan eta behar diren ondorioetarako, uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioko 6/1990 Foru Legearekin bat.

Iruñean 2006ko abenduaren 18an._Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

KUDEAKETA, DIRU-BILKETA ETA IKUSKARITZARAKO ORDENANTZA FISKALA

0 ordenantza

I. KAPITULUA

Printzipio orokorrak

Xedea

1. artikulua. a) Ordenantza fiskal honen xedea Iruñeko udalerriko zerga araubidea osatzen duten zerga-baliabideen ordainarazpenari dagozkion arau erkideak eta oinarri orokorrak finkatzea da.

b) ordenantza honen arauak ordenantza partikular bakoitzaren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten orotan.

c) Tributuen zein zuzenbide publikoko beste diru-sarreren diru- bilketa ordenantza honen VII. kapituluan ezarritakoarekin bat eginen da, betiere gainerako ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak arautzen dituzten arauetan aurreikusitako berezitasunak kontuan hartuta.

Ezarpenaren orokortasuna

2. artikulua. Hala tokian tokiko ordenantza fiskalek nola toki ogasunei buruzko foru legeek _halakorik beharrezkoa ez izateagatik ordenantza partikularrik onetsi ez den kasuetan_ agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko betebeharra guztiona da, eta pertsona fisiko eta juridikoak nahiz eskubide eta betebehar fiskalak dituzten nortasun juridikorik gabeko subjektuak oro ukitzen ditu.

Ezin izanen da bestelako hobari fiskalik ezarri, salbu Foru Lege batek halaxe aurreikusten badu, eta, era berean, ez da onartuko inolako analogiarik, zergapeko egitatearen edo zerga salbuespen edo hobarien eremua bere muga hertsietatik haratago hedatzeko.

Ezarpen eremua

3. artikulua. Ordenantza fiskalak Iruñeko udalerri osoan ezarriko dira, indarra hartzen duten unetik bertatik indargabetu edo aldatzen diren arte.

II. KAPITULUA TRIBUTUEN APLIKAZIOA

Tributudunen eskubideak

4. artikulua. 1. Honakoak dira tributudunaren eskubide orokorrak:

a) Eskubidea du, udal administrazioak informazioa eta laguntza eman diezazkion, bere tributu betebeharrak betetzeko eta betebehar horien eduki eta irispidearen gainean.

b) Eskubidea du, tributuak aplikatzearen ondorioz behar bezala ordaindu edo nozitutako kopuruen itzulketak eskuratzeko, kasuan kasuko tributuaren araudian aurreikusitakoarekin bat.

c) Eskubidea du, zuzenez kontra egindako diru sarrerak itzul dakizkion, eta berandutze-korritua paga dakion, hartarako errekerimendurik egin gabe ere.

d) Eskubidea du, tributu zor baten betearaztea eteteko jarri dituen abal eta beste bermeen kostua paga dakion, epai edo administrazio ebazpen irmo batek zor hori zuzenez kontrakotzat deklaratu bezain laster.

e) Eskubidea du, alderdi den prozeduren tramitazioa zertan den jakiteko.

f) Eskubidea du, bera interesatua den tributu kudeaketako prozedurak tramitatzeko ardura udal administrazioko agintari eta langileen identitatea ezagutzeko.

g) Eskubidea du, berak aurkezten dituen aitorpenen ziurtagiria eta kopia eskatzeko.

h) Eskubidea du, lehendik aurkezturik dituen eta udal administrazioak bere esku dituen dokumentuak berriz ez aurkezteko.

i) Eskubidea du, legeek agintzen duten moduan, udal administrazioak lortu dituen datuak, txostenak edo aurrekariak sekretuak izateko. Ez da zilegi izanen horiek erabiltzea Administrazioak kudeatu behar dituen tributu edo baliabideak egitez aplikatzeko baizik, eta ezin izanen zaizkie hirugarrenei laga edo jakinarazi, legeek aurreikusiriko kasuetan salbu.

j) Eskubidea du, udal administrazioko langileek behar bezalako errespetuz eta begiramenez trata dezaten.

k) Udal administrazioaren egintza batek tributudunak parte hartzea behar badu, tributudunak eskubidea du, arinena zaion moduan egin dadin.

l) Eskubidea du, alegazioak egin eta dokumentuak aurkezteko, eta erakunde eskudunak horiek kontuan hartzeko, kasuan kasuko ebazpena ematerakoan.

m) Eskubidea du, entzunaldiaren izapidean mintzatzeko, horri dagokion ebazpena eman baino lehen.

n) Eskubidea du, informazioa jasotzeko, erosi edo eskualdatuko diren ondasun higiezinek duten balioaren gainean.

o) Eskubidea du, Udalaren tributu ikuskaritza egiaztatzen edo ikertzen hastean, informazioa jasotzeko egiaztatze-ikertze horien izaera eta irispidearen gainean, eta bai ekintza horiek dirauteino dituen eskubide-betebeharren gainean eta ekintza horiek agindutako epeetan egin daitezen.

2. Artikulu honetan islatzen diren eskubideek ez dituzte galarazten ordenamenduaren gainontzekoak aitortzen dituen eskubideak.

3. Tributudunak aipatzen direnean, ulertzen da bertan subjektu pasiboak, erantzuleak, tributu zor bateko oinordekoak, legezko ordezkariak nahiz borondatezkoak, udal administrazioari laguntza edo informazioa emateko obligazioa dutenak eta tributu prozedura batean interesatu edo alderdi izaera daukan beste edozein pertsona ere sartzen direla.

5. artikulua. Tributudunen eskubideak gauzatze aldera, Iruñeko Udalak ondoko betebeharrak ditu:

a) Zergadunei behar duten laguntza eta eskubideei buruzko informazioa emanen die. Eginbehar hori bideratzeko ondoko ekintza hauek erabiliko dira: tributuen arloko arauen testu eguneratuak argitaratzea, jakinarazpenak igortzea, tributuen arloko kontsultei erantzutea eta balorazioak egiteko aurretiazko erabakiak hartzea. Horren inguruan, Udalaren Administrazioak tributuen araudia aplikatzeko dauden irizpide administratiboei buruzko informazioa emanen die zergadunei, aipatu irizpideak biltzen dituzten informatika baseak haien esku jarriko ditu, kontsulta ditzaten, eta sektore edo jarduera jakin batzuen tributazioari buruzko informazioa emateko jakinarazpenak igorriko ditu.

Laguntza berezia emanen zaie zergadunei, Udalaren tributuak bildu eta kudeatzeko prozeduran galdagarri diren aitorpen eta autolikidazioak egiterakoan, eta, egoki den orotan, eredu normalizatuak paratuko dira haien eskura.

b) Tributu bakoitzari dagozkion arauak sorburu dituzten itzulketak egitea. Iruñeko Udalak kasuan kasuko tributuaren araudian aurreikusitakoarekin bat itzuli beharreko kopuruak itzuliko ditu, horiek tributua aplikatzearen ondorioz behar bezala ordaindu edo nozitutakoak direnean.

c) Bidegabeko diru-sarrerak itzultzea. Iruñeko Udalak Udalaren Diruzaintzak bidegabeki jasotako diru-sarrerak itzuliko dizkiei tributudunei, subjektu arau-hausleei edo batzuen zein besteen oinordekoei, diru-sarrerok horiek tributu-betebeharrak betetzearen edo zehapenak ordaintzearen ondorio direnean.

d) Bermeen kostua itzultzea. Iruñeko Udalak egintza baten gauzatzea eteteko edo zor baten ordainketa geroratu edo zatikatzeko jarritako bermeen kostua itzuliko du, betiere horren zenbatekoa egiaztatu eta gero, baldin eta administrazioko ebazpen edo epai irmo batek egintza edo zor hori zuzenez kontrakotzat deklaratzen badu.

e) Berandutze-korrituak ordaintzea, hori bidezkoa bada.

Gizarte lankidetza

6. artikulua. Tributuen kudeaketan gizarte lankidetza gauzatzeko, akordioak sinatuko dira gizarte, lan, enpresa edo lanbideetako sektore edo interesen ordezkari diren entitate, instituzio eta erakundeekin.

Lankidetza hori ondoko gaietara bideratzen ahal da:

a) Informazio eta zabalkunde kanpainak.

b) Autolikidazio, aitorpen eta gaztiguak egiteko eta horiek zuzen betetzeko laguntza.

c) Tributu arloko obligazioak eta betekizunak errazago betetzea.

7. artikulua. Udalak baimena eman ahalko du, tributuak kudeatzeko zerbitzuak eman ohi dituzten entitate edo pertsonekin kanpoko lankidetza-hitzarmenak sinatuta, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aitorpen eta autolikidazioak aurkeztu eta beste hainbat izapide egiteko.

Dagokien Hitzarmenari atxiki eta aitorpenak edo bestelako izapideak telematika bidez egin ahal izateko, hirugarrenen izenean aritzekoak diren pertsona edo entitateek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

1. Udalaren aplikazioekin bateragarri diren informatika-sistema eta -programak erabiltzea, betiere Udalaren web gunean azalduko diren zehaztapenekin bat.

2. Zein tributudunen izenean aritu eta horien ordezkaritza edukitzea, behar adina frogatua, betiere Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 36. artikuluan ezarritakoarekin bat. Udalak edozein momentutan eskatzen ahalko du ordezkaritza horren akreditazioa.

3. Indarra duten legeek datu pertsonalen tratamendu automatizaturako galdatzen dituzten baldintzak betetzea.

4. Iruñeko Udalarekiko tributu-betebeharrak egunean izatea.

5. Baldin eta ordezkaria administrazio publiko bat ez bada, edo lan, enpresa edo lanbideetako sektore edo interesen ordezkari den entitate, instituzio eta erakunderen bat, izena emanda egon beharko du Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren tarifak eta Jarraibidea onetsi zituen maiatzaren 28ko 7/1996ko Foru Legearen I. Eranskineko Lehen Sekzioko 841 edo 842. multzoetan edo 849.7 epigrafean, edo, bestela, Bigarren Sekzioko 722. multzoan edo 73 eta 74. taldeetan.

Artikulu honetan edo kasuan kasuko hitzarmenean ezarritako betebeharrak huts eginez gero, kudeaketan lagun den pertsona edo entitatea baztertuta geldituko da ordezkaritza sistematik, eta beste inoren zerga arloko aitorpen edo autolikidazioak telematika bidez aurkezteko aukera desagertuko da, bai eta beste izapide batzuk telematika bidez egitekoa ere, beste inoren izenean

Teknologia informatiko eta telematikoak

8. artikulua. 1. Iruñeko Udalak teknika eta baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzera joko du, bere jarduna garatu eta eskumenak baliatzeko, betiere Konstituzioak eta legeek ezarritako mugen baitan.

2. Herritarrek, hala haien eskubideak baliatzeko nola betebeharrak betetzeko, teknika eta baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabili ahalko dituzte, udal administrazioarekiko harremanetan, baliabide horiek eta administrazioarenak bateragarriak badira, eta betiere prozedura bakoitzean adierazitako berme eta baldintzei helduta.

3. Udal administrazioak baliabide elektroniko, informatiko edo telematikoz emandako agiriek edota bitarteko horietan jasota dauden jatorrizkoen kopiatzat ematen dituztenek, bai eta jatorrizko agirien edo horien kopien irudi elektronikoek ere, jatorrizko agirien balio eta eraginkortasun berak izanen dituzte, euskarria edozein dela ere, betiere bermatzen bada agiriak zinezkoak direla, eta osorik eta egoera onean daudela, eta, interesatuak hartzekoak badira, hartu dituela, eta lege honetan nahiz gainerakoetan eskatutako bermeak eta baldintzak bete direla.

III. KAPITULUA

Zerga harremanen elementuak

Zergapeko egitatea

9. artikulua. Zergapeko egitatea premisa juridikoa edo ekonomikoa dugu, zeina dagokion ordenantzan finkatzen baita, ordainarazpen bakoitza gauzatzeko; hura gauzatzen denean, ordaintzeko obligazioa sortzen da.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzak zehaztuko du zein den zergapeko egitate zehatz eta jakina, lokabetasunaren zergatiak aipatuz, bai eta zerga ordaintzeko beharra sorrarazten duten baldintzak ere.

Ordainarazpenek, horien ezaugarriak direla medio, zergapeko egitateen jarraitasuna eragiten duten kasuetan erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira.

Subjektu pasiboa

10. artikulua. 1. Subjektu pasiboa pertsona natural edo juridiko oro da, baldin eta Legearekin bat zerga-prestazioak betetzeko obligazioa badu, zergadun gisa nahiz horren ordezko bezala.

Zergaduna pertsona natural edo juridiko oro da, baldin eta Legeak ezartzen badio zergapeko egitateak sorrarazitako tributuaren zama.

Zergadunaren ordezkoa subjektu pasibo oro da, baldin eta, Legeak hala ezarririk eta haren ordez, zerga-obligazioaren prestazio material eta formalak betetzera beharturik badago.

2. Zergapeko egitate bati titular bi edo gehiago batera egokitzeak berekin ekarriko du horiek elkarrekin beharturik izanen direla, Udal Ogasunari begira, salbu Legeak, tributua erregulatzean, kontrakoa ezartzen badu.

11. artikulua. Subjektu pasiboaren eta tributu obligazioaren gainerako elementuak ez dira aldatzen ahal partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean.

Halako egintza eta hitzarmenek ez dute eraginik izanen Udal Administrazioan, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak galarazi gabe.

Zerga-egoitza

12. artikulua. Pertsona naturalendako helbidea, zergetarako, haien ohiko etxebizitzarena izanen da; pertsona juridikoendako, aldiz, horien elkarte-egoitzarena, betiere, bertan baldin badituzte zentralizatuak kudeaketa administratiboa eta haien negozioen zuzendaritza. Horrela ez bada, aipatu kudeaketa edo zuzendaritza non kokatu eta hartaraxe igorriko dira afera horiek.

Udal Administrazioak beren egoitza fiskala aitor dezaten eskatzen ahal die subjektu pasiboei. Subjektu pasibo batek helbidea aldatzen duenean, horri jakinarazi beharko dio, horretarako aitorpen berezia eginez; Administrazioari dagokionez, helbide aldaketak ez du ondoriorik sortuko zerga-aitorpen hori aurkezten ez deino. Administrazioak behar den bezala egiaztatuz aldatzen ahal du subjektu pasiboen egoitza fiskala.

Karga-oinarria

13. artikulua. Tributuei buruzko ordenantzetan, zorra zehazteko oinarritzat zerga-oinarriak hartzen direnean, horiek zehazteko behar diren bitartekoak eta metodoak paratuko dira.

14. artikulua. Likidazio-oinarritzat hartuko da zerga-oinarrian behar izatera eginiko murrizketen emaitza, murrizketa horiek tributua arautzen duen legean edo dagokion ordenantza fiskalean xedaturik daudenean.

Kuotaren zehaztapena

15. artikulua. Tributu-kuota hauetako bat izanen da, dagokion ordenantza fiskalaren arabera:

a) Horretarako ezarritako kopuru finkoa.

b) Tarifa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.

c) Bi prozedura horiek batera aplikatu eta horien ondoriozko kopurua.

d) Oinarriari karga-tasa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.

e) Kontribuzio berezietan, subjektu pasibo bakoitzari zerga-oinarri zati bat egotzi, hori arautzen duen ordenantzan jasotako banatze-irizpideei jarraituta, eta horren ondoriozko kopurua.

Tributu zorra

16. artikulua. Tributu-zorra subjektu pasiboak Udal Administrazioari zor dion diru-kopurua da; kopuru horrek tributu-kuota hartzen du barne, eta, kasuan-kasuan, ondoko kontzeptuak ere:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.

b) Berandutze-korritua, zeinak sortu eta aldi horretan baitu indarra.

c) Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 52. artikuluko 3. atalean aurreikusitako errekarguak.

d) Premiamendu errekargua.

e) Zerga izaera duten diru-zehapenak

Erantzukizuna, tributu zorra ordaintzean

17. artikulua. Erantzukizunak tributu-zor osoa hartuko du, zehapenak izan ezik. Edonola ere, premiamenduko errekargua ordenantza honen 22. artikuluaren 1) atalean araututako kasuan bakarrik galdatu ahalko zaio erantzuleari.

18. artikulua. Tributuei dagokien arau-hauste baten eragile edo laguntzaile diren pertsonek orok elkarrekin eta batera erantzun beharko diete tributu obligazioei.

19. artikulua. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatzen dituen entitate juridiko nahiz ekonomikoen partaideek edo jabekideek elkarrekin eta batera erantzun beharko dute, aipatu entitateen tributu obligazioetan bakoitzak duen partaidetzaren neurrian.

20. artikulua. 1. Pertsona juridikoek egindako arau-hauste arinen erantzule subsidiarioak nahiz tributu-zor osoaren erantzule, arau-hauste larriak direnean, haien administratzaileak izanen dira, baldin eta, asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, horiei dagozkien egitekoak ez badituzte egin, hautsitako tributu obligazioak betetzeko, edota beren menpekoei utzi badiete arauak hausten, edota arau-haustea ahalbidetu duen erabakirik hartu badute. Halaber, ordaindu gabeko tributu obligazioen erantzule subsidiarioak izanen dira, betiere, haien jarduera bertan behera utzi duten pertsona juridikoen administratzaileak.

2. Porroten, lehiaketen, elkarteen, edo, oro har, edozein entitateren sindikoak, esku-hartzaileak edo likidatzaileak erantzule subsidiarioak izanen dira, baldin eta, asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, ez badituzte beharrezkoak diren gestioak egiten, egoera horien aurretik sortu eta subjektu pasiboari egotz dakizkiokeen tributu obligazioak arras bete daitezen.

21. artikulua. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago badira, zorra oso-osorik galdatu ahalko zaie horietako edonori.

22. artikulua. 1. Erantzuleei tributu zorraren ordainketa galdatzeko jardute administratiboa bideratu ahal izateko, egintza administratibo bat beharko da erantzukizuna norena eta norainokoa den adieraziko duena, interesatuari entzutea eman eta gero. Egintza hori erantzuleei jakinaraziko zaie, likidazioaren oinarrizko elementuak adieraziz, eta une horretatik aitzina zordun nagusiaren eskubideak oro emanen zaizkie.

Erantzuleari borondatezko epe bat emanen zaio ordaintzeko, eta behin hori iraganik ordaindu ezbadu, premiamendu bidezko dirubilketak aurreikusten duen %20ko errekarguari ere erantzun beharko dio, eta zorra aipatu bide hori erabiliz galdatuko zaio.

2. Jardute administratiboa erantzule subsidiarioengana bideratu ahal izateko, aurretik adierazi beharko da zordun nagusiari kobratu ezin izan zaiola, ezta gainerako erantzule solidarioei ere, hori guztia adierazi aurretik hartzen ahal diren kautelazko neurriak ukatu gabe.

23. artikulua. 1. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatzen dituen pertsona fisikoek edo juridikoek eta entitateek ustiapen eta jarduera ekonomikoak egitean sortutako tributu zorrak eta erantzukizunak haien titular gisa nahiz haietan, edozein kontzeptu dela bide, aritzen jarraituko dietenei galdatu ahalko zaizkie, legeria zibilean herentzia eskuratzeari buruz finkatzen dena ukatu gabe. Erantzukizun hori ezin zaie galdatu elementu solteak erosten dituztenei, salbu elementu solte horiek pertsona edo entitate batek edo gehiagok erosteak ustiapenarekin edo jarduerarekin segitzeko aukera ematen badu.

2. Eroslearen erantzukizunak barne hartzen ditu hala kitatutako zorrak nola kitatu gabeak, betiere ustiapen edo jarduerek eraginda badira. Erantzukizun hori solidarioa izanen da, eta ez dio tributu-betebeharrik kentzen transmisioa egiten duenari.

3. Ustiapenaren edo jarduera ekonomikoaren titulartasuna erosi nahi duenak, betiere oraingo titularraren oniritziarekin, eskubidea izanen du, ustiapena edo jarduera gauzatzean eragindako tributu-zor eta erantzukizunen ziurtagiri xehatua eskatzeko. Ziurtagiria eduki negatiboaz emanez gero, edo bi hilabeteko epean eman ezean, eroslea salbuetsita geldituko da artikulu honek ezarritako erantzukizuna betetzeaz.

4. Sozietateak edo entitateak deuseztatu edo likidatzen badira, betetzeke dituzten tributu-obligazioak bazkideei edo kapitaleko partaideei transmitituko zaizkie, eta horiek elkarrekin eta batera erantzun beharko diete obligazio horiei, esleituko zaien likidazio-kuotak zenbat balio eta horraino.

Tributu zorraren iraungipena

24. artikulua. Tributu zorra ondokoak direla medio iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskribitu delako.

c) Kaudimenik eza frogatu delako.

d) Konpentsazio bidez.

25. artikulua. 1. Edonola ere, lau urteko epean iraungiko dira ondoko eskubide eta ekintzak:

a) Tributu zorra dagokion likidazioaren bidez zehazteko eskubidea, betiere epea sorrarazpen egunetik aitzina kontatzen hasita.

b) Likidaturiko tributu zorrak ordaintzea galdatzeko ekintza, betiere borondatezko ordainketaren epea noiz amaitu eta egun horretatik aitzina kontatzen hasita.

c) Tributu arloko arau-hausteak direla medio zehapenak ezartzeko ekintza, betiere epea arau-hausteak noiz izan eta egun horrexetatik aitzina kontatzen hasita.

2. Orobat, lau urteko epean iraungiko da beharrik gabe egin duten ordainketen itzulera jasotzeko zergadunek duten eskubidea, betiere epea ordainketa noiz egin eta hortik aitzina kontatuta.

3. Preskripzioa eteten den kasuetan, etena izan den datatik aitzina kontatuko da lau urteko epea.

26. artikulua. 1. Aurreko artikuluaren 1. atalak aipatzen duen preskripzio epea honakoetan eteten da:

a) Edozein administrazio ekintza egiten bada, subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean dagoela, kreditu edo eskubide hori aitortu, erregularizatu, ikuskatu, segurtatu, egiaztatu, likidatu eta jasotzeko asmoz.

b) Edonolako erreklamazio edo errekurtsoak jartzeagatik.

c) Subjektu pasiboak tributu zorra ordaindu edo likidatzeko egiten duen edozein ekintzagatik.

2. Aurreko artikuluaren 2. atalaren kasuan, bidegabeko diru-sarrera itzultzeko helburuz subjektu pasiboak egiten duen edozein ekintza fede-emailek etenen du preskripzio epea, edo kasuko toki entitateak diru-sarreraren existentzia aitortuz egiten duen edozein ekintzak.

27. artikulua. Preskripzioa administrazioaren kabuz aplikatuko da, subjektu pasiboak izendatu edo salbuetsi beharrik gabe.

28. artikulua. Subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen kaudimen gabezia ziurtatua dela bide gauzatu ezin izan diren tributu zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barnean birgaitzen ez diren bitartean. Epe hori akiturik, zorra birgaitzen ez bada, behin-betiko iraungiko da.

Gerora kaudimena sortuz gero, eta preskripziorik ez balego, prozedura exekutiboa irekiko da berriz. Erabaki hori hartu ahala jakinaraziko zaio dagokion bulego kudeatzaileari, baja emanda dauden kredituen likidazio berria egin dezan, eta, honela, kasuan kasuko titulu exekutiboak luza daitezen, kaudimen gabezia deklaratu zen momentuan zeuden kobrantza egoera berean.

IV. KAPITULUA

Tributu lege hausteak eta zehapenak

Tributu lege hausteak

29. artikulua. 1. Tributu-hausteak dira, bai ordenantza honetan bai toki entitateen ogasuna arautzen duten lege-xedapenetan tipifikatutako eta zehatutako egintzak eta omisioak. Arau-hausteak axolagabekeria hutsezkoak izanik ere zehatzen ahal dira.

2. Subjektu arau-hausletzat joko dira legez arau-haustetzat tipifikatutako egintzak edo ez-egiteak gauzatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta, bereziki, ondoko hauek:

a) Tributuen subjektu pasiboak, zergadunak izan nahiz ordezkoak.

b) Egintzarako gaitasunik ez duten subjektu pasiboen legezko ordezkariak.

c) Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Administrazioari informazioa eta laguntza emateko betebeharra duten pertsona fisikoak nahiz juridikoak.

3. Legeak arau-haustetzat tipifikatzen dituen egintzek edo ez-egiteek, honako kasuetan ez dute erantzukizunik sortuko:

a) Tributu gaietan egintzarako gaitasunik ez dutenek eginak direnean.

b) Ezinbesteko kasua delarik.

c) Erabakia askoren artean hartua denean, haien botoa salbuetsi zutenen edo erabakia hartu zeneko bileran egon ez zirenen kasuan.

4. Aurreko zenbakiak aipatzen dituen kasuetan, subjektu pasiboen edo beharturik dauden gainerakoen tributu egoera erregularizatzean behar den berandutze-korritua eskatuko da, egoki diren kuota eta errekarguez gain.

5. Toki Administrazioak arau-hausteei Ogasun Publikoaren kontrako delituak izan daitezkeela deritzen kasuetan, jurisdikzio eskudunari jakinaraziko dio dagokiokeen errua, eta administrazio prozedura etenen du, epaileek epai irmoa eman, jarduketak largetsi edo artxibatu, edo Ministerio Fiskalak espedientea itzuli arte.

Epaileek zigor-epaia emateak administrazioko zehapena baztertuko du.

6. Deliturik antzematen ez bada, Administrazioak aurrera eramanen du zehapen espedientea, epaitegiek frogatutzat juzkatu dituzten gertaerak oinarri harturik.

30. artikulua. Arau-hausteak honelakoak izan daitezke:

a) Arinak.

b) Larriak.

31. artikulua. Arau-hauste arintzat hartzen da tributuen kudeatzean edozein pertsonari, subjektu pasiboa izan ala ez, eskatzen zaizkion tributu eginbide edo betekizunak ez betetzea, arau-hauste larriak ez direnean, eta horiek zehapena graduatzeko osagai gisa hartzen ez direnean.

32. artikulua. Arau-hauste larriak hauek dira:

a) Legeek edo behar den ordenantzak ezarritako epeetan ez ordaintzea tributu zor osoa, edo haren parte bat.

b) Salbuespenak, onura fiskalak edo itzulkinak bidegabe gozatu edo erdiestea.

c) Toki entitateak autolikidazio prozeduraren bidez exijitzen ez diren tributuak likidatu ahal izateko behar dituen aitorpen edo agiriak ez aurkeztu, epez kanpo aurkeztu edo osatu gabe edo era okerrean aurkeztea.

Zehapenak

33. artikulua. Arau-hausteak zigortzeko, diru-isunak jarriko dira, finkoak edo proportzionalak. Diru bidezko isun proportzionala zerga kuotaren, ordaindu gabeko kopuruen edo behar ez bezala lorturiko irabazi edo itzulketen zenbatekoaren gainean aplikatuko da.

34. artikulua. 1. Arau-hauste arin bakoitzeko, 6,01etik 901,52 euro bitarteko zehapena ezarriko da.

2. Ikuskatzaileen jardunari, haien eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 300,51etik 6.010,12 euro bitarteko isuna ezarriko da.

3. Arau-hauste larriei diru-isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren ehuneko 50etik 150era bitartekoa, 35. artikuluan aipatzen den murrizketa ezertan galarazi gabe.

Orobat, zilegi izanen da berandutze-korrituak eskatzea, borondatezko epea bukatzen denetik zerga-egoera erregularizatuko duen likidazioa egiten den egunera bitarteko eperako.

Zehapenen mailaketa

35. artikulua. 1. Tributu zehapenak mailakatzeko, ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Tributu arloko arau-hausteak behin eta berriz egin izana.

b) Toki entitatearen ikerketei kontra, uko edo traba egitea.

c) Arau-haustean iruzurrezko baliabideak erabiltzea edo hura pertsona bat tartean paratuz gauzatzea.

d) Aitorpenik ez aurkeztea edo aitorpen faltsu, osagabe edo zehaztugabeak aurkeztea, horrek tributu zorra gutxitzea badakar berekin.

e) Eginbide edo betekizun formalak edo laguntzakoak, nork bere kabuz ez betetzea ala horietan berandu ibiltzea.

f) Eman gabeko datu, txosten edo aurrekariek izan dezaketen munta, eta, oro har, eginbide formalak, kontabilitatekoak edo erregistrokoak, eta toki entitateari lagundu edo informatzekoak ere, ez betetzearena.

2. Mailakatze-irizpideak aldi berean aplika daitezke.

3. Tributu arloko arau-hauste larrien zehapenen zenbatekoa %30 murriztuko da, subjektu arau-hausleak, edo, halakorik bada, erantzuleak adierazten badu egiten zaion erregularizazio proposamenarekin bat datorrela.

Orobat, e) eta f) letretan aipatzen diren irizpideak arau-hauste arinei dagozkien zehapenak mailakatzeko besterik ez dira erabiliko. Bestalde, d) letran aipatzen den irizpidea arau-hauste larriei dagozkien zehapenak mailakatzeko besterik ez da erabiliko.

Prozedura zehatzailea

36. artikulua. Tributu zehapenak ezartzeko espedientea ez da izanen subjektu arau-hauslearen tributu-egoera egiaztatu eta ikertzeko instruitutako bera, baizik eta beste bat, eta horretan interesatuari entzunen zaio.

Zehapenak tributuen behin-behinko edo behin betiko likidazioak gauzatzeko egintza administratiboak eman behar dituzten organo berek erabaki edo ezarriko dituzte.

Erantzukizunaren iraungitzea

37. artikulua. 1. Arau-hausteek sortzen duten erantzukizuna zehapena ordaindu edo betetzean iraungitzen da, preskripzioz.

2. Subjektu arau-hausleak hiltzean gauzatu gabeko tributu eginbeharrak oinordeko edo legatudunei transmitituko zaizkie, legeria zibilean herentzia eskuratzeari buruz finkatzen dena ukatu gabe. Zehapenak ezin dira, inolaz ere, eskualdatu.

3. Sozietateak edo entitateak deuseztu eta likidatzen direlarik, horien tributu-obligazio gauzatu gabeak bazkide edo kapital-partaideei eskualdatuko zaizkie, eta horiek elkarrekin eta batera erantzunen diete haiei, halako eran non horretarako muga esleitzen zaien likidazio kuotaren balioa izanen baitute.

V. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

Tributu kudeaketarako hasierako erak

38. artikulua. Tributuen kudeaketa ondokoen bidez hasiko da:

a) Aitorpena, aitorpen-likidazioa edo autolikidazioa egitean, edo tributudunaren ekimenez.

b) Administrazioaren kabuz.

c) Ikerketa bidez.

Tributu aitorpena

39. artikulua. a) Tributu aitorpentzat hartuko da zergapeko egitate baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo aitortzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa izanen du zergapeko egitate bat biltzen edo bere baitan hartzen duen dokumentuaren aurkezte hutsak.

b) Ez da inolaz ere eskatuko aitorpen fiskalak zinpean egiteko.

c) Aitorpena aurkeztu ahala, aitorpena aurkeztu izanaren egiaztagiria emanen zaie interesatuei, halako eran non aitorpenaren kopiak balio baitezake, egiaztagiri gisara.

d) Froga agiria aurkeztean, interesatuek kopia soil bat edo fotokopiaren bat atxikitzen ahal diote, hain zuzen ere, Udal Administrazioak, erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaion, salbu agiria pribatua izateagatik edo legezko beste edozein arrazoi dela medio ebatzi arte ezin dietela itzuli jotzen badu.

Aitorpena nahitaez aurkeztu beharra

40. artikulua. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, zergapeko egitatea gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barnean. Epez kanpo aurkeztea arau-hauste bakuntzat joko da, eta halakotzat zehatuko.

Aurkezpenaren ondorioak

41. artikulua. a) Aitorpena Udalaren Administrazioari aurkezteak ez dakar berekin kargaren sorburua onartzen edo aitortzen denik.

b) Udalaren Administrazioak aitorpenak eska ditzake, eta horiek handitzea eta, orobat, nabari diren okerrak zuzentzea ere, ordainarazpena likidatu eta egiaztatzeko beharrezko den neurrian.

c) Aurreko zenbakian aipatzen diren eginbeharrei muzin egitea arau-hauste arintzat hartuko da, eta dagokion zehapena ezarriko zaio.

Tributuen likidazioa

42. artikulua. a) Behin zerga-oinarriak zehaztuta, kudeaketak aurrera eginen du, tributu zorra zedarritzeko likidazioa eginez. Likidazioak behin-behinekoak edo behin betikoak izanen dira.

b) Behin-betikoak honako hauek izanen dira:

_Administrazioak aurrez zergapeko egitatea ikerturik eta egindakoak, eta karga-oinarria egiaztatu ondoren, behin-behineko likidaziorik izan den edo ez kontuan hartu gabe.

_Preskripzio epea bitartean egiaztatu ez direnak.

c) Aurreko atalean adierazitako kasuetakoak kenduta likidazioak behin-behinekoak izanen dira, konturakoak, osagarriak, kauziokoak, partzialak edo osokoak izanik ere.

43. artikulua. a) Likidazioak egiterakoan Administrazioak tributu aitorpenetan adierazitako egintzak, elementuak eta balorazioak oro egiaztatuko ditu.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada, subjektu pasiboari adierazi beharko zaio, gehikuntza sortarazten duten egitateak eta elementu gehigarriak konkretuki azalduz, gauzatzen den likidazioarekin batera.

44 artikulua. a) Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, hauek adierazita:

_Haien funtsezko elementuak.

_Erabil daitezkeen inpugnazio bideak, horiek jartzeko epeak, bai eta zein erakundetan jarri ere.

_Tributu zorra non, eta zer epetan eta modutan ordaindu behar den.

b) Subjektu pasiboari erregelamenduz jakinarazitako likidazio orok behartuko du subjektu pasiboa tributu zorra ordaintzera.

c) Jakinarazpen akastunek indarra hartuko dute subjektu pasiboak haien berri baduela berariaz adierazi, dagokion errekursoa jarri edo tributu zorra ordaintzen duenean.

d) Dena den, subjektu pasiboei pertsonalki emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik beste edozein baldintza saihestu badute, salbu Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatuz epe horretan arau bidezko protesta egin bada.

45. artikulua. Subjektu pasibo batek eta berak ordaindu beharreko tributuen likidazioak egintza batean bateratu ahalko dira; kasu horretan kontzeptu guztien oinarriak eta tasak edo kuotak adierazi beharko dira likidazioan, halako eran non metatzen diren likidazioak oro zehazturik eta banakaturik geldituko baitira.

Autolikidazioa

46. artikulua. 1. Autolikidazioa aitorpen mota bat da non tributudunak, Administrazioari tributua likidatzeko behar diren datuak eta beste datu informatibo batzuk jakinarazteaz gain, tributu zorra zehaztu eta ordaintzeko egin behar diren eragiketak _zorra nondik sortzen den nahiz zenbat egiten duen zehaztekoak_ bere kabuz egiten baititu, edo, honela badagokio, itzuli edo konpentsatu behar zaion kopurua zehazten baitu.

2. Tributudunek, baldin eta tributuen ordenantza partikularrek autolikidazio sistema onartzen badute, tributu zorraren aitorpen-likidazioa aurkeztu beharko dute, eta zenbatekoa ordaindu baimendutako entitate laguntzaileen bidez, betiere dagokien ordenantzak zein epe zehaztu eta horren baitan.

3. Tributudunek aurkeztutako autolikidazioak behin-behinekoak izanen dira, eta egiaztatu eta begiratu ahalko dira. udal administrazioak, beharrezkoa izatera, behar den likidazioa eginen du, betiere aitorpenean adierazitako datuekin, horri erantsitako agiriekin eta Administrazioak berak dituen aurrekariekin bat. Baldin eta subjektu pasiboak tributu arau-haustea egin badu, kasuan kasuko zigor-espedientea irekiko da.

4. Baldin tributudun batek autolikidazio batek bere interes zilegiak nolabait kaltetu dituela uste badu, autolikidazio hori zuzentzeko eskatu ahalko du. Baldin subjektu pasiboa likidatu behar zen kuota baino handiago bat ordaintzera bultzatu duen autolikidazio bat zuzendu behar izanez gero, Udalak bidegabeko diru-sarrerak itzuliko ditu, bai eta berandutze-korritua ere.

47. artikulua. 1. Tributudunek autolikidazio osagarriak edo aitorpen edo jakinarazpen osagarri edo ordezkoak aurkezten ahalko dituzte, horretarako ezarritako epearen baitan edo epe hori gainditu eta gero. Azken kasu horretan, garaiz kanpokoak izanen dira.

2. Tributudunek aitorpen edo jakinarazpen osagarri edo ordezkoak aurkezten ahalko dituzte, lehenago aurkeztutakoak osatu edo ordezkatzeko, betiere mota batekoak edo bestekoak diren adierazita.

Tramitatzeko epeak

48. artikulua. a) Ordenantza partikularretan, izapide bakoitza egiteko zein izanen diren bete beharreko epeak adieraziko da. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez direla sei hilabete baino gehiago joanen administrazio prozedura hasten den egunetik prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren egunera arte, behintzat hori galarazteko aparteko arrazoirik ez bada, betiere behar bezala justifikaturik.

b) Administrazioak epeak ez betetzeak ez du esan nahi administrazioko ekintza iraungi egiten dela, baina bidea ematen die interesatuei, kexatzeko erreklamazioa aurkez dezaten.

c) Noiznahi aurkezten ahal dira kexatzeko erreklamazioak, tramitazioko akatsen kontra, eta bereziki, prozedura etetea, jarritako epeak haustea edo arazoa behin-betikoz ebatzi aitzin konpon daitezkeen tramiteak ez egitea dakartzaten akatsen aurka. Kexa jasotzeak diziplinako espedientea irekitzea ekarriko du, horretarako arrazoirik izanez gero, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontra.

Zergadunen errolda

49. artikulua. Ordenantza partikularrean bertan zehaztutako kasuetan, Udalaren Administrazioak, behin interesatuen aitorpenak, ezagutzen dituen datuak eta, orobat, administrazio ikuskaritza ikusita, zergadunen erroldak prestatzeari ekinen dio. Zergadunen errolda horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, zeinak Udalak paratu nahi duen edonolako tresneria bidez, mekanikoa ere barne dela, jardunen baitu.

50. artikulua. a) Zergadunen errolda eratu ostean, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak erreklamatu ahalko den administrazio egintza baten bidez onetsi beharko dira, eta, legeari jarraikiz, subjektu pasiboei horien berri emanen zaie.

b) Zergadunek gerora gertatu eta Erroldara zernahi alta, baja edo aldakuntza ekar dezakeen edozein aldaketaren berri eman beharko diote udal administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

51. artikulua. Zergadunen erroldak dokumentu fiskaltzat hartuko dira, halakoak non aipatu beharko baitira kobratzeko zerrenda, ordainagiri eta bestelako dokumentuetan, behar den ordainarazpena eskuratze aldera.

VI. KAPITULUA

Tributu ikerketa eta ikuskaritza

Ikerketa

52. artikulua. Udalaren Administrazioak zergapeko egitatea integratzen edo baldintzatzen duten egintzak, egitateak, egoerak, jarduerak, ustiapenak eta gainerako gorabehera guztiak ikertuko ditu, eta karga-oinarriaren balorazioa egiaztatuko.

53. artikulua. Ikerketa egiteko, subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiko edo osagarriko dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta oharpenak aztertuko dira; era berean, ondasunak, elementuak, ustiapenak eta tributua zehazteko beharrezko den beste edozein aurrekari argigarri ikuskatuko dira.

54. artikulua. Subjektu pasiboek kontabilitate-liburuak, erregistroak eta kasuan-kasuan ezar daitezkeen gainerako dokumentuak eraman eta kontserbatzeko betebeharra dute.

Tributu ikuskaritzaren eginkizunak eta antolamendua

55. artikulua. a) Udalaren Tributu Ikuskaritzak subjektu pasiboen edo gainerako tributudunen tributu egoera egiaztatzeko ardura du, horiek Udalarekiko dituzten obligazio eta betebeharrak zorrotz betetzen dituztela egiaztatze aldera, halako eran non, behar izatera, dagokien erregularizazioa gauzatu beharko baitu.

b) Mandatu hori betetzeko, ondoko eginkizunei heldu behar die:

Tributu egitateak ikertzea, udal administrazioak kontuan hartu ez dituenak aurkitzeko eta horiek subjektu pasiboari edo tribupekoari eratxikitzeko.

Aitorpenak egiaztatzea, horiek egiazkoak direla eta arauak zuzen aplikatu direla segurtatzeko.

Proposatzea, hala egokituz gero, egiaztapen eta ikerketa jarduketen ondoriozko tributu likidazioak.

Berak bere kabuz edo udal administrazioaren gainerako organoek eskatuta, informazioa lortzeko jarduketa guztiak egitea, hain zuzen ere, norbanakoei edo beste erakunde batzuei buruz egin behar diren eta zuzen nahiz zeharka tributuen aplikazioa eragiten duten jarduketak.

Errenten, produktuen, ondasunen eta zergapeko egitateak dituen elementuen balioa egiaztatzea.

Zerga onurak eman edo jasotzeko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

Subjektu pasiboei eta gainerako tributupekoei arau fiskalen edukia eta horien ondoriozko betebeharren nahiz eskubideen ezaugarriak jakinaraztea.

Beste edozein jarduketa, baldin eta haien jatorria arauek kasuan-kasuan ezarritako egiaztapen-prozedura berezietan badute, betiere bereziki zainduta, erroldetan egon behar duten subjektu pasiboek haietan behar bezala sarturik egon daitezen.

Udal administrazioko organo eskudunek ematen dizkioten gainerako guztiak.

56. artikulua. a) Ikuskapen jarduketak Udalaren Tributu Ikuskaritzari atxikitako funtzionarioek eginen dituzte, betiere Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuak Tributuen ikuskaritzari esleitzen dizkioten eskumenekin bat. Aurrekoa gorabehera, prestatzeko bakarrik diren jarduketak, edo tributuen arloan garrantzitsu diren egitate edo inguruabarrak egiaztatzekoak edo frogatzekoak, funtzionario ez diren beste langile publikoei ere ematen ahal zaizkie.

b) Tributu Ikuskaritzako funtzionarioak, ikuskatze eginkizunak betetzen ari direnean, agintaritzaren agente gisara joko dira, haiei, zerbitzu-egintzetan edo horiek medio, dela hitzez dela egitatez gogor, eraso edo desmen egiten dietenen administrazio- zein zigor-erantzukizuna zedarritzerakoan.

Agintariek, euren izaera edozein izanik ere, eta, oro har, eginkizun publikoak betetzen dituztenek laguntza eta babesa emanen diete Tributu ikuskaritzako funtzionarioei eta gainerako langileei, horiek halakorik eskatzen dutenean. Hori egin ezean, kasuan kasuko erantzukizunei egin beharko zaie aurre.

c) Ikuskariek agiria edo beste identifikazioren bat edukiko dute, beraien eginkizunak gara ditzaketela egiaztatzeko.

Ikuskapen jarduketak

57. artikulua. 1. Udalaren Tributu Ikuskaritzak zerbitzu objektiboa emanen die interesatuei, eta Konstituzioan ezarritako eraginkortasun, hierarkia, deszentralizazio, pilaketa eza eta koordinazio printzipioen arabera jardungo du, Legeei eta Zuzenbideari erabat men eginik.

2. Haren eginkizunak gauzatzean, bere agintearen eta betebeharren kalterik gabe, Udalaren Tributu Ikuskaritzak kortesia handia edukiko du, eta interesatuei nahiz, orokorrean, jendeari ahalik eta errespetu handiena eskainiko die; gainera, ikuskapen jarduketei dagokienez, informazio guztia emanen die, bai haien eskubideei eta bai tributu betebeharrei zein administrazioarekiko harremanetan izan beharreko jokabideari buruz, haien tributu betebeharrak errazago bete ditzaten.

Udalaren Tributu Ikuskaritzako funtzionarioek erabateko sekretua gorde beharko dute, haien karguaren eraginez ezagutzen dituzten gaiei dagokienez, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 105.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ikuskapen eskumenak dituzten organoetako edo egoitzetako langile guztiek ere sekretu betebehar hori gorde beharko dute, haien lanpostuaren ondorioz dakizkiten egitateei dagokienez, eta halakoetan aurreko atalean ezarritakoa aplikatuko da.

58. artikulua. 1. Arau-hausteak honelakoak izan daitezke:

Egiaztapenak eta ikerketak egiteko.

Zergen arloan garrantzitsua den informazioa lortzeko.

Informazioa eta aholkua.

Jarduketa hauen irismena eta edukia Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduan daude zedarriturik.

Udalaren Tributu Ikuskaritza, berezko dituen eginkizunak gauzatzean, kasuan-kasuko organo eskudunak onetsitako ikuskapen jarduketei buruzko planei egokituko zaie, ezertan ukatu gabe jarduleen ekimena, betiere eraginkortasun eta aukera printzipioekin bat.

2. Beste tributu administrazioekin lankidetzan aritu behar duenean, Udalaren Tributu Ikuskaritzak haiekin koordinatuko ditu planak eta jarduketa programak, halako eran non jarduketa horiek kasuan kasuko lankidetza-araubidearen arauetan aurreikusitako irismena izanen baitute.

Ikuskaritza Zerbitzuak balorazio jarduketak egiten ahalko ditu, tributuen edo diru-bilketaren kudeaketaren ardura duten beste organoek eskatuta.

59. artikulua. 1. Egiaztapen eta ikerketa jarduketak honako toki hauetan gauzatu ahal izanen dira:

Tributudunaren zerga-egoitzean edo ordezkariaren egoitzan nahiz bulegoan, baldin eta azken hori Iruñeko udal mugapean badago.

Zergapeko jarduketa guztiak edo batzuk egiten diren tokian.

Zergapeko egitatearen frogaren bat dagoen tokian _froga hori partziala bada ere_.

Iruñeko Udalaren bulegoetan.

Udalaren Tributu Ikuskaritzak kasu bakoitzean, jarduketak egiteko tokia zehaztu eta toki hori kasuan kasuko jakinarazpenean jasoaraziko du.

2. Jarduketen denbora Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduan horri buruz ezarritakoarekin bat zehaztuko da.

3. Tributudunek ordezkari baten bitartez jardun ahalko dute, halako eran non horrek ordezkari dela egiaztatu beharko baitu; halako kasuetan ulertuko da tributudunekin egin direla kasuan kasuko jarduketak.

60. artikulua. 1. Udalaren Tributu Ikuskaritzaren jarduketak hasteko moduak ondokoak izanen dira:

Tributu Ikuskaritzaren ekimenez, horretarako aurreikusitako plan berezien ondorioz.

Organo eskudunak idatziz eta arrazoituta emandako aginduren ondorioz, betiere aurrez ikuskapen plana aldatuta.

Tributudunak eskatuta, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 138. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Salaketa baten ondorioz. Kasu honetan, salatzailea ez da interesatutzat joko, salaketaren ondorioz hasiko den ikerketa jarduketan, ezta halako gisara errekurtsorik aurkeztu edo erreklamaziorik egiteko legitimatutzat ere, eta nabarmen funtsgabeak diren salaketak beste izapiderik egin gabe artxibatu ahalko dira.

2. Udalaren Tributu Ikuskaritzaren jarduketak jakinarazpena eginda has daitezke, edo aurrez jakinarazpenik egin gabe interesatuaren bulego zein instalazioetan edo zergapeko egitatearen froga partzialen bat non egon eta toki horretan agertuta. Jarduketok Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduan ezarritako irismen, eskumen eta ondorioak izanen ditu.

3. Egiaztapen, ikerketa eta likidazioa jarduketak egiteko, 2 urteko epea izanen da, gehienez ere, tributudunari jarduketa horien hasiera jakinarazten zaionetik jarduketok eraginen duten administrazio egintza eman bitarte.

Epe horren ondorioetarako, ez dira zenbatuko tributudunari leporatzeko moduko luzapenak ezta justifikaturiko etenaldiak ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduaren 28. artikuluan adierazitakoaren arabera.

4. Jarduketak eginbideetan, jakinarazpenetan, txostenetan eta aktetan dokumentatuko dira. Agiriok Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduan ezarritako eginkizun, helburu eta ondorioak izanen dituzte.

Ikuskatze jarduketen agiriak

61. artikulua. 1. Eginbideak Tributu Ikuskaritzak ikuskatze prozedura bitartean ematen dituen agiriak dira, prozeduraren instrukzioan komenigarritzat jotzen diren egitateak edo gertaerak zein tributu ikuskapenaren jasotzailearen edo jasotzaileen adierazpenak jasotzeko.

2. Eginbideetan ez dago tributu likidazioei buruzko proposamenik.

3. Eginbideetan horiek emateko tokia eta data jasoko dira, baita zein egoitza, bulego edo etxetan egiten diren ere; halaber, eginbidea sinatzen duten tributu ikuskaritzako funtzionarioen identifikazioa ere jasoko da, eta jarduketetan parte hartzen duen pertsonaren izen-deiturak, NAN zenbakia eta sinadura nahiz esku hartzeko duen izaera edo ordezkapena ere; era berean, jarduketen jasotzaile den tributudunaren nortasuna ere jasoko da, eta, azkenik, eginbidearen edukia osatzen duten egitateak edo gertaerak.

4. Luzatzen diren eginbideen ale bat emanen zaio, beti, jarduketetan parte hartzen duen pertsonari. Ale hori jaso nahi ez badu, zuzenbidean onartutako beste edozein bide erabiliz bidaliko zaio. Pertsona horrek eginbidea sinatu nahi ez badu, edo hori egin ezin badu edo nola egin ez badaki, hori eginbidean jasoko da, kasuan kasuko kopia ematea ezertan galarazi gabe, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera.

62. artikulua. 1. Jakinarazpenak Tributu Ikuskaritzak, bere eginkizunak betetzean, edozein pertsonarekin harremanak edukitzeko erabiltzen dituen agiriak dira.

2. Jakinarazpenetan, Tributu Ikuskaritzak egitateak edo gertaerak jakinarazi ahal izanen dizkie interesatuei, eta behar diren errekerimenduak ere egin, horiei. Jakinarazpenak gauzatzen diren eginbideen edukian sartu ahal izanen dira.

3. Jakinarazpenak, Ikuskaritzak sinatu ondoren, interesatuei jakinaraziko zaizkie, legezko eran, eta horiek zeinek igorri eta jardule horrexek sinatuko ditu.

4. Jakinarazpenetan hauxe adieraziko da: horiek emateko tokia zein data, pertsonaren edo erakundearen identitatea, nora zuzentzen diren, bidaltzailearen identifikazioa zein sinadura, jakinarazten diren egitateak edo gertaerak eta jakinarazpenaren bitartez egiten den eskabidearen edukia. Jakinarazpenak interesatuari ikuskapen jarduerak hasi direla jakinarazteko balio duenean, bertan jakinarazpenak eragiten duen preskripzioaren etetea adierazi beharko da.

5. Jakinarazpenen bina kopia eginen dira, eta Ikuskaritzak kopia bat gordeko du.

63. artikulua. 1. Tributu Ikuskaritzak, ofizioz edo gainontzekoek eskatuta, honako txosten hauek bidaliko ditu:

Antolamendu juridikoaren arabera manuzkoak diren txostenak.

Administrazioko beste organo nahiz zerbitzu batzuek edo botere legegileak zein judizialak eskatzen dizkioten txostenak, legeetan ezarritakoaren arabera.

Tributuak aplikatzeko behar diren txostenak, eta halakoetan, txostenak bidaltzeko komenigarritasuna arrazoitu beharko da.

2. Partikularki, Tributu Ikuskaritzak txostena eman beharko du, ondoko kasuetan:

Abiarazitako desadostasun- edo aurretiazko froga-aktak osatzeko.

Zergen oinarriak zeharka kalkulatzeari buruzko araubidea aplikagarria denean edo zantzu-metodoak erabiltzea bidezkoa denean.

Tributu arloko lege-iruzurra adierazteko prozedura berezia abiarazten denean.

Adostasunez sinaturiko ikuskapen-akten ondoriozko likidazioen gainean ezartzen diren errekurtsoak edo erreklamazio ekonomiko-administratiboak egiten direnean.

Ogasun Publikoaren kontrako delituaren aztarnak atzematen badira, organo judizial eskudunari edo Ministerio Fiskalari igorri beharreko espedienteari eransteko.

3. Jarduleak, tributuak aplikatzeko beharrezkotzat jotzen badu, txostena eman ahal izanen du, hori egiteko komenigarritasuna arrazoituz. Orobat, Tributu Ikuskaritzak txostena eman dezake, subjektu pasiboaren edo erantzulearen ondasunen nahiz eskubideen egoera deskribatzeko eta, horrela, likidaturiko tributu zorren kobrantzari dagokion bilketaren kudeaketa errazteko.

4. Tributu Ikuskaritzaren txostenek akta batean jasotako likidazio-proposamenaren osagarri direnean, proposamen horrek euskarri dituen egitateak eta zuzenbideko funtsak jasoko dituzte.

64. artikulua. 1. Aktak Tributu Ikuskaritzak egiaztapen eta ikerketa jarduketen emaitzak jasotzeko egiten dituen agiri publikoak dira, tributudunaren tributu-egoera egoki jotzen duen moduan erregularizatzeko proposaturik edo egoera hori zuzena dela aldarrikatuta.

2. Tributu Ikuskaritzak egindako aktak agiri publikoak dira, eta haien formalizazioa eragin duten egitateen frogagarri, kontrakoa egiaztatu ezean.

3. Ikuskapen aktetan tributudunek onartutako egitateak egiazkotzat jotzen dira, eta ezin izanen dira zuzendu, egitezko errakuntza egin dela frogatzen ez bada.

65. artikulua. 1. Ikuskapen jarduketen emaitza dokumentatzeko aktek ondokoen aipuak jaso behar dituzte, gutxienez:

Formalizazioaren tokia eta data.

Akta sinatzen duten jarduleen identifikazio pertsonala.

Tributudunaren izen-deiturak edo sozietate-izena, osorik, identifikazio fiskalaren zenbakia eta haren zerga-egoitza, bai eta jarduketetan parte hartzen duen pertsonaren izen-deiturak eta identifikazio fiskaleko zenbakia ere, jarduketetan parte hartzeko duen izaera edo ordezkapena adierazita.

Jarduketak hasteko data.

Zergapeko egitatearen edo tributu betebeharraren egitatezko baldintzaren oinarrizko elementuak zein hura subjektu pasiboari eratxikitzekoak, bai eta erregularizaziorako zuzenbideko oinarriak ere.

Era berean, interesatuak Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 85. artikuluaren babesean alegaziorik aurkeztu duen ala ez ere jasoko da, eta alegaziorik aurkeztu badu, horien balorazioa egin beharko da.

Interesatuaren tributu-egoeraren erregularizazioa, jarduleek bidezkotzat joa; halakoetan, tributudunari kuota, errekargu, eta berandutze-korritu gisara galdaturiko tributu zorra adierazi beharko da.

Tributudunaren adostasuna edo desadostasuna.

Aktaren ondorengo prozeduraren izapideen adierazpena; eta, akta adostasunekoa denean, horren ondoriozko likidazio egintzaren aurka aurkez daitezkeen errekurtsoak, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta haiek aurkezteko epea.

2. Tributuduna enpresaburu edo profesionala denean, eta zer tribututarako garrantzizko jo eta horien kasuan, interesatuaren derrigorrezko liburuen edo erregistroen egoera jaso beharko da aktan, ikusitako akatsak edo hutsak adieraziz; bestela, horiek aztertu eta gero akatsik ez dagoela ondoriozta daitekeela adierazi beharko da, kasuan kasuko zergaren ordainarazpenari begira funtsezko denik.

3. Egiaztatu beharreko aldi osorako akta bat eta bakarra egin ahal izanen da, tributu edo zerga-kontzeptu bakoitzeko. Hala eta guztiz ere, likidazioak banan-banan egin beharko dira, zerga-aldi bakoitzerako.

4. Udalaren Tributu Ikuskaritzak horretarako onetsitako eredu ofizialetan eginen ditu bere aktak.

66. artikulua. 1. Aurretiko aktek behin-behineko likidazioak eraginen dituzte, zeinak organo eskudunek eginen baitituzte.

2. Bidezko izanen da aurretiko akta bat abiaraztea, ondoko kasuetan:

a) Subjektu pasiboak Tributu Ikuskaritzak zerga egoera erregulatzeko egin dion proposamenaren alderdi batzuk baino onartzen ez dituenean. Kasu honetan, subjektu pasiboak adostasuna zein kontzeptu eta elementurekin espresuki adierazi eta horiek aurretiko aktan jasoko dira, eta desadostasun akta eginen da, gainerako kontzeptuei buruz. Akta horietako bakoitzean bestearen formalizaziori buruzko aipua jasoko da. Aurretiko aktaren ondorioz egindako likidazioa konturakoa izanen da, aldi berean abiarazitako desadostasun aktaren ondorioz dela behin-behineko dela behin betiko gisara eginen den aktaren konturakoa, alegia.

b) Ikuskaritzak zergapeko egitate edo oinarrien egiaztapena eta ikerketa gauzatu ezin izan dituenean, baldin eta jarduketak eten beharra badago, betiere behin-behineko likidazioa egiten ahal delarik.

c) Beste edozein egitatezko baldintzatan, baldin eta aurrekoen antzekotzat jotzen bada.

3. Tributu Ikuskaritzak aurretiko akta bat ematen duenean, espresuki adierazi beharko du hori, halako eran non azaldu beharko baititu akta hori horrela egitera behartu duten inguruabarrak eta zergapeko egitatearen edo horren balorazioaren elementuak, betiere Ikuskaritzak zein elementu egiaztatu eta horiek berak kontuan hartuta.

67. artikulua. 1. Zorpekorik gabeko aktak dira tributudunak zorrik ordaindu beharrik gabeko likidazioa ekartzen dutenak. Zorpekorik gabeko aktak behin egiaztatuta adostasuna adieraztekoak izan daitezke, edo tributudunaren egoeraren erregularizazioa ekar dezakete. Tributu Ikuskaritzak tributudunaren tributu-egoera zuzena dela uste badu, aktan jasoko du, eta akta horretan berean zehaztuko ditu adostasunak barne hartzen dituen kontzeptuak eta aldiak. Akta horrek Egiaztatu eta Adostutako akta izena izanen du.

2. Orobat, akta eginen da Ikuskaritzak subjektu pasibo baten tributu-egoeraren erregularizazioa bidezkoa jo eta horrek Udalarekiko tributu-zorrik eragiten ez badu. Edonola ere, subjektu pasiboa ados dagoenetz adieraziko da.

68. artikulua. 1. Haien izapideei dagokienez, Ikuskaritzaren aktak adostasunekoak edo desadostasunekoak izan daitezke, interesatuak egindako likidazioaren proposamena, ikuskapen aktan jasoa, osorik onartzen duen edo ez.

2. Nolanahi ere, tributu ikuskapenaren aktak bi alderdiek sinatuko dituzte, eta interesatuari ale bat emanen zaio. Interesatua azaltzen ez denean, akta sinatu nahi ez duenean edo horren ale bat jaso nahi ez duenean, tramitatuko den akta desadostasunekoa izanen da. Interesatuak akta sinatzen ez badaki edo sinatu ezin badu, jarduleak egoera hori jaso beharko du.

3. Akta hauek tramitatzean, men eginen zaio ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren 55 eta 56. artikuluetan xedatutakoari, Dekretu horrek onetsi baitzuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamendua.

69. artikulua. 1. Zergapeko egitatearen aurretik eraturiko froga badago, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 136.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, akta tributuduna edo bere ordezkaria bertan egon beharrik gabe egin ahal izanen da. Zergapeko egitatearen aurretik eraturiko froga izanen da, baldin eta egitatea frogatzat jotzen ahal bada, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 106. artikulutik 111.era bitarteko artikuluetan frogak baloratzeko jasotako arauen arabera, betiere. Aktan, erabilitako frogatzeko egitate eta baliabideak adieraziko dira, behar den bezain zehatz adierazi ere, eta hari jardulearen txostena ere erantsiko zaio.

2. Akta formalizatu baino lehen, tributudunari kasuan kasuko prozedura abiarazi dela jakinaraziko zaio, eta hamabost eguneko epea irekiko da, non espedientearen berri emanen baitzaio, interesatuak bere eskubideen aldeko alegazioak egin eta bidezko agiri nahiz ziurtagiri guztiak aurkez ditzan.

Beste arauetara igortzeko oharra

70. artikulua. Tributu ikuskaritzaren eskumen eta jarduketekin, aktak bideratzearekin zein tributu-likidazioekin eta zehapen-prozedurarekin zerikusirik duten aferetarako eta, oro har, ordenantza honetan xedatu ez den orotarako, men eginen zaio Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legean, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean eta ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduan xedatutakoari.

VII. KAPITULUA. DIRU-BILKETA

Ordainketa-aldiak

71. artikulua. a) Diru-bilketa honela egin ahalko da:

_Borondatezko epean.

_Nahitaezko epean.

b) Borondatezko epean ordaintzera behartuak daudenek horretarako jarri diren epeetan ordainduko dituzte haien zorrak. Nahitaezko epean, indarrez eginen da bilketa, premiamendu bidea erabiliz, indarrean diren legeekin bat, bere bizkar zuen eginbidea borondatezko epean bete ez duen behartuaren ondarearen kontra.

Zorren sailkapena, diru-bilketari dagokionez

72. artikulua. a) Udal agintariek egindako likidazioetatik heldu diren tributu zorrak horrela sailkatzen dira, bilketa kontuetarako: jakinaraziak, jakinarazpen gabeak eta autolikidatuak.

b) Jakinarazietan ezinbestekoa da jakinarazpena egitea, subjektu pasiboak jakin dezan tributu zorraren berri, halako eran non legeak agindu bezala jakinarazten ez bada, zorra ezin galdatuko baita.

c) Jakinarazpenik gabeko zorrak dira jakinarazpen indibidualik behar ez dutenak, subjektuek aurretik ezagunak dituzten zergadun erroldetatik datozelako.

Konparaziora, aldizka eta ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuetan, behin kasuan kasuko erroldan edo matrikulan alta hartu izanaren likidazioa jakinaraziz gero, zilegi izanen da hurrengo likidazioak multzoka jakinaraztea, betiere hori hala egiten dela ohartaraziko duten ediktuen bidez, baldin likidazio horiek lehengoen berdin-berdinak badira, edo izan diren aldaketak orokorrak badira.

d) Autolikidatuak dira subjektu pasiboak, aitorpen-likidazio baten bitartez, tributu zorra aldi berean ordaintzen duenean.

Ordaintzeko tokia

73. artikulua. 1. Iruñeko Udalaren aldeko zorrak ondokoetan ordaindu ahalko dira, kasuen arabera:

a) Udalaren Diruzaintzan.

b) Diru-bilketan laguntzen duten kreditu-entitateetan, baldin eta zorrak ordainagiri edo ordainketa-gutunaren bidezko kobrantzei badagozkie.

c) Udalaren alor eta zerbitzuetan jarritako kutxetan, baldin eta kasuan kasuko tributuari buruzko ordenantzan espresuki aurreikusita badago.

d) Iruñeko Udalaren web gunera joaz (www.pamplona.es), baldin eta zor horiek ordaintzeko modu hori ezarrita badute.

2. Diru-bilketan laguntze aldera kreditu-entitateei emanen zaien baimena edo haiekin formalizatuko den hitzarmenak ez ditu inolaz ere haiek diru-bilketarako organoak bilakatuko.

3. Baldin eta ordainketa 1. puntuko a), b) edo c) letretan egiten bada, dirua jasotzen duen pertsonak ordainketa egiaztatzeko agiria eginen du, zeinak, kasuan-kasuan, balidazio mekanikoa edo entitatearen zigilua eta sinadura izanen baititu, ordaintzaileak aurkeztutako ordainagiriaren edo ordainketa gutunaren gainean eginda edo jarrita, non diru-sarreraren data ere jasoko baita. Baldin eta ordainketa telematika bidez egiten bada edo, ordaintzeko, 77. artikuluaren a), b) edo c) letretan adierazitakoez besteko erak erabiltzen badira, ordaintzaileak Udalaren Diruzaintzari eskatu ahalko dio ordainketaren egiaztagiria.

Ordaintzeko epeak

74. artikulua. Tributu zorrak honela ordaindu behar dira:

1. Jakinaraziak, jakinarazi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

2. Aldizka eta ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuen kasuan, banan banako jakinarazpena beharrezkoa ez dutenetan, aurreko zenbakian adierazitakoa baino laburrago izan behar ez duen epean; ebazpen baten bitartez zehaztuko dira hala borondatezko ordainketaren aldiaren azkeneko eguna nola, halakorik bada, kuotaren zatiketa.

Kobratzeko epea zein den multzoka jakinaraziko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki-taulan.

3. Subjektu pasibo berak autolikidatutako zorrak dagozkien aitorpenak aurkeztu ahala ordaindu beharko dira, tributu bakoitza arautzen duen Ordenantzak seinalatzen dituen egun eta epeetan, eta, hori egin ezean, hogeita hamar egun balioduneko epean, zergapeko egitatea sortzen den egunetik aitzina.

Korrituak eta errekarguak

75. artikulua. Nahitaezko epearen hasierak errekargu bat sortzen du, zeinak ordaindu ez den zorraren zenbatekoaren %20 joko baitu; horrekin batera zorrari dagozkion berandutze-korrituak ere ordaindu behar dira.

Tartean eten, geroratze edo zatiketarik izan ez delarik ordaindu gabeko tributu zorra ordaintzen baldin bada, premiamenduzko probidentzia jakinarazi baino lehen, errekargua %10ekoa izanen da, eta ez dira galdatuko nahitaezko epearen hasieratik sorturiko berandutze-korrituak.

76. artikulua. 1. Berandutze korritua galdatuko da egintzaren betearazpena eteten den kasuetan, bai eta geroratzeetan, zatiketetan edo edozein motatako luzapenetan ere.

2. Aitorpen-likidazioei edo autolikidazioei dagozkien diru-sarrerei, haiek epetik at baina aldez aurretik errekerimendurik izan gabe aurkeztu badira, bai eta epetik at eta aurreko errekerimendurik gabe aurkeztutako aitorpenek eragindako likidazioei ere ondoko errekarguak eginen zaizkie:

a) Diru-sarrera egin edo aitorpena aurkezteko borondatezko epea amaitu eta ondorengo hiru hilabeteetan gauzatzen badira horiek, %5eko errekargua aplikatuko da, eta ez dira galdatuko beste zenbait kasutan galda zitezkeen berandutze-korritua eta zehapenak.

b) Behin 3 hilabete horiek igarota, baina diru-sarrera egin edo aitorpena aurkezteko borondatezko epearen ondoko hamabi hilabeteak igaro gabe, %10eko errekargua aplikatuko da, eta ez dira galdatuko beste zenbait kasutan galda zitezkeen berandutze-korritua eta zehapenak.

c) Behin diru-sarrera egin eta aitorpena aurkezteko borondatezko epearen ostean 12 hilabete igaro eta gero, errekargua %20koa izanen da, eta ez dira galdatuko beste zenbait kasutan galda zitezkeen zehapenak. Halako kasuetan, beranduntze-korrituak galdatuko dira, eta halako eran non halakotzat joko baitira 12 hilabeteko epe hori amaitu eta kasuan kasuko ordainketa egin bitarte sortutakoak.

Errekargu horiek premiamendu errekarguarekin batera galdatu ahalko dira, baldin eta tributudunek ez badute dirua ordaintzen aitorpen-likidazioarekin edo epetik kanpoko autolikidazioarekin batera.

Ordaintzeko era

77. artikulua. 1. Tributu zorrak ondoko era hauetako batean ordaindu ahalko dira:

a) Legezko dirua.

b) Banku txekea.

c) Iruñeko Udalaren web gunera joaz eta kreditu- edo kargu-txartela bidez, datafona instalatuta duten ordainketa-tokietan.

d) Legeek onartutako beste hainbat bitarteko erabilita.

2. Banku txeke bidez ordainduz gero, txekeak, merkataritzako legeek galdatutako betekizun orokorrez gain, ondoko baldintzak bete beharko ditu:

a) Izenduna izan, eta Iruñeko Udalaren alde egina izatea.

b) Data txekea noiz aurkeztu eta egun horrexetakoa edo bi egun lehenagokoa edukitzea.

c) Entitate igorpenduak adostua edo egiaztatua izatea.

d) Igorlea den pertsona edo sozietatearen izena, modu argian adierazia, sinaduraren azpian.

Txekearen aurkezpenak zenbat ordaindu eta kopuru horrexetatik libratuko du zorduna, behin txekea kobratuta. Kasu horretan, eragina izanen du, txeke noiz aurkeztu eta data horrexetatik aitzina. Baldin eta txeke bat diru bihurtzen ez bada, osorik edo hein batean, behin borondatezko epea iraganda, premiamenduzko prozedura administratiboaren bidez galdatuko dute haren zenbatekoa ordaintzea. Txekea baliozko eran adostu edo egiaztaturik badago, hura adostu edo egiaztatu zuen entitateari galdatuko zaio, edo, bestela, zordunari.

78. artikulua. 1. Diru-bilketan laguntzen duten kreditu-entitateetan ordaintzeko, ordaindu behar duenari emanen zaion ordainagiria edo ordainketa-gutuna aurkeztu beharko da aurrez. Baldin eta ordaindu behar duenak ordainagiria galtzen badu, edo hori ez badauka eskura, aldizka kobratzekoak izaki banakako jakinarazpena nahitaezko ez duten tributu-zorrak ordaintzeko, kopia bat eskatu beharko dio udal administrazioari, ordainketa egin baino lehen.

Ordainagiria, gordailu-entitate laguntzaileak behar bezala zigilatuta, haren bidez ordaindutako zorrak ordaindu izanaren egiaztagiria bilakatzen da.

Zordunak kreditu-entitateari ordaintzeko emandako aginduek ez dute, berez eta haiek bakarrik, eraginik izanen Udalaren aurrean, ezertan galarazi gabe agindua eman duenak kreditu-entitatearen kontra agindua ez betetzeagatik gauzatu ditzakeen ekintzak.

2. Tributu-zorrak ordainagiri bidez aldizka kobratzekoak badira, haien ordainketa kreditu-entitateetan irekitako kontuetara helbideratu ahalko da, halako eran non horiek subjektu pasiboaren administratzaile modura jokatu eta horrek baimendutako zorrak ordainduko baitituzte.

Helbideratzeak baldintza bakarra du, hau da, idatziz ohartaraztea Iruñeko Udalaren Ekonomiako Alorrari eta dagokion kreditu-entitateari helbideratze hori zein zerga kontzepturi buruzkoa den, eta hori egin behar da zorra ordaintzeko borondatezko epea hasi eta, gutxienez, bi hilabete lehenago.

Helbideratzeko erabakia aldizkako ordainagiri bat ordaintzerakoan ere jakinarazi ahal zaio bidur-bilketan laguntzen duen kreditu-entitate bati. Helbideratze horrek hurrengo aldiari dagokion ordainagaritik aitzina hartuko du indarra.

Helbideratzearen balioa epemugarik gabea izanen da, baldin eta interesatuak ez badu hori baliogabetzen, edo kreditu-entitateak atzera egiten, edo, bestela, Udal Administrazioak, justifikatutako arrazoiak direla medio, baliogabetzat aitortzen ez duen bitartean.

3. Aldizka kobratzekoa den tributu-zor baten mugaegun jakin bateko ordainagiri baten kobrantzak ez du lehenagokoak ordaindu direla erran nahi, eta ez du zorpeko direnak eskuratzeko Udalak duen eskubidea iraungitzen ere.

Ordainketa geroratu eta zatika egitea

79. artikulua. Geroratu edo zatikatzeko eskatzeko zer baldintza behar diren, haiek erdiesteko zer jardunbide segitu behar den, zer berme eta bestelako baldintzari iritzi zaien beharrezko, horiek denak, udal aurrekontuak betetzeko oinarrietan jasoko dira.

Kautelazko neurriak

80. artikulua. 1. Tributu zorraren kobrantza bermatze aldera, udal administrazioak kautelazko behin-behineko neurriak hartzen ahalko ditu, baldin eta, halakorik hartu ezean, kobrantza ez dela gauzatuko edo hori oztopatuko delako ageriko zantzuak badira.

2. Hartu beharreko neurriak ekidin nahi den kaltea nolakoa eta horrexen proportziokoak izanen dira. Ez da, inolaz ere, galera konponezina edo konpontzeko zaila eragin dezakeen neurririk hartuko.

Kautelazko neurriak ondokoetako edozein izan daitezke:

a) Tributu itzulketen ordainketa atxikitzea, zorrak zenbat jo eta zehazki kopuru hori kobratzea bermatzen duen hainbatetan.

b) Ondasun eta eskubideen prebentziozko bahitura.

c) Legeek aurreikusten duten beste edozein neurri.

Prebentziozko bahitura bermatze aldera, dagozkion erregistro publikoetan jasoko da horren oharra. Edo, bestela, bahitutako ondasunak gordailuan utziko.

Diru-bilketarako arau bereziak

81. artikulua. 1. Subjektu pasibo bat eta berari dagozkion tributuen likidazioa edo bilketa egintza batean bateratzen ahalko dira, eta kasu horretan kontzeptu bakoitzari dagozkion zorrak banaka jasoko dira, betiere horien batuketak ordainarazteko metatu den zorra zedarrituko duelarik.

2. Subjektu pasibo baten zorren diru-bilketa gauzatzeko egintzak jakinarazi eginen dira, baldin eta zor horiek metaturik egiten duten zenbatekoak gutxieneko kostu estimatua _hau da, 6 euro_ gainditzen badu.

82. artikulua. 1. Ondasunak bahitzearen kostuaren heinekotasunaren eta estaldunaren printzipioekin bat, Udalak bahiturak egiteko ondoko hurrenkera aplikatuko da, zorrek 300 euro baino gutxiago jotzen dutenean:

a) 150 eurora bitarteko zorrak:

_Eskudirua edo gordailu-entitateetan irekitako kontuetakoa.

b) 150,01 eta 300 euro bitarteko zorrak:

_Eskudirua edo gordailu-entitateetan irekitako kontuetakoa.

_Soldatak, ordainsariak eta pentsioak.

Bahitura gauzatzeko jarduketek huts eginez gero, eta, betiere, hainbat irizpide kontuan harturik, kasu baterako, zorren jatorria, izaera edo antzinatasuna, kreditua kobratu ezinezkotzat aitortu ahalko da, ezertan galarazi gabe horien birgaitzea, tartean preskripziorik ez izatera.

2. Gordailu-entitateetan irekitako kontuak bahituz gero, traba altxatzeko agindua eman ahalko da, baldin eta atxikitako kopurua 6 euro baino txikiagoa bada eta hori eginik kreditua gauzatzea kaltetzen ez bada.

VIII. KAPITULUA

Errekurtsoak

83. artikulua. Behin ordenantza fiskalak eta horien aldaketak behin betikoz onetsirik, onespen horren kontra egin ahalko da, bai eta tributuak kudeatu, ikuskatu eta biltzeko egintzen aurka ere, indarra duten legeetan Nafarroako toki entitateetako egintzak eta erabakien aurka joateko errekurtsoen araubide orokorrari jarraikiz.

84. artikulua. 1. Bidezko diren errekurtsoak paratzeko ez da beharrezkoa izanen galdatutako diru kopurua aurretik ordaintzea.

2. Errekurtsoa paratzeak ez du geldiaraziko zein egintzaren kontra egin eta horren betearazpena, horrek dakartzan legezko ondorioekin, likidatutako kuota edo eskubideen, korrituen, errekarguen eta kostuen bilketa barne. Aurrekoa gorabehera, interesatuak hala eskatzen badu, zein egintzaren kontra egin eta horrexen betearazpena eten eginen da, ondoko kasuetan:

a) Ondoko bermeetako bat Udalaren Diruzaintzaren eskura jartzen bada:

_Gordailua, eskudirutan.

_Abal edo fidantza solidarioa, kreditu entitate batek edo elkarren bermerako sozietate batek emana.

b) Salbuespen gisa, bermerik gabe etetea bidezkoa bada, indarra duten arauekin bat.

3. Emaniko bermea balioduna izanen da bide administratiboan etendura mantentzen den bitartean. Bermeak bere indarra galdu badu edota bermatu beharreko kopurua handiagoa bada, errekarguak, korrituak edo gehitutako beste erantzukizun batzuk direla-eta, berme berri bat aurkeztu beharko da edota aurrekoa osatu.

Zorra premiamenduko prozeduraren barne dagoenean, bermeak, zor nagusiaz gain, %25 estali beharko du, premiamenduko errekargu, korritu eta sor daitezkeen kostuak direla medio.

4. Tributua ordaindu behar duenak administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen badu, eutsi eginen zaio administrazio-bidean erabakitako etendurari, betiere, berme nahikoa izanez gero, harik eta organo judizial eskudunak etendura horren gaineko erabakia hartu arte.

5. Paratutako errekurtsoa ezetsi eta tributu-zorra ordaindu behar bada, tributuaren berandutze-korritua ere ordaindu beharko da, etenaldiak zenbat iraun, eta horrexen bitartekoa.

6. Bermea zorra ordaindutakoan itzuli edo libratuko da, hala dagozkion errekargu, korritu eta kostuak nola etendurak iraun duen bitartean sortutako korrituak barne. Halaber, bidezkoa izanen da hura itzultzea egintza deusestatzea erabakitzen bada.

Kitapen batean errekargu, korritu edo kuotaz besteko elementurik deuseztuz gero, bermea zorrari atxikiko zaio, hori ordaintzen ez den bitartean; edonola ere, zorraren zenbatekoa bakarrik estaltzen duen beste berme batekin ordezkatzen ahalko da.

7. Tributu zehapenen betearazpena berehala etenen da, inolako bermerik aurkeztu behar gabe, baldin eta haien kontra bidezko den errekurtsoa aurkezten bada, behar den eran eta epean; hala bada, ezin betearaziko dira bide administratiboan irmoak izan arte.

IX. KAPITULUA

Kaleen sailkapena

85. artikulua. Ondorio fiskalei dagokienez, kontuan hartuko dira katastroko poligono eta aldeak oro, eta horiek aplikatuko dira, ordenantza partikular bakoitzak ezarritakoaren arabera.

LURRAREN GAINEKO KONTRIBUZIOA

1. ordenantza

Karga-tasa:

Hirilurreko unitateak: %0,3180.

Landalurreko unitateak: %0,7182.

JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA

2. ordenantza

I._Gutxieneko kuoten gainean aplikatu beharreko indizeen eskala:

Jarduera-lokalaren kalearen kategoria, lur-kontribuzioaren zerga poligonazioari dagokionez, eta horri aplikatu beharreko indizea:

_0, 1 eta 2. poligonoak: 1,40.

_3, 4 eta 5. poligonoak: 1,38.

_6 eta 7. poligonoak: 1,36.

_8 eta 9. poligonoak: 1,34.

_10, 11 eta 12. poligonoak: 1,32.

II._Kuota gutxitzeko irizpideak, eremu publikoan egiten diren obrek hiru hilabete baino gehiago iraun eta maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen 6. dibisioan sailkatutako jardueren egoitza diren lokalak ukitzen dituztenean.

1. Baldin eta eremu publikoan obrak egitean horiek hiru hilabete baino gehiago iraun eta merkataritzari, jatetxeei, ostalaritzari eta konponketei dagozkien jardueren egoitza diren lokalak (maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen 6. dibisioan sailkatutako jardueren egoitza direnak) ukitzen badituzte, eta jarduera horiek udal kuota ordaintzen badute, subjektu pasiboek kuota hori gehienez ere %80 murrizteko eskatu ahalko diote Udalari.

2. Obren iraupena murrizketa emateko baldintza da, halako eran non bakarrik emanen baitira obrek 3 hilabete baino gehiago irauten badute, eta, betiere, haien esparrua proiektu edo esleipen bakar bati badagokio. Aurrekoa gorabehera, obrek lokal jakin bat ukitu bitarteko epeak ez du zertan izan obra egiteko epe bera. Horrenbestez, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kuoten hobaria obrek lokala zenbateraino eta noiztik noiz arte ukitu eta irizpide horiexen arabera kalkulatuko dira.

3. Kuota-murrizketaren ehunekoa obrek lokaletan duten eraginaren arabera mailakatze aldera, lokalak zenbateraino ukituak diren eta horrexen arabera sailkatuko dira, betiere ondokoei buruz txosten teknikoa eman eta gero:

_Lehena. Obrek zuzenean edo zeharka ukitzen dituzten, lokalak obrak hartutako eremuaren baitako kaleetan kokaturik dauden edo horien inguruetan.

_Bigarrena. Obrek eragina handia edo txikia duten _zuzenean ukitutakotzat sailkatu lokaletan_ edo eragin ertaina, baxua edo ia ezdeusa, _zeharka ukitutakotzat jotakoen artean_.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kuota murrizteko ehunekoa, ukipen mota bakoitzean, ondoko taula aplikatuta aterako da:

(*) Kasuan-kasuan (%80, %40 eta %20) finkatzen den murrizte ehunekoa obrek lokalak zenbateraino ukitu eta horren arabera kalkulatzen den guztizkoa da; horrenbestez, bakarrik aplikatu ahalko da oso-osorik, baldin eta egoerak epe osoa bitartean irauten badu (urtebetean).

4. Obrek lokala noiz arte ukitu eta horrexek mugatuko du aplikatu behar den murrizketaren ehunekoa. Horrenbestez, lokal bakoitzerako, aurreko puntuan ukipen mailaren arabera egokitutako ehunekoa koefiziente batekin haztatuko da, obrek lokala ukiturik duten hilabete kopurua urtearen 12 hilabeteen artean zatitzetik ateratzen denarekin, hain zuzen: (K = hilabete kopurua/12).

Onartuko da ukipen-epea astetan zatikatzea, halako eran non aste bat hilabete baten laurdentzat joko baita (0,25).

Baldin eta, obrak egin bitartean, lokalaren ukipenak eragin maila bat baino gehiago badu, kuota murrizteko guztizko ehunekoa ehuneko partzialak batuz aterako da, betiere horiek aurreko irizpidearekin kalkulatu eta gero.

5. Behin murrizketa eman ondoren, behar gabe jasotako diru-sarrerak itzuliko ditu, murrizketak zenbat jo eta hainbeste, hain zuzen ere.

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

3. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko V. Kapituluaren 167.tik 171.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zerga honen zergapeko egitatea da udal mugapean zernahi eraikuntza, instalazio edo obra egitea, baldin hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, hori ematea Iruñeko Udalari dagokion guztietan, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe.

Adierazpen huts gisara, zergari atxikitako zergapeko egitatetzat ondokoak har daitezke:

1._Oin berriko edozein motatako eraikinak eta instalazioak egiteko obrak.

2._Lehendik izanik, edozein eraikin edo instalazio handitzeko obrak.

3._Lehendik izanik, edozein eraikinen edo instalazioren egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak.

4._Eraikinen barneko egitura aldatzen duten obrak, haien erabilera edozein izanik ere.

5._Behin-behineko obrak.

6._Zerbitzu publikoak paratzeko obrak.

7._Lur-mugimenduak, hala nola, lur-erauzketak, hondeaketak eta betelanak, baldin onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu baten baitako obra gisa zehaztu eta programatu ez badira.

8._Finkak ixtea.

9._Eraikinak botatzea, salbu berehalako aurri-egoera deklaratzen denean.

10._Zorupea ukitzen duten obrak edo instalazioak.

11._Eremu publikotik ikus daitezkeen propaganda afixak jartzea, betiere lokal itxietan ez badaude.

12._Halako ahalmen ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomikoen inbertsioak berekin dakartzaten obrak, eraikuntzak edo instalazioak, baldin eta obra edo hirigintza lizentzia behar badute.

Salbuespenak

3. artikulua. 1. Zernahi eraikuntza, instalazio edo obra egitea zerga ordaintzetik salbuetsirik egonen da, baldin eta haren jabeak Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, Erkidego Autonomoak, edo Nafarroako Toki Entitateak badira, eta, zergapekoa izanik ere, zuzeneko xede hala errepide, burdinbide, aireportu edo obra hidraulikoak nola hiri edo herrien zein haien hondakin-uren saneamendua baditu, nahiz hura erakunde autonomoren batek kudeatzen duen, eta obra eraikuntza berrikoa zein kontserbaziokoa izanik ere.

2. Salbuetsirik egonen dira, baita ere, ondoko jabeak dituzten eraikuntzak, instalazioak eta obrak:

a) Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak bere helburuak betetzeko sortu dituen entitate juridikoak, betiere eraikuntza, instalazio edo obra erabilera edo zerbitzu publiko bati loturik badaude.

b) Iruñeko Udala partaide duten Mankomunitateak eta Udal elkarteak, bai eta horiek bere helburuak betetzeko sorturiko entitate juridikoak.

3. Zerga hau dela medio Telefónica de España, S.A.U. enpresari egokitu lekiokeen ordainketa dirutan egin beharreko urteko ordainaz ordezkatzen da, Nafarroako Foru Erkidegoan Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. 1. Zerga honen subjektu pasiboak honakoak dira, zergadun gisa: pertsona fisiko nahiz juridikoak, herentzia banatu gabeak, ondasun elkarteak, eta, nortasun juridikorik ez dutelarik, obraren jabetasuna duten beste entitate, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen dutenak.

2. Iruñeko Udalaren aitzinean argi eta garbi egiaztatzen ez bada obren jabea obra horretako eraikinaren jabeaz beste pertsona bat edo entitate bat dela, obrena bera hartuko da eraikinaren jabe gisa.

5. artikulua. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboak dira hartarako lizentzia eskatu edo eraikuntza, instalazio edo obrak egiten dituztenak, ez baldin badira zergadunak berak.

Zerga-oinarria

6. artikulua. 1. Zerga oinarria eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da.

2. Egiazko eta benetako kostutzat jotzen da betearazpen materialaren kostua, non ez baitira sartzen Balio Erantsiaren gaineko Zerga, eraikuntza, instalazioa edo obra direla medio sortzen ahal diren tokian tokiko tributuak, profesionalen zerbitzu-sariak eta industriako mozkinak.

Kuota

7. artikulua. Zerga honen kuota zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa aplikatu ondokoa izanen da.

Sorrarazpena

8. artikulua. Zerga hau, eraikuntza, instalazioa edo obra hasten delarik sortzen da, nahiz eta hartarako lizentziarik lortu ez den.

Zergaren kudeaketa

Kudeaketa arauak

9. artikulua. 1. Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga autolikidazio araubidepean galdatuko da.

2. Subjektu pasiboek derrigorrezko izanen dute zerga hau dela medio egin beharreko autolikidazioa udal administrazioak emanen dien inprimakietan egitea. Zergaren kuota hilabeteko epean ordaindu behar da, betiere, kasuan-kasuan, ondoko datetatik aitzina:

a) Hasierako autolikidazioen kasuan, lizentzia noiz jakinarazi eta data horretatik aitzina, edo eraikuntza, instalazio edo obra noiz hasi eta data horretatik aitzina, lizentzia eskatu, eman edo ukatu ez bada, betiere, bigarren kasu horretan, ordainketak ez duela berekin ekarriko subjektu pasiboaren aldeko inongo eskubide presuntzio edo aldarrikapenik.

b) Autolikidazio osagarria bada, proiektua aldatu delako, proiektu berrirako baimena noiz jakinarazi eta hortik aitzina.

c) Bukaerako autolikidazio osagarrien kasuan, obrak noiz amaitu, edo behin-behinekoz noiz onartu, eta hortik aitzina.

3. Subjektu pasiboak hasieran aurkeztu duen autolikidazioaren ordainketa behin-behinekoa izanen da, behin betikoz ordaindu behar duen kopuruaren konturakoa izanen delarik.

10. artikulua. 1. Lizentzia bat eskatzen den orotan hasierako autolikidazioaren zerga-oinarria interesatuek aurkeztutako aurrekontuaren arabera zedarrituko da; aurrekontu horrek kasuan kasuko Elkargo Ofizialaren oniritzia eraman beharko du, hori nahitaezko baldintza denean.

2. Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteko proiektua aldatuz gero, eta horren aurrekontuak gora egiten badu, behin aldaketa udal administrazioak onartu eta gero subjektu pasiboek zergaren autolikidazio osagarria aurkeztu beharko dute, hasierako aurrekontuaren eta aldaketaren ondoriozkoaren artean dagoen aldearen gainean, betiere ordenantza honetan ezarritako epe, betekizun eta ondorioei lotuta.

11. artikulua. 1. Behin eraikuntzak, instalazioak edo obrak bukatu eta benetan egin diren obrak ikusita, horien benetako eta egiazko kostua hasierako autolikidazioaren zerga-oinarri gisara finkatutakoaz bestekoa bada, autolikidazio osagarria aurkeztuko da, hasieran kalkulatutako kuotarekin dagoen diferentziaren gainean, hori positiboa nahiz negatiboa izaki ere, halako eran non, behar izatera, subjektu pasiboari behar den kopurua galdatu edo itzuliko baitzaio.

2. Aurreko atalean xedatutakoarekin bat, behin obrak amaitu edo haien behin-behineko harrera egin eta hilabetea baino lehen deklarazio bat aurkeztuko da inguruabar hori azaltzeko eta eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako eta egiazko kostua adierazteko, eta, deklarazioarekin batera, obraren zuzendari eskudunak haren gainean emandako egiaztagiria aurkeztuko da, betiere dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, edo, halakorik ez bada, kostu hori egiaztatzeko fakturak edo bestelako agiriak. Agiri horiek epe barruan aurkezterik ez badago, eskatzen ahal da, betiere epe horren baitan, hilabeteko luzapena, agiriak aurkezteko. Baldin eta irekitzeko lizentzia, erabilera aldatzekoa, lehen erabilerarakoa edo beste zenbait lizentzia bideratu behar bada, agiri horiek kasuan kasuko lizentziarekin batera aurkeztu behar dira.

3. Halaber, subjektu pasiboek eraikuntzen, instalazioen edo obren benetako kostuaren gaineko aitorpena aurkezteko betebeharra dute, bai eta horiek bukatutakoan autolikidazioa egitekoa ere, nahiz eta hasierako autolikidaziorik aurkeztu ez eta Administrazioak kontzeptu hori dela medio aurrez ordaintzeko ez errekeritu.

4. Eraikuntzen, instalazioen edo obren bukaerako datatzat joko da Zuzenbidean onargarri den edozein frogabide erabilita zehazten ahal duena, eta partikularki, haiek zer xede edo erabileratarako aurreikusi eta gerora inongo jarduketa material egin gabe horiek betetzeko prest dauden uneari dagokiona.

5. Baldin eta eraikuntzak, instalazioak edo obrak gauzatu bitartean zergaren subjektu pasiboen aldaketa edo ordezkapena gertatuz gero, bukaerako autolikidazioa obrak noiz amaitu eta data horretan subjektu pasiboa denak egin beharko du.

12. artikulua. 1. Udal administrazioak autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikaturik egin direla egiaztatuko du, eta, horrenbestez, lortutako oinarri eta kuotak arau horietatik lortutakoak direla. Xede hori hartuta, udal administrazioak kasu guztietan egiaztatuko du autolikidazioetan jarritako oinarria interesatuek benetako kostua ziurtatzeko kasuan-kasuko lizentziaren espedientean aurkeztutako aurrekontu, faktura edo egiaztagirietan agertzen den bera dela.

2. Udal administrazioa autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptu edo datuak eta errakuntza aritmetikoak zuzenduta, berandutze-korrituak kalkulatuko ditu, eta, behar izatera, behar diren zehapenak ezarriko. Halaber, subjektu pasiboak deklaratu gabe utzitako zergapeko egitateen gaineko likidazioa ere eginen du.

3. Udal administrazioak eraikuntzen, instalazioen edo obren benetako eta egiazko kostua egiaztatzeko agiriak eskatu ahalko dizkio subjektu pasiboari, kasu baterako, behin betiko aurrekontua, obra-ziurtagiriak, obrak gauzatzeko kontratuak, proiektuari dagokion kontabilitatea, obra berriaren deklarazio-agiria edo beste edozein agiri, kostua zehazteko egokitzat jotzen bada. Eskatutako agiriak aurkeztu ezean, edo osatu gabe aurkezten badira, edo haietatik ezin bada atera benetako eta egiazko kostua, udal administrazioak zerga-oinarria zedarrituko du, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean ezarritako prozedurarekin bat.

4. Ekonomiako eta Hirigintza eta Etxebizitzako alorrek elkarri jakinaraziko dizkiote lizentziarik gabeko eraikuntza, instalazio edo obrak daudela, zein jarduketatik ondorioztatu eta horiek berak.

13. artikulua. Lizentziaren titularrak uko egiten badio baimendutako eraikuntza, instalazio edo obrak egiteari, espresuki eta idatziz egin ere, udal administrazioak zerga honen kontura ordaindutako kopuruak itzuliko dizkio.

Orobat, behin lizentzia bat iraungita, udal administrazioak kopuru horiek itzuliko ditu, salbu lizentziaren titularrak hori berritzeko eskatu eta Udalak baimentzen badu.

14. artikulua. 1. Izapide laburreko araubideari lotutako lizentzien kasuan, eskatzaileak ondokoak aurkeztu beharko ditu, lizentzia-eskabidearekin batera: autolikidazioko agiria, behar bezala beterik, eta ordainagiria.

2. Autolikidazioko agiria aurkezteko betebeharra ez betetzeak tributu arloko arau-haustea ekarriko du, Kudeaketaren, Diru-bilketaren eta Ikuskaritzaren gaineko Ordenantza Fiskalaren IV. Kapituluan xedatutakoarekin bat zehatuko dena.

3. Autolikidazioa ordaintzeak ez du, inongo kasutan, lizentzia ematea berekin ekarriko, eta ordaindu izanaren gaineko ziurtagiria erretiratu beharra dago, behin tramitatu eta gero, lizentzia kudeatzen duen bulegotik.

Araubide iragankorra

15. artikulua. Zerga hau autolikidazio araubidepean ordaintzeko betebeharra 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina emanen diren lizentziei eta hasiko diren obrei dagokie. Jada emanda dauden lizentzien zein hasiak diren obren kasuan, bukaerako autolikidazioa aurkezteko betebeharra izanen da, obrak aipatu data horretatik aitzina amaitzen badira.

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua. Tributu arloko arau-hausteen kalifikazioari zein kasuan-kasuan horiek direla medio ezartzeko diren zehapenen xedapenari dagokien orotan, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren gaineko ordenantza fiskalean xedatutakoari eginen zaio men.

TARIFEN ERANSKINA

Karga-tasa: Ezarri den tasa ondokoa da %4,84.

ORDENANTZA FISKALA, HIRILURREN BALIO IGOERAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

4. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko VI. Kapituluko 172tik 178ra bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. 1. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga tributu zuzenekoa da eta lur horiek izan duten balio igoera -bai edozein titulu dela bide jabetzan eskualdaketa izan delako, bai lur horien gaineko jabaria mugatu duen edozein gozamen-eskubide erreal eratu edo eskualdatu delako- kargatzen du.

2. Hona, zerga honetaz den bezainbatean, zer hartzen den hirilurtzat: Katastroan edo Katastro-erroldan hirilurreko higiezin izanen unitate gisara jasota dauden ala ez alde batera utzita, ondoko kategoriaren batean sartzen diren lurrak:

a) Lurraldearen antolamendu eta Hirigintzari buruzko foru legeek hirilurtzat hartutakoak edo Hirigintzako Planeamendu Orokorrean sektorizaturiko lurzoru urbanizagarritzat ezarritakoak, bai eta urbanizagarri gisa sailkatutako gainerako lurzoruak ere, horiek sektorizatu dituen hirigintza-tresna onetsi denetik bertatik.

b) Gutxienez ibilgailuentzako sarbidea, ur hornidura, urak hustekoa eta energia elektrikoaren hornidura dituzten lurzoruak, haien hirigintza-sailkapena zeinahi dela ere; edo azaleraren erdia bederen eraikinek kontsolidatutako eremuetan dauden lurzoruak.

c) Landalur izaerako lurzoruak, baldin eta bertan nekazaritzarako erabilera hutsaldu duten jarduketarik egin bada, nahiz eta horrek lurzoruaren izaeran aldaketarik eragin ez.

d) Eraikuntzek okupatutako lurzoruak eta horiei itsatsiak zein horien menpekoak.

e) Industria-jardueretarako okupatutako lurzoruak, baldin eta jarduera horiek bertan gauzatzen badira.

3. Aurreko atalean xedatutakoarekin bat hirilurtzat jotzen ez diren lurzoruak landalurtzat joko dira, eta aipatu lurzoru horiek izaten ahal duten balio igoera ez da zerga honi loturik egonen.

Salbuespenak

3. artikulua. Honako egintzengatik agertzen diren balio igoerak zerga honetatik salbuetsirik egonen dira:

a) Ezkontideek ezkontza unitatera ekartzen dituzten ondasun eta eskubideak, haien alde eta haiek ordaintzeko egiten diren esleipenak eta bienak dituzten ondasunengatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdatzeak.

b) Herentziaz, legatu bidez, ezkonsariz, emaitzaz edo, dohainik dela, beste edonola egiten diren edozein ondasunen eskualdatzea, aurrekoen, ondorengoen eta ezkontideen artean egiten bada.

Hala ere, aipatu diren negozio juridikoak eginez gero, horiek ez dute etengo ordenantza honen 6. artikuluan xedatzen den hogei urteko epea.

c) Ezkontideen arteko edo haiengandik seme-alabenganako ondasun eskualdatzeak, baldin eta epaiak betetzeko ondorioz egiten badira, ezkontzen baliogabetze, banantze edo dibortzioen kasuetan.

d) Zor-eskubideak eratu eta transmititzea, horiek edozein izanda ere.

4. artikulua. Halaber, zerga honetatik salbuetsirik daude balio igoerak, zerga hori ordaintzeko betebeharra ondokoei dagokienean:

a) Nafarroako Foru Komunitatea, Estatua, autonomi erkidegoak, eta haien guztien menpeko erakunde autonomo administratiboak.

b) Iruñeko Udala eta horren partaide diren toki entitateak zein Udala partaide dutenak, bai eta haren menpeko erakunde autonomo administratiboak ere.

c) Ongintza edo ongintza eta irakaskuntzako kalifikazioa eskuraturik duten erakundeak.

d) Gizarte Segurantzaren nahiz aseguru pribatuen gaineko legeek agindu bezala eraturiko mutualitate eta montepioen entitate kudeatzaileak.

e) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan salbuespena aitorturik duten pertsona edo entitateak.

f) Lehengoratzeko diren administrazioko kontzesioen titularrak, kontzesioei atxikitako lurzatiei dagokienez.

g) Espainiako Gurutze Gorria.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Honakoak dira zergaren subjektu pasiboak, zergadun gisara:

a) Lursail eskualdatzeetan edo irabazi asmoz jabaria mugatzen duten gozamenerako eskubide errealak eratu edo transmititzean, lurzatiaren eroslea, edo kasuan kasuko eskubide erreala noren alde eratu edo eskualdatu eta pertsona horixe.

b) Lursailen eskualdatzeetan edo kostu bidezko tituluaz jabaria mugatzen duten gozamenerako eskubide errealak eratu edo transmititzean, lurzatia besterentze duena edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatzen duen pertsona. Hala ere, eroslea zergadunaren ordezkoa izanen da, baldin eta eroslea ez bada salbuespen subjektiborik duten pertsona edo erakundeetariko bat.

Edonola ere, erosleak zergadunaren ordezko den kasuetan, aurreko lerroaldean xedatutakoarekin bat, zilegi izanen da kargaren zenbatekoa eskualdatzen duenari jasanaraztea.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Zerga honen oinarria hirilurren balio igoera erreala da, sorrarazpenaren unean agertzera emana eta gehienez ere hogei urteko epe batean barna gertatutakoa.

7. artikulua. 1. Lursailen eskualdaketetan, lurrek sorrarazpenaren unean duten balioa izanen da une horretan indarra duen balorazio txostena aplikatzetik ateratzen den balio bera, nahiz eta lurzatiak ondasun berezitzat deklaratutako ondasun baten parte izan, edo eskualdatutako ondasun higiezinaren banakako balioa oraindik xedatu gabe egon.

Hirilurren balioaren gehikuntza erreala zenbatekoa den zehazteko, ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da: ZO = TB* U* % X, non zeinu horiek ondoko esanahiak dituzten:

ZO = Zerga-oinarria edota lurren balioaren gehikuntza erreala.

TB = Balorazio txostenetik ateratzen den balioa.

U = Urte kopurua, balioaren igoera zenbat urtetan gertatu den.

% X = Portzentajeak, lurraren balio igoera zenbat denboran sortu eta horren arabera finkatutakoak. Portzentajeak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

2. Aurrekoa gorabehera, behin behineko likidazioa aplikatuko da, Balorazio txostenetik ateratzen den balioaren arabera, baldin eta lurzatia eskualdatzen den unean indarra duen Balorazio txostenak ez badu jaso lurzatiaren hiri-izaera, zerga honen xedeetarako, edo lurzatiaren hirigintzako inguruabarrak aldatu eta txostenean jasotakoez bestekoak badira. Behin Balorazio txosten berria onetsitakoan, non sorrarazpenaren unean egoera berriarekin bat datorren balioa esleitu baitzaio lurzatiari, behin betiko likidazioa igorriko da, zergaren sorrarazpenaren datarekin, eta ordaindutakoak hori baino gehiago jotzen badu, itzuli eginen zaio interesatuari.

Horiek horrela, Balorazio txosten berrian ateratzen den balioa zuzenduko da; izan ere, aipatu balioa biderkatu eginen da sorrarazpenaren unean indarra duen txostenak hirilurtzat hartutako lurzati guztiek metro koadroko duten balioaren batez besteko haztatuak adina jotzen duen koziente batez eta txosten berriak lurzati horiei metro koadroko haztatutako batez bestekoaz.

8. artikulua. Jabaria mugatzen duten gozamenerako eskubide errealen eraketa eta eskualdaketan, balioaren gehikuntza zein epetan gertatu den eta horren arabera Udalak kalkulatutako portzentaje finkoa aipatutako eskubideen balioaren adierazgarri den lurzatiaren balio-zatiaren gainean aplikatuko da, balio hura, betiere, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu diren arauak aplikatuz kalkulatuko delarik.

9. artikulua. Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago goratzeko eskubidearen edo azalerako eskubide erreala izan gabe lurpean eraikitzeko eskubidearen eraketan edo eskualdaketan, balioaren gehikuntza zein epetan gertatu den Udalak haren arabera finkatzen duen portzentajea, balioaren zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionean, balio hori eskualdaketa eskrituran finkatzen den proportziotasun modulutik aterako da, edo, hori ez badago, hegalduran edo zorupean eraikiko diren solairuen azalera edo bolumenaren, eta behin horiek eraiki ondoren, eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioa ezarri ondoren aterako denetik.

10. artikulua. Nahitaezko desjabetzeak daudenean, balioaren igoera zein epetan gertatu den eta horren arabera Udalak finkatzen duen portzentajea lurraren balioari dagokion balio justuaren zatiaren gainean aplikatuko da.

Kuota

11. artikulua. Zerga honen kuota zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa aplikatu ondorengoa izanen da.

Sorrarazpena

12. artikulua. 1. Zerga ondoko kasuetan sortzen da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostu bidez edo dohainik, bizien artean edo heriotzarengatik, eskualdatzen den egun berean.

b) Jabaria mugatzen duen gozamenerako eskubide errealen bat eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa ematen den egun berean.

2. Epaitegiek edo administrazioak emandako ebazpen irmoaren bidez deklaratu edo onartzen denean lurraren eskualdaketaren edo horren gaineko gozamenerako eskubide errealaren eskualdaketa zehazten duen egintza edo kontratua suntsiarazi, eten edo ebatzi dela, subjektu pasiboak eskubidea izanen du ordaindutako zerga itzul diezaioten, betiere egintza edo kontratu horrek irabazirik sortu ez badio, eta itzulketa egiteko eskatzen badu, ebazpena irmo bihurtu eta bost urteko epean; ulertuko da irabazizko ondorioak izan direla, interesatuek elkarri itzulketak egin behar dizkiotela egiaztatzen ez denean. Itzulketa horiek Nafarroako Foru Berriko 506. legeak eta horiekin bat datozenek eta Kode Zibileko 1295. artikuluak aipatzen dituzte. Egintzak edo kontratuak irabazirik sortu ez badute ere, baldin eta subjektu pasiboak zergarekiko dituen betebeharrak bete ez dituelako deklaratzen bada etetea edo ebazpena, ezer ez da itzuliko.

3. Kontratua indarrik gabe gelditzen bada, kontratu-emaile biek adostasun osoz hala erabaki dutelako, ordaindutako zergarik ez da itzuliko eta zergaren menpekoa egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko adostasuntzat joko da adiskidetze-ekitaldi baten bidez bat etortzea eta demandari amore emate hutsa.

4. Baldintzaren bat tartean daukaten egintza edo kontratuetan, horren kalifikazioa Nafarroako Foru Berriko aginduen arabera eginen da. Baldintza hori etenaraztekoa bada, baldintza hori bete arte ez da likidatuko zenbatekoa. Baldintza hori erabakigarri bada, zerga galdatu eginen da, betiere kontuan harturik, baldintza hori betez gero, behar den itzulketa egin beharko dela, aurreko lerroaldeko erregelari jarraikiz.

Zergaren kudeaketa

13. artikulua. 1. Zergadunak edo, bestela, horren ordezkoak, beharturik daude, zergaren autolikidazioak aurkeztera, bai eta haren zenbatekoa ordaintzera ere.

2. Autolikidazioa eta ordainketa ondoko epeetan egin beharko dira, zerga noiz sortu eta hortik aitzina:

a) Bizien arteko egintzak direnean, epea 2 hilabetekoa izanen da.

b) Heriotzaren ondoriozko egintzak direnean, epea 6 hilabetekoa izanen da, eta urtebetekoa, subjektu pasiboak hala eskatzen badu.

14. artikulua. Hainbat kasu bakanetan, non udal administrazioak ezin baitu, eskatzen zaionean, autolikidazioa egiteko ezinbestekoa den katastro-balioespena eman, subjektu pasiboak dagokion aitorpena aurkeztuko du, aurreko artikuluan zehaztutako epeetan, zergaren likidazioa egin diezaioten.

15. artikulua. 1. Autolikidazioa, zeina behin-behinekoa izanen baita, udal administrazioak emanen duen inprimakian eginen da; subjektu pasiboak edo horren legezko ordezkariak sinatuko du, eta harekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Subjektu pasiboaren NAN edo IFZ, bizileku txartel, pasaporte edo IFKren fotokopia, edo halakoak aurkeztu izana egiaztatzen duen beste edozein agiri.

b) Agiri bat non jasota egonen baita zerga sorrarazi duen egintza, egitate edo kontratua, eta horren fotokopia, zeina kudeaketa bulegoak eskuratuko baitu.

2. Udal administrazioak laguntza emanen die tributudunei, aitorpenak eta autodeklarazioak egiteko.

3. Autolikidazioak horretarako baimendutako pertsona edo entitateen bidez aurkeztu ahalko dira, izapide hori telematika bidez egiteko, hirugarren pertsonen izenean, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren gaineko ordenantza fiskalaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Halako kasuetan, ez dira aurkeztu behar 15.1.a) puntuan aurreikusitako agiriak. Horrek, dena dela, ez du eragotziko Administrazioak hala galdaturik ordezkaritza hori edozein unetan egiaztatu behar izatea.

4. Aurreko artikuluan aurreikusitako kasuan, subjektu pasiboak dagokion aitorpena aurkeztu beharko dio Administrazioari, zerga sorrarazi duen agiriarekin batera.

16. artikulua. 1. Baldin eta subjektu pasiboak uste badu adierazitako balio-gehitzeak salbuespena, ez euste edo preskripzio kasuren bat eragin duela, hala adieraziko du autolikidazio-inprimakian, betiere onura horri babesa ematen dion lege-xedapena adierazirik eta, behar izatera, hura egiaztatzeko dokumentazioa erantsita, aurreko artikuluan galdatutako agiriez gain.

2. Alegatutakoa gorabehera, egokia bada ordaintzeko betebeharra, udal administrazioak kasuan kasuko likidazioa eginen du.

3. Zergadunek hainbat kopuru ordaindu badituzte, Foru Parlamentuaren 1981eko ekainaren 2ko Erabakiaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Arauaren 74.1. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean aurreikusitako hamar urtetarako modalitate edo baliokidetasun tasari helduta, ateratako kuotari modalitate hori dela-eta zerga-aldian ordaindutako zenbatekoak kendu beharko zaizkio.

17. artikulua. Aitorpena edo autolikidazioa aurkezten duenak, aurkezteagatik beragatik, zerga nork ordaindu behar duen eta horren ordez jarduten duela joko da, eta tributua kudeatzeko jardunbidean egiten diren jakinarazpenek orok, aurkeztu dituen agiriei dagozkienek, zein sinatzen dituen eginbideek interesatuekin beraiekin egin izan balira bezainbesteko balioa izanen dute, eta ondorio berdinak eraginen.

18. artikulua. 1. Udal administrazioak autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikaturik egin direla egiaztatuko du, eta, horrenbestez, esleitutako balioak nahiz lortutako oinarri eta kuotak arau horietatik lortutakoak direla.

2. Udal administrazioa autolikidazioarekin ados ez badago, likidazioa eginen du, gaizki aplikatutako kontzeptu edo datuak eta errakuntza aritmetikoak zuzenduta, berandutze-korrituak kalkulatuko ditu, eta, behar izatera, behar diren zehapenak ezarriko. Halaber, subjektu pasiboak deklaratu gabe utzitako zergapeko egitateen gaineko likidazioa ere eginen du.

19. artikulua. Udal administrazioak zergaren behin betiko likidazioa ezartzeko beharrezko diren bestelako agiriak aurkezteko eskatzen ahal die subjektu pasiboei, hogeita hamar eguneko epean aurkezteko ere, non, interesatuak eskatuta, epe hori beste hamabost egunez luzatu ahalko baita, halako eran non errekerimendu horiek ezarritako epeetan betetzen ez badute, hori arau-hauste bakuntzat joko baita, betiere zehapen larriaren mailaketaren osagarri gisa bezala ez badu jarduten, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren gaineko Ordenantzan xedatutakoarekin bat.

20. artikulua. Udal administrazioak zerga honen likidazioak onesten dituenean, legezko eran jakinaraziko die hori subjektu pasiboei, betiere ordaintzeko epeak eta bidezkoak diren errekurtsoak adierazita.

21. artikulua. 13. artikuluan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, lurzoruak eskualdatu edo jabaria mugatzen duten gozamenerako eskubide errealak eratu edo eskualdatzen dituztenek orok Udalari adierazi behar diote, subjektu pasiboek dituzten epe eta era berberetan adierazi ere, zergapeko egitatea gauzatu dela, baldin eta horiek irabazi asmoz eta bizien arteko negozio juridikoaren ondorioz gauzatu badira.

22. artikulua. Notarioek betebeharra dute, Iruñeko Udalari igortzeko, hiruhileko bakoitzaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan zerga honi loturiko egitatea gauzatu dela agerian uzten duten gertakari, egintza edo negozio juridikoei buruz baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea, azken borondatezko egintzei dagozkienak izan ezik.

Halaber, beharturik egonen dira, epe berean, sinadura ezagutu edo legitimatzeko aurkeztu zaizkien agiri pribatuen zerrenda, gertakari, egintza edo negozio juridiko berberek osatutakoa, igortzera.

Artikulu honetan aurreikusitakoak ez du galarazten lege orokor eta tributuzkoetan ezarritako betebehar orokorra.

Araubide iragankorra

23. artikulua. Zerga hau autolikidazio araubidepean ordaintzeko betebeharra 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina aurkeztuko diren aitorpen edo autolikidazioei dagokie.

Arau-hausteak eta zehapenak

24. artikulua. Tributuen esparruko arau-hausteen kalifikazioari zein kasuan-kasuan horiek direla medio ezartzeko diren zehapenen xedapenari dagokien orotan, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren gaineko ordenantza fiskalean xedatutakoari eginen zaio men.

TARIFEN ERANSKINA

Zerga-oinarria

Ezarri beharreko portzentajea, lurzatien balioaren gehikuntza errealaren zenbatekoa finkatzeko, sorrarazpen unearen arabera.

Balioaren gehikuntza sortzeko epea: Portzentajeak.

_Urte batetik 5 urte bitarte: %3,70.

_10 urte arte: %3,50.

_15 urte arte: %3,40.

_20 urte arte: %3,20.

Karga-tasa: Ezarri den tasa ondokoa da %16,20

ORDENANTZA FISKALA, LUXUZKO GASTUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA: BINGOA

5. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen II. Tituluko VII. Kapituluaren 179.etik 183.era bitarteko artikuluetan xedatutakoaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea subjektu pasiboak bingoaren jokoan sariak erdiestea da; sari horien zenbatekoa da tributuaren xedea.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Bingoaren jokoan sariturik gertatu direnak dira zerga honen subjektu pasiboak, betiere enpresa antolatzaileak behar den tributu zorra jatorrian atxiki eta Ordenantza Fiskal honetan zehaztutako epeetan atxikipen guztiak Udal Ogasunari ordaintzeko duen betebeharra galarazi gabe.

Zerga-oinarria

4. artikulua. Zerga-oinarria bingoaren jokoan erdietsitako sariaren zenbatekoa izanen da.

Kuota

5. artikulua. Zerga honen kuota zerga-oinarriari ordenantza honen Eranskinean ageri den karga-tasa aplikatu ondorengoa izanen da.

Sorrarazpena

6. artikulua. Zerga bingo jokoan irabaziriko sariak ordaintzen diren unean sortzen da.

Zergaren kudeaketa

7. artikulua. Jokoa antolatu duen enpresak, tributuaren atxikitzaile gisa, behar den aitorpen-likidazioa aurkeztu beharko du, hilabete bakoitzeko lehen hamar egunetan, Administrazioak emanen dion ereduaren arabera; halaber, horretarako gaitu diren bulegoetan edo Udalaren Diruzaintzan ordaindu beharko du zorra.

Aitorpena aurkezten bada, edo tributua ordaindu, ezarritako data eta gero, kasuan kasuko korrituak ordaindu beharko dira.

Aginduzko aitorpen-likidazio hori ez aurkeztea arau-hauste larritzat joko da, 2/1995 Foru Legearen 94.2.a artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren gaineko ordenantza fiskalean ezarritakoari jarraikiz zehatuko da.

Administrazioak hilabetero egiaztatuko ditu aurkeztu zaizkion aitorpenak, eta behar diren likidazio osagarriak eginen; atxikipena egin duten enpresei jakinarazi edo galdatuko dizkie.

TARIFEN ERANSKINA

Karga-tasa: Ezarri den tasa ondokoa da: %8.

ORDENANTZA FISKALA, OKUPATU GABEKO ETXEBIZITZEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

6. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko VIII. Kapituluko 184.etik 191.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea udalerrian kokatzen diren eta okupatu gabeko jotzen diren etxebizitzak edukitzea da.

3. artikulua. Zergaren ondorioetarako, etxebizitzatzat joko da baldintza arruntetan aldi baterako zein luzaroan pertsonen bizileku izan daitekeen eraikuntza oro.

4. artikulua. Okupatu gabetzat joko dira urtean lau hilabete baino gehiagotan okupaturik ez dauden etxebizitzak, salbuespen honekin: etxebizitza non, hantxeko biztanle ez den batek urteko sasoi jakin batzuetan baino ez eta aisialdirako soilik erabiltzeko dena.

Ondorio horretarako, kontratua duten etxebizitza alokatuak okupatutzat joko dira.

5. artikulua. Zerga honetatik aparte izanen dira etxegintzan edo etxe salmentan diharduten enpresek eraikitako etxebizitzak, horien lehen eskualdaketa egin arte.

Subjektu pasiboak

6. artikulua. Zergaren subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak, jaraunspen banatu gabeak, ondasun erkidegoak, eta gainerako entitateak, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen dutenak, baldin eta:

a) Etxebizitza hutsen gaineko jabetza-eskubidearen titular badira, etxebizitza horien gainean gozamenerako bestelako eskubide errealik ez denean.

b) Etxebizitza hutsen gaineko gozamenerako eskubide errealen baten titular baldin badira, eskubide hori jabeari ez dagokionean.

Salbuespenak

7. artikulua. Honako hauek daude zerga honetatik salbuetsiak:

a) Etxebizitzak zein herritan izan eta hortik kanpo haien zereginak bete behar dituzten funtzionario publikoak titular dituztenak, betiere ezar dakizkiekeen legeekin bat.

b) Titularrak arrazoi teknikoak, antolamendukoak zein ekoizpenekoak direla medio edo, bestela, enpresaren jardunari dagozkien kontratuak direla bide edo toki-mugikortasunaren menpe daudelako, ohiko bizileku duten herritik kanpora aldi baterako joan behar izaten duten langileak dituzten etxebizitzak.

c) Titularrak Administrazio Publikoak dituzten etxebizitzak.

Edonola ere, etxebizitza bakarra hartuko du salbuespenak, aurreko zenbakiko c) letrakoari dagokionean salbu, horrek denak hartuko baititu.

Zerga-oinarria

8. artikulua. Zerga oinarria Hirilurren gaineko Kontribuzioaren ordainarazteko indarra duen bera izanen da.

Kuota

9. artikulua. Zerga honen kuota zerga-oinarriari karga-tasa aplikatzetik sorraraziko da.

Karga-tasa:

10. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Zergaren sorrarazpena

11. artikulua. Zerga 16. artikuluan aipatzen den jakinarazpenetik urte bete igarotakoan sorraraziko da lehenbiziko aldiz, betiere desokupazioa eten ez bada 3 eta 4. artikuluetan horren gainean egin den kalifikazioarekin bat.

2. Gerora, urte bakoitzeko lehenbiziko egunean sorraraziko da zerga.

Kuotak seihilekokoak izanen dira, seihilekoak naturalak izanen direlarik, eta horien barruan, zatiezinak eta txikiezinak.

12. artikulua. Subjektu pasiboek ondokoa eskatu ahal izanen dute, dagokion espedientearen tramitazioaren bitartez: etxebizitza bete denetik aurrerako aldiari dagokion kuotaren heineko zatia itzultzea.

Zergaren kudeaketa

13. artikulua. Okupatu gabeko Etxebizitzen Erregistroa egin beharko du Udalak, zergaren ordainarazpenerako.

14. artikulua. Aurreko artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, subjektu pasiboek aitorpena aurkeztu beharko dute, Udalak emandako ereduarekin bat eta 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, hutsik jo daitezkeen etxebizitzen berri emateko, zerga ezartzeko erabakia argitaratu eta hilabeteko epearen barruan.

15. artikulua. Aitorpenik aurkeztu ezean, edo aitorpenak akastunak badira, Udalak, bere kabuz edo salaketaren ondorioz, erregistroan sartuko ditu aurreko lerroaldean aipatzen diren etxebizitzak, espedientea interesatuari entzutea emanda tramitatu ondoren.

16. artikulua. Erregistroan sartuta, Alkateak titularrari jakinaraziko dio zerga sortzeko urte beteko epea has dadin, 11. artikuluak xedatutakoarekin bat.

Alta eta bajen sistema

17. artikulua. Behin Erregistroa eraturik, eta aurreko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, subjektu pasiboek edo horien administratzaileek edo legezko ordezkariek gertatu diren aldakuntzak deklaratu behar dizkiote Udalari, eta horretarako alta, baja eta jabari edo titulartasun deklarazioak aurkeztu behar dituzte, halako gertaerak jazo eta hurrengo hogeita hamar egun balioduneko epean.

18. artikulua. Subjektu pasiboek behar diren alta, baja eta aldaketen aitorpenak aurkeztuko dituzte, dokumentu fede-emaileekin batera, zeinetan gertatutako aldaketa kreditatuko den; horiek eraginkorrak izanen dira aldaketak zein seihilekotan gertatu eta hurrengo seihileko naturaletik aitzina, eta hari dagokion kuota ukituko du.

Arau-hausteak eta zehapenak

19. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren gaineko ordenantza fiskalean ezarritakoari eginen zaio men.

TARIFEN ERANSKINA

Karga-tasa

Tributu kuota erdiesteko zerga oinarriari aplikagarri zaion karga-tasa indarrean dagoen hiri kontribuzioaren tasaren %40 da.

ORDENANTZA FISKALA, KONTRIBUZIO BEREZIAK ARAUTZEN DITUENA

7. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehenbiziko Tituluko IV. Kapituluaren 8. Saileko 109.etik 120.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Honako hau da kontribuzio berezien zergapeko egitatea: subjektu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea Udalak herri-lanak egitearen ondorioz edo beren esparruan zerbitzu publikoak ezarri edo zabaltzearen ondorioz.

3. artikulua. 1. Honakoak hartuko dira udal mailako obra eta zerbitzutzat:

a) Udalak bere eskumenen esparruan esleitu zaizkion eginkizunak gauzatzeko egiten dituenak, salbu bere ondareko ondasunen jabe titular gisa egiten dituenak.

b) Udalak beste entitate publikoren batek esleitu edo eskuordetuta egiten dituenak eta legeari jarraikiz titulartasuna bere gain hartu dituen zerbitzuak.

c) Udalak dirulaguntza emanik beste entitate publikoren batek edo haien kontzesiodunek egiten dituztenak.

2. Aurreko zenbakiko a) letran sartzen direnak Udalaren esparruko herri-lan edo zerbitzutzat joko dira, nahiz eta haien egileak izan kapital soziala osorik Udalarena duten erakunde autonomo edo merkataritza elkarteak, edo Udalak dirulaguntza emandako kontzesiodunak edo zergadunen administrazio elkarteak.

4. artikulua. Kontribuzio berezien bitartez bildutako kopuruek eskatzeko arrazoia izan zuten obra edo zerbitzuko gastuak berdintzea izanen dute helburu zilegi bakarra.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. 1. Hauek dira kontribuzio berezien subjektu pasiboak: Unitate ekonomiko edo ondare berezia osatu eta kontribuzio eginbidea sortzen duten obrak gauzatzeak edo toki mailako zerbitzuen ezartzeak edo zabaltzeak zein pertsona fisiko nahiz juridikori edo nortasun juridikorik gabeko entitateri onura berezia ekartzen dieten eta horiek beraiek.

2. Ondokoak hartuko dira onura bereziaren hartzaileak:

a) Kontribuzio berezia delarik ondasun higiezinak ukitzen dituzten obra egite edo zerbitzu ezartze edo zabaltze batengatik, ondasun higiezin horien jabeak.

b) Kontribuzio berezia delarik enpresa ustiapenen batek behar duen obra egite edo zerbitzu ezartze nahiz zabaltze batengatik, ustiapenaren jabe den pertsonak edo entitate titularrek.

c) Kontribuzio berezia delarik su itzaltze zerbitzuak zabaldu edo hobetzeagatik, ondasun ukituen jabeez gain, arlo hartan lanean aritzen diren aseguru konpainiak, udalerrian.

d) Kontribuzio berezia delarik lurpeko galeriak egiteagatik, haiek erabili behar dituzten hornidura enpresak.

3. Jabetza horizontaleko kasuetan, jabeen komunitateko ordezkaritzak udal administrazioari emanen dizkio jabekideen izenak eta komunitate horretan bakoitzak duen partaidetzaren koefizientea, banako kuotak igor ditzan. Horrela egiten ez bada, kuota bakarra igortzea onartzen dela ulertuko da, eta komunitateak berak eginen duela banaketa.

Zerga-oinarria

6. artikulua. 1. Gehienez ere, herri-lanak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo zabaltzeagatik Udalak pairatzen duen kostuaren %90ek osatuko du kontribuzio berezien zerga oinarria. Udalak, ordenamendurako erabakia hartzerakoan, kasuan-kasuan aplikatu beharreko ehunekoa finkatuko du.

2. Kostu hori honako kontzeptuok osatuko dute:

a) Peritu lanen benetako kostua, bai eta proiektuen erredakzio zein obren zuzendaritzako zereginena eta plan eta egitarau teknikoena ere.

b) Egin beharreko obren edo zerbitzuak ezarri edo zabaltzeko lanen zenbatekoa.

c) Herri-lan edo zerbitzuek etenik gabe okupatu behar dituzten lurren balioa, non eta erabilera publikoko ondasunak edo Udalari dohainik eta nahitaez emandako lurrak edo Estatuak nahiz Nafarroako Foru Komunitateak Udalari emandako eraikinak ez diren.

d) Eraikinak eraitsi eta laborantzak, obrak edo instalazioak desegiteagatik ordaindu behar diren kalte-ordainak, baita lurreratu edo okupatu beharreko ondasunen errentariei dagozkienak ere.

e) Zerbitzu eta obretan inbertitu den kapitalaren korritua, Udalak kreditura jo behar duenean, kontribuzio bereziek ez dutelako kostu osoa berdintzen edo, berdinduta ere, kontribuzioak orokorki zatikaturik daudelako.

3. Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuak jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko.

4. Obra edo zerbitzuak 3.1 c) artikuluak aipatzen dituenak direnean, edo artikulu horrexetako 2) zenbakiak aipatzen dituenak, hau da, Udalak dirulaguntza emanda kontzesiodunek egindakoa, dirulaguntza horien zenbatekoa hartuko da kontuan kontribuzio berezien zerga-oinarria finkatzeko; horrek ez du galarazten beste Administrazio Publikoek herri-lan edo zerbitzu horrexentzat beste laguntzak ematerik. Dena dela, artikulu honen lehen zenbakiak aipatzen duen muga begiratuko da, %90 alegia.

5. Zerga-oinarria finkatzeko, hau ulertuko da udal administrazioak bere gain hartutako kostuaz: osotarako kostuaren zifrari udal administrazioak erdiesten dituen dirulaguntzak kenduz ateratzen den zenbatekoa.

6. Dirulaguntza edo laguntza hori kontribuzio bereziaren subjektu pasibo batek emana delarik, haren zenbatekoak pertsona edo entitate horren kuota konpentsatzea izanen du aurreneko helburua. Dirulaguntzaren zenbatekoak kuotari gainez egiten badio, gaindikina, hainbana partiturik, beste subjektu pasiboen kuotak gutxitzeko erabiliko da.

Kuota

7. artikulua. 1. Kontribuzio berezien zerga-oinarria subjektu pasiboen artean partituko da, kontuan harturik obrak eta zerbitzuak zer motakoak ziren, arau hauei men eginez:

a) Kasu guztietarako, batera nahiz bereiz, partitze modulutzat ezarriko dira eraikinen fatxadako metro linealak, haien azalera, haien bolumen eraikigarria eta Lurraldearen gaineko kontribuziorako duten katastroko balioa.

b) Su-itzaltze zerbitzua ezarri edo zabaldu beharra delarik, ezarpena egin beharreko udalerrian arriskua estaltzen duten entitate edo sozietateen artean banatuko da zergapeko egitatea berezia, betiere entitate horiei dagokien kuota zatia aurre-aurreko urtean bildutako primen zenbatekoaren proportziokoa izanen delarik. Baldin eta subjektu pasibo bakoitzari eskatuko zaion kuota berak bildutako primen %5 baino gehiagokoa bada, gaindikina hurrengo ekitaldietara pasako da erabat amortizatu arte.

c) Ordenantza honetako 5. artikuluko 2. zenbakiko d) idatz-zatiak aipatzen dituen obren kasuan, kontribuzio bereziaren zenbateko osoa obra horiek erabili behar dituzten konpainia edo enpresen artean partituko da, bakoitzari erreserbatzen zaion espazioaren arabera edo haien osotarako sailarekiko proportzioan, nahiz eta berehala erabiltzekoak ez izan.

8. artikulua. Ezarri beharreko legeek edo nazioarteko hitzarmenek onura fiskalik ematen badute, onuradunei tokatuko zaizkien kuotak ez dira partituko beste zergadunen artean.

9. artikulua. Ordaindu beharreko kuota finkatu delarik, Korporazioak zilegi izanen du, subjektu pasiboak hala eskatuta, kuota gehienez bost urtez zatikatu edo geroratu dadin agintzea.

Tributuaren sorrarazpena

10. artikulua. 1. Kontribuzio bereziak obrak gauzatu direnean sorraraziko dira, edo zerbitzua ematen hasi denean. Obrak zatikatzea zilegi balitz, tarte edo zatiki bakoitza burutu denetik izanen da sorrarazpena subjektu pasibo bakoitzari.

2. Aurreko zenbakian xedatu dena galarazi gabe, behin ezartzeko eta ordenatzeko erabaki zehatza hartu delarik, Udalak zilegi izanen du eskatzea aurrez ordain daitezela kontribuzio bereziak hurrengo urterako aurreikusten den kostuaren arabera. Ez da zilegi izanen beste urtealdi bat aurreratzeko eskatzea, aurreratze hori zein obretarako eskatu eta horiek burutu ez badira.

3. Kontribuzio bereziak sortzeko momentua kontuan hartuko da, nork ordaindu behar duen finkatzeko, betiere 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, nahiz eta ordenamenduari buruzko erabaki zehatzean beste subjektu pasibo bat agertu, hura onetsi zen datan halako zena, alegia, eta kuoten ordainketa hark berak aurreraturik izanik ere, artikulu honetako 2 zenbakiak xedatzen duenarekin bat. Ordenamenduari buruzko erabaki zehatzean subjektu pasibo gisa ageri den pertsonak jakinaren gainean egon eta ezarpena sortzen duten ondasun edo ustiapenen gainean dituen eskubideak eskualdatzen baditu, erabaki hori onesten den unetik sorrarazpena gertatzen den unera bitarteko epean, egin den eskualdatzearen berri eman beharko dio Udalari, eskualdatzearen datatik hasi eta hilabeteko epean, eta hala egiten ez badu, Administrazio horrek zilegi izanen du kobratzeko egintza espediente horretan subjektu pasibo gisa ageri zenaren kontra zuzentzea.

4. Obrak osorik nahiz partez burutu direlarik, edo zerbitzua ematen hasi, seinalatuko dira subjektu pasiboak, zerga-oinarria eta behin betiko banan-banako kuotak, tokatzen diren likidazioak igorriz eta konturako entrega gisa konpentsatuz egin diratekeen ordainketa aurreratuak. Udalak eginen du behin betiko seinalamendu hori, betiere tributu hori kasuan kasuko obra edo zerbitzura egokitzeko erabaki zehatzaren arauak begiratuz.

5. Ordainketa aurreratuak egin dituztenak tributua sortu zen egunean subjektu pasibo ez diren pertsonak badira, edo berez egokitu zaien banako kuota behin betikoa gainditzen badute, udal administrazioak bere kabuz eginen du behar den itzulketa.

Ezarpena eta ordenamendua

11. artikulua. 1. Kontribuzio bereziak ordainarazteko, kasuan- kasuan ezartzeari buruzko erabakia hartu behar da, aurrez.

2. Ez da zilegi izanen kontribuzio berezien bidez ordaindu beharreko obra bat egiteari edo zerbitzu bat ezarri nahiz zabaltzeari buruzko erabakia exekutatzea harik eta kontribuzio berezien ordenamendu zehatza onetsi ez den arte.

3. Ordenatzeko erabakia nahitaez hartu beharrekoa izanen da eta obra eta zerbitzuen kostu estimatua finkatu beharko du, bai eta onuradunen artean partitu beharreko zenbatekoa eta partitze irizpideak ere. Ordenatzeko erabaki zehatzak Ordenantza honi eginen dio erreferentzia.

4. Behin Kontribuzio bereziak ordenatzeko erabaki zehatza hartu delarik eta ordaindu beharreko kuotak finkatu, subjektu pasibo bakoitzari emanen zaizkio aditzera kuota horiek, baldin subjektua edo haren helbidea ezaguna bada, edo, bestela, ediktu bidez. Interesatuek zilegi izanen dute helegitea jartzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen Bederatzigarren Tituluko II. Kapituluak aurreikusten duen moduan.

12. artikulua. 1. Udal mailako eskumenen menpeko obrak eta zerbitzuak Udalak beste toki entitate baten laguntzarekin egiten dituenean, eta baldin kontribuzio bereziak ezartzen badira foru arauetan xedatzen denaren arabera, obra burutzea edo zerbitzuak ezartzea bere gain hartzen duen entitatea arduratuko da kontribuzio horiek kudeatu eta biltzeaz, nahiz horrek ez duen galarazten entitate bakoitzak dagokion eskumena atxikitzea ezartzeko eta ordenatzeko erabakiei dagokienez.

2. Entitate horietako batek onesten ez badu ordenatzeko erabaki zehatza, ekintza unitatea baliogabetuko da eta haietako bakoitzak bakarka hartuko ditu behar diren erabakiak.

Herritarren parte hartzea

13. artikulua. 1. Herri-lanek ukitutako jabe edo titularrek Zergadunen Elkarte Administratiboa sortzen ahal dute, Udalak herri-lanak egin edo zerbitzuak paratu edo zabaldu ditzan sustatzeko, konpromisoa hartuz, lana edo zerbitzua zein izan, dagokien zatia ordaintzeaz gain, Udalaren finantza egoera larria denean, hari dagokion zatia ere ordaintzeko.

2. Orobat, Udalak sustatutako obra eta zerbitzuak egitearen edo handitzearen ondorioz ukiturik gertatzen diren jabe edo titularrek ere Zergadunen Elkarte Administratiboak sortzen ahal dituzte, kontribuzioak ordenatzeko erabakia jendaurrean egon bitartean, parte hartzeko Udalak aurretik erabakirik eginen den obra edo zerbitzuan parte hartuz eta lankidetza emanez.

3. Zergadunen Elkarteen funtzionamendua eta eskumenak haien estatutuetan xedatzen direnak izanen dira. Estatutuak Udalak onetsi beharko ditu. Nolanahi dela ere, Zergadunen Elkarteak gehiengo absolutuz hartuko dituen erabakiak, ukitutako jabetzaren bi herenak biltzen baldin badituzte, gainerakoentzat lotesleak izanen dira. Elkarteak, behar den quoruma bildurik, Zuzendaritza Batzordea izendatzen baldin badu, horrek hartutako erabakiak lotesleak izanen dira interesatu guztientzat.

14. artikulua. Aurreko artikuluak aipatzen dituen Zergadunen Elkarte Administratiboak sortu ahal izateko, ukitutakoen gehiengo absolutuz hartu beharko da erabakia, beti ere, ordaindu beharreko kuoten bi herenak biltzen baldin badira edo, kuotak zehaztu gabe izanez gero, ukitutako jabetzaren bi herenak biltzen baldin badira.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EMAN ETA BIDERATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

8. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da agiriak ematen dituzten udal organo eta agintariek edo haien gain ardura dutenek egiten duten jarduera administratiboa, betiere interesatuak eskaturik:

1._Planoen kopiak.

2._Ziurtagiriak, Udal Erroldaren gaineko edozein motatako datuei buruzkoak izan ezik.

3._Kopia eginbidetuak.

4._Agirien konpultsak, Katastroko edozein daturen gainean egindakoak izan ezik.

5._Fotokopiak.

6._Arma txartelak.

7._Eskola garraiorako baimenak.

8._Lanpostuak betetzeko deialdiak.

9._Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak, salbu ematen badira horiek otorgatu edo aldatzean, edo tasapean berraztertzean.

10._Ahalordeen askiespenak.

11._Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

12._Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak, ondokoak izan ezik: Familiak berriz elkartzeko xedez, etxebizitza eskuratzearen gaineko txostena.

13._Esportaziorako prestaturiko jakiei buruzko ziurtagiriak.

Sorrarazpena

3. artikulua. 1. ordenantza honetan ezarritako tasak agiria eman edo bideratzeko eskabidea aurkeztean sorraraziko dira, eta agiri hori ez da emanen edo bideratuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria eman ez bada.

2. Aurrekoa gorabehera, ondokoak adieraziko den borondatezko epean ordainduko dira:

a) Hirigintza eta Etxebizitzako Alorrak txostenak emateagatik edo kontsultei erantzuteagatik ordaindu beharreko tasak, betiere txostena edo erantzuna onetsi eta tasa likidatzen duen Ebazpenean ezarriko denarekin bat.

b) Esportaziorako prestaturiko jakien ziurtagiriak emateagatik ordaindu beharreko tasak, hiruhilekoko likidazioa onesteko Ebazpenak ezarriko duenarekin bat.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak eman edo bideratzeko eskatzen dutenek.

Tarifak

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaldu direnak dira.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak Udalaren Diruzaintzan ordainduko dira, edo Udalak gordailu-entitate batean irekitako kontu korrontean, eta, salbu 3.2. artikuluan xedatutakoari dagokiona, eskatutako agiria ez da emanen, ordaindu izanaren egiaztagiria jaso arte.

Ondokoak diru-bilketarako arau bereziak dira:

a) Armen lizentziak bideratzeagatik ordaindu beharreko tasak Hiritarren Babeseko Alorraren bulegoetan jarritako kutxan ordaindu beharko dira.

b) Egiaztagiriak emateagatik ordaindu beharreko tasak Erregistroan jarritako kutxan ordainduko dira.

c) Ahalordeak askiesteagatik ordaindu beharreko tasak Idazkaritza Nagusian jarritako kutxan ordainduko dira.

d) Agiriak konpultsatzeagatik ordaindu beharreko tasak Erregistroan edo Idazkaritza Nagusian jarritako kutxetan ordainduko dira.

e) Txostenak zein kopia eginbidetuak edo fotokopiak emateagatik ordaindu beharreko tasak kasuan kasuko alor edo zerbitzuan jarritako kutxetan ordainduko dira.

f) Titulartasuna aldatu edo jarduera eskualdatzen bada, irekitzeko lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio hori, Udalak titulua haren izenean emate aldera, eta, horretarako, behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu, eta dagokion autolikidazioa eginen.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Planoen kopiak.

1._Udal Planaren planoak edo espediente publikoetan daudenak:

_Metro lineala 6,30 euro.

_DIN A0 7,00 euro.

_DIN A1 3,50 euro.

_DIN A2 1,90 euro.

_DIN A3 0,40 euro.

_Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Krokisa 3,20 euro.

II. epigrafea._Egiaztagiriak.

1._Udalaren base informatikoetan bildutako datuei buruzko egiaztagiriak: 3,60 euro.

2._Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agiriei buruzko egiaztagiriak: 6,70 euro.

3._Emanak izateko, aurretik txosten bat behar duten egiaztagiriak. Txosten bakoitzeko: 20,90 euro.

Egiaztagiriarekin batera agiri edota planoak _eginbidetuz edo gabe_ ematen direnean, I, III edo IV. epigrafeetatik dagozkien tasak ere galdatuko dira.

III. epigrafea._Kopia eginbidetuak.

1._Espediente publikoetan jasotako agirien kopia eginbidetua: 3,80 euro.

2._Udalaren base informatikoetan bildutako datuen kopia eginbidetua: 4,60 euro.

Tarifa aplikatzeko, eginbide bakartzat jotzen da espediente batean jasotako agiri eta datuen gainean egiten dena, pertsona berarendako bada. Aurreko zenbakietan ezarritako tasari gehitu beharko zaio I eta IV. epigrafeetatik dagokiona, eginbidetu beharreko plano edota fotokopiengatik.

3._Trafiko istripu baten atestatuaren kopia eginbidetua: 78,00 euro.

IV. epigrafea._Agirien konpultsa.

1._Konpultsa bakoitzeko: 2,20 euro.

Tarifa aplikatzeko, konpultsa bakartzat jotzen da espediente bakar batean pertsona batek eta berak aurkezten dituen agiriak oro.

V. epigrafea._Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

1._Espediente publikoetan bildutako agirien fotokopia bakoitzeko:

_DIN A3: 0,30 euro.

_DIN A4: 0,20 euro.

2._Mikroformetatik eginiko fotokopia bakoitzeko:

_DIN A3: 0,40 euro.

_DIN A4: 0,30 euro.

VI. epigrafea._Arma-txartelak tramitatzea.

1._Txartel bakoitzeko: 10,20 euro.

VII. epigrafea._Eskola garraiorako baimena.

1._Baimen bakoitzeko: 7,40 euro.

VIII. epigrafea._Lanpostuak betetzeko deialdiak.

1._A mailara sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuarekin bat). Izena emateagatik: 20,00 euro

2._B mailara sartzeko, izena emateagatik: 18,00 euro

3._C mailara sartzeko, izena emateagatik: 10,00 euro

4._D eta E mailetara sartzeko, izena emateagatik: 4,00 euro

Deitu beharreko postuak lan kontratukoak izanez gero, deialdian aurreikusitako ordainsariak funtzionario maila bati atxikitu eta maila horri dagokion tasa aplikatu behar da.

IX. epigrafea._Lizentziak eta baimenak ziurtatzeko tituluak

1._Ohiz kanpoko ikuskizun publikoak egiteko baimena (atari zabalean): 101,00 euro.

2._Ohiz kanpoko ikuskizun publikoak egiteko baimena (toki itxietan): 101,00 euro.

3._Zaldiko-maldikoak, karruselak eta bestelako instalazio mugikorrak: 13,00 euro.

4._Irekitzeko lizentziak, titularra aldatzean: 11,00 euro

5._Beste hainbat: 8,00 euro.

X. epigrafea._Ahalordeen askiespenak.

1._Askiespen bakoitzeko: 7,40 euro.

XI. epigrafea._Aurrekontu eta ordenantza fiskalak.

1._Ordenantzak, ale bakoitzeko: 12,20 euro.

2._Aurrekontuak, ale bakoitzeko: 12,20 euro.

XII. epigrafea._Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

1._Etxebizitza bakoitza deskalifikatzeko eskaturiko txostena emateagatik: 20,00 euro.

2._Partikularrek eskaturik, Udaltzaingoak eman beharreko txostenak emateagatik edo handiagotzeagatik: 48,60 euro.

3._Hirigintzari buruzko kontsultak erantzuteagatik: 134,20 euro.

4._Txostenak emateagatik eta kontsultak erantzuteagatik, oro har: 16,40 euro.

Txostena emateko edo kontsulta erantzuteko aldez aurretik osasuneko ikuskaritzaren bisita egin behar bada, ikuskatze-bisitari dagokion tasa ere likidatuko da.

XIII. epigrafea._Esportaziorako prestaturiko jakiei buruzko ziurtagiriak

1._Ziurtagiri bakoitzeko: 32,20 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ZAINTZA BEREZIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

9. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea ondoko zerbitzu eta administrazio-jarduerak eman edo egitea da:

a) Ibilgailu handiak hirian barna gidatu, zaindu eta laguntzeko zerbitzua. Xede horretarako, Ibilgailuei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14. artikuluan aipatzen duen baimen berezia behar duten garraioak hartzen dira garraio astuntzat, haien masak, tamainak edo zoladuran egiten duten presioa erregelamenduzkoak gainditzeagatik.

b) Hiriko trafikoa erregulatu eta kontrolatzeko jarduera bereziak, ibilgailuen zirkulazioa errazte aldera, jarduera horiek Udaltzaingoak trafikoa seinalatu eta antolatzeko egin ohi dituenak ez badira.

Zerga ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra tasaren xedea den zaintza berezirako baimena ematen den unean bertan sortzen da.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Tasa hau ordaintzeko betebehar solidarioa dute garraioa egiten duen ibilgailuaren jabe diren pertsona natural edo juridikoek, edo zerbitzu hori eman dadin eskatzen dutenek.

5. artikulua. Zaintza bereziko zerbitzuarengatik ordaindu beharreko tasak zerbitzua egiten emandako denbora eta erabilitako baliabideen arabera ezarriko dira, ordenantza honetako Eranskinean azaldutako tarifekin bat.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak Hiritarren Babeseko Alorraren bulegoetan jarritako kutxan ordaindu beharko dira.

TARIFEN ERANSKINA

I._Trafikoa erregulatzeko jarduera bereziak: ordu edo zatiki bateko.

_Esku hartu behar duen udaltzain bakoitzeko, 29,40 euro.

_Erabili beharreko patruila-auto bakoitzeko, 3,90 euro.

_Erabili beharreko moto bakoitzeko, 3,40 euro.

II._Garraio handiak zaintzeko zerbitzu bakoitzeko: 150,10 euro.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

10. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea da, etxegintzari eta lurzoruaren erabilerari buruzko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntzako arauei egokitu ahal izateko.

3. artikulua. Tasa galdatzea ekartzen duten hirigintzako jarduketen xedea Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoarekin bat aurretik lizentzia behar duten egintzak dira, eta zehazki ondokoak:

a) Eraikin eta instalazioak eraikitzeko obrak, eraikuntza berrikoak badira.

b) Eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.

c) Eraikin eta instalazioen egitura edo kanpoko itxura aldatu edo berritzeko obrak.

d) Eraikinen barreneko banaketa aldatzen duten obrak, edozein erabilera emanda ere.

e) Behin-behineko obra eta erabilerak.

f) Hirigintza-lurzatiketak eta landa finken bereizketa eta banaketak.

g) Lur-mugimenduak, hala nola, lur-erauzketak, hondeaketak eta betelanak, salbu lan horiek jadanik onetsita dagoen urbanizazio edo eraikuntza proiektu baten barrenean zehaztuta eta programatuta badaude.

h) Eraikin eta instalazioen lehenbiziko erabilera edo okupazioa eta haien erabileraren aldaketa.

i) Eraikinak botatzea, salbu berehalako aurri-egoera deklaratzen denean.

j) Lur azpia ukitzen duten instalazioak.

k) Arbolak eta zuhaixkak botatzea, zuhaitz-masa, basogune, arboladi edo parke badira, planeamendu onetsia izan ala ez, nekazaritzaren arloko legeek baimentzen dituzten lanak izan ezik.

l) Eremu publikotik ikus daitezkeen afixak jartzea, betiere lokal itxietan ez badaude.

m) Presa, baltsa eta defentsa-obrak egin eta ubide publikoak zuzentzea, interes orokorreko obra publikoak ez badira.

n) Agregatuen erauzketa eta harrobien ustiapena, jabari publikoko lurretan egin eta administrazio baimena behar izanda ere.

ñ) Finkak ixtea.

Zerga ordaindu beharra

4. artikulua. 1. Ondokoak egonen dira salbuetsirik obretarako lizentziaren tasak ordaintzetik:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta horrek bere helburuak betetzeko sorturiko entitate juridikoak.

b) Iruñeko Udala partaide duten Mankomunitateak eta Udal elkarteak, bai eta horiek bere helburuak betetzeko sorturiko entitate juridikoak.

2. Tasa hauek direla medio Telefónica de España, S.A.U. enpresari egokitu lekiokeen ordainketa dirutan egin beharreko urteko ordainaz ordezkatzen da, Nafarroako Foru Erkidegoan Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

5. artikulua. Tasa lizentzia noiz eskatu eta orduan bertan sorraraziko da. Interesatuak lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen eskariari uko egiten badio, ez du hura ordaindu beharko.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintza-jarduerengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.

Zergadunaren ordezkoak izanen dira, zorua eta hiri-antolamenduari buruzko arauetan hirigintza lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan, eraikitzaileak eta obra kontratistak.

Tarifak eta karga tasak

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. 1. Lizentziak emateagatik eta hirigintzako jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak autolikidazio araubidepean galdatuko dira. Izapide laburreko araubidepeko lizentzien kasuan, ordenantza honen 12. artikuluan ezarritakoari eginen zaio men.

2. Subjektu pasiboek derrigorrezko izanen dute kasuan kasuko tasak direla medio egin beharreko autolikidazioa udal administrazioak emanen dien inprimakietan egitea. Tasak, gehienez ere, hilabeteko epean ordaindu behar dira, betiere Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskaleko kudeaketa arauetan noiz xedatu eta hortik aitzina. Izan ere arauok aplikatu dira ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan.

3. Subjektu pasiboak hasieran aurkeztu duen autolikidazioaren ordainketa behin-behinekoa izanen da, behin betikoz ordaindu behar duen kopuruaren konturakoa izanen delarik.

9. artikulua. 1. Baldin eta tasak tarifa finkokoak ez badira, hasierako autolikidazioaren zerga-oinarria interesatuek aurkeztutako aurrekontuaren arabera zedarrituko da, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalaren kudeaketa arauetan ezarritakoarekin bat. Aurrekontua kasuan kasuko Elkargo Ofizialaren oniritzia eraman beharko du, hori nahitaezko baldintza denean.

2. Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteko proiektua aldatuz gero, eta horren aurrekontuak gora egiten badu, behin aldaketa udal administrazioak onartu eta gero subjektu pasiboek tasaren autolikidazio osagarria aurkeztu beharko dute, hasierako aurrekontuaren eta aldaketaren ondoriozkoaren artean dagoen aldearen gainean, betiere ordenantza honetan ezarritako epe, betekizun eta ondorioei lotuta.

10. artikulua. 1. Behin lizentziapeko jarduketak egin eta benetan egin diren obrak ikusita, horien benetako eta egiazko kostua hasierako autolikidazioaren zerga-oinarri gisara finkatutakoaz bestekoa bada, autolikidazio osagarria aurkeztuko da, hasieran kalkulatutako kuotarekin dagoen diferentziaren gainean, hori positiboa nahiz negatiboa izaki ere, halako eran non, behar izatera, subjektu pasiboari behar den kopurua galdatu edo itzuliko baitzaio.

2. Aurreko atalean xedatutakoarekin bat, behin obrak amaitu edo behin-behinik onartu eta hilabetea egin baino lehen deklarazio bat aurkeztuko da inguruabar hori azalduz eta eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako eta egiazko kostua adieraziz, eta, deklarazioarekin batera, obraren zuzendari eskudunak haren gainean emandako egiaztagiria, betiere dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, edo, halakorik ez bada, kostu hori egiaztatzeko fakturak edo bestelako agiriak. Agiri horiek epe barruan aurkezterik ez badago, eskatzen ahal da, betiere epe horren baitan, hilabeteko luzapena, agiriak aurkezteko.

11. artikulua. 1. Udal administrazioak autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikaturik egin direla egiaztatuko du, eta, horrenbestez, lortutako oinarri eta kuotak arau horietatik lortutakoak direla.

2. Baldin eta udal administrazioa autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptu edo datuak eta errakuntza aritmetikoak zuzenduta, berandutze-korrituak kalkulatuko ditu, eta, behar izatera, behar diren zehapenak ezarriko. Halaber, subjektu pasiboak deklaratu gabe utzitako zergapeko egitateen gaineko likidazioa ere eginen du.

12. artikulua. 1. Izapide laburreko araubideari loturiko lizentzien kasuan, eskatzaileak ondokoak aurkeztu beharko ditu, lizentzia-eskabidearekin batera: autolikidazioko agiria, behar bezala beterik, eta ordainagiria.

2. Autolikidazioko agiria aurkezteko betebeharra ez betetzea tributuei dagokien arau-hauste zehagarria izanen da, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren gaineko ordenantza fiskalaren IV. Kapituluan xedatutakoarekin bat.

3. Autolikidazioa ordaintzeak ez du, inongo kasutan, lizentzia ematea berekin ekarriko, eta ordaindu izanaren gaineko ziurtagiria erretiratu beharra dago, behin tramitatu eta gero, lizentzia kudeatzen duen bulegotik.

Araubide iragankorra

13. artikulua. Tasa hauek autolikidazio araubidepean ordaintzeko betebeharra 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina emanen diren lizentziei dagokie. Jada emanda dauden lizentzien kasuan, bukaerako autolikidazioa aurkezteko betebeharra izanen da, obrak aipatu data horretatik aitzina amaitzen badira.

Arau-hausteak eta zehapenak

14. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienean, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren gaineko ordenantza fiskalean agindutakoari eginen zaio men.

TARIFEN ERANSKINA

I epigrafea._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

I.1. Lurzatiketak egiteko lizentziak.

_Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 110,00 euro.

I.2. Zaharberritzeko laguntzetarako Udal Ordenantzaren babespeko obretarako lizentziak.

_Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa sorraraziko da: 39,00 euro.

I.3. Obretako izapide laburreko lizentziak.

_Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa sorraraziko da: 104,00 euro.

I.4. Eraikinak eraiki, handitu, eraberritu, eta eraitsi, lurrak mugitu, arbolak moztu eta afixak paratzeko obrak eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, aurreko ataletan jaso ez badira.

_Tasa honen kuota zerga oinarriari -zeina 9 eta 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztuko baita- ondoko karga tasa aplikatuz kalkulatuko da: %0,50 betiere, gutxienez, ondoko zenbatekoa ordaindu beharko da: 104,00 euro.

I.5. Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik.

_Eraikinen lehen erabilera edo okupaziorako lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 703,00 euro.

_Lehen erabilerako lizentzia duten eraikinetan, etxebizitzen lehen erabilera edo okupaziorako lizentzia partzialeko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, etxebizitza bakoitzeko: 70,00 euro.

_Zaharberritzeko Laguntzen Udal Ordenantzaren babespeko eraikin osoen edo banako etxebizitzen lehen erabilera edo okupaziorako lizentzia bakoitza bideratu eta ebazteagatik: 10,00 euro.

1.6. Eraikinen erabilera alde batez edo osoki aldatzeko lizentziak.

_Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa sorraraziko da: 530,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, INGURUMENAREN BABESAREN ETA JARDUERA KALTEGABEEN ESPARRUKO BAIMENEN TRUKE ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

11. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea da, hala Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten instalazio eta jaduerak ezartzeari, ustiatzeari, haiek lekualdatu zein haien funtsa aldatzeari, haiek berriro irekitzeari eta abiarazteari nola jarduera kaltegabeetarako lizentziei buruzkoak, eta zehazki, ondokoak:

a) Jarduera lizentzia.

b) Irekitzeko lizentzia

c) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

d) Instalazio eta lokalak berriro irekitzeko baimena.

Zerga ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa lizentzia noiz eskatu eta orduan bertan sorraraziko da. Interesatuak lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen eskariari uko egiten badio, ez du hura ordaindu beharko.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak pertsona fisiko eta juridikoek ordaindu behar dituzte, bai eta nortasun juridikorik izan ez arren batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen dutenek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu eta berraztertzen bada.

Tarifak

5. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honen Eranskinean jaso dira.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Jardun eta irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duten pertsonek horretarako eskabidea aurkeztuko dute Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta horren kokapena zehazten dituztela, Udalaren dagozkien ordenantzetan eskatutako agiriekin batera.

7. artikulua. 1. Ordenantza honetan ezarritako tasak autolikidazio araubidepean galdatuko dira.

2. Subjektu pasiboek derrigorrezko izanen dute kasuan kasuko tasak direla medio egin beharreko autolikidazioa udal administrazioak emanen dien inprimakietan egitea. Tasak, gehienez ere, hilabeteko epean ordaindu behar dira, baimena, edo horren berrikusketa edo aldaketa noiz jakinarazi eta hortik aitzina.

8. artikulua. 1. Udal administrazioak autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikaturik egin direla egiaztatuko du, eta, horrenbestez, kalkulatutako tarifa horietatik lortutakoak direla.

2. Baldin eta udal administrazioa autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptu edo datuak eta errakuntza aritmetikoak zuzenduta, berandutze-korrituak kalkulatuko ditu, eta, behar izatera, behar diren zehapenak ezarriko. Halaber, subjektu pasiboak deklaratu gabe utzitako zergapeko egitateen gaineko likidazioa ere eginen du.

9. artikulua. Lizentzia iraungiz gero, interesatuek, jarduerari eutsi nahi izatera, lizentzia berria eskatu beharko dute, eta dagokien tasa ordaindu.

Araubide iragankorra

10. artikulua. Tasa hauek autolikidazio araubidepean ordaintzeko betebeharra 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina emanen dien baimenei edo eginen diren berrikusketa edo aldaketei dagokie.

Arau-hausteak

11. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienean, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren gaineko ordenantza fiskalean agindutakoari eginen zaio men.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Jarduera lizentzia eta jarduera lizentziaren berrazterketa.

_Emandako lizentzia bakoitzagatik: 1.256,00 euro.

II. epigrafea._Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa.

_Jarduera sailkatuetarako emandako irekitzeko lizentzia bakoitzarengatik: 679,00 euro.

_Jarduera kaltegabeetarako emandako irekitzeko lizentzia bakoitzarengatik: 516,00 euro.

III. epigrafea._Instalazio eta lokalak berriro irekitzeko lizentzia, egindako obrak muntadunak izanik horien gaineko egiaztapena beharrezkoa denean.

_Jarduera sailkatuen egoitza diren lokaletarako: 582,00 euro.

_Jarduera kaltegabeen egoitza diren lokaletarako: 582,00 euro.

IV. epigrafea._Kafe-tabernarako jarduera lizentzia berriro definitzea.

_Jardueraren izena eta funtzionatzeko araubidea taberna berezi edo ikuskizunetarako kafetegi gisara jarduteko egokitze aldera berriro definitu beharreko lizentzia bakoitzeko: 516,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN ERABAKIETAN, ORDENANTZETAN ETA BESTELAKO ARAUETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENAK ETA AZTERTZEKO ZEIN KONTROLATZEKO BESTELAKO ESKU-HARTZEAK DIRELA MEDIO ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

12. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea Udaleko langileen jardunak zedarrituko du, ondoko xedeak erdieste aldera:

a) Egiaztatzea orpoz orpo betetzen dela Osasunari buruzko Ordenantzetan nahiz jarduera sailkatuei dagokien arauetan eta Udalaren gainerako ordenantza, erabaki eta aplikatu beharreko bestelako arauetan ezarritakoa, uste bada arau-hausterik izan dela edo arauak bete ez direla.

b) Eraikinen azterketak, segurtasun baldintzak direla medio, eta ikuskapenak, aurri egoeretan:

c) Osasun-baimena, erabilera kolektiboko igerilekuetarako.

3. artikulua. Ordenantza honetan ondokoak ez dira zergapeko egitate:

a) Udal zerbitzuek beren kabuz egindako ikuskapenak, dela halakoak arauek eskaturik egiten direlako, dela zerbitzu jakin batek programaturiko jardunaren parte direlako.

b) Salaketa baten ondorioz egindako ikuskapenak, 5. artikuluaren c) atalean ezarritako kasuetan izan ezik.

Tasaren sorrarazpena

4. artikulua. Tasa zein espediente edo jarduera den eta horrek eskatzen dituen Udaleko langileek egindako ikuskapen edo esku-hartzeek sorraraziko dute.

Tasa ezartzeko orduan, ikuskapen edo esku-hartze gisara joko da Udaleko langileek ikuskapena edo esku-hartzea non egin behar duten eta haraino joan izana, nahiz, gero, ikuskapena edo esku-hartzea egin behar duten tokira sartzen utzi ez.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Ondokoek dute ordaintzeko betebeharra:

a) Ikuskapena edo esku-hartzea zein jarduerak eragin eta horren titularrak diren pertsona natural edo juridikoak.

b) Ikuskapenaren xede diren eraikin, establezimendu, etxe, lokal edo beste zenbaiten jabeak, baldin eta arau-haustean zerikusirik badute.

c) Salatzailea bera, salaketa justifikatu gabe eta ausarkeriaz aurkeztu badu, edo, bestela, nabarmen funtsik gabe, betiere txosten teknikoaren arabera.

d) Higiezinaren jabea, aurri espedienteei dagozkien ikuskapenetan.

Tarifak

6. artikulua. Tarifak eta horien karga oinarriak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Tasaren kudeaketa

7 artikulua. 1. Ikuskariek egindako ikustaldiaren berri emanen diote behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin batera, eta salaketa, kasuan-kasuan, ausartegitzat edo arrazoitu gabetzat jotzen den adierazita, eta departamentu horrek kasuari dagokion likidazioa eginen du, horri, egoki joz gero, zehapena gehituta, eta behar den organoari proposatuko dio, onesteko.

Onetsi ondoren, betebeharra duen pertsonari jakinaraziko zaio, eta horrek kuota jakinarazi eta ondorengo hilabetearen barnean ordaindu beharko du. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio, bestelako oharrik egin gabe.

2. Erabilera kolektiboko igerilekuek jarduteko baimenaren kasuan, subjektu pasiboak autokitapena gauzatuko du eta tasa ordainduko, behin lehen ikuskapena jaso eta gero; tasaren ordainagiria bigarren ikuskapena jasotzen duenean aurkeztu beharko du, ontzia bete ostean.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienean, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren gaineko ordenantza fiskalean agindutakoari eginen zaio men.

TARIFEN ERANSKINA

Ikuskapenek sortzen dituzten tasak ondokoak dira:

I. epigrafea._Egiaztatzea orpoz orpo betetzen dela Osasunari buruzko Ordenantzetan nahiz jarduera sailkatuei dagokien arauetan eta Udalaren gainerako ordenantza, erabaki eta aplikatu beharreko bestelako arauetan ezarritakoa, uste bada arau-hausterik izan dela edo arauak bete ez direla.

_Ikuskaldi bakoitzagatik: 93,40 euro.

II. epigrafea._Eraikinen azterketak, segurtasun baldintzak direla medio, eta ikuskapenak, aurri egoeretan.

_Ikuskapen bakoitzagatik, betiere, gutxienez, arkitekto edo aparejadore baten 1,5 lanordu kontatuta: 72,70 euro.

_Denbora gehiago behar izanez gero, ordu bakoitzeko: 32,00 euro.

III. epigrafea._Osasun-baimena, erabilera kolektiboko igerilekuetarako.

_Jarduteko baimena, behin ontziak oro ikuskatu eta gero: 151,50 euro.

_Subjektu pasiboak eskatutako bisita osagarri bakoitzarengatik, ontziak oro aldi berean ikuskatzen ez direnetan: 93,40 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA, HORREN ONDORIOZ, HORIEK ZAINTZEKO ZEIN IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOAN IBILGETZEKO ZERBITZUEN TRUKE ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

13. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea ondoko zerbitzuak ematea da:

a) Udal zerbitzuek ibilgailuak eremu publikotik kentzea, hala kentzen hasita nola ekintza hori osatuta.

b) Edozein ibilgailu udal altxatokian gorderik gelditu eta hori zaintzea.

c) Hirugarren mailako ibilgailuak eremu publikoan ibilgetzea, prozedura mekanikoak erabiliz.

3. artikulua. Honakoek ez dute tasa hau ordaindu beharko:

1. Behar den moduko baimena duten kabalgata, desfile, segizio, kirol-saio edo beste jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kenduko diren ibilgailuak.

2. Dauden tokian eremu publikoa konpontzea edo garbitzea galarazteagatik kenduko diren ibilgailuak.

3. Haien jabeei ebatsi dizkieten ibilgailuak, eremu publikotik kendu edo bertan ibilgetzen direnean.

Horretarako, ibilgailu bat horren jabeari ebatsi diotela joko da jabeak lapurretaren salaketaren kopia bat aurkezten badu, eta, horretan, salaketaren data eta ordua ibilgailua kendu edo ibilgetzearenak baino lehenagokoak badira. Halaber, ibilgailua ebatsia izan dela joko da, baldin eta lapurretaren zantzu agerikoak baditu (sarraila indarrez irekia, zubi elektrikoa eta abar).

4. Bahiturako xedez gordetako ibilgailuak, Iruñeko Udalaren Derrigorrezko Diru-bilketak hala erabakita.

Tasaren sorrarazpena

4. artikulua. Ibilgailua kentzeko tasa zerbitzua hasten den unean sorraraziko da.

5. artikulua. Ibilgailua zaintzeagatik ordaindu beharreko tasa sorraraziko da behin ibilgailuaren gidariak edo jabeak hori udal altxatokian dagoela jakin eta 24 ordu iragan eta gero.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Kasuan-kasuan ezarri behar diren arauekin bat, ondokoek ordaindu beharko dute tasa: ibilgailuaren gidaria, titularra, gordetzailea edo ibilgailuaren erantzulea.

Karga oinarria

7. artikulua. Karga oinarria eraman, zaindu edo ibilgetzen den ibilgailu bakoitza da.

Salbuespenak

8. artikulua. Ez da onartuko lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharrekoak direnez beste salbuespenik.

Tarifak

9. artikulua. Ibilgailuak eramateagatik -hala eramaten hasiak direnen kasuan nola ekintza hori erabat osatu denean- eta horiek zaindu edo ibilgetzeagatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honetako eranskinean finkatu dira.

Tributuaren kudeaketa

10. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak Hiritarren Babeseko Alorraren bulegoetan jarritako kutxan ordaindu beharko dira.

11. artikulua. Kendutako ibilgailuak ez zaizkie jabeei itzuliko harik eta haiek kendu eta zaintzeak sortu dituen eskubideak ordaindu arte.

12. artikulua. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du ezertan galarazten zirkulazio arauak hausteagatik izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharra.

TARIFEN ERANSKINA

Ibilgailu motak.

I. epigrafea._Zerbitzu egitera joan eta, behin ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasita, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeak lana bukatzea galarazten badu ere.

_Baimendutako gehieneko masa 2.500 kg edo gutxiagokoa duten ibilgailuak: 42,00 euro.

_Baimendutako gehieneko masa 2.500 kg-tik gorakoa duten ibilgailuak: 74,00 euro.

II. epigrafea._Zerbitzu osorik egin eta ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramatea.

_Baimendutako gehieneko masa 2.500 kg edo gutxiagokoa duten ibilgailuak: 75,00 euro.

_Baimendutako gehieneko masa 2.500 kg-tik gorakoa duten ibilgailuak: 150,00 euro.

III. epigrafea._Ibilgailua altxatokira eraman eta inork kendu gabe 24 ordu eginez gero, zaintzagatik ordaindu beharreko tarifa, egun edo egun-zati bakoitzeko.

_Baimendutako gehieneko masa 2.500 kg edo gutxiagokoa duten ibilgailuak: 7,40 euro.

_Baimendutako gehieneko masa 2.500 kg-tik gorakoa duten ibilgailuak: 13,80 euro.

IV. epigrafea._Ibilgailuak eremu publikoan ibilgetzeagatik, ibilgailu bakoitzeko.

_Baimendutako gehieneko masa 2.500 kg edo gutxiagokoa duten ibilgailuak: 147,00 euro.

_Baimendutako gehieneko masa 2.500 kg-tik gorakoa duten ibilgailuak: 147,00 euro.

V. epigrafea._Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman badu eta zerbitzua egiteko beste batzuengana jo beharra baldin badu, kobratu beharreko tasa ondokoek osatuko dute: Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar dion kopurua eta horren gaineko %20, administrazio arloko gastu orokorrak medio. 2.500 kg edo gutxiagoko gehieneko masa baimendua duen ibilgailu baten berezko ezaugarriak direla bide 2.500 kg-tik gorako gehieneko masa baimendua dutenak kentzeko erabiltzen den garabia erabili behar izanez gero, horietarako aurreikusten den tasa kobratuko da.

ORDENANTZA, BETEARAZPEN AGINDU, BETEARAZPEN SUBSIDIARIO ETA PARTIKULARRENDAKO ZERBITZUETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

14. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. 1. Ondoko jarduerak egin eta ondoko zerbitzuak ematea da zergapeko egitatea:

a) Obrak, eraispenak, konponketak eta beste hainbat egintza betearazteko aginduak, baldin eta, hirigintzako baimena nahitaezkoa edukirik, haietara beharturik den subjektuaz beste inork egiten ahal baditu.

b) Betearazpen subsidiarioak, aurreko ataleko kasuetan betearazpen agindu bat bete ez izanak eraginda, edo, baita ere, ordenantzek zein Udalaren erabakiek ezarritako betebeharrak bete ez izanaren ondorio direnean, baldin eta, aurrez, xede horretarako agindu edo ohartarazpen bati muzin egin bazaio.

c) Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak, partikularrek eraginda.

2. Interesatuek berek eragindako zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, bai eta ondasunak berreskuratzeko larritasunagatik edo ordena publikoa, segurantza, osasungarritasuna, edo higienea direla medio derrigorrean eman beharrekoak direnek ere, ordainarazpena sortzea ekarriko dute, nahiz eta interesatuek zerbitzua eskatu ez.

3. artikulua. Udalak zilegi izanen du, edozein kasutan ere, enpresa pribatu batekin kontratatzea ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Larrialdiko kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, Udalaren zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari eskudunen eta beste bitarteko batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo Udalbatzari horren berri eman.

Tasaren sorrarazpena

4. artikulua. Tasa sorraraziko da, kasuan-kasuan, betearazpena agintzen denean, betearazpen subsidiarioaren espedienteari hasiera ematea ebazten denean, edo, aldez aurretiko ebazpenik ezean, betearazpenaren funtsa den laguntza edo zerbitzua ematen denean.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ondokoak dira tasa hauen subjektu pasiboak: Pertsona fisikoak eta juridikoak eta, baita ere, nortasun juridikorik gabeak izan eta unitate ekonomiko bat edo ondare bereizi bat osatzen duten entitateak, haien kontra betearazpen agindu bat eman bada, edo halakorik eragin badute, edo, bestela, gauzatutako betearazpenak edo egindako zerbitzuak ukitu baditu edo horren onuradunak gertatu badira.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Ordainarazpen honen zerga-oinarria honako hauek osatzen dute:

a) Betearazpen agindua: egiteko den obrari egin behar zaion balorazioaren emaitza izanen da.

b) Betearazpen subsidiario eta partikularrendako laguntzak: gauzatutako betearazpenaren edo egindako zerbitzuaren kostuak osotara zenbat jo eta hainbeste.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. 1. Betearazpen aginduak sorrarazitako tasa autolikidazio araubidean exijituko da betearazpena galdatutakoarekin bat gauzatzen denean. Behin obrak amaitutakoan, ondokoak aurkeztu behar dira: Obra bukaerako ziurtagiria, autolikidazioaren eredu ofiziala, behar bezala beterik, eta ordainketa egiaztatzeko agiria.

2. Autolikidazioko agiria aurkezteko betebeharra ez betetzea tributuei dagokien arau-hauste zehagarria izanen da, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren gaineko ordenantza fiskalaren IV. Kapituluan xedatutakoarekin bat.

3. Lizentzia behar duten egintzen betearazpen subsidiarioen kasuan, tasa behin-behinekoz ahalko da likidatu, eta betearazpena baino lehenago gauzatu, behin betiko likidazioaren zain geldituta.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. artikulua. Tasa hau aplikatu eta hortik ateratzen den likidazioaren edo autolikidazioaren zenbatekoa gora behera, baldin eta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoa betez, espediente zehatzailerik ireki eta horrek zehapenik eragiten badu, subjektu pasiboak erantzun beharko du, zehapenen aurrean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Betearazpen aginduak.

_Karga-tasa hirigintzako lizentzien tasetarako ezarritakoa izanen da.

II. epigrafea._Exekuzio subsidiarioak.

_Karga-tasa betearazpen aginduei dagokien oinarriaren %132 da.

III. epigrafea._Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak, partikularrek eraginda/ordua edo zatikia:

_Esku hartu behar duen udaltzain bakoitzeko: 29,40 euro.

_Erabili beharreko patruila-auto bakoitzeko: 3,90 euro.

_Erabili beharreko moto bakoitzeko: 3,40 euro.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN "SAN JOSE" HILERRIKO ZERBITZUENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

15. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea Udalaren hilerrian ondoko zerbitzuak emateak sortzen du, salbu ongintzako kasuetan:

a) Ehorzketak, eta berrehorzketak

b) Desehorzketak

c) Panteoietako gorpuzkiak garbitzea.

d) Lurreko hilobien, nitxoen eta kolunbarioen kontzesioa.

e) Nitxoen behin-behineko okupazioa, panteoiak eta kaperak konpondu bitartean.

f) Hilobien emakiden titularrak aldatzea.

g) Errausketak

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Kasuan kasuko tasa ordaintzera beharturik dago zerbitzua ematea eskatzen duen pertsona natural edo juridiko oro, hura baita subjektu pasiboa.

Tarifen aplikazioa

4. artikulua. Hilerri honetako beste hilobi batzuetako gorpuzkiak beste nitxo batean ehorztean, tasak ordaindu beharko dira hobitik ateratzeagatik eta ehorzketagatik (salbu gorpuzkiak beste behin atera badituzte hobitik; izan ere, halako kasuetan ez da tasarik ordainduko). Gorpuzkiak beste hilerri batetik ekarri badituzte, tasa berriz ere ehorzteagatik ordaindu beharko da bakarrik.

5. artikulua. Erreketen errautsak, hala hilotzenak nola gorpuzkienak, gorpuzkien hobiratzeak izanen balira bezala hartuko dira, ordenantza honen ondorio guztietarako.

6. artikulua. Hilotzak edo gorpuzkiak okupaturik dauden nitxo eta kolunbarioetan ehorzteko ematen diren lizentziak kontzesio berritzat hartuko dira, eta IV. epigrafeko tarifei epigrafe horretako 5. puntuan aurreikusitako beherapena aplikatuko zaie, aurreko kontzesioa edo haren luzapena eman zenetik igaro den urte bakoitzeko.

Gorpuzkiak urritu behar diren kasuetan, gorpuzkiak desehorzteari dagokion tarifa aplikatuko zaio urritze bakoitzari.

7. artikulua. Hilobien kontzesioen luzapenetan, eskaera egitean indarra duen tarifa aplikatuko da, Hilerriari buruzko Ordenantzaren 15. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Kudeaketa eta diru-bilketarako arauak

8. artikulua. 1. Zerbitzua emateko eskaera zuzenean partikularrek eginez gero, ordainketa Udalaren Diruzaintzan eginen da, zerbitzuaren eskaerari erantsitako autolikidazioarekin bat egin ere.

2. Zerbitzua emateko eskaera hileta-enpresek eginez gero, Udalak hilean behineko likidazioak onetsiko ditu, non enpresa horietako bakoitzak eskatutakoaren ondorioz sortutako tasak jasoko baitira.

3. Hilobien kontzesioetan titulartasunak aldatzen direnean, aldaketa baimentzeko Ebazpenean likidatuko da tasa, eta Ebazpen horretan ezarritako epean ordainduko da.

Xedapen gehigarriak

9. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusi ez den gai orotan, "San Jose" Udaleko Hilerria arautzen duen Ordenantza hartuko da, arau osagarri gisa.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Ehorzketak eta berrehorzketak.

_Panteoi eta kaperetan: 61,00 euro.

_Nitxoetan: 63,00 euro.

_Hobietan: 186,00 euro.

_Gorpuzkiak: 50,00 euro.

II. epigrafea._Desehorzketak.

_Hilotzak: 56,00 euro.

_Gorpuzkiak: 45,00 euro.

III. epigrafea._Panteoietako gorpuzkiak garbitzea.

_Lehen gorpuzkia: 54,00 euro.

_Hortik gorako gorpuzki bakoitzeko: 21,20 euro.

IV. epigrafea-Lurreko hilobien, nitxoen eta kolunbarioen kontzesioa.

1._Hobiak:

a) 10 urteko kontzesioa, luzapen bakar batekin:

_10 urteko kontzesioa 611,50 euro.

_Luzapen bakarra, 10 urtekoa 394,60 euro.

b) Haurrendako kontzesioa (10 urte bitarte):

_10 urteko kontzesioa 234,90 euro.

_Luzapen bakarra, 10 urtekoa 234,90 euro.

2._Nitxoak:

a) 10 urteko kontzesioa, mugarik gabeko luzapenekin

_Luzapen bakoitzeko 286,70 euro.

b) 10 urteko kontzesioa, luzapen bakar batekin:

_10 urteko kontzesioa 381,00 euro.

_Luzapen bakarra, 10 urtekoa 286,70 euro.

c) Haurrendako nitxoen kontzesioa (10 urte bitarte):

_10 urteko kontzesioa 223,00 euro.

_Luzapen bakarra, 10 urtekoa 223,00 euro.

3._Gorpuzkiendako kolunbarioak:

a) 10 urteko 119,00 euro.

b) Luzapen bakarra, 10 urtekoa 119,00 euro.

4._Errautsendako kolunbarioak:

a) 10 urteko kontzesioa 158,70 euro.

b) Luzapen bakarra, 10 urtekoa 119,00 euro.

5._Nitxo edo kolunbarioen kontzesio berria, baldin eta ehorzketa beste hainbat gorpuzki edo errauts-kutxatila dituen hilobi batean egiten bada: 2, 3 eta 4. ataleko tarifei %10eko murrizketa aplikatuko zaie, aurreko kontzesioa edo horren luzapena amaitu arte igaro behar duen urte bakoitzeko.

V. epigrafea._Nitxoen behin-behineko okupazioa, panteoiak eta kaperak konpondu bitartean.

_Hilabete edo horren zatiki bakoitzeko: 6,00 euro.

VI. epigrafea._Hilobien kontzesioaren titularrak aldatzea.

_Titulartasun aldaketa bakoitzeko: 91,00 euro.

VII. epigrafea._Errausketak.

_Hilotz baten errausketagatik: 219,00 euro.

_Gorpuzkien errausketagatik: 88,20 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IRUÑEKO ANIMALIAK HARTZEKO ZENTROAK EMANDAKO ZERBITZUEN ETA ARRISKUGARRI GERTA DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIEN TRUKE ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

16. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea ondokoek osatzen dute:

a) Iruñeko Animaliak Hartzeko Zentroak ematen dituen zerbitzuak:

_Zoonosi unitateak zakurrak eta bestelako animaliak harrapatu eta biltzea.

_Zakurren eta bestelako animalien egonaldiak, Udal zakurtegian.

b) Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko behar diren zerbitzu tekniko eta administratiboak.

Tasaren sorrarazpena

3. artikulua. Iruñeko Animaliak Hartzeko Zentroaren zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak zerbitzua ematen hastean sorraraziko dira, nahiz horien zenbatekoa aurretik paratzea eskatzen ahal den, osoki edo hein batean.

Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia emateagatik ordaindu beharreko tasa lizentzia eskatzean sorraraziko da, eta lizentzia ez da tramitatuko baldin eta, aurretik, tasa ordaindu ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordenantza honen 2. artikuluaren a) ataleko zerbitzuei dagozkien tasak, kasuan kasukoak, honakook ordaindu behar dituzte: eskatzaileak, edo, zuzenean interesatu izanik, zerbitzuaren onura jaso duten pertsonak, edo Udalaren esku-hartzea derrigortu duten egoeren erantzule direnak.

Ordenantza honen 2. artikuluaren b) ataleko lizentzia emateak eragindako tasak arriskugarri izan daitekeelakoan Udalaren 13. ordenantzaren babespean horrelakotzat sailkatutako edozein animaliaren jabe edo edukitzaileek ordaindu behar dituzte.

Tarifak

5. artikulua. Kasu bakoitzean aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean direnak dira.

Kudeaketa eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua. Ordenantza honetan Iruñeko Animaliak Hartzeko Zentroaren zerbitzuengatik ezarritako tasak Zentro horretan jarritako kutxan ordaindu beharko dira.

Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateagatik ezarritako tasak Udalaren Diruzaintzan ordainduko dira, eta lizentzia eskatzeko orriari erantsiko zaio ordaindu izanaren egiaztagiria.

7. artikulua. Udal Zerbitzuek bildutako animaliak berreskuratzeko Iruñeko Animaliak Hartzeko Zentrora jo behar da eta bertatik jaso, betiere tasak ordaindu eta gero.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Animaliak bildu edo harrapatzea.

_Animalia bakoitzeko: 21,20 euro.

II. epigrafea._Egonaldiak, Iruñeko Animaliak Hartzeko Zentroan.

_Albaitarien aginduz bete beharreko egonaldiak, eguneko: 3,20 euro.

_Bestelako egonaldiak, eguneko: 6,30 euro.

III. epigrafea._Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak.

_Lizentzia bakoitzeko tarifa: 35,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, OLIVETO KONDEAREN KALEKO AUTOBUS-GELTOKIA ERABILTZEAREN TRUKE ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

17. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea erabilera hauetako ondoko zerbitzuak egiteak sortzen du:

a) Udalaren baimenez, bidaiariak garraiatzeko enpresek administraziorako lokalak erabiltzea.

b) Udalak baimendutako enpresek bidaiariak garraiatzeko zerbitzua egiteko nabea erabiltzea.

c) Geltokiko zerbitzu orokorretarako guneak erabiltzea.

d) Zaindegiaren lokala erabiltzea.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak bidaiarien garraio-enpresak ordaindu behar dituzte, Autobus-geltokia erabiltzen badute.

Kudeaketa eta diru-bilketarako arauak

4. artikulua. Geltokian bidaiariak hartu edo uzten dituzten garraio enpresek bilduko dituzte geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak.

Ekipaje-zaindegiaren zerbitzua ustiatzeko Udalaren baimena duten enpresek bilduko dituzte zaindegia erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak.

5. artikulua. Tasak urtean behin ordainduko dira, Udalak dagokion likidazioa onestean ezarriko duen datan.

Horretarako, bidaiarien garraio-enpresa bakoitzak aitorpena aurkeztu beharko du, eta bertan adierazi, kasuan kasuko aldian zenbat irteera eta sarrerako zerbitzu egin zituen, eta zenbat bidaiari sartu ziren Geltokira, edo handik irten.

Ekipaje-zaindegi zerbitzua ustiatzen duten enpresek aitorpen bakarra aurkeztu beharko dute, eta bertan adierazi, zaindegian, epe horretan, zenbat fardel utzi diren.

6. artikulua. Udalak Autobus geltokiko lokalak eta instalazioak erabili eta ustiatzeko baimena kentzen ahal die enpresei, ordenantza honetan ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte.

7. artikulua. Udalak zilegi izanen du lankidetza hitzarmenak sinatzea enpresa erabiltzaileekin, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 108.2 artikuluan aipatu moduan.

TARIFEN ERANSKINA

Atalondo edo ezkaratzeko zerbitzuak.

1._Administrazioek lokalak erabiltzeagatik, metro karratu bakoitzeko kuota, urtean: 57,40 euro.

2._Zaindegia erabiltzeagatik, uzten den fardel bakoitzeko, 30 kiloko edo 400 dezimetro kubikoko, orduko. Betiere eguneko gehienez ere 4 euro ordainduta: 0,40 euro.

Bidaiariendako ibilgailu-zerbitzuetako nabea.

3._Bidaiariendako ibilgailuen zerbitzu erregularrek nabea erabiltzeagatik, sartzen edo ateratzen den zerbitzu bakoitzeko: 1,35 euro.

Tarifa murriztua aplikatuko zaie 10 kilometrotik beherako zerbitzua egiten dutenei, betiere egunean egindako zerbitzuen arabera, eta horretarako, aurreko tarifei ondoko murriztapenak aplikatuko zaizkie:

_Egunean 6 zerbitzu bitarte: %25.

_Egunean 6 baino gehiago egiten baditu: %50.

4._Behin-behineko zerbitzuak, eta bereziak, sartzen edo ateratzen den aldiko: 1,35 euro.

Zerbitzu Orokorrak:

5._Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatik, geltokitik atera edo geltokira ailegatzen diren bidaiariei saldutako txartel bakoitzeko: 0,07 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ELIKAGAIEN ETA INGURUMEN-LAGINEN GAINEKO SAIAKUNTZA KIMIKO ETA MIKROBIOLOGIKOAK EGIN ETA KOMUN PUBLIKOAK ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

18. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea ondokoek sortzen dute:

a) Udalaren Labotategiak saiakuntza fisiko-kimiko eta mikrobiologikoak egitea, eta halako beste hainbat ere.

b) Komun garraiagarrien zerbitzu publikoa.

Zerga ordaindu beharra

3. artikulua. Zerga ordaindu beharra ondokoetan sortzen da:

1. Analisietarako eskabidea aurkezten denean, 2.a) artikuluan aurreikusitako kasuan. Analisiaren emaitzak jasotzeko ezinbestekoa izanen da behar dena aurretik ordaintzea.

2. 2. b) artikuluan aurreikusitako kasuan, komun garraiagarriak erabili aurretik.

Nork ordaindu behar

4. artikulua. Tasa ordaintzeko betebeharra dute, zergadun gisara, pertsona fisiko zein juridikoek eta, nortasun juridikorik izan gabe ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten erakundeek, baldin eta ordenantza honen xede diren zerbitzuak eskatu eta erabiltzen badituzte.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Udalaren laborategia.

I.1. Saiakuntza kimikoak:

Uretan:

_pHa: 9,10 euro.

_Uhertasuna: 9,10 euro.

_Eroankortasuna: 9,10 euro.

_Kloroa, librea eta osotara: 27,10 euro.

_Pergamantoarekiko oxidakortasuna: 11,20 euro.

_Amonioa: 27,50 euro.

_Nitratoak: 16,50 euro.

_Nitritoak: 27,10 euro.

_Alkalinitatea: 11,20 euro.

_Guztizko gogortasuna: 11,20 euro.

_Kaltzioa: 11,20 euro.

_Magnesioa: 11,20 euro.

_Kloruroak: 11,20 euro.

_Sulfatoak, uretan: 32,20 euro.

_Metalak, uretan (Al, As, Cd, Cu, Fe, Mn, Pb) AA bidez, grafitozko labean: 51,70 euro.

_Uraren edangarritasuna neurtzeko analisi kimikoa: 84,40 euro.

_Azido isozianurikoa, igerilekuetan: 27,30 euro.

Elikagaietan (analisi orokorrak):

_Hezetasuna,: 102.º gradutan: 7,40 euro.

_Errautsak: 7,40 euro.

_Proteinak: 29,30 euro.

_Soxhlet gantza: 27,70 euro.

_Soxhlet gantza, aurreko hidrolisi azidoarekin: 41,20 euro.

_Kloruroak : 27,10 euro.

_Sulfitoak (kualitatiboa): 13,20 euro.

_Sulfitoak (kuantitatiboa): 29,80 euro.

_Kontserbatzaileak, HPLC bidez (azido bentzoikoa eta sorbikoa, metila, etila eta propilparabenak): 90,90 euro.

_Metalak elikagaietan (Cd, Pb), AA bidez, grafitozko labean: 59,20 euro.

Elikagaietan (analisi bereziak):

.Olioetan:

_Azidotasuna: 13,20 euro.

_Peroxidoen indizea: 16,80 euro.

_Errefrakzio indizea: 10,00 euro.

_K232, K270, ?K: 16,50 euro.

_Gantz-azidoen profila: 65,30 euro.

_Esterolen profila: 84,40 euro.

_Frakzio polarra, berotutako olioetan: 44,00 euro.

.Haragietan:

_Hidroxipolina: 42,30 euro.

_Nitratoak eta nitritoak, HPLC bidez: 43,70 euro.

_Espezien determinazioa (ELISA): 43,80 euro.

_Esneetan eta esnekietan:

_Estraktu lehorra: 11,20 euro.

_Gantza (Gerber): 11,20 euro.

_Laktosa: 24,70 euro.

_Fosfatasa: 12,70 euro.

_Espezien determinazioa (ELISA): 43,80 euro.

.Eztian:

_Hezetasuna (errefrakzio indizea): 10,00 euro.

_Fruktosa, glukosa, sakarosa: 65,40 euro.

_Hidroximetilfurfurala: 16,50 euro.

_Diastasa indizea: 28,00 euro.

_Arrainetan eta arrantza-elikagaietan:

_Azido borikoa (kualitatiboa): 13,20 euro.

_Merkurioa CVAA bidez: 59,20 euro.

_Q.A.C. (Materia aktibo kationikoa): 45,90 euro.

_Histamina : 108,00 euro.

I.2. Mikrobiologiako saiakuntzak:

Uretan:

_Aerobioen kontaketa: 18,70 euro.

_Echerichia coli-ren kontaketa: 27,70 euro.

_Koliformen kontaketa: 16,60 euro.

_D taldeko estreptokokoen kontaketa: 19,80 euro.

_Pseudomona aeruginosaren kontaketa: 27,70 euro.

_Clostridium perfringensen kontaketa: 27,70 euro.

_Uraren edangarritasuna neurtzeko analisi mikrobiologikoa: 83,90 euro.

Elikagaietan:

_Lagina prestatzea: 10,60 euro.

_Aerobioen kontaketa: 18,70 euro.

_Enterobacterioen kontaketa: 18,70 euro.

_Koliformen kontaketa: 16,60 euro.

_Echerichia coli-ren kontaketa: 27,70 euro.

_Staphylocuccus aureusen kontaketa: 27,70 euro.

_Clostridium sulfitoerreduktoreen kontaketa: 27,70 euro.

_Lizun/legamien kontaketa: 18,70 euro.

_Salmonellaren kultiboa, isolamendua eta identifikazioa: 56,20 euro.

Bestelako analisiak egiteko, laborategian galdetu.

II. epigrafea._Komun garraiagarriak, txanponen bidez irekitzekoak.

_Erabilera bakoitza: 0,20 euro.

ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

19. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematea da, Kode Zibila aldatu zuen abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean.

Zerga ordaindu beharra

3. artikulua. Ezkontza zibila egiten den unean berean sorraraziko da ordaintzeko betebeharra. Udal bulegoetan ezkontza zibila egin izanaren eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria dagokion tasa ordaindu ondoren emanen da.

Subjektu pasiboari egotzi dakizkiokeen arrazoiengatik ordenantza honetan aurreikusitako zerbitzu publikoa egiten ez bada, ez da itzuliko ordaindutako dirua.

Nork ordaindu behar

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadun gisara, ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen duten edo haren onuradunak diren pertsonak.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Tarifak.

_Ezkontza bakoitzeko: 93,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOAN ZOLADURA EDO ESPALOIAK MUGITZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

20. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea ondokoa da: erabilera publikoko tokiko lurretan, tokiko errepide, bide eta gainontzeko eremu publikoak barne, zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, tutueria, hodiak eta bestelako instalazioak jarri eta konpontzeko, bai eta eremu publikoan zoladura edo espaloiak mugitzea ere.

Zerga ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatua edo aprobetxamendu berezia hasten denean sortzen da.

Nork ordaindu behar

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadun gisara, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik izan gabe ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, ordenantza honen 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Oinarria, tasa eta tarifak

5. artikulua. Tasa oinarritzat hartuko da egin beharreko aprobetxamendua egin ahal izateko toki entitatearen jabari publikoko zein azalera mugitu edo ireki behar den eta hori bera.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziak zein erabilera pribatuari dagozkion tasak horren gaineko Ordenantza Fiskalak edo horiek arautzeko Udalak hartutako erabakiek gobernatuko dituzte.

Ondasunak eta instalazioak berreraiki, birrezarri edo konpontzea

6. artikulua. Ordaintzeko obligazioa duenak aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, birrezarri eta konpondu beharko ditu.

7. artikulua. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesatuak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarri diren legeei jarraikiz.

8 artikulua. Aurreko artikuluetan ezarritakoa betetze aldera, ordaintzeko betebeharra duenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, bai eta konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko ere.

Gordailua indarra duten arauak edo lizentziaren baldintzak hausteagatik izan daitezkeen zehapenei lotzen ahal zaie. Gordailua berreskuratu ahal izateko, horren aldeko txostena eman beharko da, non indarra duten arauak eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete eta lurzorua behar bezala konpondu dela egiaztatuko baita.

9. artikulua. Gordailuen zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, tarifen eranskinean ezarritakoarekin bat. Gordailua eskudirutan ordaintzen ahalko da, edo kreditu entitate batek edo elkarren bermerako sozietate batek emandako abal zein fidantza solidario bidez. Ondoko kasuetan, gordailua nahitaez eskudirutan ordaindu beharko da:

_Izapide laburreko lizentziak

_Titulartasun-aldaketak, pasabideen lizentzietarako, baldin eta ordenantza honetan ezarritako gordailua gaurkotu beharra badago.

Gordailua ez da beharrezkoa izanen, zintarriak berriz jartzeko, horiek etxebizitzetako edo lurrazpiko garajeetara sartzekoak direnean, administrazio-kontzesioak baldin badira edota lurzati horiek garajetako aurreikusi badira planeamenduan; izan ere, halako kasuetan zintarriak beheraturik egon beharko du eraikuntzak dirauen bitartean.

Zaharberritzeko dirulaguntzei buruzko ordenantzari heldu dioten zaharberritze obren kasuan, gordailuaren zenbatekoa onuradunei dagozkien dirulaguntzek osatuko dute.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Edozein arrazoi dela medio, tokiko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki edo zoladura edo espaloiak mugitu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako "Hirigintza Prozedurari buruzko ordenantzak eta Urbanizazio Ordenantza" izenekoetan eskatutako baldintzak bete beharko ditu, eta, hala egokitzen bada, "Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko lizentziengatik eta eremu publikoan tokia erreserbatzeko Ordenantza" izenekoan eskatutakoa ere bete beharko ditu.

11. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak eta gordailua autolikidazioaren araubidean galdatuko dira, eta horiek eratu edo ordaindu beharko dira Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskaleko kudeaketa arauek ezarritako epearen barruan. Izan ere, arauok aplikatuko dira ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan.

12. artikulua. 1. Izapide laburreko araubideari loturiko lizentzien kasuan, eskatzaileak ondokoak aurkeztu beharko ditu, lizentzia-eskabidearekin batera: autolikidazioko agiria, behar bezala beterik, eta ordainagiria.

2. Autolikidazioko agiria aurkezteko betebeharra ez betetzea tributuei dagokien arau-hauste zehagarria izanen da, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren gaineko ordenantza fiskalaren IV. Kapituluan xedatutakoarekin bat.

3. Autolikidazioa ordaintzeak ez du, inongo kasutan, lizentzia ematea berekin ekarriko, eta ordaindu izanaren gaineko ziurtagiria kendu beharra dago, behin tramitatu eta gero, lizentzia kudeatzen duen bulegotik.

4. Premiazko prozedura bidez baimendutako zangen kasuan, autolikidazioa hilabeteko epean aurkeztuko da, zanga legeztatzen duen ebazpena jakinarazi eta hortik aitzina.

5. Espaloietan barna igarotzeko lizentzien titulartasuna aldatzeko egindako eskaeren kasuan, baldin eta zoladura mugitzeagatik ordaindu beharreko tasen autolikidazioa ez badagokio, ondokoak aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera: autolikidazioko agiria, behar bezala beterik, eta unean-unean indarrean dauden tarifek zenbat jo eta gordailuan horrenbeste ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.

TARIFEN ERANSKINA

Ordenantza fiskal honetan aplikatuko diren tarifak honakoak dira:

I. epigrafea._Zangak irekitzea.

I.1. Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 24,30 euro.

I.2. Etxebizitzak zaharberritzeko dirulaguntzei buruzko ordenantzaren baitako obrak badira, ireki beharreko zanga, laginketa edo zulo bakoitzeko (luzera kontuan hartu gabe): 22,20 euro.

I.3. Zanga, laginketa edo zulo bat irekitzeko, beharrezkoa bada ibilgailuak pasatzen galaraztea, bai osorik bai norabide bat edota gune muntadun samar bat ixten denean, aurreko epigrafeetako tarifak honenbeste igoko dira: %30

II. epigrafea._Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, eta kalapatxak egin edo deuseztea eta zoladura edo espaloiak mugitzea.

_Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 22,20 euro.

III. epigrafea-Gordailuak, zanga, laginketa edo zuloak egiteagatik eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteagatik.

III.1. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzeko:

_Harrizko zoladura den lekuetan, 200,00 euro.

_Zoladura orokorra den lekuetan, 138,00 euro.

_Zoladurarik gabeko lekuetan, 79,00 euro.

III.2. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa bada, luzerako metro bakoitzeko:

_Harrizko zoladura den lekuetan, 241,00 euro.

_Zoladura orokorra den lekuetan, 163,00 euro.

_Zoladurarik gabeko lekuetan, 92,00 euro.

III.3. Zoladuran edo espaloietan mugitutako metro karratu bakoitzeko, alderik handienean, gordailu bat ezartzen da, ibilgailuak espaloietan barna igarotzeko lizentzietan eta eremu publikoetan espazioa erreserbatzeko: 350,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA IBILGAILUEN APARKALEKU ESKLUSIBO GISA EDO HORIEK GELDITZEKO ETA EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMA-LANETAN ARITZEKO EREMU PUBLIKOAN TOKIA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

21. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea ondokoa da: ibilgailuak espaloietan barna sartzea eta aparkatzeko leku esklusiborako nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko edo ibilgailuak gelditzeko eremu publikoa erreserbatzea.

Zerga ordaindu beharra

3. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak urtero sorraraziko dira, urtarrilaren 1ean, eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Tasa sei hilabetetik behin ordaindu beharko da, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren gaineko ordenantza fiskalean ezarritako epe eta baldintzetan.

Aprobetxamenduak urte barnean hasi edo bukatzen diren kasuetan, horren arabera moldatuko da zergaldia, halako eran non kuota hiruhilabete naturalen arabera hainbanatuko baita, hasierako edo bukaerakoa ere barne harturik.

Nork ordaindu behar

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadun gisara, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik izan gabe ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, ordenantza honen 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko aprobetxamendu bereziaren kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horien sarbide diren finka eta lokalen jabeak. Horiek zilegi izanen dute onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako erabilera pribatu edo aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasek dagokien Ordenantza fiskalari edo aplikagarri zaizkien udal erabakiei eginen diete men.

Oinarria, tasa eta tarifak

5. artikulua. 1. Espaloien barnako pasabideen aprobetxamenduaren kasuan, Ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarri gisa hartuko da erabilitako pasabidearen zabalera, bai eta plaza kopurua eta kalearen kategoria fiskala ere, kasuan-kasuan.

2. Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta kalearen kategoria fiskala hartuko dira oinarri.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak Ordenantza fiskal honen Eranskinean jaso dira.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Lizentziak emateko onesten den Arauan xedatutakoak arautuko du lizentzien kontzesioa.

8. artikulua. Ibilgailuak espaloietan barna pasatzea erraztu ahal izateko beharrezko bada zintarria beheratu, tasak ordaindu beharko dira, eta gordailua eratu, "Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak ireki eta eremu publikoan zoladura edo espaloiak mugitzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean ezarritakoaren arabera".

9. artikulua. Seinalatzeko diskoak Udalak emanen ditu, behin autolikidazioko agiria behar bezala beterik eta IV. epigrafean ezarritako tasa ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu eta gero; lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da diskoak paratu, mantendu, behar izanez gero berriro paratu, eta, erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan, horiek kentzea.

10. artikulua. Lizentziaren titularrak beharturik daude, erabilera edo aprobetxamendua bukatu eta gero, erroldan baja ematera, eta zintarria eta espaloia lehengo hartara bueltatzera. Era berean, seinalatze-diskoak ere kendu beharko dituzte. Bestela, ulertuko da aprobetxamenduak segitu egiten duela, zintarria eta espaloia lehengora bueltatu eta diskoak kendu arte.

11. artikulua. Udalaren Ikuskaritza eta Udaltzaingo zerbitzuek, pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori jasotzen duten egoitza edo lekurik ikusten duten orotan, horien berri emanen diote Udalari.

12. artikulua. Ordenantza honetan aldi baterako espaloietan barnako pasabide eta leku erreserbak direla medio ezarritako tasak (tarifen eranskinaren III. epigrafea) Hiritarren Babeseko Alorraren bulegoetan jarritako kutxan ordaindu ahalko dira.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Ibilgailuen pasabideak.

I.1. Etxebizitzei lotutako garajeak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

0 POL. 1 POL. 2 POL. 3 POL. 4 POL. 5 POL. 6 POL. 7 POL. 8 POL.9 POL. 10 POL. 11-12 POLS.

2 ibilgailu bitarte 81,00 72,00 60,00 49,00 40,00 32,00 27,00 23,00 20,81 19,77 18,73 17,69

3tik 5 ibilgailu bitarte 82,00 74,00 61,00 50,00 41,00 33,00 27,00 24,00 21,00 20,10 19,04 17,99

6tik 10 ibilgailu bitarte 135,00 120,00 100,00 81,00 64,00 47,90 34,84 27,22 21,77 20,69 19,60 18,51

11tik 25 ibilgailu bitarte 160,00 143,00 115,00 90,00 68,00 51,00 37,42 29,00 23,39 22,22 21,05 19,88

26tik 50 ibilgailu bitarte 181,00 162,00 130,00 102,00 77,00 58,00 42,37 33,00 26,48 25,16 23,83 22,51

51etik 100 ibilgailu bitarte 217,00 194,00 156,00 122,00 93,00 69,00 50,00 39,67 31,73 30,00 28,56 26,97

101etik 150 ibilgailu bitarte 269,00 241,00 193,00 151,00 114,00 85,00 62,96 49,00 39,35 37,38 35,00 33,00

150 ibilgailutik gora 354,00 316,00 261,00 204,00 154,00 116,00 84,00 66,00 53,00 50,00 47,96 45,00

I.2. Garaje pribatuak, merkataritza edo industriarako: metro lineal bakoitzeko, urtean,

0 POLIGONOA 1 POLIGONOA 2 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

5 ibilgailu bitarte 81,00 67,00 57,00 46,00 72,00 61,00 52,00 44,00 61,00 52,00 45,00 39,00

6tik 10 ibilgailu bitarte 127,00 106,00 88,00 71,00 120,00 101,00 86,00 72,00 101,00 85,00 75,00 63,00

11tik 25 ibilgailu bitarte 213,00 180,00 157,00 133,00 190,00 161,00 140,00 118,00 161,00 138,00 121,00 104,00

26tik 50 ibilgailu bitarte 320,00 272,00 227,00 181,00 286,00 243,00 203,00 162,00 233,00 194,00 162,00 130,00

50 ibilgailutik gora 385,00 325,00 282,00 239,00 343,00 291,00 261,00 213,00 291,00 249,00 218,00 187,00

3 POLIGONOA 4 POLIGONOA 5 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

5 ibilgailu bitarte 51,00 44,00 39,00 33,00 43,00 36,00 33,00 29,00 35,00 31,00 28,00 26,00

6tik 10 ibilgailu bitarte 84,00 72,00 63,00 54,00 69,00 61,00 53,00 47,00 58,00 51,00 46,00 41,00

11tik 25 ibilgailu bitarte 136,00 118,00 104,00 90,00 115,00 101,00 85,00 68,00 91,00 77,00 64,00 51,00

26tik 50 ibilgailu bitarte 182,00 152,00 126,00 102,00 138,00 116,00 96,00 77,00 103,00 86,00 72,00 58,00

50 ibilgailutik gora 245,00 212,00 188,00 159,00 206,00 180,00 150,00 120,00 161,00 135,00 113,00 90,00

6 POLIGONOA 7 POLIGONOA 8 POLIGONO

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

5 ibilgailu bitarte 30,00 27,00 25,00 23,00 27,00 25,00 23,00 21,00 25,00 23,00 22,00 20,00

6tik 10 ibilgailu bitarte 49,00 44,00 40,00 34,84 43,00 40,00 34,00 27,22 39,19 32,66 27,22 21,77

11tik 25 ibilgailu bitarte 67,00 56,00 46,77 37,42 52,00 43,85 36,00 29,00 42,00 35,00 29,00 23,39

26tik 50 ibilgailu bitarte 76,00 63,00 52,00 42,37 59,00 49,00 41,38 33,00 47,00 39,72 33,00 26,48

50 ibilgailutik gora 118,00 98,00 82,00 66,00 91,00 77,00 64,00 51,00 74,00 62,00 51,00 41,46

9 POLIGONOA 10 POLIGONOA 11-12 POLIGONOAK

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

5 ibilgailu bitarte 24,00 23,00 21,00 19,77 24,00 22,00 21,00 18,73 23,00 22,00 21,00 17,69

6tik 10 ibilgailu bitarte 37,23 31,00 25,86 20,69 35,00 29,40 24,50 19,60 33,00 27,76 23,14 18,51

11tik 25 ibilgailu bitarte 39,99 33,00 27,77 22,22 37,89 31,57 26,31 21,05 35,00 29,82 24,85 19,88

26tik 50 ibilgailu bitarte 45,00 37,73 31,00 25,16 42,90 35,00 29,79 23,83 40,52 33,76 28,00 22,51

50 ibilgailutik gora 70,00 59,00 49,00 39,38 66,00 55,97 46,64 37,31 63,00 52,00 44,00 35,00

Ibilgailu bat kalkulatzen da hamar plazako edo zatiki bakoitzeko, auto-omnibusen kasuan, eta gehieneko zamako bi tona metriko edo zatiki bakoitzeko, kamioien edo arrasteko ibilgailuen kasuan.

I.3. Ibilgailuak konpondu, garbitu edo horien olioa aldatzeko lantegiak, edozein eratakoak direla ere, gasolindegiak eta erakustokiak: metro lineal bakoitzeko, urtean,

0 POL. 1 POL. 2 POL. 3 POL. 4 POL. 5 POL. 6 POL. 7 POL. 8 POL.9 POL. 10 POL. 11-12 POLS.

1. aldea 223,00 222,00 184,00 150,00 121,00 99,00 77,00 60,00 48,00 45,80 43,00 40,98

2. aldea 185,00 184,00 153,00 126,00 103,00 85,00 64,00 50,00 40,00 36,18 36,00 34,00

3. aldea 156,00 155,00 131,00 108,00 90,00 72,00 53,00 41,85 33,00 31,80 30,00 28,46

4. aldea 127,00 126,00 107,00 91,00 77,00 58,92 42,85 33,00 26,78 25,44 24,11 22,77

I.4. Garaje publikoak: metro lineal bakoitzeko, urtean,

0 POLIGONOA 1 POLIGONOA 2 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

50 ibilgailu bitarte 285,00 237,00 198,00 159,00 254,00 212,00 177,00 142,00 204,00 170,00 142,00 114,00

50 ibilgailutik gora 343,00 290,00 250,00 211,00 341,00 288,00 249,00 210,00 288,00 246,00 215,00 184,00

3 POLIGONOA 4 POLIGONOA 5 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

50 ibilgailu bitarte 159,00 133,00 111,00 89,00 121,00 101,00 84,00 67,00 90,00 76,00 63,00 50,00

50 ibilgailutik gora 242,00 209,00 185,00 159,00 211,00 180,00 150,00 120,00 161,00 135,00 113,00 90,00

6 POLIGONOA 7 POLIGONOA 8 POLIGONO

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

50 ibilgailu bitarte 66,00 55,47 46,00 36,98 51,00 43,00 36,00 28,89 41,60 34,00 28,89 23,11

50 ibilgailutik gora 118,00 98,00 82,00 66,00 91,00 77,00 64,00 51,00 74,00 62,00 51,00 41,46

9 POLIGONOA 10 POLIGONOA 11-12 POLIGONOAK

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

50 ibilgailu bitarte 39,52 32,94 27,45 21,96 37,45 31,00 26,00 20,80 35,00 29,47 24,56 19,65

50 ibilgailutik gora 70,00 59,00 49,00 39,38 66,00 55,97 46,64 37,31 63,00 52,00 44,00 35,00

I.5. Orduka aparkatzeko lizentziak:

_I.1., I.2., I.3. eta I.4. epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %25 murriztuta.

I.6. Pasabidearen parean dagoen espaloi edo leku publikoan aparkatzeko murriztapen edo debekurik eskatzen ez duten lizentziak, aipatu mugapenak aurretik jarriak direlako, eta baita hamabostaldi edo bestelako aldietan mugatuak badira ere:

_I.1., I.2., I.3. eta I.4. epigrafeetako tarifak %50 murriztuko dira, gau eta eguneko pasabideen kasuan, eta I.5. epigrafekoak ere, ordukako pasabideen kasuan.

II. epigrafea._Lekua erreserbatzea.

II.1. Gau eta eguneko erreserb, metro lineal bakoitzeko, urtean:

0 POL. 1 POL. 2 POL. 3 POL. 4 POL. 5 POL. 6 POL. 7 POL. 8 POL.9 POL. 10 POL. 11-12 POLS.

1. aldea 124,00 123,00 105,00 90,00 77,00 66,00 58,00 46,00 37,03 35,00 33,00 31,00

2. aldea 106,00 105,00 91,00 79,00 68,00 60,00 49,00 38,57 30,86 29,31 27,77 26,23

3. aldea 93,00 93,00 81,00 71,00 62,00 56,00 41,00 32,00 25,71 24,43 23,14 21,86

4. aldea 80,00 79,00 70,00 63,00 56,00 45,00 32,91 25,71 20,57 19,54 18,51 17,49

Baldin eta erreserba txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago, tarifa alde bakar baten neurriaren gainean kalkulatuko da, eta zehazki, luzera handiena duen aldearen neurriaren gainean.

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba:

_II.1. epigrafeko tarifak aplikatuko dira, %25 murriztuta.

III. epigrafea._Espaloietan barnako pasabide eta leku erreserbak, aldi baterako.

III.1. Espaloietan barnako pasabideak, aldi baterako:

Aldi baterako obra edo jarduketa baterako espaloietan barnako pasabideak behar baldin bada, tasa ondoko hauen batura izanen da:

a) Baimendutako pasabidea: 13,00 euro.

b) Pasabideak okupatzen duen metro lineal bakoitzeko: I.3. edota I.5. epigrafeetako tarifak aplikatuko dira, kasuan-kasuan, eta hainbanaketa aprobetxamendu-egunen arabera eginen.

III.2. Aldi baterako leku erreserbak:

Aldi baterako obra edo jarduketa baterako lekua erreserbatu behar baldin bada, tasa ondoko hauen batura izanen da:

a) Baimendutako erreserba: 13,00 euro.

b) Erreserbak okupatzen duen metro lineal bakoitza: II.1. edota II.2. epigrafeetako tarifak aplikatuko dira, kasuan-kasuan, eta hainbanaketa aprobetxamendu egunen arabera eginen.

IV. epigrafea - Seinalatze-diskoak.

Pasabideak seinalatzeko diskoak: 28,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, HIRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALDURA ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATU EDO APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

22. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zerga honen gaia hiriko jabari publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupearen edozein erabilera pribatua edo aprobetxamendu berezia da, betiere Eranskinen tarifetan zedarritu bada, eta ondoko adibideen zerrendan sartzeko modukoa bada:

a) Erabilera publikoko zorupea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, eskora euskarri, aldamio edo gisako instalazioez okupatzea.

c) Pisuetako burdinsare, lukana, arnasbide, ate, karga-aho eta horien gisako elementuak instalatzea, hiriko edozein bide publikotako zorua edo zorupea okupatuz, soto edo erdi-sotoei argia eta aireztapena emateko edota haietara pertsonak eta ibilgailuak sartzeko, bai eta argiteriako sare publikotik argia hartzeko ere.

d) Hiriko edozein bide publikotako hegaldura okupatzea, eraikinak ixteko elementu, terraza, behatoki, balkoi, markesina, olana edo gisako instalazioekin, bai eta eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalkinekin eta kristalez itxitako balkoi eta terrazekin ere.

e) Hariak, hodiak eta galeriak -argi indarra, ura, gasa edo beste edozein fluido eramatekoak-, lineetarako paldoak kableak, horma- besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak, aldamioak eta gisakoak barne, bai eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak ere, baldin eta. hiriko eremu publiko edo jabari publikoko bestelako eremuetan edo haien hegalduran kokatuta badaude.

f) Mahaiak, kadirak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bestelako elementuak paratuz erabilera publikoko lurrak okupatzea, betiere, irabazteko xedea izanik.

g) Kioskoak paratzea, eremu publikoan.

h) Postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jostetako instalazioak erabilera publikoko lurzatietan kokatzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beira-arasak.

j) Erregaiaren deposituak eta hornigailuak eta, oro har, artikulu edo salgaiak instalatzea, eremu publikoko lurzatietan kokaturik badaude.

k) Iragarkiak hiriko jabari publikoko lurzatiak hartuz jartzea, bertan afixak edo publizitateko beste zenbait elementu behin-behinik paratuta, faroletan edo euskarri bertikaletan, baldin eta, azken kasu horretan, publizitatea ez bada kontzesio baten xede.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, hiriko bide publikoetan paraturik.

m) Azienda hiriko eremu publiko edo jabari publikoko lur eta bideetan barna igarotzea.

n) Beste hainbat aprobetxamendu, baldin eta horietan inguruabar berezi batzuk badira, hala nola, arriskugarritasuna, erabilera-maiztasuna, errentagarritasun berezia edo horien antzeko beste zenbait, eta, bereziki, eremu publikora ematen duten fatxadetan kutxazain automatikoak paratzeak dakarren aprobetxamendua.

Zerga ordaindu beharra

3. artikulua. Zerga hauek ordaindu beharra erabilera pribatua edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Erabilera edo aprobetxamendua hasten bada Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik eskuratu gabe, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa ordaintzeak ez ditu erabilera edo aprobetxamendu horiek legeztatuko, eta instalazioak kentzeko agindua eman ahalko da, inolako kalte-ordainik gabe.

Ordenantza honen xede diren erabilera pribatuak edo aprobetxamendu bereziak tasa aldizka sortzea eskatzen badute, tasa urtero sorraraziko da, urtarrilaren 1ean, eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Erabilera edo aprobetxamendua urte barnean hasi edo bukatzen diren kasuetan, horren arabera moldatuko da zergaldia, halako eran non kuota hiruhilabete naturalen arabera hainbanatuko baita, hasierako edo bukaerakoa ere barne harturik.

Nork ordaindu behar

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadun gisara, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik izan gabe ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta hiriko jabari publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupearen erabilera pribatu edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo haiei onura ateratzen badiete.

Eremu publikoan paratzen diren zaborrontzien kasuan, halakotzat hartuko dira zaborrontziak paratzeko baimena, Udalak emanda, jaso duten enpresak.

5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoru, hegaldura eta zorupea erabili edo horien aprobetxamendua egiteagatik ordaindu beharreko tasek dagokien ordenantza fiskalari edo aplikagarri zaizkien udal erabakiei eginen diete men.

Oinarria, tasa eta tarifak

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria erabileraren edo aprobetxamenduaren iraupenak eta okupatutako eremu publikoaren neurriek xedatuko dute.

7. artikulua. Tarifak honako ordenantza honen eranskinean jaso dira.

Enkante publikoaren prozedura erabiliz gero, tasaren zenbatekoa kontzesioa, baimena edo esleipena zein proposamenari eman eta horren balio ekonomikoaren arabera xedatuko da.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Erabilera pribatuak edo aprobetxamendu bereziak berekin udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura ekartzen badute, onuradunak, egokitzen ahal zaion tasa ezertan galarazi gabe, aipatu horiek guztiak berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaindu beharko du, bai eta zenbateko hori aurretik gordailu gisa utzi ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, eta haiek zenbakietara ekartzeko udal teknikari batek txostena emanen dute, aurretik.

Gordailua indarra duten arauak edo lizentziaren baldintzak hausteagatik izan daitezkeen zehapenei lotzen ahal zaie. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aurretik aldeko txostena ematea, indarra duten arauak eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete direla eta zoladura behar bezala konpondu dela azaldurik.

Eremu publikoa zaborrontziekin okupatzen bada, gordailu orokor bat eratuko da baimendutako enpresa bakoitzak egin behar dituen instalazio guztietarako, Eremu publikoan zaborrontziak paratzeari buruzko Ordenantzan xedatutakoarekin bat.

9. artikulua. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak suntsitutako gauzek zenbait balio duten edo kaltetutakoen balio-galera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko dira interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindako kalteak.

Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.

10. artikulua. 1. ordenantza honetan araututako tasei lotutako erabilera edo aprobetxamenduak dagokion errolda edo zentsuan jasoko dira, betiere ohikoak eta etengabeak badira. Tasa sei hilabetetik behin ordaindu beharko da, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren gaineko ordenantza fiskalean ezarritako epe eta baldintzetan.

2. Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero, txartela jaso beharko da, behar bezala dataturik, horretarako izendatutako langileen eskutik.

3. Eremu publikoa zaborrontziekin okupatuz gero, enpresa baimenduek okupazioei dagozkien tasen autolikidazioak aurkeztu beharko dituzte hilabetero, autolikidazioa zer hilabetetakoa izan eta okupazioa hilabete horretan amaitu bada. Horretarrako, udal administrazioak eskura jarriko duen prozeduraz baliatu beharko da. Autolikidazioa eta horren ordainketa zein hilabeteri egokitu eta hurrengo hilabetearen lehenbiziko 20 egun naturalen epean egin beharko dira. Autolikidazioa egiteko obligazioak ez du ezertan galarazten udal administrazioari adierazi beharra, gutxienez edukiontziak paratu baino egun bat lehenago, okupazioa gauzatuko dela, bai eta zenbat edukiontzi paratuko diren eta non, edukiontzien neurriak eta zerbitzua nori egin behar dioten, instalazio edo kokapen hori ukatu edo aldarazi ahal izateari kalterik egin gabe.

4. Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da, eta tasa lizentzia edo baimena eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik baldin badago; hala ez bada, pagamendua erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, halako maneran non ulertuko baita erabilera edo aprobetxamendua bukatzen dela partikularrak Udalari horren berri jakinarazten dion momentuan. Partikularrak jakinarazteko duen betebeharra betetzen ez badu, ulertuko da erabilerak edo aprobetxamenduak ikuskatzailetzako zerbitzuek baimendutako okupazioa amaitu dela egiaztatu arte segitu dutela.

Erabilera edo aprobetxamendua sasoi osorako ematen bada, prezio publikoa hiruhilekoz hiruhileko ordaintzen ahal da, behin horiek iragandakoan. Ez da eginen hiruhilekoaren likidaziorik, erabilera edo aprobetxamenduari uko egiten bazaio, hiruhileko hori bukatu baino gutxienez hilabete bat lehenago.

5. "Mahai, kadira eta mahaitxoak" izeneko 1. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala itzultzera behartuta dago, soilik.

11. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak eta fidantzak Hiritarren Babeseko Alorraren bulegoetan jarritako kutxan ordaindu ahalko dira, ondoko kontzeptuak direla medio sortuak badira:

a) Merkatu txikiak eta saltoki finko eta ibiltariak, Sanferminetan.

b) Taberna-ibilgailuak.

c) Ganadu-ferietan, salmentetarako erabilerak.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Zoruaren erabilera edo aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, barrak eta ostalaritzako jardueretarako beste zenbait baimen:

I.1.1. Metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean:

0 POL. 1 POL. 2 POL. 3 POL. 4 POL. 5 POL. 6 POL. 7 POL. 8 POL.9 POL. 10 POL. 11-12 POLS.

1. aldea 60,00 60,00 51,70 43,30 32,77 24,49 17,78 13,87 11,07 10,52 9,96 9,40

2. aldea 51,70 51,70 45,70 36,10 27,29 20,36 14,76 11,52 9,28 8,83 8,27 7,83

3. aldea 45,70 45,70 38,60 30,00 22,70 17,00 12,30 9,62 7,71 7,38 6,93 6,60

4. aldea 39,60 38,60 30,90 24,00 18,23 13,53 9,84 7,71 6,15 5,82 5,60 5,26

I.1.2. Sanferminetan, baimendu ahal dira urte osorako baimena duten terrazak handitzea, edo baimenak jaietarako bakarrik eman. Bi kasuetan, behar den baimena eskatu beharko da, eta horretarako idazkia aurkeztu beharko da, Udalaren Erregistro Orokorrean. Baimena uztailaren 6tik 14ra bitarteko eperako emanen da, bi egun horiek barne.

Hau izanen da aplikatuko den tarifa:

_Katastroko 0 eta 1. poligono fiskaletako 1. aldean, baimenduriko metro karratu bakoitzeko: 55,00 euro.

_Gainerakoan, baimenduriko m² bakoitzeko: 35,00 euro.

I.1.3. Eguneko tarifa, beste hainbat erabileratarako, horiek urtebete baino gutxiago iraunez gero:

_Metro karratuko eta eguneko: 5,00 euro.

I.2. Azoka txikiak, metro linealeko edo horren zatiki bakoitzeko:

_Elikagai, arropa eta oinetakoen salmenta:

_Eguneko: 3,70 euro.

_Denboraldiko: 149,50 euro.

Eskulanen, liburuen, numismatikaren eta kulturazkotzat hartzen diren beste gai batzuen salmenta:

_Eguneko: 1,40 euro.

_Denboraldiko: 55,40 euro.

I.3. Merkatu txikiak:

Eskulan txikien, bisuteriaren eta bestelako produktu baimenduen salmenta, toki bakoitzeko:

_Eguneko: 3,90 euro.

_Denboraldiko: 58,00 euro.

_San Fermin: 27,15 euro.

Denboraldiko tarifak ez du barne hartzen Sanfermin egunetako okupazioa.

Tarifa hauek hasierako preziotzat joko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.4. Baldin eta Sanferminetarako Udaleko organo eskudunak salmenta ibiltaria baimentzen badu Iruñean, jarduera horrek 69,00 euroko tasa bat sorraraziko du, horretan jardunen duen pertsona bakoitzeko, uztailaren 6tik 14ra bitarteko eperako.

Halaber, saltoki finkoen instalazioa enkantez besteko prozeduraz baimentzen bada, horiek 49,00 euroko tasa sorraraziko dute, postu horiek salmentarako betetzen duten metro lineal bakoitzeko. Udalak instalatzen ahal dituen salmenta-postu finkoen erabilera baimentzen bada, ordaindu behar duenak tasa honetaz gain instalazioen alokairuari dagokion zenbatekoa ere ordainduko du.

Esleipena enkante bidez egiten bada, zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira.

Prezio publiko horiez gain, ondoko fidantza gordailatzeko galdatzen ahalko da: 166,00 euro.

I.5. Taberna-ibilgailuak

Tarifa hori baimendutako ibilgailu bakoitzeko eta erabiltzen den egun bakoitzeko kobratuko da, betiere tokia enkante bidez esleitzen ez bada. 181,00 euro.

I.6. Edukiontziak eremu publikoan paratzea.

Edukiontzi eta egun bakoitzeko: 0,50 euro.

I.7. Banku jardueretarako erabilerak: Fatxadan eta eremu publikora begira ezarritako kutxazain bakoitzeko, urtean,

0 POL. 1 POL. 2 POL. 3 POL. 4 POL. 5 POL. 6 POL. 7 POL. 8 POL.9 POL. 10 POL. 11-12 POLS.

1. aldea 157,00 141,00 113,00 88,00 67,00 50,00 36,00 28,48 22,79 21,65 20,51 19,37

2. aldea 131,00 117,00 94,00 74,00 56,00 41,77 30,28 23,74 18,99 18,00 17,00 16,14

3. aldea 109,00 98,00 78,00 61,71 46,68 34,81 25,32 19,78 15,82 15,03 14,24 13,45

4. aldea 88,00 78,00 63,29 49,37 37,34 27,85 20,25 15,82 12,66 12,03 11,39 10,76

I.8. Kupoiak eta loteria saltzeko kiosko eta kabinak: Ezarritako kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean,

0 POL. 1 POL. 2 POL. 3 POL. 4 POL. 5 POL. 6 POL. 7 POL. 8 POL.9 POL. 10 POL. 11-12 POLS.

88,00 78,00 63,29 49,37 37,34 27,85 20,25 15,82 12,66 12,03 11,39 10,76

1.9. Publizitaterako erabilera:

_Hesiak eta zutoinbakarrak, metro koadro eta eguneko: 0,50 euro.

_Banderatxoak, metro koadro eta eguneko: 1,00 euro.

I.10.1. Jarduera ekonomikoetako bestelako erabilera edo aprobetxamenduak: hamar metro koadroko, egunean, betiere, 10,00 eurotik gora:

0 POL. 1 POL. 2 POL. 3 POL. 4 POL. 5 POL. 6 POL. 7 POL. 8 POL.9 POL. 10 POL. 11-12 POLS.

1. aldea 2,20 1,98 1,58 1,23 0,93 0,70 0,50 0,40 0,30 0,30 0,28 0,27

2. aldea 1,85 1,65 1,32 1,03 0,70 0,58 0,50 0,30 0,26 0,25 0,20 0,20

3. aldea 1,54 1,37 1,10 0,80 0,60 0,48 0,35 0,27 0,20 0,20 0,20 0,19

4. aldea 1,23 1,10 0,80 0,60 0,50 0,39 0,28 0,20 0,18 0,17 0,16 0,10

I.10.2. Jarduera ekonomikoez besteko erabilera edo aprobetxamenduak, itxiturak eta jarduera ekonomikoez besteko edozein okupazio: hamar metro koadroko, egunean, betiere, 10,00 eurotik gora:

0 POL. 1 POL. 2 POL. 3 POL. 4 POL. 5 POL. 6 POL. 7 POL. 8 POL.9 POL. 10 POL. 11-12 POLS.

1,23 1,10 0,80 0,60 0,50 0,39 0,28 0,20 0,18 0,17 0,16 0,10

II. epigrafea._Hegalduraren erabilera edo aprobetxamendu bereziak.

Hegalduraren gainean egiten diren aprobetxamenduetan aplikatu beharreko tarifak "Jarduera ekonomikoez besteko erabilera edo aprobetxamenduak" izeneko I.10.2. epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

III. epigrafea._Zorupearen erabilera edo aprobetxamendu bereziak.

III.1. Ezarritako tanga bakoitzeko, urtean:

0 POL. 1 POL. 2 POL. 3 POL. 4 POL. 5 POL. 6 POL. 7 POL. 8 POL.9 POL. 10 POL. 11-12 POLS.

1.761,55 1.761,55 1.680,10 1.608,15 1.545,75 1.498,15 1.276,01 996,90 797,50 757,61 717,79 677,90

III.2. Gutxieneko kuota, gas-hornidurako sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik:

Metro lineal bakoitzeko, urtean 9,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEK HIRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALDURA ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

23. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea hiriko jabari publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupearen erabilera pribatua edo aprobetxamendu berezia da, hari, hodi eta galerien bidez egindakoa, argi indarra, ura, gasa edo beste edozein fluido eramateko, bai eta kable, horma-beso, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxa, transformadore, errail, baskula, salmenta automatikorako tresna eta horien antzeko beste zenbaiten bidez egindakoak ere, baldin eta hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek ematen dituzten zerbitzuekin zerikusirik badute eta biztanleak oro edo horietako anitz ukitzen badituzte.

Zerga ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtero urtarrilaren 1ean sorraraziko da, eta zergaldiak urte naturala hartuko du, salbu erabilera pribatua edo erabilera berezia urtea hasita hasi edo bukatu egiten den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita, eta kuota hainbanatuko.

Nork ordaindu behar

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadun gisara, hiriko jabari publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupearen erabilera pribatua edo aprobetxamendu berezia egiten duten enpresak, baldin eta hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzeko egiten badute.

Oinarria, tasa eta tarifak

5. artikulua. Kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria enpresek udal mugapean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.

6. artikulua. Aplikatuko den tasa %1,5 izanen da, hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako diru-sarrera gordinen gainekoa.

Tasa hauek bateragarri izanen dira toki eskumeneko zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek erabilera pribatu edo aprobetxamendu bereziren bat egin behar badute, hori egiteko behar den lizentzia eskatu beharko dute.

8. artikulua. Erabilera edo aprobetxamendu hori egin ahal izateko obrarik egin behar badute, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

9. artikulua. Erabilera pribatuak edo aprobetxamendu bereziak udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadurarik ekartzen badu berekin, onuraduna beharturik dago aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun edo instalazioen balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aitzinetik eginda.

Enpresek aprobetxamenduak nola edo halako jarraitasun eta aldizkakotasun batez egiten badituzte, nahiz eta hiriko leku desberdinetan izan, kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko gordailu orokor bat eratzea itundu ahalko da, zeina eskudirutan ordaintzen ahalko baita, edo kreditu entitate batek edo elkarren bermerako sozietate batek emandako abal zein fidantza solidario bidez. Gordailu hori itunean bertan ezarritako aldietan berrikusiko da, eta aipatu aldietako aprobetxamenduek ustez eragindako kalteen arabera kuantifikatuko.

Gordailua indarra duten arauak edo lizentziaren baldintzak hausteagatik izan daitezkeen zehapenei lotzen ahal zaie. Fidantza itzultzeko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik horren aldeko txostena ematea, bertan azalduz indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete direla eta zoladura behar bezala konpondu dela.

10. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik dauden hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek hiru hilero aurkeztu beharko dute udalerrian aurreko hiruhilekoan erdietsi diru-sarrera gordinen gaineko aitorpena.

Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa ordenantza honetan ezarritako arauekin bat kalkulatu beharko da.

11. artikulua. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagokien tasaren zenbatekoa ordaindu beharko dute, Udalean bertan edo horretarako ezarri erakundearen bidez.

ORDENANTZA FISKALA, APARKATZE MUGATU ETA MURRIZTUKO EREMUETAN TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

24. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea ondokoek sorrrarzten dute:

a) MUG eta MUR eremuetako sektoreetako bateko bizilaguna izatea ziurtatzen duen txartela ematea. Txartelak zein ibilgailutarako eskatu eta horixe aparkatzea ahalbidetzen du, dagokion sektorean, urtebetez, eta ordu-mugarik gabe.

b) Trakzio mekanikoko ibilgailuak MUG eremuetan aparkatzea, ordutegi mugatua bitartean.

Zerga ordaindu beharra

3. artikulua. a) Zerga ordaindu beharra sortzen da, 2.a) artikuluan aurreikusitako zergapeko egitatearen kasuan, aipatu txartela eskuratzeko eskabidea aurkezten denean. Hura bideratzeko ezinbestekoa izanen da aurretik dagokion tasa ordaintzea.

b) Zerga ordaindu beharra sortzen da, 2.b) artikuluan aurreikusitako zergapeko egitatearen kasuan, aparkatze mugatuaren erabilera pribatua hasten denean.

Nork ordaindu behar

4. artikulua. Tasa honako hauek ordaindu behar dute:

a) Ibilgailuaren titularra den pertsona fisikoa, baldin eta helbidea MUG eta MUR eremuetako sektore batean badu, bizilagun dela ziurtatzen duen txartela eskuratzearen truke.

b) MUG eremuetan aparkatzen duten gidariak, aparkatze mugatuak zenbat dirauen, hainbeste, arauturiko ordutegia bitartean, eta horretarako gaitzen duen txartela kendu ondoren.

5. artikulua. Bizilagun izaera ziurtatzen duen txartel bakoitzarengatik ordaindu beharreko tasak, lehenetik hasita, Hiritarren Babeseko Alorraren bulegoetan jarritako kutxan ordaindu behar dira.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Bizilagun izaera ziurtatzen duten txartelak.

1._Urte natural baterako emandako txartel bakoitzeko (MUR): 44,95 euro.

_Urte natural baterako emandako txartel bakoitzeko (MUG): 44,95 euro.

2._Txartela galdu, ibilgailua aldatu, eremuz aldatu edo beste edozer ziorengatik, lehenengoaz gain ematen den txartel bakoitzeko: 6,15 euro.

II. epigrafea._MUG eremuetan aparkatzea.

1._15 minutu bitarte: 0,25 euro.

2._15 minututik gora, 3 minutuko zatiki bakoitzeko, gehienez, 120 minutu bitarte: 0,05 euro.

3._10. sektorean, 120 minututik gora 10 minutuko zatiki bakoitzeko, ordu-mugarik gabe: 0,05 euro.

4._Ordaindu osteko tarifa (salaketen baliogabetzea).

4.1. Ordaindu osteko tarifa, aparkatokian tiketean adierazitako denbora baino gehiago emateko: 3,70 euro.

4.2. Ordaindu osteko tarifa, aparkatokian ordaindutako denboraren bikoitza emateko: 10,60 euro.

4.3. Ordaindu osteko tarifa, aparkatzeko gaitzen duen tiketik edo indarreko bizilagun-txartelik gabe: 10,60 euro.

UDALAREN LOKALAK ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

1. araua

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimendutako erabilera hasten denean, baina prezio publikoaren zenbatekoa, gutxienez, ekitaldia egin baino bi egun lehenago gordailatu beharko da.

3. artikulua. Interesatuak erabiltzeari uko egin ahal izanen dio ekintzarako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago, eta kasu horretan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

Nork ordaindu behar

4. artikulua. 1. Udalak bere lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, horrexek du prezio publikoa ordaintzeko betebeharra.

2. Ez dute prezio publikoa ordaindu beharrik haien estatutuetan ondoko helburuak jasota dituzten fundazioek eta elkarteek: haien baitan beste pertsonak hartzen dituzten familien interesak defendatu eta sustatzea, bai eta familia horiek hartutako pertsonenak eta terrorismo-ekintzak edo etxeko indarkeria sufritu dituzten biktimen interesen defentsa eta sustapena ere.

3. Hizkuntza Eskola Ofizialak ez du ordaindu beharko prezio publikorik Calderería kaleko areto nagusia erabiltzeagatik, ikasturtearen hasieran haren Zuzendaritzak jakinarazitako jarduera akademikoen programazioa gauzatze aldera.

Erabilera

5. artikulua. Baimena Udalak bere lokalen erabilerako onetsitako arauekin bat emanen da.

6. artikulua. Jaieguntzat hartuko dira Udal honetako langileen lan egutegian halakotzat ezartzen direnak.

Tarifak

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak Arau honen eranskinean azaltzen dira, eta barne hartuko dute, behar izanez gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Caldereria aretoa edo antzeko lokalak erabiltzea; barne hartzen da agur zibilak emateko erabilera.

_3 orduko edo horien zatiki baterako lagatzea, egunean: 58,00 euro.

_3 ordutik 6ra bitartean lagatzea, egunean: 100,00 euro.

_6 ordutik goitik lagatzea, egunean: 146,00 euro.

II. epigrafea._Murrizketak:

II.1. Lokala gutxienez 5 egunez, jarraian, erabiltzen bada: %20.

II.2. Lokala gutxienez 7 egunez, jarraian, erabiltzen bada: %30.

II.3. Lokala erabiltzen bada Udalak baimendutako jarduerak bizilagunen elkarte irabazi asmorik gabekoek egiteko, betiere horiek Herritarren Elkarteen Udal Erregistroan izena emana dutelarik: %50.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ETA ESKOLETAKO ARETO ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

2. araua

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. 1. Arau honetan ezarritako prezio publikoak Udalaren kirol instalazio eta eskoletako areto eta instalazioak kirol, kultura edo hezkuntzaren esparruetako jarduerak egiteko erabiltze baimenduaren ondorioz emaniko zerbitzuen truke eskatzen dira.

2. Oro har, ez da halako lokalak erabiltzeko baimenik emanen, festa erako jardueretarako, hala nola, bazkari, dantzaldi, kontzertu, feria, azoka eta horrelakoetarako, ezta kasuan kasuko lokal edo instalazioko udal langileen lan-ordutegitik at jarduerak egiteko ere. Ordutegi hori aurten indarra duena izanen da, organo eskudunak onetsitako egutegiarekin bat.

Ikasturte-bukaerako festetan, ikasturte-bukaerako bazkariak barne, zein ikastetxe publikoek antolatutako bestelako festetan, erabilera bakarrik baimendu ahalko da, baldin eta ekitaldiak kasuan kasuko ikastetxeko eskola kontseiluak onartuak badira, eta eskabideak ekitaldiak noiz izan behar duten eta Udalari, gutxienez 15 egun lehenago aurkezten bazaizkio.

3. Aurreikusi gabeko erabilerak salbuespen gisara baimenduko dira, egin beharreko jarduera Udalaren interesekoa bada; nolanahi ere, baimena jasotzen duen pertsonak edo entitateak indarra duten arauekin bat erabili beharko du lokala, bai eta erabilitako instalazioak eta lokalak erabili aurretik nola zeuden eta horrelaxe utzi ere.

Salbuespen gisa eta Udalaren interesekoa izateagatik baimendutako erabilerak instalazioei eta lokalei kalte edo narriadurarik eraginez gero, prezio publikoa ordaindu behar duenak behar bezala leheneratu edo konpondu beharko ditu, halako moduz non instalazioak eta lokalak erabili baino lehenago zeuden egoera berean geldituko baitira, edo, bestela, Udalak hori dela-eta izanen dituen gastuak oro ordaindu beharko ditu.

4. Edonola ere, lagapenaren baldintzak kasuan-kasuan organo eskudunak onetsiko duen baimenean zehaztuko dira, halako eran non, baimen horretan, lagatutako instalazioen suntsipenari edo narriadurari erantzuteko bezainbatekoa bermea eratze aldera eskatzaileari para dakiokeen betebeharra arautu ahalko baita. Hala gordailua itzultzeko nola hori onartutako erantzukizunei aplikatzeko, txostena egin beharko da, aurrez, erabili diren instalazioak eta lokalak nola gelditu diren azalduta.

Ordaindu beharra

3. artikulua. 1. Ordaintzeko betebeharra izanen dute Udalak instalazioak eta lokalak erabiltzeko nor baimendu eta pertsona edo entitate horiek guztiak.

2. Ondoko kasuetan, ez da prezio publikorik galdatuko:

a) Ohiko eskola- eta kirol-jardueretarako erabiltzen badira, baldin eta jarduerak kasuan kasuko ikastetxeko Eskola-Kontseiluak eta IGEk, haien helburu eta jardunen baitan, edo Udalak berak sustatuak badira; kasu honetan, salbuespen gisara, beste ikastetxe bateko patioaren erabilera ere sartuko da.

b) Kirol instalazioak Kirol federazio batek edo horren pareko batek erabili behar baditu, baldin eta erabilera hori Iruñeko Udalarekin egindako hitzarmen jakin baten ondorio bada.

c) Haien estatutuetan ondoko helburuak jasota dituzten fundazioek eta elkarteek lokalak erabiltzeagatik: haien baitan beste pertsonak hartzen dituzten familien interesak defendatu eta sustatzea, bai eta familia horiek hartutako pertsonenak eta terrorismo-ekintzak edo etxeko indarkeria sufritu dituzten biktimen interesen defentsa eta sustapena ere.

d) Lokalak edo instalazioak Nafarroako Gobernuaren ardurapean erabiltzearen truke, Udalaren organo eskudunak interesekotzat jotzen badu egin beharreko jarduera.

e) Lokalak eta instalazioak beste hainbat entitatek erabiltzen badituzte, betiere Udalak haiekin elkarlanean jardun eta hala erabakitzen duenean.

Kudeaketa eta diru-bilketarako arauak

4. artikulua. 1. Kirol instalazioak noiz edo noiz erabiliz gero, prezio publikoa kirol instalazioetan beraietan ordaindu beharko da, eta horiek erabili aurretik.

2. Kiroldegiak erabiltzeko hilabeteko abonurik hartuz gero, ondoko bi modutan ordaintzen ahalko da:

a) Ordainketa bakar batez, abonua noiz hartu eta orduantxe. Kasu honetan %5eko murrizketa aplikatuko da tarifan.

b) Guztizko zenbatekoa bi ordainketa berdinetan zatikatuz. Ordainketa zatikatuz gero, lehen ordainketa abonua eskatzean eginen da, eta bigarrena, uztailaren 1a baino lehen.

3. Eskoletako aretoak eta instalazioak noiz edo noiz erabiliz gero, areto eta instalazio horiek noiz erabiltzeko diren eta, gutxienez, 15 egun lehenago aurkeztu beharko dira haiek erabiltzeko eskabideak. Prezio publikoa Udalaren Diruzaintzan ordaindu beharko da, betiere areto edo instalazioa erabili baino lehen eta behin Udalak baimen espresua eman eta gero Udalaren Diruzaintzak ordaindu izanaren agiria emanen du; agiri hori kasuan kasuko areto edo instalazioaren arduradunari aurkeztu beharko zaio, baimendutako erabileraren baldintza gisara.

4. Artikulu honetan araututakoari dagokionez, erabilera eskaera noiz edo noizkotzat joko da aretoa hilabete batez baino gutxiagoz erabiltzea eskatzen denean.

5. artikulua. Kirol eta eskolako aretoak eta instalazioak modu jarraian erabiltzeko, horiek noiz erabiltzen hasiko eta gutxienez 30 egun lehenago aurkeztu behar da erabilera-eskaera. Prezio publikoa hilabeteka ordaindu beharko da -betiere, aretoa erabili baino lehen-, Udalaren Diruzaintzan, eta horrek ordaindu izanaren agiria emanen du.

6. artikulua. Instalazioetan dauden bitartean, instalazioak edo lokalak erabiltzeko txartel edo baimenak gorde beharko dituzte erabiltzaileek, eta, instalazioen zaintzaileen esku jarri beharko, horiek eskatuz gero.

7. artikulua. Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko baimena dutenek, baldin eta ikusleak ekartzen dituzten jarduerak egiteko baimena badute, horiek kirol arlokoak izan ala ez, sarreren prezioak arautu ahalko dituzte.

Tarifak

8. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean azaltzen dira, eta barne hartuko dute, behar izanez gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

9. artikulua. Baldin eta eskatzaileek arau honen eranskinaren 2.4. epigrafean jasotako murrizketen onuradun izan nahi badute, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte, nahitaez:

a) Murrizketa familia ugaria izateagatik jasotzeko, familia ugariko titulua, betiere, familia ugariei buruzko 20/2003 Foru Legeak ezarritako definizioarekin bat.

b) Murrizketa Familiaren diru-sarrerak direla medio jasotzeko, familiako kide guztiek urtean jasotako diru-sarrera gordin guztien aitorpen justifikatua eta halakorik egiteko betebeharra duten kideen PFEZen gaineko aitorpena, eskaera noiz egin eta orduantxe aurkezteko epea amaiturik duena.

c) Murrizketa minusbaliotasuna dela medio jasotzeko, agiri ofizial bat, non jasoko baita eskatzaileak %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa duela, edo ezintasun iraunkorra zein elbarritasuna dela bide administrazio publikoen diru-prestazioak jasotzearen gaineko egiaztagiria.

d) Murrizketa alarguntza-pentsio baten onuradun izanda urteko diru-sarrera gordinak Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino txikiagoak izateagatik jasotzeko, zein urtetan den eta urte horretan pentsioak zenbat jotzen duen adierazten duen Gizarte Segurantzaren agiria, bai eta eskaera noiz egin eta orduantxe aurkezteko epea amaiturik duen PFEZen gaineko aitorpena ere, edo, halakorik aurkezteko betebeharrik ez badute, urteko diru-sarrera gordin guztien aitorpen justifikatua.

e) Murrizketa terrorismo-ekintzen biktima izateagatik jasotzeko, biktimaren izaera aitortzen duen administrazio-ebazpena edo epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen ziurtagiria.

f) Murrizketa etxeko indarkeriaren biktima izateagatik jasotzeko, hori aitortzen duen epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen ziurtagiria.

g) Murrizketa familiek haien baitan beste pertsona batzuk hartzeagatik jasotzeko, hartzea formalizatzen duen agiria edo hura erabaki duen administrazio-ebazpena edo epaia.

10. artikulua. Tarifak aplikatzeko, ondokoen batuketa hartuko da familiako diru-sarrera gordintzat: zerga oinarri orokorra, likidazio-oinarri berezia, PFEZetik salbuetsiak diren aurkeztutako errentak, non aitorpen horietan sartu ez diren eta urtean-urtean justifikatutako diru-sarrera gordinak jasoko baitira. Familiaren urteko per capita diru-sarrera gordinak aurreko batuketa familia unitateko kide kopuruaz zatituta ateratzen den zenbatekoa izanen dira.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Kirol instalazioak.

I.1. Kirol pista estalia edo erabilera anitzeko aretoa.

I.1.1. Lehendabiziko ordua, aldagelak ere erabiliz: 32,00 euro.

I.1.2. Bigarren ordua eta hurrengoak: 7,00 euro.

Baldin eta kirol pista estalia edo erabilera anitzeko aretoa bi talde edo gehiagok erabiltzen badute, batera, tarifa haien artean hainbanatuko dute.

I.1.3. Epigrafe honetako 1.1.1. eta 1.1.2. kontzeptuak direla-eta aplikagarri diren tarifak aparte utzirik, kirol pista estalia denboraldi osoan ikusleak ekartzen dituzten txapelketetako partiduak jokatzeko erabiltzen duten klub edo elkarteek, haiek doan izanik ere, ondoko zenbatekoa ordainduko dute, aldi bakar batez, eta kirol pista estalia denboraldi bakoitzeko erabiltzeagatik, kuota berezi gisara: 220,00 euro.

I.1.4. Ikusleen aurrean egiteko diren noizbehinkako kirol jarduera eta ikuskizunak, betiere doanekoak badira, ekitaldi edo emanaldi bakoitzeko: 320,00 euro.

I.1.5. Ikusleen aurrean egiteko diren noizbehinkako kirol jarduera eta ikuskizunak, sarrera kobratuz gero, ekitaldi edo emanaldi bakoitzeko: 820,00 euro.

I.1.6. Kirolez besteko erabilerak, ikusleen aurrean egiteko diren jarduera eta ikuskizunak, horiek doan izanik ere, ekitaldi edo emanaldi bakoitzeko: 820,00 euro.

_Muntatze eta desmuntatzeko egun bakoitzeko, 310,00 euro.

I.1.7. Murrizketak (II.1, II.2 eta II.3 epigrafeetarako oharra): Kirol pista estalia edo erabilera anitzeko aretoa erabiltzen dituzten klub edo elkarteek, kirol-denboraldian barna (irailaren 15etik ekainaren 15era) guztira erabilitako orduen kopuruaren arabera, ondoko murrizketa-portzentajeak izanen dituzte hobari:

_1.000 ordutik goitik erabilita: %40

_751 eta 1.000 ordu bitarte erabilita: %30

_501 eta 750 ordu bitarte erabilita: %20

_250 eta 500 ordu bitarte erabilita: %10

I.2. Muskulazio gela. Banan-banako erabilera, aldagela erabiltzeko eskubidea barne:

I.2.1. Pertsona eta ordu bakoitzeko: 5,00 euro.

I.2.2. 20 aldiz erabiltzeko abonua, pertsona eta ordu bakoitzeko: 50,00 euro.

I.3. Trinketea. Banakako erabilera, aldagela erabiltzeko eskubidea barne, pertsona eta orduko: 5,00 euro.

I.4. Kanpoko kirol pista

I.4.1. Lehen ordua, aldagelak erabilita: 18,00 euro.

I.4.2. Bigarren ordua eta hurrengoak, edo lehenbiziko ordua aldagelarik gabe: 3,00 euro.

I.4.3. Pista osoa erabiltzea, hezkuntza edo kultur ekitaldietarako: 65,00 euro.

_Muntatze eta desmuntatzeko egun bakoitzeko: 65,00 euro.

Instalazio horiek aparteko jarduerak egiteko lagatzeak berekin badakar udal langile gehiago aritu behar izatea, dagokien prezio publikoaz gain, honenbeste ordaindu beharko da langile eta ordu bakoitzeko: 20,00 euro.

II. epigrafea._Kirolguneak.

II.1. Igerilekuak eta instalazio osagarriak: udako denboraldia (ekainak 15 - irailak 15).

II.1.1. Egun baterako sarrerak. Lanegunetan:

_2tik 14 urte bitarte: 2,50 euro.

_14tik 25 urte bitarte: 4,00 euro.

_25etik 65 urte bitarte: 4,00 euro.

_65 urtetik gora: 2,50 euro.

II.1.2. Egun bateko sarrera, jaiegunetan eta Sanferminetan.

_2tik 14 urte bitarte: 2,50 euro.

_14tik 25 urte bitarte: 5,00 euro.

_25etik 65 urte bitarte: 5,00 euro.

_65 urtetik gora: 2,50 euro.

II.1.3. Denboraldirako abonuak.

_2tik 14 urte bitarte: 36,00 euro.

_14tik 25 urte bitarte: 54,00 euro.

_25etik 65 urte bitarte: 72,00 euro.

_65 urtetik gora: 36,00 euro.

II.1.4. 30 egunetako abonuak (elkarren segidako egun naturalak).

_2tik 14 urte bitarte: 18,50 euro.

_14tik 25 urte bitarte: 28,70 euro.

_25etik 65 urte bitarte: 36,90 euro.

_65 urtetik gora: 18,50 euro.

II.2. Igerileku estalia eta instalazio osagarriak. (urtarrilak 1 - abenduak 31, salbu eta udako denboraldia).

II.2.1. Egun bateko sarrera.

_2tik 14 urte bitarte: 3,50 euro.

_14tik 25 urte bitarte: 5,00 euro.

_25etik 65 urte bitarte: 5,00 euro.

_65 urtetik gora: 3,50 euro.

II.2.2. 30 egunetako abonuak (elkarren segidako egun naturalak, mugaeguna abenduaren 1a delarik).

_2tik 14 urte bitarte: 18,50 euro.

_14tik 25 urte bitarte: 28,70 euro.

_25etik 65 urte bitarte: 36,90 euro.

_65 urtetik gora: 18,50 euro.

II.2.3. Denboraldirako abonuak.

_2tik 14 urte bitarte: 106,60 euro.

_14tik 25 urte bitarte: 148,00 euro.

_25etik 65 urte bitarte: 212,60 euro.

_65 urtetik gora: 106,60 euro.

II.2.4. Beste hainbat zerbitzu: Igerilekuko kale bat ordu batez alokatzea, betiere, Udalaren interesekotzat jota aurrez aurretik baimendu bada. 40,00 euro.

II.3. Instalazioak urte osoan barna erabiltzeko abonua (Urtarrilak 1- Abenduak 31); prezioa, ordainketa zatikatzeko aukera hartuz gero (aldi bakar batez ordainduz gero, %5eko murrizketa aplikatuko da):

_2tik 14 urte bitarte: 115,00 euro.

_14tik 25 urte bitarte: 160,00 euro.

_25etik 65 urte bitarte: 230,00 euro.

_65 urtetik gora: 115,00 euro.

II.4. Murrizketak (II.1, II.2 eta II.3 epigrafeetarako oharra). Ondokoek zer abonu erosi eta horiexen zenbateko osoaren gaineko %50eko murrizketa lortuko dute:

a) Familia ugarietako kideak.

b) Urteko per capita diru-sarrera gordinak Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino txikiagoak dituzten familia unitateetako kideak.

c) Legez aitorturik duten minusbaliotasunek jotako pertsonak, minosbaliotasun hori %33koa bada, edo handiagoa.

d) Alarguntza-pentsioak dituzten pertsonak, baldin eta haien urteko diru-sarrera gordinak Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino txikiagoak badira.

e) Terrorismoaren biktima-izaera aitortua duten pertsonak, epaiaren edo administrazio-ebazpenaren bitartez aitortua ere, haien gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak edo bikotekide egonkorrak.

f) Etxeko indarkeria fisikoaren edo psikikoaren biktima-izaera aitortua duten pertsonak, epai baten bitartez aitortua ere, haien gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak edo bikote egonkorrak, betiere epaiak delituaren erantzule kriminalak jo ez baditu.

g) Bereak ez diren familiek hartuak izan diren pertsonak, ebazpen judizial zein erabaki baten edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren edo pertsona hori babesteko ardura duen entitate publikoaren oniritziaren bitartez hartuak izan badira.

Murrizketa bat baino gehiago jasotzeko eskubiderik edukiz gero, epigrafe honetan ezarritako murrizketak ezin izanen dira metatu.

II.5. Txartel berriak.

_Udalaren akreditazio-txartela galduz gero, hori berriro egitea, txartela bakoitzeko: 10,00 euro

III. epigrafea._Eskoletako aretoak eta instalazioak.

III.1. Ikasgelak eta erabilera anitzeko aretoak.

_Ordu bakoitzeko: 4,00 euro.

III.2. Areto Nagusia.

_Ordu bakoitzeko: 18,00 euro.

III.3. Eskoletako kirol instalazioak.

III.3.1. Kanpoko kirol pistak.

_Lehen ordua, aldagelak erabilita: 13,00 euro.

_Bigarren ordua eta hurrengoak, edo lehenbiziko ordua aldagelarik gabe: 3,00 euro.

_Hezkuntza eta kultur jarduerak, eguneko: 65,00 euro.

_Muntatze eta desmuntatzeko egun bakoitzeko: 65,00 euro.

III.3.2. Gimnasioak.

_Kirol erabilera, lehendabiziko orduan, aldagelak ere erabiliz, ikastetxe guztietan: 21,00 euro.

_Kirol erabilera, bigarren orduan eta hurrengoetan, aldagelak ere erabiliz, ikastetxe guztietan: 7,00 euro.

_Hezkuntza eta kultur jarduerak, eguneko: 75,00 euro.

_Muntatze eta desmuntatzeko egun bakoitzeko: 75,00 euro.

Instalazio horiek aparteko jarduerak egiteko lagatzeak berekin badakar udal langile gehiago aritu behar izatea, dagokien prezio publikoaz gain, honenbeste ordaindu beharko da langile eta ordu bakoitzeko: 20,00 euro.

III.4. Murrizketak (III.1, III.2 eta III.3 epigrafeetarako oharra):

Prezioa %75 murriztuko zaie irabazasmorik gabekoak izan eta Elkarteen Udal Erregistroan izena emana duten b izilagunen elkarteei, baldin eta, dena delako auzoan ekipamendu publiko egokirik ez izateagatik, Udalak baimendutako jarduerak egiteko eskatu badute erabilera, eta, betiere lokala edo instalazioa libre badago.

ADINEKOENDAKO UDAL ZERBITZUEN PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

3. araua

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Tarifen aplikazioa

2. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean aurreikusitakoaren arabera ezarriko dira, eta barne hartuko dute, behar izanez gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

3. artikulua. Tarifa subsidiarioa etxebizitza komunitarioak erabiltzen dituztenei aplikatuko zaie, tarifen 2. epigrafean azaltzen denarekin bat, baldin eta diru-sarrera gordinen eta potentzialen hilabeteko konputuak, hainbanaturik, tarifa nagusiaren %120 gainditzen ez badu.

Tarifa murriztuaren diru-sarrera gordinaren oinarria diru-sarrera errealei potentzialak gehituz kalkulatuko da. Diru-sarrera potentzialak errenta edo likidazioa izan dezaketen jabetzen edo eskubideen titulartasunaren etekin kopuruaren arabera kalkulatuko da.

Konputuan sartuko dira diru-sarrera guztiak, edozein kontzeptutakoak izanik ere: aurreko urteko pentsioak, kapital higigarri nahiz higiezin izanen errentak, etab. Pentsioak banatuko dira 14 hilabetetan, eta errenten diru-sarrerak, 12 hilabetetan.

Arau honetan arautzen diren udal zerbitzuen bi erabiltzaile senar-emazteak badira, tarifa zein den jakiteko, bi ezkontideen "per capita" diru-sarrera batu ondoko kopurua hartuko da oinarritzat.

4. artikulua. Tarifa subsidiarioa aplika daitekeenean, 2. arauan esaten denez, tarifa horren eta orokorraren arteko aldea Udalaren aurrerakintzat hartuko da, gizarte laguntzakoa. Onuraduna edo kausadunak diru kopuru hori itzuli beharko du, baldintza ekonomikoak aldatzen badira edo ondasunen gaineko likidazio edo transmisiorik izanez gero, baita "mortis causa" dela medio ere.

Horretarako, urtero, aurrerakintzat emandako diruaren gaineko zorraren aitorpena sinatu beharko da. Halaber, baldintza ekonomikoak edo, hala balitz, ondarekoak lehengo berak diren edo aldatu diren adierazten duen zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.

Diru-bilketa eta kudeaketarako arauak

5. artikulua. Jantoki zerbitzuetan, prezioa ordaindu beharko da horiek erabiltzen diren unean.

Gainerako zerbitzuetan (etxebizitza komunitarioak eta apartamentuak), prezio publikoa ordaindu beharko da hilabete natural osoen arabera, erabiltzaileak baja ematen ez duen bitartean.

Hilabetearen hasieran edo bukaeran bada, tarifaren hainbanaketa eginen da erabilitako egun naturalen arabera.

6. artikulua. Udalak, diru-sarreren arabera tarifa murriztuaren onuradun izan nahi duten erabiltzaileei likidazioa egiteko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergei buruzko azkeneko aitorpena eskatzen ahal die, halakorik egin behar badute, baita ondare edo diru edukia duten ondasun eta eskubideei buruzkoa ere.

7. artikulua. Zerbitzu horiek emateagatik lortutako diru-sarrerak zerbitzuak zein Departamentuk kudeatu eta horrexek kudeatuko ditu, eta hilabetekako likidazioen kasuan, zerbitzua noiz eman eta ondoko hilabeteko lehenbiziko bost egunetan egin beharko dira likidazio horiek.

8. artikulua. Erabiltzaileek Udalaz beste entitate baten zerbitzuak erabiltzeko dirulaguntzarik jasoz gero, prezio publikoa ordaintzeko sistema bereziak ezarriko dira, aipatutako pertsonek dirua aurreratu beharrik izan ez dezaten.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Udalaren jantokiak.

ERABILTZAILEAREN DIRU-SARRERAK TARIFA, OTORDU ETA PERTSONAKO

350,70 eurotik beheiti 1,00 euro

350,70 eta 408,77 euro bitarte 2,00 euro

408,78 eta 448,62 euro bitarte 2,30 euro

448,63 eta 489,61 euro bitarte 2,80 euro

489,62 eta 430,60 euro bitarte 3,30 euro

530,61 eta 571,59 euro bitarte 3,90 euro

571,60 eta 612,58 euro bitarte 5,10 euro

612,59 eurotik goiti 5,10 euro

II. epigrafea._Etxebizitza komunitarioak.

_Tarifa orokorra, plaza eta hilabeteko: 745,60 euro.

_Tarifa subsidiarioa, plaza eta hilabeteko: Hileko diru-sarreren %80, betiere 2. artikuluarekin bat konputaturik

III. epigrafea._Apartamentu babestuak.

ERABILTZAILEAREN DIRU-SARRERAK KUOTA (% DIRU-SARREREN GAINEAN)

307,91 euro bitarte 10,00

307,92 eta 315,67 euro bitarte 11,35

315,68 eta 324,53 euro bitarte 12,21

324,54 eta 332,28 euro bitarte 13,07

332,29 eta 341,14 euro bitarte 13,93

341,15 eta 348,90 euro bitarte 14,79

348,91 eta 356,65 euro bitarte 15,65

356,66 eta 366,62 euro bitarte 16,51

366,63 eta 373,26 euro bitarte 17,36

373,27 eta 382,12 euro bitarte 18,22

382,13 eta 390,99 euro bitarte 19,08

391,00 eta 398,74 euro bitarte 19,94

398,75 eta 407,60 euro bitarte 20,79

407,61 eta 416,46 euro bitarte 21,66

416,47 eta 424,22 euro bitarte 22,52

424,23 eta 433,08 euro bitarte 23,38

433,09 eta 440,83 euro bitarte 24,23

440,84 eta 448,58 euro bitarte 25,09

448,59 eta 458,55 euro bitarte 25,95

458,56 eta 465,20 euro bitarte 26,81

465,21 eta 474,06 euro bitarte 27,67

474,07 eta 481,81 euro bitarte 28,52

481,82 eta 490,67 euro bitarte 29,39

490,68 eta 499,53 euro bitarte 30,25

499,54 eta 508,40 euro bitarte 31,11

508,41 eta 516,15 euro bitarte 31,96

516,16 eta 525,01 euro bitarte 32,82

525,02 eta 531,66 euro bitarte 33,68

531,67 eta 541,62 euro bitarte 34,54

541,63 eta 549,38 euro bitarte 35,40

549,39 eta 557,13 euro bitarte 36,26

557,14 eurotik goiti Gehieneko tarifa

Gehieneko tarifa ondokoa izanen da:

_Banako apartamentua (euro/hileko): 210,00 euro.

_Apartamentu bikoitza (eur/hileko): 265,00 euro.

Senar-emazteak badira, edo bikote egonkorreko kideak, prezio publiko hauek aplikatuko zaizkie:

_Apartamentu bakuna: per capita errentari baremo orokorra lotuko zaio, eta emaitzari %25 gehituko.

_Apartamentu bikoitza: per capita errentari baremo orokorra lotuko zaio, eta emaitzari %40 gehituko.

Egoera bereziak direla medio, pertsona bakar batek apartamentu bikoitza okupatzen badu, behin erabiltzailearen diru-sarrerak eta ordaindu behar duen prezioa lotzen dituen baremo orokorra ezarrita, emaitzari %20 gehituko zaio.

UDALAREN APARTAMENTUETAKO PREMIAZKO OSTATU-ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

4. araua

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publiko hauek ezarri dira B motako lizentziei dagokien Erregelamenduan zehazten den zerbitzurako. Zerbitzu honek lizentzian aipatutako apartamentuaren erabilera hartzen ditu, haren altzari eta tresnena, baita etxeko gainontzeko zerbitzuen erabilera ere.

Tarifen aplikazioa

3. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak Arau honen eranskinean azaltzen dira, eta barne hartuko dute, behar izanez gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

4. artikulua. Oinarrizko modulutzat ondokoa hartuko da: egongela, sukalde, komuna eta logela bakarreko apartamentua, 30 metro karratu ingurukoa.

Kudeaketa eta diru-bilketarako arauak

5. artikulua. Zerbitzu hau erabiltzeko prezio publikoa hilabetez hilabete ordainduko da, betiere hilekoak osorik eta aurretiaz ordaindu behar direla.

Hasierako edota amaierako ordainketak, hilabete naturalekin bat ez badatoz, egun naturalak hainbanatuz eginen dira.

6. artikulua. Eskabidearekin batera Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako aurkezturiko aitorpenaren kopia aurkeztuko da, halakorik egoki bada, edo, bestela, urtean jasotako diru-sarrera gordinak egiaztatzen dituzten agiriak.

7. artikulua. Tarifen oinarritzat hartuko dira tarifa horiek aplikatu beharreko urtearen aurrekoan jasotako diru-sarrera gordinak. Goian aipatu agiriak aurkezten ez dituztenei gehieneko tarifa ezarriko zaie.

8. artikulua. Zerbitzua erabiltzeko lizentzia eskuratu eta gero hari uko egiten bazaio, hilabete bati dagokionaren %50 ordaindu beharko da. Lizentzia epe laburragorako ematen bada, berriz, ezarritako prezio publikoaren %50 ordaindu beharko da.

9. artikulua. Eranskinean ageri moduan, hilabeteko gutxieneko kuota bat ezarri da, apartamentu bat erabiltzeko lizentzia bakoitzari aplikatzeko, kontsumitutako uraren eta argi indarraren ordainketa gisara.

TARIFEN ERANSKINA

FAMILIAREN URTEKO ERRENTA OINARRIZKO MODULUAK HILEAN, ZENBAT

5.508,64 eurotik beheiti 21,00 euro

5.508,65-6.610,14 euro bitarte 53,00 euro

6.610,15-7.711,65 euro bitarte 79,00 euro

7.711,66-8.813,15 euro bitarte 106,00 euro

8.813,16-9.915,79 euro bitarte 132,00 euro

9.915,80-11.017,29 euro bitarte 158,00 euro

11.017,30 eurotik goiti 182,00 euro

Zenbateko horiei %20 gehituko zaie oinarrizko modulukoarenaz gain erabiltzen den gela bakoitzeko.

Tarifak aplikatzeko, urteko per capita errentatzat hartuko da familia unitateak eskabidea aurkeztu aurreko urtean izandako diru-sarrera gordinen batura familia unitate horren kideen kopuruaz zatituta ateratzen den zenbatekoa.

Gutxieneko kuota, hilean, uraren eta argi indarraren gastuak ordaintzeko: 95,00 euro.

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

5. araua

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publiko hauek dagokion erregelamenduan zehazten diren zerbitzuetarako ezarri dira.

3. artikulua. Prezio publikoa hilabeteka ordainduko da, zerbitzuak eman eta hurrengo hilabetean, betiere hil horren lehendabiziko hamabost egunen barruan.

Tarifen aplikazioa

4. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean jaso dira.

5. artikulua. Prezio publikoa zehazteko, betiere eranskinean adierazitako tarifetan oinarriturik, erabiltzaileek aurkezteko epea amaiturik duen azken ekitaldiari dagokion PFEZen gaineko aitorpena edo likidazioa aurkeztu beharko dute, bai eta ondarearen gaineko zinpeko aitorpena ere.

PFEZen aitorpena egitera beharturik ez badaude, legeak ezartzen duen kopurutik beherako diru-sarrerak eskuratzeagatik, erabiltzaileek diru-sarrera horien gaineko aitorpena aurkeztuko dute, Nafarroako Gobernuaren organo eskudunak zigilatutako zergaren gaineko F-96 agiria aurkeztuta. Horrelako kasuetan eranskinean gutxienekotzat jotzen diren tarifak aplikatuko dira.

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko, urteko per capita errentatzat hartuko da familia unitateak eskabidea aurkeztu aurreko urtean PFEZen zerga oinarri orokorraren eta likidazio-oinarri bereziaren batura familia unitate horren kideen kopuruaz zatituta ateratzen den zenbatekoa. Hileko per capita errenta urteko per capita zati hamabi eginez lortuko da.

Familia unitateak bi kide edo gehiago baditu, eranskinaren I. epigrafean jasotako tarifak %20 gehituko dira.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea - Zerbitzu pertsonalak (higienea, etxeko lanak egiteko laguntza, arropa garbitu eta lisatzea).

HILEKO PER CAPITA ERRENTA TARIFA (EUR/hileko)

LGSren %75etik beheiti 0,10 euro

LGSren %76tik %100era 0,30 euro

LGSren %101etik %120ra 0,50 euro

LGSren %121etik %135era 1,90 euro

LGSren %136tik %150era 3,20 euro

LGSren %151tik %165era 5,90 euro

LGSren %166tik %180ra 9,10 euro

LGSren %181etik %275era 11,80 euro

LGSren %275etik goiti, eta familia unitatearen ondarea,

behin ohiko etxebizitza kenduta, 30.000 eurotik

goitikoa den kasu orotan 16,20 euro

Hileko tarifa kalkulatzeko, ondoko orduak hartuko dira kontuan:

_Laguntza egunero emateko programatu bada, ordu kopurua bider 20 eginen da.

_Laguntza astean behin emateko programatu bada, ordu kopurua bider 4 eginen da.

_Laguntza hamabostean behin emateko programatu bada, ordu kopurua bider 2 eginen da.

_Laguntza hiruhilabetean behin emateko programatu bada, ordu kopurua zati 3 eginen da.

_Laguntza seihilabetean behin emateko programatu bada, ordu kopurua zati 6 eginen da.

II. epigrafea._Janari prestatuen zerbitzuak.

HILEKO PER CAPITA ERRENTA BAZKARIA AFARIA

LGSren %75etik beheitiko diru-sarrerak 1,20 euro 0,60 euro

LGSren %75etik %89,9ra 2,50 euro 1,30 euro

LGSren %90etik %119,9ra 3,60 euro 2,10 euro

LGSren %120tik %149,9ra 4,90 euro 2,70 euro

LGSren %150etik %250era 6,00 euro 3,30 euro

LGSren %250etik goiti, eta familia

unitatearen ondarea, behin ohiko

etxebizitza kenduta, 30.000 eurotik

goitikoa den kasu orotan 7,70 euro 5,60 euro

MARRAZKETARI, PINTURARI ETA ARTEARI BURUZKO BESTE IKASKETA OSAGARRIEN GAINEKO IKASTARO MONOGRAFIKOETAKO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

6. araua

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Sorrarazpena

2. artikulua. Ordaindu beharra ikastaroetako inskripzioa egitean sortzen da, halako eran non ikastaro horiek egin behar dituztenek ordaindu beharko baitute.

Kudeaketa eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Prezio publikoen diru-bilketa kasuan kasuko ikastaroa antolatzeko oinarrietan ezarriko diren tokia eta eran gauzatuko da.

Matrikularen prezioa ikastaroa bertan behera gelditzen denean baino ez da itzuliko.

Tarifen aplikazioa

4. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean azaltzen dira, eta barne hartuko dute, behar izanez gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

5. artikulua. Baldin eta eskatzaileek Arau honen eranskinaren II. epigrafean jasotako murrizketen onuradun izan nahi badute, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte, nahitaez:

a) Murrizketa familia ugaria izateagatik jasotzeko, familia ugariko titulua, betiere, familia ugariei buruzko 20/2003 Foru Legean -zeina maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak aldatu baitu- ezarritako definizioarekin bat.

b) Murrizketa Familiaren diru-sarrerak direla medio jasotzeko, familiako kide guztiek urtean jasotako diru-sarrera gordin guztien aitorpen justifikatua eta halakorik egiteko betebeharra duten kideen PFEZen gaineko aitorpena, eskaera noiz egin eta orduantxe aurkezteko epea amaiturik duena.

c) Murrizketa minusbaliotasuna dela medio jasotzeko, agiri ofizial bat, non jasoko baita eskatzaileak %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa duela, edo ezintasun iraunkorra zein elbarritasuna dela bide administrazio publikoen diru-prestazioak jasotzearen gaineko egiaztagiria.

d) Murrizketa alarguntza-pentsio baten onuradun izanda urteko diru-sarrera gordinak Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino txikiagoak izateagatik jasotzeko, zein urtetan den eta urte horretan pentsioak zenbat jotzen duen adierazten duen Gizarte Segurantzaren agiria, bai eta eskaera noiz egin eta orduantxe aurkezteko epea amaiturik duen PFEZen gaineko aitorpena ere, edo, halakorik aurkezteko betebeharrik ez badute, urteko diru-sarrera gordin guztien aitorpen justifikatua.

e) Murrizketa terrorismo-ekintzen biktima izateagatik jasotzeko, biktimaren izaera aitortzen duen administrazio-ebazpena edo epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen ziurtagiria.

f) Murrizketa etxeko indarkeriaren biktima izateagatik jasotzeko, hori aitortzen duen epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen ziurtagiria.

g) Murrizketa familiek haien baitan beste pertsona batzuk hartzeagatik jasotzeko, hartzea formalizatzen duen agiria edo hura erabaki duen administrazio-ebazpena edo epaia.

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko, ondokoen batuketa hartuko da familiako diru-sarrera gordintzat: zerga oinarri orokorra, likidazio-oinarri berezia, PFEZetik salbuetsiak diren aurkeztutako errentak, non aitorpen horietan sartu ez diren eta urtean-urtean justifikatutako diru-sarrera gordinak jasoko baitira. Familiaren urteko per capita diru-sarrera gordinak aurreko batuketa familia unitateko kide kopuruaz zatituta ateratzen den zenbatekoa izanen dira.

7. artikulua. Murrizketa bat baino gehiago jasotzeko eskubiderik edukiz gero, II. epigrafean ezarritako murrizketak ezin izanen dira metatu. Salbuespen gisara, familia ugaria izateagatik eta familiaren diru-sarrerak direla medio jaso beharreko murrizketak metatzen ahalko dira, gehienez ere, murrizketaren %100era bitarte metatu ere.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Tarifak.

_Ikastaro bakoitzeko matrikula: 130,00 euro.

II. epigrafea._Murrizketak.

II.1. Familia ugaria dela-eta:

_Kategoria orokorreko familia ugariak: %50.

_Kategoria bereziko familia ugariak (7. artikuluan aurreikusitakoa galarazi gabe). %100.

II.2. Familiaren diru-sarrerak direla medio.

_Familiaren urteko per capita diru-sarrera gordinak LGSren %50etik %100era bitarte badira: %50.

_Familiaren urteko per capita diru-sarrera gordinak LGSren %50etik behetikoak badira, betiere ikasleak eskatzen zaion gutxieneko ordu kopurua bete duelarik: %100.

Bestela, murrizketa ondokoa izanen da: %50.

II.3. Minusbaliotasuna dela medio.

_Legez aitortuta %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa duten ikasleek: %50.

II.4. Alarguntza-pentsioagatik.

_Alarguntza-pentsio baten onuradun izanda, urteko diru-sarrera gordinak Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino txikiagoak dituzten ikasleek: %50.

II.5. Terrorismo-ekintzen biktima izateagatik.

_Terrorismoaren biktima-izaera aitortua duten pertsonak, epaiaren edo administrazio-ebazpenaren bitartez aitortua ere, haien gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak edo bikotekide egonkorrak, betiere ikasleak eskatzen zaion gutxieneko ordu kopurua bete duelarik: %100.

Bestela, murrizketa ondokoa izanen da: %50.

II.6. Etxeko indarkeriaren biktima izateagatik.

_Etxeko indarkeria fisikoaren edo psikikoaren biktima-izaera aitortua duten pertsonak, epai baten bitartez aitortua ere, haien gurasoak, seme-alabak eta ezkontidea edo bikotekide egonkorrak, betiere horiek epaiak delituaren erantzule kriminalak jo ez baditu eta ikasleak eskatzen zaion gutxieneko ordu kopurua bete duelarik: %100.

Bestela, murrizketa ondokoa izanen da: %50.

II.7. Norberarena ez den familian hartua izateagatik:

_Bereak ez diren familiek hartuak izan diren pertsonak, ebazpen judizial zein erabaki baten edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren edo pertsona hori babesteko ardura duen entitate publikoaren oniritziaren bitartez hartuak izan badira: %50

JOAQUIN MAYA UDALAREN MUSIKA ESKOLAK EMATEN DITUEN IKASTAROETAN IZENA EMAN ETA PARTE HARTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

7. araua

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Sorrarazpena

2. artikulua. Ordaindu beharra ikastaroetako inskripzioa egitean sortzen da, halako eran non ikastaro horiek egin behar dituztenek ordaindu beharko baitute.

Kudeaketa eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Prezio publikoen diru-bilketa kasuan kasuko ikastaroa antolatzeko oinarrietan ezarriko diren tokia eta eran gauzatuko da.

Matrikularen prezioa ikastaroa bertan behera gelditzen denean baino ez da itzuliko.

Tarifen aplikazioa

4. artikulua. 1. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean azaltzen dira, eta barne hartuko dute, behar izanez gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

2. Ikasleak behin ikastaroa hasita eskolaratuz gero, ikastaroa osatzeko zenbat hilabete falta diren eta horren proportzioan ordainduko dute tarifa, betiere inskripzioa zein hilabetetan egin eta hori barne hartuta.

5. artikulua. Baldin eta eskatzaileek Arau honen eranskinaren III. epigrafean jasotako murrizketen onuradun izan nahi badute, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte, nahitaez:

a) Murrizketa familia ugaria izateagatik jasotzeko, familia ugariko titulua, betiere, familia ugariei buruzko 20/2003 Foru Legean _zeina 6/2005 Foru Legeak aldatu baitu_ ezarritako definizioarekin bat.

b) Murrizketa Familiaren diru-sarrerak direla medio jasotzeko, familiako kide guztiek urtean jasotako diru-sarrera gordin guztien aitorpen justifikatua eta halakorik egiteko betebeharra duten kideen PFEZen gaineko aitorpena, eskaera noiz egin eta orduantxe aurkezteko epea amaiturik duena.

c) Murrizketa minusbaliotasuna dela medio jasotzeko, agiri ofizial bat, non jasoko baita eskatzaileak %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa duela, edo ezintasun iraunkorra zein elbarritasuna dela bide administrazio publikoen diru-prestazioak jasotzearen gaineko egiaztagiria.

d) Murrizketa terrorismo-ekintzen biktima izateagatik jasotzeko, biktimaren izaera aitortzen duen administrazio-ebazpena edo epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen ziurtagiria.

e) Murrizketa etxeko indarkeriaren biktima izateagatik jasotzeko, hori aitortzen duen epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen ziurtagiria.

f) Murrizketa familiek haien baitan beste pertsona batzuk hartzeagatik jasotzeko, hartzea formalizatzen duen agiria edo hura erabaki duen administrazio-ebazpena edo epaia.

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko, ondokoen batuketa hartuko da familiako diru-sarrera gordintzat: zerga oinarri orokorra, likidazio-oinarri berezia, PFEZetik salbuetsiak diren aurkeztutako errentak, non aitorpen horietan sartu ez diren eta urtean-urtean justifikatutako diru-sarrera gordinak jasoko baitira. Familiaren urteko per capita diru-sarrera gordinak aurreko batuketa familia unitateko kide kopuruaz zatituta ateratzen den zenbatekoa izanen dira.

7. artikulua. Murrizketa bat baino gehiago jasotzeko eskubiderik edukiz gero, III. epigrafean ezarritako murrizketak ezin izanen dira metatu. Salbuespen gisara, familia ugaria izateagatik eta familiaren diru-sarrerak direla medio jaso beharreko murrizketak metatzen ahalko dira, gehienez ere, murrizketaren %100era bitarte metatu ere.

8. artikulua. Aurreko ikasturtean ikasgairen batean ohorezko matrikula lortua zutenek eskubidea izanen dute ikasturte berriko irakasgai bereko matrikula dohainik egiteko. Irakasgai hori izan ezean, beste batean erabil dezakete aipatu eskubidea.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Ikastaro arruntak:

_Ikastaroan izena ematea: 45,00 euro.

_Irakasgai bakoitzeko: 75,00 euro.

II. epigrafea._Ikastaro monografikoak.

_Ikastaroan izena ematea: 130,00 euro.

III. epigrafea._Bestelako jarduerak.

_Instrumentu taldeak eta ganbera musika: 52,00 euro.

_Lehiaketetan izena ematea: 10,00 euro.

_Koru jarduna: 52,00 euro.

IV. epigrafea._Murrizketak.

IV.1. Familia ugaria dela-eta:

_Kategoria orokorreko familia ugariak: %50.

_Kategoria bereziko familia ugariak (7. artikuluan aurreikusitakoa galarazi gabe): %100.

IV.2. Familiaren diru-sarrerak direla medio:

_Familiaren urteko per capita diru-sarrera gordinak LGSren %50etik %100era bitarte badira: %50

_Familiaren urteko per capita diru-sarrera gordinak LGSren %50etik behetikoak badira, betiere ikasleak eskatzen zaion gutxieneko ordu kopurua bete duelarik: %100

Bestela, murrizketa ondokoa izanen da: %50

IV.3. Minusbaliotasuna dela medio:

_Legez aitortuta %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa duten ikasleek: %50.

IV.4. Terrorismo-ekintzen biktima izateagatik.

_Terrorismoaren biktima-izaera aitortua duten pertsonak, epaiaren edo administrazio-ebazpenaren bitartez aitortua ere, haien gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak edo bikotekide egonkorrak, betiere ikasleak eskatzen zaion gutxieneko ordu kopurua bete duelarik: %100

Bestela, murrizketa ondokoa izanen da: %50.

IV.5. Etxeko indarkeriaren biktima izateagatik.

_Etxeko indarkeria fisikoaren edo psikikoaren biktima-izaera aitortua duten pertsonak, epai baten bitartez aitortua ere, haien gurasoak, seme-alabak eta ezkontidea edo bikotekide egonkorrak, betiere horiek epaiak delituaren erantzule kriminalak jo ez baditu eta ikasleak eskatzen zaion gutxieneko ordu kopurua bete duelarik: %100

Bestela, murrizketa ondokoa izanen da: %50

IV.6. Norberarena ez den familian hartua izateagatik:

_Bereak ez diren familiek hartuak izan diren pertsonak, ebazpen judizial zein erabaki baten edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren edo pertsona hori babesteko ardura duen entitate publikoaren oniritziaren bitartez hartuak izan badira: %50.

IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLETAKO HEZIKETA ETA ASISTENTZIAKO ZERBITZUENGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

8. araua

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Prezio publikoa Haur Eskoletara joaten diren adin txikikoen guraso, tutore edo legezko ordezkariek ordaindu beharko dute.

Kudeaketa eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da hilabeteka, aurretik eta osorik ordaindu ere, eta Haur Eskolan onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.

Tarifen aplikazioa

4. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak Nafarroako Gobernuak urte eta ikasturte bakoitzean Gobernuaren Haur Hezkuntzako ikastetxeetarako onetsitakoak izanen dira.

5. artikulua. Tarifak zehazteko oinarri diren famili diru-sarrerak familiako kide direnek lortutakoak oro dira. Familiaren diru-sarreratzat Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Aitorpeneko familia unitatearen zerga-oinarria hartzen da.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko obligaziorik ez dutenek ondokoak aurkeztu beharko dituzte:

_Nafarroako Gobernuaren Ogasun Departamentuak emaniko frogagiria, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu ez dela adierazita.

_Haur eskolaren zerbitzua eskatzen duen haurra nor eta horren guraso, tutore edo legezko ordezkarien langile-bizitzari buruzko txostena eta familiaren diru-sarrerak zehazteko behar diren agiriak (soldaten eta pentsioen egiaztagiriak, TC-2 agiriak, eta abar).

6. artikulua. Hileko tarifak eranskinean ezarritakoak dira, eta familiaren per capita errentaren arabera aplikatuko dira.

Aplikatu beharreko tarifak zehazteko, urteko per capita errentatzat famili unitateak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenean jasotako zerga-oinarria, edo, bestela, familiak abuztuaren 1ean dituen diru-sarrerak edo haurra ikastetxera joaten hasten den datan dituenak -baldin eta haurra ikasturtea hasi eta gero hasten bada hara joaten-, betiere behar bezala egiaztatuak, familiak dituen kide-kopuruen artean zatitu eta eragiketa horretatik ateratako zenbatekoa joko da.

Edozein kasutan aitaren zein amaren aitorpena hartuko da aintzat, betiere tartean ez bada banaketari edo dibortzioari buruzko epairik, edo ezkontzaz kanpoko seme-alabarik dela medio hartutako neurri legalik. Kasu horietan, haurraren zaintza eta babesa zer gurasok eduki eta horrexen aitorpena hartuko da kontuan, eta horren zerga-oinarriari epaian xedatutako urteko kopurua gehituko zaio.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azkeneko aitorpena aurkezten ez dituztenei edo famili diru-sarrerrak egiaztatzen ez dituztenei hileko gehieneko kuota aplikatuko zaie.

7. artikulua. Aplikatutako tarifak ezin dira ikasturtean barna berraztertu edo aldatu.

8. artikulua. Haur eskola batean bi haur dituzten familiei %50 murriztuko zaie bigarren haurrari dagokion tarifa, tarifa horrek, edonola ere, ezarritako gutxieneko tarifak beste joko duela.

Haur eskola batean hiru edo haur gehiago dituzten familiei %50 murriztuko zaie bigarren haurrari dagokion tarifa eta ezarritako gutxieneko tarifa ordainduko dute hirugarren seme-alabaren eta hurrengoengatik.

9. artikulua. Haur eskoletan matrikulatutako haurrek orok ordaindu behar dituzte dagozkien tarifak, bidezko arrazoiak direla medio eskolara joaten ez direnean ere. Matrikula formalizatzeak berekin dakar, borondatezko baja egiten den kasuetan izan ezik, ikastetxera joan eta ikasturteko hamaika hilekoak ordaintzeko konpromisoa. Matrikula behin ikasturtea hasita formalizatzen bada, tarifak haurra ikastetxera joaten noiz hasi eta hortik aitzina ordainduko dira, eta borondatezko baja egiten bada, baja zein hiletan eman eta hilabete horri dagokion tarifa oso-osorik ordaintzeko galdatuko da.

TARIFEN ERANSKINA

Erabiltzaile bakoitzari apllikatuko zaion hilabeteko tarifa Nafarroako Gobernuak ikasturte bakoitzean ezarritakoa izanen da.

UDALAK ANTOLATUTAKO HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE IKASTARO ETA JARDUERETARAKO SARRERA, INSKRIPZIO EDO MATRIKULETAKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

9. araua

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak urtean zehar antolatzen dituen hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte ikastaro, ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrerak, matrikulak edo antzeko beste edozein kontzeptu direla-eta, halakoak prezio publikoak aplikatzeko beste arau batzuek hartzen ez dituztenean.

Kudeaketa eta diru-bilketarako arauak

3 artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo inskripzioa edo matrikula egitean.

4. artikulua. Baldin eta eskatzaileek Arau honen eranskinaren II. epigrafean jasotako murrizketen onuradun izan nahi badute, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte, nahitaez:

a) Murrizketa familia ugaria izateagatik jasotzeko, familia ugariko titulua, betiere, familia ugariei buruzko 20/2003 Foru Legeak ezarritako definizioarekin bat.

b) Murrizketa minusbaliotasuna dela medio jasotzeko, agiri ofizial bat, non jasoko baita eskatzaileak %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa duela, edo ezintasun iraunkorra zein elbarritasuna dela bide administrazio publikoen diru-prestazioak jasotzearen gaineko egiaztagiria.

c) Murrizketa alarguntza-pentsio baten onuradun izanda urteko diru-sarrera gordinak Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino txikiagoak izateagatik jasotzeko, zein urtetan den eta urte horretan pentsioak zenbat jotzen duen adierazten duen Gizarte Segurantzaren agiria, bai eta eskaera noiz egin eta orduantxe aurkezteko epea amaiturik duen PFEZen gaineko aitorpena ere, edo, halakorik aurkezteko betebeharrik ez badute, urteko diru-sarrera gordin guztien aitorpen justifikatua.

d) Murrizketa terrorismo-ekintzen biktima izateagatik jasotzeko, biktimaren izaera aitortzen duen administrazio-ebazpena edo epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen ziurtagiria.

e) Murrizketa etxeko indarkeriaren biktima izateagatik jasotzeko, hori aitortzen duen epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen ziurtagiria.

f) Murrizketa familiek haien baitan beste pertsona batzuk hartzeagatik jasotzeko, hartzea formalizatzen duen agiria edo hura erabaki duen administrazio-ebazpena edo epaia.

Murrizketa bat baino gehiago jasotzeko eskubiderik edukiz gero, murrizketak ezin izanen dira metatu.

Murrizketak ez dira aplikagarri izanen, Eranskinaren III. epigrafean taldeetarako adierazitako tarifetan.

5. artikulua. Eskatzaileak %100eko murrizketa jasotzeko eskubidea duenean, prezioaren %50 ordaindu beharko du, matrikula egitean. Kategoria bereziko familia ugarien kasuan, horietako bi kide ego gehiagok ematen badute izena ikastaroetan, bakarrik famili unitateko kide bati bakarrik galdatuko zaio dagokien prezioaren %50 ordaintzea. Kopuru hori behin ikastaroa amaituta itzuliko diote, betiere eskatutako gutxieneko eskola-ordu kopurua bete badu.

6. artikulua. Prezio publikoak ikastaro edo jardueren antolamenduari buruzko oinarriek kasuan-kasuan ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

7. artikulua. Ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla-eta, horri dagokion zenbatekoa itzuli eginen zaio.

Tarifak

8. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean azaltzen dira, edo bestela, egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz, kasuan-kasuan ezarriko dira, eta barne hartuko dute, behar izanez gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Matrikula.

I.1. Euskarazko ikastaroetarako matrikula, ikasturte osoa (urritik maiatzera):

_Astean 3 ordu bitarte: 76,00 euro.

_Astean 6 ordu bitarte: 120,00 euro.

I.2. Zehazki arautu gabeko ikastaro edo jardueretan parte hartzeko matrikula (tarifa ordu bakoitzeko):

_15 ordu bitarte: 2,10 euro.

_16tik 30 ordu bitarte 2,10 euro.

_30 ordutik gora: 1,05 euro.

Tarifa %20 gehituko da, Udalak materialik jarriz gero, ikaslearen eskura.

II. epigrafea._Murrizketak.

II.1. Familia ugaria dela-eta.

_Kategoria orokorreko familia ugariak: %50.

_Kategoria bereziko familia ugariak (5. artikuluan aurreikusitakoa galarazi gabe): %100.

II.2. Minusbaliotasuna dela medio.

_Legez aitortuta %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa duten ikasleek: %50.

II.3. Alarguntza-pentsioagatik.

_Alarguntza-pentsio baten onuradun izanda, urteko diru-sarrera gordinak Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino txikiagoak dituzten ikasleek: %50.

II.4. Terrorismo-ekintzen biktima izateagatik.

_Terrorismoaren biktima-izaera aitortua duten pertsonak, epaiaren edo administrazio-ebazpenaren bitartez aitortua ere, haien gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak edo bikotekide egonkorrak, betiere ikasleak eskatzen zaion gutxieneko ordu kopurua bete duelarik: %100

Bestela, murrizketa ondokoa izanen da: %50.

II.5. Etxeko indarkeriaren biktima izateagatik.

_Etxeko indarkeria fisikoaren edo psikikoaren biktima-izaera aitortua duten pertsonak, epai baten bitartez aitortua ere, haien gurasoak, seme-alabak eta ezkontidea edo bikotekide egonkorrak, betiere horiek epaiak delituaren erantzule kriminalak jo ez baditu eta ikasleak eskatzen zaion gutxieneko ordu kopurua bete duelarik: %100.

Bestela, murrizketa ondokoa izanen da: %50.

II.6. Norberarena ez den familian hartua izateagatik.

_Bereak ez diren familiek hartuak izan diren pertsonak, ebazpen judizial zein erabaki baten edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren edo pertsona hori babesteko ardura duen entitate publikoaren oniritziaren bitartez hartuak izan badira: %50.

III. epigrafea._Etor zaitez Iruña ezagutzera programako bisita gidatuak.

_Ikasle taldeak _Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak izan ezik_, 30 lagun bitarte: 32,30 euro taldeko.

_Ikasleenak ez diren taldeak, 30 lagun bitarte: 95,30 euro/taldeko

MEDIKUNTZAKO, ALBAITARITZAKO, DESINFEKZIO PARKEKO ETA BAINUETXEKO ZERBITZUEN PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

10. araua

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Kudeaketa eta diru-bilketarako arauak

2. artikulua. Arau honetan ezarritako prezio publikoak zerbitzua non eman eta toki horrexetan kokatutako diru-bilketa zerbitzuetan ordainduko dira.

Tarifak

3. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak Arau honen eranskinean azaltzen dira, eta barne hartuko dute, behar izanez gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Desinfekzio parkea.

Desinfekzio parkeko aretoetatik at egindako lan guztiei gutxieneko tarifa bat dagokie, egiten den lanari dagokionaz gain.

Kanpoan egin beharrezko zerbitzuen gutxieneko tarifa: 23,00 euro.

I.1. Desinfekzioak.

_0-100 m² bitarte: 17,00 euro.

_100-200 m² bitarte: 26,00 euro.

_200-500 m² bitarte: 38,00 euro.

_500-1.000 m² bitarte: 64,00 euro.

_1.000 m² baino gehiago: 80,00 euro.

_Desinfekzioko bestelako zerbitzuak: 17,00 euro.

I.2. Desinsektazioak, zerbitzu bakoitzeko.

_Diluitu gabeko produktuarekin: 23,00 euro.

_Diluitutako produktuarekin: 6,00 euro.

II. epigrafea._Bainuetxea.

_Bainua bainontzian: 3,10 euro.

_Dutxa: 1,04 euro.

_Eskuoihala: 0,40 euro.

_Xaboia: 0,40 euro.

_Arropa garbitzea (5 Kg): 5,20 euro.

_Arropa lehortzea: 5,20 euro.

Pertsona behartsuak bainu-etxearen tarifak ordaintzetik salbuetsita egonen dira, baldin eta auzo unitate batean erregistratu eta zerbitzuak erabiltzeko txartela jasotzen badute.

III. epigrafea._Albaitaritza zerbitzuak.

III.1. Amorruaren kontrako txertoa eta identifikazioa (txipa):

_Kanpainako epearen barrenean: Nafarroako Gobernuaren tarifa bera.

_Kanpainako epetik kanpo: %30eko errekargua.

III.2. Osasun txartela berriro egitea: 6,00 euro.

III.3. Animaliak hiltzea: 28,00 euro.

III.4. Pasaporte-agiria egitea, konpainiako animaliek Europako Batasunean salerosteko asmorik gabe zirkulatzeko: 19,00 euro.

HILOBI-KUTXAK ZEIN KUTXA-GORDAILUEZ ETA ERRAUTSETARAKO KOLUNBARIOKO HILARRIEZ OSATURIKO MULTZOAK SAN JOSE UDAL HILERRIAN SALTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ARAUA

11. araua

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Arau honetan ezarritako prezio publikoak hala hilobi-kutxak nola kutxa-gordailuak eta errautsetarako kolunbarioko hilarriak osaturiko multzoak erosten dituztenek ordaindu beharko dituzte.

Kudeaketa eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Prezioa Udalaren Diruzaintzan ordainduko da. Hilobi-kutxak edo kutxa-gordailuak eta hilarriak osaturiko multzoa prezioa ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu eta gero emanen zaio erosleari. Justifikaturik badago, prezio publikoa multzoa eman eta gero egindako hileko likidazioetan jaso ahalko da.

Tarifak

4. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak Arau honen eranskinean azaltzen dira, eta barne hartuko dute, behar izanez gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Hilobi-kutxen salmenta.

_Mandalay kobrezko hilobi-kutxa: 41,50 euro.

_Kutxa gordailuak eta hilarriak osatutako multzoa: 185,00 euro.

UDALAREN GARABI ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

12. araua

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Prezio publikoak ibilgailuak eraman edo tokiz mugitzeko Udalak kontratatutako garabi zerbitzua erabiltzen duten pertsona fisiko edo juridikoek ordaindu beharko dituzte.

Sorrarazpena

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra zerbitzua egiten hasten den une berean sortzen da.

Kudeaketa eta diru-bilketarako arauak

4. artikulua. Zerbitzua Herritarren Babeserako Alorreko bulegoetan aurkeztutako eskabidearen bitartez eskatu beharko da, eta zerbitzua emanen da, baldin eta une horretan ematen ahal bada.

5. artikulua. Prezio publikoa Herritarren Babeserako Alorreko bulegoetan ordainduko da, Eranskineko tarifak aplikatuz eginen den likidazioari jarraikiz, eta likidazio hori ordaintzeko unean bertan jakinaraziko.

Tarifak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak Arau honen eranskinean azaltzen dira, eta barne hartuko dute, behar izanez gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

TARIFEN ERANSKINA

_Garabi bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 56,00 euro.

SANFERMINETAN EKIPAJEEN ZAINDEGI-ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

13. araua

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Prezio publiko hau ordaindu beharko dute ekipajeen zaindegiaren zerbitzua erabiltzen duten partikularrek.

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da fardela gordetzeko uzten den une berean, halako eran non fardel hori ezin izanen baita berriro jaso sortutako zenbatekoa ordaindu gabe.

Tarifak

4. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean azaltzen dira, eta barne hartuko dute, behar izanez gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

Kudeaketa eta diru-bilketarako arauak

5. artikulua. Prezio publikoak Udalak zerbitzuaren ustiapena enpresa bati esleitu eta horrek berak bilduko ditu.

6. artikulua. Enpresa esleipen hartzaileak apuntatu beharko ditu, banan-banan, eta txeketegi bidez, ekipaje-zaindegian egiten diren gordailu eta kobratze eragiketak, eta erabiltzaileei dagokien ordezkagiria emanen zaie.

Gordailuen txeketegiko ondoak alor eskudunean aurkeztuko dira, kontratua bukatutakoan, kobratutakoaren egiaztagiri modura, bildutako dirua Udalaren Diruzaintzan sartu dela egiaztatzen duten agiriekin batera.

7. artikulua. Enpresa esleipen hartzaileak burutu duen jardueraren gaineko txostena aurkeztu beharko du, kontratua amaitu eta 30 eguneko epean. Halaber, behin txostena onetsirik, behar den faktura ere aurkeztu beharko du.

TARIFEN ERANSKINA

1._Fardel eta eguneko: 3,20 euro.

Iragarkiaren kodea: L0620003