156. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LARRAUN

2007ko karga-tasak, zergak eta tasak

Larraungo Udalak, 2006ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

"1. 2007. urterako karga-tasa hauek finkatzea:

_Zergak:

.Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0'80.

.Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0'38.

.Jarduera ekonomikoak: 1,2ko indizea aplikatzea, hirilurraren gaineko balio igoeraen guttieneko kuotei. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denboraldi bakoitzerako ezarritako guttieneko koefizienteak, eta %15eko karga-tasa.

.Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

_Tasak:

Zaborrak:

.Etxebizitzetakoak, elkarteak, landa-apartamentuak eta 8 plaza bitarteko landa-etxeak: 86'92 euro.

.Barreiatuak: 43'48 euro.

.Huviar (jatetxea, taberna, hostala), bentak eta koloniak: 773'51 euro.

.Jatetxeak, tabernak eta aterpetxeak: 361'40 euro.

.Lantegiak, biltegiak, sagardotegiak, Nekazari: 260'71 euro.

.Landa-etxeak (gelakakoak/8 plazatik goitikoak) eta herrietako ostatuak, etxebizitza aparte: 164'17 euro.

.Hostalak, Shell gasolindegia-hornitegia (Mugiro): 531'08 euro.

.Saltokiak: 193'13 euro.

.Huviar (gasolindegia-hornitegia): 724'22 euro.

.Ur hornidura: 40 zentimo/metro kubikoa.

.Irekitzeko lizentziak: 100 euro.

.Hirigintzako txostenak: 100 euro.

.Banantzeak: 30 euro.

Gainerako zerga, tasa eta prezio publikoak aurreko urtean bezala geldituko dira.

2. Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Egintza honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Sailari edo Epaitegiari zuzendua, bi hileko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Larraunen, 2006ko abenduaren 15ean._Alkatea, Maite Astiz Eguzkiza.

Iragarkiaren kodea: L0619972