156. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LIZARRA

Behin betiko onespena 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten ordenantza fiskalei eta prezio publikoen arauei

Udalbatzak, 2006ko urriaren 23an, egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten ordenantza fiskalen eta prezio publikoen arauen aldaketa. Udal Foru Legeari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean jarri eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2006ko azaroaren 10ean.

Kontuan hartuta, horretarako bereziki prestatu den jendaurreko tramitean alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez dela, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedatutakoari jarraituz eta izenburuan aipatzen den iragarkian adierazten den bezala, 2007 urteari dagozkion ordenantza fiskalen eta prezio publikoen arauen aldaketei eginiko hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, egindako aldaketen testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematera ukatu gabe-aipatutako Foru Legean xedatutakoa betetzeko -, erabaki honen eranskinean agertzen baita.

Aditzera ematen da, eta Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz, adieraziz 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen dutela ordenantza fiskalen eta prezio publikoen arauen aldaketa eta ohartarazten da ordenantza hauen aurka _xedapen administratiboak baitira_ ezin dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluaren bitartez errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean; beraz, behin betiko onespen hau inpugnatzeko, bide hauetako bat hartu beharko da:

a) Bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari zuzenean aurkeztuta, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1.998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz.

b) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

ERANSKINA

2. ORDENANTZA: HIRILURREN BALIO IGOERAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2005eko abenduaren 30ekoa, argitaratu zen Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketa bat. Aldaketa hori dela eta, ordenantzaren 2. eta 7. artikuluak ondoko era honetan geratuko dira:

"2. artikulua 1. Zerga honen zergagaia hirilurren balioa igotzean sortzen da, hain zuzen ere, aipatu lurren jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eraketaren edo trasmititzearen ondorioz, edota haien jabetza aldaketaren ondorioz, titulua edozein izanik.

2. Zerga honen ondorioetarako, ondoko kategoriaren batean sartzen direnak hartuko dira hirilurtzat, udal baten katastroan edo katastro-erroldan hiri-unitate higiezin gisa egon ala ez egon:

a) Lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko foru legedian hiri lurzorutzat hartutako lurrak edo hirigintzako planeamendu orokorrean lurzoru urbanizagarri sektorizatu gisa sailkaturikoak, bai eta urbanizagarri gisa sailkaturiko gainerako lurrak, lurzorua sektorizatzeko hirigintza-tresna onesten den unetik.

b) Hirigintza sailkapena edozein izanda ere, gutxienez ere ibilgailuendako sarbideak dituzten lurrak, bai eta ur hornidura, ur hustuketa eta energia elektrikoaren hornidura ere; edo bestela, gutxienez azalera erdia eraikia dutelako eremu sendotuan daudenak.

c) Landalurrak, nekazaritzaren kontrako jarduketak bertan egiteagatik nekazaritzarako erabiltzeko galduak daudenak, baina lurraren izaera aldatua izan gabe.

d) Eraikinek eta horien eranskinek eta haien menpeko eraikuntzek hartutako lurrak.

e) Industria jarduerek hartzen dituzten lurrak.

3. Landalurrak dira aurreko zenbakian xedatutakoaren arabera hirilurtzat hartzen ez direnak. Lur horien balio igoera ez dago zerga honi atxikia.

7. artikulua Lurren eskualdaketetan, zerga sortzen denean duten balioa indarra duen balorazio txostena aplikatzearen ondoriozkoa izanen da, are ondasun berezitzat harturiko zati badira ere edo eskualdaturiko ondasun higiezinaren balioa zehaztu ez bada ere.

Aurrekoa gorabehera, lurraren eskualdaketa egiten den unean indarreko balorazio txostenean azaltzen ez bada lurrak zerga honen ondorioetarako duen hirilur-izaera hori, eta, era berean, lurraren hirigintzako ezaugarriak aldatu badira eta, horrenbestez, balorazio txostenean azaltzen direnak bezalakoak ez badira, behin-behineko likidazioa eginen da balorazio txosten horretan azaltzen den baliotik abiatuta. Zerga sortzen den unean lurrak duen hirigintzako errealitate berriaren araberako balioa finkatzen duen balorazio txosten berria onetsi ondoren, zerga sortu zeneko egunari dagokion behin betiko likidazioa igorriko da eta, bidezkoa bada, ordaindutako soberakina itzuliko.

Hori helburu, balorazio txosten berrian agertzen den balioa zuzenduko da, honela: zerga sortu zen garaian indarra zuen txostenaren arabera hirilur gisa sailkaturiko lur guztietako metro koadroaren batez besteko balio ponderatua zati txosten berriak lur horiexei emandako metro koadroaren batez besteko balio ponderatua, eta zatiketa horretatik ateratzen den koefizientea biderkatuko da txosten berrian agertzen den balioarekin.

Hirilurren balio igoera erreala zenbatekoa den zehazteko, ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

ZO = Bc* U* %P

honela adierazia:

ZO= Zerga oinarria edota lurren balio igoera erreala.

Bc = Lurraren balioa, katastroan.

U = Urte kopurua, balio igoera zenbat urtetan zehar gertatu den.

%P = Portzentajea, lurraren balio igoera zenbat denboran sortu den haren arabaera finkatutakoa, beti ere koadro honen arabera:

Balio igoera zenbat denboran sortu den: urte 1etik 5era bitarte, ehuneko 2,94. 10 urte bitarte: ehuneko 2,60. 15 urte bitarte: ehuneko 2,37. 20 urte bitarte: ehuneko 2,37.

Balio igoera zenbat denboran sortu den

_1 urtetik 5era bitarte: %2,94

_10 urte bitarte: %2,60

_15 urte bitarte: %2,37

_20 urte bitarte: %2,37

6. ORDENANTZA: AGIRIAK EGIN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

2. artikulua aldatzen da eta honako era honetan geratzen da:

Ordainarazpen honen xedea da alderdi batek eskatuta agiriak egiten dituzten edo horien gain ardura duten udal organo eta agintarien jarduera administratiboa:

1._Planoen kopiak.

2._Ziurtagiriak.

3._Fotokopiak.

4._Arma-txartelak.

5._Eskola garraioen baimenak.

6._Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak, salbu eta luzatzen badira, horiek ematerakoan, aldatzerakoan edo, tasapean berraztertzerakoan.

7._Agirien konpultsa.

8._Aurrekontuak eta Ordenantza fiskalak.

9._Txostenak eta kontsultak erantzutea.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Lizarrako planoak eta planoen kopiak

_Planoen fotokopiak, metro lineala: 1,50 euro.

_Lizarrako hiriaren planoak, bakoitza: 2,00 euro.

II. epigrafea._Ziurtagiriak

_Ziurtagiriak, eginbideak, ediktuak, etab. Egiteagatik: 1,50 euro.

_Artxiboko ziurtagiriak egiteagatik: 4,00 euro.

_Katastroko orriak emateagatik: 1,50 euro.

Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia _eginbidez edo gabe_ badoa, I, III eta IV. epigrafeetatik dagozkien tasak ere galdatuko dira.

III. epigrafea._Fotokopiak

_DIN A-4 neurriko fotokopiak: 0,10 euro.

_DIN A-3 neurriko fotokopiak: 0,15 euro.

IV. epigrafea._Konpultsak

_Agirien konpultsagatik, orri bakoitza: 0,10 euro.

V. epigrafea._Inprimakiak

_Zirkulazio zergako alta eta aldaketen inprimakiak: 0,25 euro.

VI. epigrafea._Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak

_Ordenantza bakoitza: 5,00 euro.

_Aurrekontu bakoitza: 5,00 euro.

_Informazioa CDan: 5,00 euro.

_Informazioa disketean: 5,00 euro.

VII. epigrafea._Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak egitea

_Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostena: 37,42 euro.

VIII. epigrafea._Udaltzaingoak emandako txoxtenak

_Udaltzaingoaren txostenak: 32,02 euro.

IX. epigrafea._Arma-txartelak tramitatzea

_Txartel bakoitza: 11,11 euro.

X. epigrafea._Eskola garraioaren baimena

_Baimen bakoitza: 11,11 euro.

7. ORDENANTZA: AUTOTAXIEN, BIDAIARIEN GARRAIO PUBLIKOKO HIRI ZERBITZUEN ETA ALOKATZEN DIREN GAINERAKO IBILGAILUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Karga-tasa %3,3 handitu da, honela geldituko delarik:

TARIFEN ERANSKINA

I._Autotaxi lizentziak ematea: 1.695,97.

II._Lizentzien eskualdaketa: 1.695,97.

III._Ibilgailuak zerbitzuan jarri-aurreko azterketak, urteko azteketa ohikoak eta aparteko azterketak: 47,97.

IV._Lizentzia edo baimena, bidaiarien garraio publikoko hiri zerbitzuak egiteko, 9 plaza baino gehiagoko ibilgailuetan: 22,63.

8. ORDENANTZA: LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAKO BERTZE JARDUKETETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

17. artikulua aldatzen da eta honela geratuko da:

Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesatuari emanen zaio horren berri, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

20. artikulua aldatzen da, honela geratuko delarik:

Hirigintzako txostenak eta prentsako iragarkiak

20. artikulua Partikularrek eginiko obretarako eskabideak direnean eta dagokion Erakundearen iritziz beharrezkoa bada fakultatiboen txostenak erastea, minuta kobratuko da.

Baita ere eskatzailei prentsa argitalpenak kobratuko zaizkie, derrigorrez beharrezkoak direnak.

LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAKO BERTZE JARDUKETETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Antolamendurako plan partzial nahiz bereziak tramitatzea.

Espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 0,09 euro/m².

IV. epigrafea._Birzatiketen eta jabetza banaketen tramitazioa.

A._Espediente bakoitzeko lizentzia emateari dagozkion tasak likidatuko dira bereizten den finkaren azaleraren arabera, bereizketa hori lurzatiketa, birzatiketa, bereizketa edo batasunaren ondorioz bada, betiere ondoko tarifaren arabera: m² bakoitza: 0,15 euro.

VIII. epigrafea._Gutxienez ere ordaindu beharreko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

_Plan partzialak edo bereziak tramitatzea: 423,38.

_Plan partzial edo berezien aldaketen eta xehetasun azterlanen tramitazioa: 211,69.

_Antolamendu planen aurrerapenak edo aurrepoiektuak tramitatzea: 105,94.

_Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 50,44.

_Birzatiketak: 423,38.

_Obra lizentziak: 17,45.

_Hirigintzako aprobetxamenduen transferentziak: 51,38.

9. ORDENANTZA: INGURUMENA BABESTEAREN ALDERA KONTROLATU BEHARREKOTZAT SAILKATURIKO JARDUERETARAKO ETA JARDUERA KALTEGABEETARAKO BAIMENAK EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifen eranskina %3,3 handitu da eta txabiskei buruzko txostenak gehitzen dira, 2. artikulua eta tarifak honela geldituko direlarik:

2. artikulua Zergapeko egintza ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan edo jarduera kaltegabeetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, ondoko kasuetan:

a) Jarduera lizentzia.

b) Jarduera lizentzia berrikustea.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena.

f) Jarduera handitzea, birkalifikatzea, eskualdatzea eta haren titularra aldatzea.

g) Jarduera lizentziaren definizio berria.

h) Lokalak egokitzeari dagozkion txosten eta lizentziak, biltoki edo txabisketako erabiltzeko.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Jarduera lizentzia eta jarduera lizentziaren berrikuspena

_Emandako lizentzia bakoitzagatik: 185,49

II. epigrafea._Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa:

_Jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzia bakoitza: 471,45

_Jarduera kaltegabeak irekitzeko lizentzia bakoitza: 148,50

III. epigrafea._Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, munta handiko lanak, dagokion frogapana behar dutenak, egin ondoan, edo jarduera handitu, birkalifikatu, eskualdatu edo haren titularra aldatzeko baimena.

_Jarduera sailkatuen lokalen kasuan: 329,66

_Jarduera kaltegabeen lokalen kasuan: 74,26

IV. epigrafea._Jarduera lizentzia berriz definitzea.

_Lizentzia berriz definitze bakoitza: 471,45

V. epigrafea._Lokalak egokitzeari dagozkion txosten eta lizentziak, biltoki edo txabisketako erabiltzeko.

_Biltokien gaineko txosten eta lizentziak: 71,16

_Txabiskeen gaineko txosten eta lizentziak: 17,74

10. ORDENANTZA: UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Eranskineko tarifak %3,3 handitu dira, honela geldituko direlarik.

TARIFAK

I. epigrafea._Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerakoordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, bai eta Udal Ondarean sortutako kalteengatik ere, egindakoak: ikustaldi bakoitzagatik: 131,00

II. epigrafea._Eraikinen azterketa, beren segurtasun baldintzei dagokienez, eta ikuskapenak aurri espedienteetan

_Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadoren baten 1,5 orduko lanagatik. 56,69

_Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzeko: 46,69

11. ORDENANTZA: IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Tarifak %3,3 handitu dira eta zenbaki oso hurbilenera borobilduko dira, erosoago baota dirutan kobratzean.

IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ALTXATOKIAN EDUKITZEKO ZERBITZUA EMATEAGATIK ETA ERAMU PUBLIKOAN IBILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea._Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada.

_Ziklomotorrak eta motorrak: 4,65.

_Gehienez ere 3.500 kg. pisatzen duten ibilgailuak: 23,75.

_3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 46,50.

2. epigrafea._Zerbitzua osorik egiten denean eta ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramaten denean.

_Ziklomotorrak eta motorrak: 9,30.

_Gehienez ere 3.500 kg. pisatzen duten ibilgailuak: 46,50.

_3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 70.

3. epigrafea._Eremu publikoan ibilgailua ibilgetzea

ibilgeturiko ibilgailu bakoitza.

_Ziklomotorrak eta motorrak: 4,65.

_Gehienez ere 3.500 kg. pisatzen duten ibilgailuak: 23,75.

_3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 46,50.

4. epigrafea._Ibilgailua altxatokira eraman eta inork erretiratu gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo egun-zati bakoitzeko, honako hau izanen da.

_Ziklomotorrak eta motorrak: 1.

_Gehienez ere 3.500 kg. pisatzen duten ibilgailuak: 2,40.

_3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 3,50.

5. epigrafea._Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi % 15, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

13. ORDENANTZA: HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifak %3,3 handitu dira, honela geldituko direlarik:

HILERRIKO ZERBITZUAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN ERANSKINA

1. epigrafea._Ehorzketak, berrehorzketak eta lurperatze eskubideak

a) Panteoi eta kaperak: 58,85

b) Nitxoa: 30,00

c) Batendako hilobia: 58,85

2. epigrafea._Hobitik ateratzeak

a) Panteoi eta kaperak: 77,45

b) Nitxoa: 38,20

c) Batendako hilobia: 77,45

15. ORDENANTZA: EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Artikulu bat gehitzen da fidantza bat kobratzeko eta tarifa igotzen da honela geldituko delarik:

Fidantza

5. Artikulua 50 eurotako fidantza bat ezarriko da ezkontza bakoitzeko, garbitasuna egiteko.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Tarifak

Ezkontza bakoitza: 120.

16. ORDENANTZA: LIZARRAKO UDALAREN HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Urteko saria %3,3 handitu da eta 22. artikulua honela geldituko delarik:

22. artikulua. Kontuan hartuz azienda-karga, larreen aberastasuna eta ixtegirik dagoen ala ez, Lizarrako Udalak urteko saria 3,05 eurotan finkatu du hektarea bakoitzeko.

17. ORDENANTZA: ESPALOIETAN ETA ZIRKULAZIO MURRIZTUKO ALDEAN BARNA IBILGAILUAK SARTZEKO TASAK ETA APARKATZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO BIDEA GORDETZEKOAK ARAUTZEN DITUENA

6. artikulua %3,3 handituko da; eta finantza kostua aldatuko da, baita ere, poligono fiskalen balioa aldatu da, poligonoen kopurua murrizten da 21etik 3ra, honela geldituko delarik:

6. artikulua Nolanahi dela ere, ibilgailuentzako familia bakarreko etxebizitzetako garajeen, etxebizitzei erantsitako lokalen eta/edo ibilgailu bakarra har dezakeen lokalen sarrera bakoitzagatik, gehieneko kuota 64,14 euro izanen da.

ESPALOIETAN BARNA IBILGAILUAK SARTZEKO ETA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETAKO BIDEA ERRESERBATZEKO TASEI DAGOZKIEN TARIFEN ERANSKINA

Hona aplikatu beharreko adierazpen matematikoa

CU = Ml * Mep * Vpf * Cf%+ Nv * 3 euro

non:

CU = Ordaindu beharreko kuota

Ml = Atearen metro linealak

Mep = Eremu publikoko metroak

Vpf = Poligono fiskalaren balioa.

Cf %= Finantza kostua.

Nv= Ibilgailu kopurua garaje bakoitzeko

I. epigrafea._Ibilgailuen pasabidea

Espaloietan barnako pasabideei dagokienez, kuotaren formula aplikatuko da, egunaren 24 orduen arabera, eta tarifak honako hauek izanen dira:

_Eremu publikoko metroak: 4,5 metro izanen dira.

_Poligono Fiskalaren Balioa:

1. eremua: 717

2. eremua: 528

3. eremua: 352

1. eremuari dagozkion kaleak ondokoak izanen dira: Sorkunde Garbiaren Pas., Antso Azkarra, Antso Jakituna, Karlos II. Gaiztoa, Jaur Gartzia Berrezarle, Coronación Pl., San Andres, San Veremundo, Vianako Printzea, Gustavo de Maeztu (S. Frantzisko Xabierkoa kaletik Sorkunde Garbiaren Pasealekuraino), San Frantzisco Xabierkoa, Aralar mendia Pl.,Huarte Donibanekoa Doktorea, Deierri (Sorkunde Garbiaren pasealekutik Errekoletoen errotondaraino), Santiago Pl., Nagusia, Calderería, Labearen Kalexka, Oñatiko Apezpikua, Fokruen Pl., Nafarroa Behera, Comercio, San Frantzisko Asiskoa Pl., Gaiteroen Kalexka, Rosas Kalexka eta Antxo Ramirez.

2. eremuari dagozkion kaleak ondokoak izanen dira: Los Llanos Pas., Teobaldo II.a, Gustavo de Maeztu (San Frantzisko Xabierkoa kaletik Los Llanos pasealekuraino), Platerías Kalexka, Carpintería, Tecenderia, Puy, La Estrella, Nabarreria, Allinibar, Zezenen Kalexka, La Corte, Berrotza, Gesalatz, Lizarra, Herreros, Juan de Labrit, Bell-Viste, La Gallarda, Bakea Pl., Bakea Zeharkalea, Arronitz, Santa Beatriz de Silva, Zezen Plazaren Zeharkalea, Miguel Hernández, Aita Hilario Olazaran, Zumalakarregi, San Jose Pl., Navarro Villoslada, Deierri (Zaldutik Errekoletoetara), Valdelobos, Arieta, Andia, Odol Emaileak, Remontival, B Sektorea, Miguel de Eguia, Ioarko Haitzak, Monteskintza, Tafalla, Tutera, Gramatika Ikasgua, Cotarro, La Imprenta, Cuchillería, Chapitel, Zapatería, Julio Ruiz de Alda, Merkatu Zaharra Pl., Merkatu Zaharra, Harresiak, Cordeleros, Asteria, Rey Kalexka, San Lorenzo Kalexka, Espoz y Mina, San Agustín Pl., Pelaires Kalexka, La Rua, Zalatambor, San Martín Pl., Azucarero Pl., San Nikolas, Anai Diego Lizarrakoa, Aben Seraq, Logroño Bidea, Karlos VII. (etxebizitzak dauden lekuraino), Rocamador, Iratxeko Monasterioa, Irantzuko Monasterioa, Gebala, Urederra Ibaia Pl., Atalaya (etxebizitzak bukatzen diren lekuraino), Montejurra 1976 Pl., Merkatondoa (etxebizitzak bukatzen diren lekuraino), Merkatondoa Zeharkalea (etxebizitzak), Donejakue Bidea, Orreaga, Leireko Monasterioa, Donibane Garazi, Eunate eta Amaiur Plaza.

3. eremuari dagozkion kaleak ondokoak izanen dira: Gainerako kale guztiak.

_Finantza kostua: %4 izanen da.

_Ibilgailuentzako familia bakarreko etxebizitzetako garajeen, etxebizitzei erantsitako lokalen eta/edo ibilgailu bakarra har dezakeen lokalen sarrera bakoitzagatik: 64,14 Euro.

III. epigrafea._Zirkulazio murriztuko eremuak

_Txartelaren kuota: 13,50

18. ORDENANTZA: EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak orikorrean %3,3 handitu dira, finantza kostua aldatu da eta poligonoak tarrazak eta hesiak kalkulatzeko 21tik 3ra igaroko dira.

Atal berri bat gehitzen zaio 1. artikuluari eta ondokoa esanen du:

n) Beste hainbat aprobetxamendu, baldin eta horietan inguruabar berezi batzuk badira, hala nola, arriskugarritasuna, erabilera-maiztasuna, errentagarritasun berezia edo horien antzeko beste zenbait, eta, bereziki, eremu publikora ematen duten fatxadetan kutxazain automatikoak paratzeak dakarren aprobetxamendua.

Tarifen eranskinean bi atal berri gehitzen dira: banku jarduerak eta bertze eta produktuak edo salgaiak establezimenduetatik kanpora.

TARIFEN ERANSKINA, BIDE PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASEI DAGOKIENA

I. epigrafea._Zoruaren aprobetxamendu bereziak.

I.1._Mahaiak, kadirak eta mahaitxoak: ondoko adirerazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = Terrazaren azalar metro karratua * pol. fisk. balioa * Finantza kostua

_Terrazak okupatzen dituen metro karratuak: eremu publikoan zenbat metro karratu hartzen diren

_Poligono fiskalaren balioa: balioak ondokoak izanen dira:

1. eremua: 447,65

2. eremua: 316,75

3. eremua: 180,47

1. eremuari dagozkion kaleak ondokoak izanen dira: Sorkunde Garbiaren Pas., Antso Azkarra, Antso Jakituna, Karlos II. Gaiztoa, Jaur Gartzia Berrezarle, Coronación Pl., San Andres, San Veremundo, Vianako Printzea, Gustavo de Maeztu (S. Frantzisko Xabierkoa kaletik Sorkunde Garbiaren Pasealekuraino), San Frantzisco Xabierkoa, Aralar mendia Pl.,Huarte Donibanekoa Doktorea, Deierri (Sorkunde Garbiaren pasealekutik Errekoletoen errotondaraino), Santiago Pl., Nagusia, Calderería, Labearen Kalexka, Oñatiko Apezpikua, Fokruen Pl., Nafarroa Behera, Comercio, San Frantzisko Asiskoa Pl., Gaiteroen Kalexka, Rosas Kalexka eta Antxo Ramirez.

2. eremuari dagozkion kaleak ondokoak izanen dira: Los Llanos Pas., Teobaldo II.a, Gustavo de Maeztu (San Frantzisko Xabierkoa kaletik Los Llanos pasealekuraino), Platerías Kalexka, Carpintería, Tecenderia, Puy, La Estrella, Nabarreria, Allinibar, Zezenen Kalexka, La Corte, Berrotza, Gesalatz, Lizarra, Herreros, Juan de Labrit, Bell-Viste, La Gallarda, Bakea Pl., Bakea Zeharkalea, Arronitz, Santa Beatriz de Silva, Zezen Plazaren Zeharkalea, Miguel Hernández, Aita Hilario Olazaran, Zumalakarregi, San Jose Pl., Navarro Villoslada, Deierri (Zaldutik Errekoletoetara), Valdelobos, Arieta, Andia, Odol Emaileak, Remontival, B Sektorea, Miguel de Eguia, Ioarko Haitzak, Monteskintza, Tafalla, Tutera, Gramatika Ikasgua, Cotarro, La Imprenta, Cuchillería, Chapitel, Zapatería, Julio Ruiz de Alda, Merkatu Zaharra Pl., Merkatu Zaharra, Harresiak, Cordeleros, Asteria, Rey Kalexka, San Lorenzo Kalexka, Espoz y Mina, San Agustín Pl., Pelaires Kalexka, La Rua, Zalatambor, San Martín Pl., Azucarero Pl., San Nikolas, Anai Diego Lizarrakoa, Aben Seraq, Logroño Bidea, Karlos VII. (etxebizitzak dauden lekuraino), Rocamador, Iratxeko Monasterioa, Irantzuko Monasterioa, Gebala, Urederra Ibaia Pl., Atalaya (etxebizitzak bukatzen diren lekuraino), Montejurra 1976 Pl., Merkatondoa (etxebizitzak bukatzen diren lekuraino), Merkatondoa Zeharkalea (etxebizitzak), Donejakue Bidea, Orreaga, Leireko Monasterioa, Donibane Garazi, Eunate eta Amaiur Plaza.

3. eremuari dagozkion kaleak ondokoak izanen dira: Gainerako kale guztiak.

_Finantza kostua: %4 aplikatuko da.

I.2._Merkatu txikiak, metro lineal eta urte bakoitzeko:

_Foruen Plaza: 163,82

_Santiago Plaza: 153,22

I.3._Azoka tikiak

Herriko jaietan saltokiak paratzeko enkanterako hasierako prezioaren tarifa 0,33 euro izanen da metro karratu bakoitzeko.

Halaber, enkantea ez den bertze prozedura batez saltoki finkoak paratzea baimentzen bada, ondoko tasa sortuko dute saltokiaren salmentarako guneak okupatzen duen metro lineal bakoitzeko.

San Andres: 97,16

Nafarroa Beherea (Arkupeetatik kanpora): 97,16

Nafarroa Beherea (Arkupeetan): 70,98

Foruen Plaza (lehenbiziko 4 postuak Esparza farmaziaren ondoan): 97,16

Foruen Plaza (gainerakoan): 70,98

Herriko jaietarako, Udalaren organo eskudunak hiri honetako kalez kaleko salmenta baimentzen badu, jarduera horrek 91,92 euroko tasa sortuko du, hartan aritzen den lagun bakoitzeko eta besta egun guztietarako.

Baimena eskatutako jaietan paratzen diren txosnengatik, 10,37 euroko kuota ordaindu beharko da metro karratu bakoitzeko, eta aipatu txosnak Alkatetzaren erabakietara makurtuko dira, azalerari eta txosna kopuruaz den bezainbatean, betiere dagoen lekuaren arabera.

I.4._Bestelako erabilera edo aprobetxamenduak, jarduera ekonomikoetarako.

_Metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,80

I.5._San Andresko feriak eta bertze.

San Andresko ferietan eremu publikoa okupatzen bada ferietako tramankuluekin, 7,12 euroko tasa sortuko da metro karratu bakoitzeko, eta salmenta postuekin okupatzen bada, berriz, 7,12 tasakoa metro lineal bakoitzeko.

Eremu publikoa kontzeptu berdinengatik urteko gainerako egunetan okupatzeagatik, tasa bera aplikatuko da, ordenantza honetan espresuki bertzelakorik erraten ez bada.

I.6._Auzoetako jaiak.

Auzoetako bestetan eremu publikoa okupatzen bada, 42,81 euroko tasa sortuko da.

I.7._Haurrendako atrakzioak establezimenduetatik kanpora.

Establezimenduetatik kanpora eremu publikoa haurrendako atrakzioekin okupatzeak 35,35 euroko tasa sortuko du urtean.

I.8._Loreen salmenta Santu Guztien egunean.

Santu Guztien egunean loreen saltokiekin eremu publikoak okupatzeak 3,30 euroko tasa sortuko du.

I.9._Zirkoak eta gisakoak

Zirkoek eta gisakoek 62,49 euroko tasa ordainduko dute.

I.10._Kioskoak, eguneko salmentarako

_Denboraldi batetarako kokatzen direnak hilean 17,91 Euroko tasa ordainduko dute.

_Urte osoan barna kokatzen direnak hilean 12,16 euroko tasa ordainduko dute.

I.11._Hauteskundeetako kartel eta banderatxoak

Eremu publikoan dauden zutoin nahiz kaleargietan kartelak edo banderatxoak paratzen badira, hauteskundeetarako izan edo propagandarakoak, 25,69 euroko kuota ordainduko da unitate bakoitzeko.

I.12._Hesiak

Kuota kalkulatzeko ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = Pol. Fiskalaren balioa * metro karratu okup. * Finantza kostua * Egunak.

_Polígono fiskalaren balioa: hirilurreko kontribuzioan zehaztutakoa da, hots, ondoko hau:

1. eremua: 717

2. eremua: 528

3. eremua: 352

1. eremuari dagozkion kaleak ondokoak izanen dira: Sorkunde Garbiaren Pas., Antso Azkarra, Antso Jakituna, Karlos II. Gaiztoa, Jaur Gartzia Berrezarle, Coronación Pl., San Andres, San Veremundo, Vianako Printzea, Gustavo de Maeztu (S. Frantzisko Xabierkoa kaletik Sorkunde Garbiaren Pasealekuraino), San Frantzisco Xabierkoa, Aralar mendia Pl.,Huarte Donibanekoa Doktorea, Deierri (Sorkunde Garbiaren pasealekutik Errekoletoen errotondaraino), Santiago Pl., Nagusia, Calderería, Labearen Kalexka, Oñatiko Apezpikua, Foruen Pl., Nafarroa Behera, Comercio, San Frantzisko Asiskoa Pl., Gaiteroen Kalexka, Rosas Kalexka eta Antxo Ramirez.

2. eremuari dagozkion kaleak ondokoak izanen dira: Los Llanos Pas., Teobaldo II.a, Gustavo de Maeztu (San Frantzisko Xabierkoa kaletik Los Llanos pasealekuraino), Platerías Kalexka, Carpintería, Tecenderia, Puy, La Estrella, Nabarreria, Allinibar, Zezenen Kalexka, La Corte, Berrotza, Gesalatz, Lizarra, Herreros, Juan de Labrit, Bell-Viste, La Gallarda, Bakea Pl., Bakea Zeharkalea, Arronitz, Santa Beatriz de Silva, Zezen Plazaren Zeharkalea, Miguel Hernández, Aita Hilario Olazaran, Zumalakarregi, San Jose Pl., Navarro Villoslada, Deierri (Zaldutik Errekoletoetara), Valdelobos, Arieta, Andia, Odol Emaileak, Remontival, B Sektorea, Miguel de Eguia, Ioarko Haitzak, Monteskintza, Tafalla, Tutera, Gramatika Ikasgua, Cotarro, La Imprenta, Cuchillería, Chapitel, Zapatería, Julio Ruiz de Alda, Merkatu Zaharra Pl., Merkatu Zaharra, Harresiak, Cordeleros, Asteria, Rey Kalexka, San Lorenzo Kalexka, Espoz y Mina, San Agustín Pl., Pelaires Kalexka, La Rua, Zalatambor, San Martín Pl., Azucarero Pl., San Nikolas, Anai Diego Lizarrakoa, Aben Seraq, Logroño Bidea, Karlos VII. (etxebizitzak dauden lekuraino), Rocamador, Iratxeko Monasterioa, Irantzuko Monasterioa, Gebala, Urederra Ibaia Pl., Atalaya (etxebizitzak bukatzen diren lekuraino), Montejurra 1976 Pl., Merkatondoa (etxebizitzak bukatzen diren lekuraino), Merkatondoa Zeharkalea (etxebizitzak), Donejakue Bidea, Orreaga, Leireko Monasterioa, Donibane Garazi, Eunate eta Amaiur Plaza.

3. eremuari dagozkion kaleak ondokoak izanen dira: Gainerako kale guztiak.

_M² okupatuak: hesiek eremu publikoan okupatutako metro karratuak.

_Finantza kostua: %4 aplikatuko da.

_Egunak: eremu publikoa zenbat egunez okupatzen den.

_Hesien kudeaketaren kostua: 31 euro.

I.13._Edukiontziak

_Edukiontzi eta egun bakoitzeko : 0,58 Euro.

I.14._Banku jarduerak eta bertze

_Kutxazain bakoitzeko, urtean:

1. eremua: 148 euro

2. eremua: 120 euro

3. eremua: 80 euro

I.15._Produktuak eta salgaiak establezimenduetatik kanpora metro karratu bakoitzeko, urtean

1. Eremua: 447,65 euro

2. Eremua: 316,75 euro

3. Eremua: 180,47 euro

II. epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

II.1._Paratutako biltontzi bakoitzeko:

Kuota = Pol. fiskalaren balioa * okupat. metroak, orubean * finantza kostua

II.2._Kableak sartzeagatik.

Argindar eta telefono konpainiek beren kableriak sar ditzakete Udalak bere udal mugapearen barrenean dituen hoditeriak erabiliz, baina 74,51 euroko tasa ordaindu beharko dute, etxebizitzetarako hartune-hodi bakoitzeko.

20. ORDENANTZA: UDALAREN HILERRIKO KONTZESIOEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Karga-tasa %3,3 handitu da eta kolunbario sekzio berri bat gehitzen da, honela geldituko delarik.

LAREN HILERRIKO KONTZESIOEN TASEI DAGOZKIEN TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea._Panteoiak, hilobiak, nitxoak eta kolunbarioak

A._Panteoiak

_Panteoietarako lurzatien kontzesioa, 50 urterako: 1.157

B._Bakarrarendako hilobia

_10 urteko kontzesioa: 93,00

_5 urteko luzapena: 87,80

C._Nitxoak

_10 urteko kontzesioa: 206,60

D._Kolunbarioak

_10 urteko kontzesioa: 100,00

22. ORDENANTZA: AUTOBUS GELTOKIKO ZERBITZUAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak %3,3 handitu dira, honela geldituko delarik:

TARIFEN ERANSKINA

Hall edo geltoki sarrerako zerbitzuak:

1._Administrazioetarako lokalak eta armairuen gela erabiltzeagatik, urteko kuota bakarra: 2231,28

2._Kontsigna erabiltzeagatik, utzitako pakete bakoitzetik, 30 kg edo 400 dezimetro kubiko edo zatiki bakoitzetik, gehienez ere 3,60 euro/eguna direla: 0,80

Autobus geltokiaren gibelaldeko eremu publikoa

3._Geltokiaren gibelaldean dagoen jabari publikoko lurra, bidaiarien garraio zerbitzuko autobusak gelditu eta aparkatzeko erreserbatutakoa, erabiltzeagatik, sartzen den zerbitzu bakoitzetik, eta ateratzen den zerbitzu bakoitzetik: 1,29.

Tarifa murriztua aplikatuko zaie 10 km baino gutxiagoko distantzia egiten duten zerbitzuei. Murrizketa egun bakoitzean eginiko zerbitzu kopuruaren arabera eginen da, goian aipatutako tarifa normalei ondoko beherapenak aplikatuz:

_6 zerbitzu arte egunean: 25%.

_Egunean 6 zerbitzu baino gehiago emanez gero, ehuneko 50 aplikatuko zaie guztiei:%50.

4._Noizean behineko zerbitzuak eta zerbitzu bereziak, sarrera edo irteera bakoitzeko: 1,32.

Zerbitzu orokorrak:

5._Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatik, geltokitik atera edo geltokira ailegatzen den bidaiariari saldutako txartel bakoitzetik: 0,09

1.1. araua Kirol instalazioak eta eskoletako lokal eta instalazioak erabiltzeko ordaindu beharreko prezio publikoak, eta lokalak errentan uzteko tarifak.

Aplikazio arauak aldatuko dira, 10. atala aldatuko da eta 7. epigrafean gazte aterpetxearen erabilera kentzen da. Kirolaren Batzordeak proposaturik ondoko tasa hauek aurkezten dira eta %3,3 handituko dira 7. epigrafekoak.

Aplikazio arauak

10._Zezen Plazan eta Foruen Plazako Erabilera Anitzeko Gelan, ez dira dohakoak izanen leku hauen erabilera dela eta, aurretik eragindako gastuak, ezta kontsumoak

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea._Udal igerilekuak (udaldia)

_Familia ugariaren abonua (senar-emazteak, eta 14 urtetik beheitiko gutxienez 3 seme-alaba: 59,00

_Famili abonua (senar-emaztea eta 14 urtetik beheitiko seme-alaba 1): 55,50

_Famili abonua (senar-emaztea eta 14 urtetik beheitiko 2 sema-alaba): 55,50

_Helduen abonua (14 urtetik goiti): 27,00

_Haurren abonua (14 urtetik beheiti): 14,00

_Erretiratuen abonua, bakarrarendako (65 urtetik goiti): 4,15

_Langabetuen abonua (txartela aurkeztuta, data izanen du igerilekuak irekitze egunekoa baino hilabete bat lehenago): 8,00

_Eguneko txartela, helduendako: 3,30

_Eguneko txartela, adingabeendako: 2,30

2. epigrafea._Lizarra udal pilotalekua

_Kantxa ordubete, partikularrentzat: 10,60

3. epigrafea._Remontival ikastetxeko instalazioak

_Pilotaleku handiaren prezioa, ordubete: 6,20

_Pilotaleku txikien prezioa, ordubete, bak.: 5,10

_Goiko pisten prezioa, ordubete: 3,10

_Futbol zelai handiaren prezioa, ordubete: 15,00

4. epigrafea._Oncineda institutuko idorpea

_Kantxaren prezioa, ordubete: 10,50

Kiroldegiko Segimendu Batzordeak proposaturik, tarifak hauek izanen dira:

5. epigrafea._Tierra Estella-Lizarrerria kiroldegia

Instalazioetako bazkide izateko ordaindu beharreko matrikula

_Haurrak (4-13 urte) bi gurasoak abonatu badira: 0

_Haurrak, gurasoetako bat abonatu bada: 12,00

_Haurrak: 24,65

_Gazteak (14-17 urte) bi gurasoak abonatu badira: 21,45

_Gazteak, gurasoetako bat abonatu bada: 26,00

_Gazteak: 29,55

_Helduak, 18 urtetik 21era, bi gurasoak abonatu badira: 33,80

_Helduak, 18 urtetik 21era, gurasoetako ba abonatu bada: 38,70

_Helduak, 18 urtetik 21era, bakarrarena: 41,75

_Helduak, (22 urtetik 64ra): 41,75

_Adinekoak (65 urtetik goiti): 24,65

Instalazioko hileko abonuaren tasa

_Haurrak (4-13 urte) bi gurasoak abonatu badira: 0

_Haurrak, gurasoetako bat abonatu bada: 5,95

_Haurra: 12,30

_Gazteak (14-17 urte) bi gurasoak abonatu badira: 10,80

_Gazteak, gurasoetako bat abonatu bada: 13,05

_Gazteak: 14,90

_Helduak, 18 urtetik 21era, bi gurasoak abonatu badira: 16,95

_Helduak, 18 urtetik 21era, guraso bat abonatu bada: 19,40

_Helduak, 18 urtetik 21era, bakarrarena: 20,80

_Helduak (22 a 64 años: 20,80

_Adinekoak (65 urtetik goiti): 12,30

15 eguneko abonuen tasak:

_Haurrak (4-13 urte): 11,90

_Gazteak (14-17 urte): 14,45

_Helduak (18-64 urte): 20,80

_Adinekoak (65 urtetik goiti): 11,90

Hilabete bakar bateko abonuen tasak

_Haurrak (4-13 urte): 15,50

_Gazteak (14-17 urte): 18,60

_Helduak (18- 64 urte): 27,40

_Adinekoak (65 urtetik goitik): 15,50

Eguneko sarrerak

_Haurrak (4-13 urte): 3,90

_Gazteak (14-17 urte): 4,75

_Helduak (18- 64 urte): 5,80

_Adinekoak (65 urtetik goitik): 3,90

6. epigrafea._Remontival pilotalekua

_Pilotalekua erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 13,40

_Squasha erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 6,20

_Udalak instalazioak erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 8,50

_Instalazioak kirolaz kanpo erabiltzeko:

_Lan egunetan:

_Egun erdia: 201,40

_Egun osoa: 340,80

_Jaiegunak:

_Egun erdia: 340,80

_Egun osoa: 511,30

7. epigrafea._Lokalen errentamenduak

_Kultur Etxeko bilkura aretoa erabiltzeagatik, egun bakoitzeko: 47,15

_Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik, 9:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 27,78

_Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik, larunbat eta igandeetan, ordu bakoitzeko: 27,78

_Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik 15:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 13,94

_Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, 9:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 19,92

_Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, larunbat eta igandeetan, ordu bakoitzeko: 19,92

_Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, 15:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 1,39

_Erabilera anitzeko gela, Foruen plazakoa, egun bakoitzeko: 96,32

_Zezenplaza erabiltzeagatik, egun bakoitzeko: 151,18

1.3._Almudí Kultur Elkartearen ikastaroetan inskripzioa eta matrikula egiteko prezio publikoak.

Tarifak %3,3 handituko dira, honela geldituko direlarik:

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea._Tarifak

1.1._Haurrentzako pintura

_Izena ematea: 10,69

_Urteko Kuota: 177,23

1.2._Helduentzako pintura

_Izena ematea: 17,85

_Urteko kuota: 318,78

1.4._"Julián Romano Ugarte" Musika Eskolan inskripzioa eta matrikulazioa egiteko prezio publikoak.

Tarifak %3,3 handituko dira, honela geldituko direlarik:

TARIFEN ERANSKINA, 2007-2008 IKASTURTERAKO

I. epigrafea._Musika eskolako ikasleak

_Matrikula eskubideak ikasgai bakoitzeko: 209,01

_Inskripzio eskubideak: 37,74

II. epigrafea._Musika eskolako ikasleak, familia ugariaren txartela dutenak

_Matrikula eskubideak ikasgai bakoitzeko: 105,63

_Inskripzio eskubideak: 37,74

III. epigrafea._Adinez nagusi diren ikasleak, astean 30 minutuko eskola hartzeagatik

_Matrikula eskubideak: 396,95

_Inskripzio eskubideak: 61,98

1.5._Gazte eta emakumeen alorretako jarduerak egiteko ordaindu beharreko prezio publikoak.

Autobus txartelen Taerifen prezioa aldatuko da, eranskina honela geldituko delarik:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Agirien inprimaketa

_Ordenagailutik inprimatutako orria: 0,06

II. epigrafea._Autobus txartela

_"Joan-etorrko txartelak, gaupasako autobusetan: 4,00

III. epigrafea._Scannerra eta grabagailua

_Scannerra eta grabagailua: 0,60

IV. epigrafea._Ordenagailuen erabilera

_Ordenagailuak asteburuetan erabiltzea Gazteen Animazio Programaren barnean, ordu erdia: 0,50

1.6._Kirol jardueren zerbitzua emateko prezio publikoak:

Kirol Batzordeak proposaturik %3,3 handituko da, honela geldituko delarik:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Jardueretan izena ematea eta irakaskuntza

_Gerontogimnasia: 27,00

II. epigrafea._Taldekako txapelketetan izena ematea

_Aretoko Futbol txapelketa, elkarteen artekoa: 460,00

_Saskibaloi txapelketa, elkarteen artekoa: 113,50

_Eskubaloi txapelketa, elkarteen artekoa: 82,50

_Badminton txapelketa, elkarteen artekoa: 27,00

1.7._Udalaren langileez, makineriaz, ibilgailuez, lanabesez eta bestelako gauzez baliatzeko prezio pribatuak.

Tarifak %3,3 handituko dira

TARIFEN ERANSKINA

III. epigrafea._Makineria

_Kamio garabiduna, ordu bakoitzeko: 34,38

IV. epigrafea._Bertzelako elementuak

_Tribuna edo oholtza, (gehienez 150 m²) egun eta m² bakoitzeko: 2,12

_Hesi metalikoak, bakoitzeko eta eguneko: 0,47

_Kadirak edo eserlekuak, bakoitzeko eta eguneko: 0,47

_Mahaiak, bakoitzeko eta eguneko: 0,47

1.8._Udalaren haur eskolan hezkuntza-laguntzako zerbitzua ematearen truke ordaindu beharreko prezio publikoak.

Nafarroako Gobernuak tarifak onesten ditu.

8. artikuluan testua gehitzen da eta horrela geldituko da:

8. artikulua Haur Eskolan bi seme-alaba dituzten familiek %50eko deskontua izanen dute bigarren haurragatik dagokien tarifan. Tarifa hori lanaldi motari dagokion tarifa txikienaren parekoa izanen da, gutxienez.

Haur Eskolan 3 seme-alaba edo gehiago dituzten familiek %50eko beherapena izanen dute bigarren haurraren tarifan, eta lanaldi motari dagokion tarifarik txikiena hirugarren eta hurrengo seme-alabengatik.

TARIFEN ERANSKINA

2006-2007 Ikasturterako:

Hauek dira urteko tarifak:

Eskola: 7 orduko ordutegia: 2.145 euro urtean

4 orduko ordutegia: 1.507 euro urtean

Jantokia: Gehieneko tarifa: 968 euro urtean

11 hilabetekotan banatuko da ordainketa; beraz, tarifa hauek aterako dira:

Eskolatzea gehieneko tarifak: 7 orduko ordutegia: 195 euro hilabeteko. 4 orduko ordutegia: 137 euro hilabeteko

Jantokia:gehieneko tarifa: 88 euro hilabeteko

Tarifa murrizketak egiten ahalko dira, familiaren dirusarreren arabera, honela:

7 ordu (esk. + jantokia):

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA HILEKO TARIFA

3.350 euro baino gutxiago 49 euro

3.351-4.500 euro 71 euro

4.501-5.500 euro 92 euro

5.501-6.650 euro 114 euro

6.651-7.980 euro 144 euro

7.981-9.300 euro 168 euro

9.301-10.700 euro 208 euro

10.701-12.400 euro 233 euro

12.401-15.000 euro 263 euro

15.000 eurotik goiti 283 euro

4 ordu:

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA ESKOLATZEA ESK. + JANTOKIA

3.350 euro baino gutxiago 11 euro 45 euro

3.351-4.500 euro 23 euro 61 euro

4.501-5.500 euro 31 euro 79 euro

5.501-6.650 euro 39 euro 98 euro

6.651-7.980 euro 53 euro 121 euro

7.981-9.300 euro 63 euro 141 euro

9.301-10.700 euro 84 euro 172 euro

10.701-12.400 euro 102 euro 190 euro

12.401-15.000 euro 123 euro 211 euro

15.000 eurotik goiti 137 euro 225 euro

Iragarkiaren kodea: L0620139