156. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURLATA

Aldaketa behin betikoz onetsirik 2007ko prezio publikoen gaineko arau eta ordenantza fiskaletan

2006ko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 6an, 2007. urterako aldaketaren hasierako onespena Burlatako Udalaren prezio publikoen gaineko arau eta ordenantza fiskaletan.

Jendaurreko epea buruturik, inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, eta honen ondotik argitaratzen da testu osoa.

ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifen eranskina

Karga-tasa.

Ondoko tasa ezarri da: %5.

HIRILURREN BALIO IGOERAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Tarifen eranskina

Ondoko tasa ezarri da: %11.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

1. epigrafea._Planoen kopiak eta fotokopiak.

1.1. Plan orokorreko planoak edo espediente publikoetan direnak:

_Udalaren bitartekoekin eginak: 1,60.

_Udalez kanpoko saltokietan eginak.

Zerbitzuaren kostua, gehi %10.

1.2. Agirien fotokopia bakoitzagatik: 0,10.

2. epigrafea._Hirigintzako planeamenduaren eta kartografíaren kopiak

_Kopiak, hirigintzako unitate bakoitzagatik: 10,50.

3. epigrafea._Ziurtagiriak eta konpultsak.

3.1. Ziurtagiri bakoitzagatik: 1,85.

_Ziurtagiriak luzatzeagatik 4 urte baino zaharragoko datuak behar dituztenak, oraingoa barne, erregistro eguneratuetan gehiago jasota ez badaude: 4,45.

3.2. Konpultsak tramitatzeagatik, agirien fotokopiak barne, bakoitzagatik:

Tramitazioa baino lehen udal zerbitzuek jatorrizkoaren fotokopia eginen dute. 0,85.

4. epigrafea._Arma txartelen eta animalia arriskutsuei dagozkienen tramitazioa.

_Arma txartelen lizentzia bakoitzagatik: 23,95.

_Animalia arriskutsuei dagokien dokumentazioa tramitatzeagatik 42,00.

5. epigrafea._Langileak hartzeko deialdien tramitazioa.

_Deialdi eskari bakoitzagatik, langabezian dauden izangaiak kenduta (enplegu eskatzailearen txartela aurkeztu beharko da, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta eguneratua): 4,25.

6. epigrafea._Txostenak.

_Udaltzaingoak zirkulazio istripuen gainean txostenak tramitatu eta egiteagatik: 49,60.

_Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenengatik: 36,75.

7. epigrafea._Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

_Ordenantza edo aurrekontu bakoitzagatik 1,05.

_Hirigintzako arauak eta eraikuntzako ordenantzak 4,25.

ORDENANTZA FISKALA, ZAINTZA BEREZIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

_Parte hartzen duen udaltzain bakoitzeko, ordu edo ordu zatiki bakoitzeko: 24,32.

_Parte hartzen duen Udaltzaingoaren auto bakoitzeko, ordu edo ordu zatiki bakoitzeko: 12,00.

_Parte hartzen duen Udaltzaingoaren motor bakoitzeko, ordu edo zati bakoitzeko: 6,00.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

1. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

_Plan bakoitzak zenbat lur azalera hartzen duen, horrexen heinean likidatuko dira espediente bakoitzaren tramiteari eta ebazpenari dagozkien tasak, metro karratuko: 0,07.

2. epigrafea._Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea.

_Aplikatzeko tarifak 1. epigrafekoen %50 izanen dira.

3. epigrafea._Birzatiketen tramitazioa.

3.1. Plan bakoitzak zenbat lur azalera hartzen duen, horrexen heinean likidatuko dira espediente bakoitzaren tramiteari eta ebazpenari dagozkien tasak, metro karratuko: 0,07.

3.2. Birzatiketen aldaketak tramitatzea:

_Tarifak 3.1 epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

4. epigrafea._Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

_Tasak proiektuaren zenbatekoaren ariora likidatuko dira, eta karga-tasa %1,5 izanen da.

5.-Hirigintzako lizentziak.

5.1. Lurzatitzeko lizentziak:

_Lurzatitzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren ariora likidatuko dira (euro/m²): 0,07 .

5.2. Eraispen obretarako lizentziak, eta eraikitze, berritze, paratze, zuhaitz mozte, errotulu paratze eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude: 0,85%.

6. epigrafea._Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik.

_Eraikinetarako lizentzia, etxebizitza bakoitzeko: 42,00.

_Familia bakarreko etxebizitzarako lizentzia: 63,00.

7. epigrafea._Gutxieneko eskubideak:

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

_Plan partzialak edo bereziak tramitatzea: 429,15.

_Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea: 215,00.

_Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 52,10.

_Birzatiketak: 430,00.

_Obra lizentziak: 42,00.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO, IREKITZEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Artikuluen aldaketak, honela eguneratuak:

Ordainarazpenaren xedea.

2. artikulua. Ordainarazpenaren xede dira ondoko lizentziak tramitatzea:

a) Jarduera berritik paratzea lokal batean.

b) Jarduera lokal batetik bestera lekualdatzea.

c) Aldaketak jardueran, ez izena, ez titularra, ez lokala aldatu gabe ere.

d) Jarduera handitzea, eta hori gertatutzat emanen da jarduera sailkatuen gaineko kontribuzioa handitzen den aldiro, non ez den araudi fiskalaren aldaketak sortua.

e) Eskualdaketak eta titular aldaketak, bertan garatzen den jarduera aldatu edo handitu gabe.

f) Lizentzia berrikustea, titularraren nahiz administrazioaren jarduketak direla-eta.

g) Jarduteko lizentzia.

h) Lizentziaren definizio berria, ostatu-kafetegi bilakatzeko.

3. artikulua. Zergapeko egintza ordainarazpen honen xede den jardueretan aritzeko indarra duen arautegian ezarrita dauden lizentziak eman aurretik izaten diren Udalaren jarduera tekniko eta administratiboen ondorioa da.

4. artikulua. Tasa sortzen da zergapeko egintza den udal jarduera burutzen denean.

11. artikulua. Tasaren likidazioa onetsita dela, interesatuak dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

Tarifen eranskina

1. epigrafea._Jarduera lizentziak, irekitzekoak eta eskualdatzekoak.

1.1. Jarduera lizentziak eta lizentzia berrikustea: 1.275,25.

1.2. Irekitzeko lizentzia: Metro karratuko tasa; haren zenbateko osoa tasaren likidaziotik aterako da azalera hauetako tarteune guzti-guztietan:

_Lehen 50 metro karratuen tarteunean aplikatu beharreko tasa: 7,05.

_51tik 100 metro karraturainokoan: 5,90.

_101etik 400 metro karraturainokoan: 5,05.

_401etik 1.000 metro karraturainokoan: 4,00.

_1.001 metro karratutik goitikoan: 3,30

_Irabazi asmorik gabeko entitateak, erregistro ofizialetan inskribatuak: 50%.

_Lokalak aldi baterako irekitzea, beste lokal batean egiten den jarduera aldatzeko:

-Lokal bat moldatu edo bertan obrak egiteagatik, gehienez ere 2 urteko eperako: 50%.

-Tasa ez da sortuko arrazoia eraitsi eta lokala berritik eraikitzea denean, obra bukatu arteko epean.

1.3. Jarduera eskualdatzea: aitzineko atalean ezarritakoen %50.

2. epigrafea._Lizentziaren definizio berria, ikuskizunetarako kafetegi bilakatzeko.

_Lizentziaren definizio berri bakoitzagatik, jarduera izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko: 551,25.

ORDENANTZA, UDALAREN ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

Ikuskapenek sortzen dituzten tasak honako tarifa honetan ageri dira:

_Parte hartzen duen A mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 43,61.

_Parte hartzen duen B mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 28,17.

_Parte hartzen duen C mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 20,47.

_Parte hartzen duen C mailako udal langile bakoitzetik, udaltzaina baldin bada, ordu edo zatiki bakoitzeko: 24,32.

_Parte hartzen duen D mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 16,62 .

_Parte hartzen duen E mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 16,95.

IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifen eranskina

1. epigrafea._Zerbitzua osorik egiten denean eta ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramaten denean.

Ibilgailu motak:

_Ziklomotoreak eta motorrak: 26,50.

_Gehienez ere 3.500 kg pisatzen duten ibilgailuak: 60,50.

_3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 193,10.

2. epigrafea._Zerbitzua egitera abiatuz gero, ibilgailua Udalaren ibilgailuen altxatokira eramateko lanak hasi badira, baina bukatzen ez bada, gidaria edo pertsona baimenduna agertu delako eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu dituelako.

Ibilgailu motak:

_Ziklomotoreak eta motorrak: 19,90.

_Gehienez ere 3.500 kg pisatzen duten ibilgailuak: 45,35.

_3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 144,90.

3.epigrafea.

.Larunbat, igande eta jaiegunetako zerbitzuak.

Ibilgailu motak:

_Ziklomotoreak eta motorrak: 39,65.

_Gehienez ere 3.500 kg pisatzen duten ibilgailuak: 90,70.

_3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 289,75.

.Lanegunetako zerbitzuak, 20:00etatik goiti.

Ibilgailu motak.

_Ziklomotoreak eta motorrak: 31,75.

_Gehienez ere 3.500 kg pisatzen duten ibilgailuak: 72,60.

_3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 231,80.

4. epigrafea._Ibilgailua altxatokira eraman eta inork erretiratu gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zatiki bakoitzeko, honako hau izanen da.

Ibilgailu motak.

_Ziklomotoreak eta motorrak: 1,60.

_Gehienez ere 3.500 kg pisatzen duten ibilgailuak: 3,75.

_3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 8,30.

5. epigrafea._Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko beste batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %15, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

Zerbitzuak orduko kontratatzen badira, ordaindu beharreko zenbatekoa 71,25 euro/ordua izanen da.

ORDEZKO BETEARAZPENEN ETA BETEARAZPEN AGINDUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Tarifen eranskina

1. epigrafea._Obrak egiteko aginduak.

_Karga-tasa izanen da hirigintza lizentzien tasendako ezarritako bera.

2. epigrafea._Ordezko betearazpenak.

_Zerga-oinarriaren zenbatekoaren gainean %120 aplikatuko da kuota ezartzeko.

3. epigrafea._Ondasunen zaintza

_Metro karratu okupatu bakoitzeko, egunean: 0,55 euro.

ANIMALIAK BILDU ETA ZAINTZEKO ZERBITZUEN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifen eranskina

_Zakurrak biltzea, oro har: 13,25.

_Egonaldiak, egunean: 4,60.

ORDENANTZA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

I. epigrafea._Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak.

_Panteoietan: 84,90.

_Horma-hilobietan: 53,45.

_Lurrean: 84,90.

2. epigrafea._Hobitik ateratzea.

_Gorpuzkiak: 15,35.

3. epigrafea._Hilobiak ixtea eta ikurrak paratzea.

Pilastrak, barrak eta harlauzak dituzten hilobiak ixteagatik eta hilobien gainean hilarriak, estatuak, gurutzeak eta bertzelako ikurrak zein, oro har, edozein eraikuntza-mota paratzeagatik: 7,70.

4. epigrafea._Gorpuzkiak garbitzea panteoietan.

_Gorpuzki bakoitzetik: 15,35.

5.epigrafea._Panteoiak, hilobiak, horma-hilobiak eta kolunbarioak.

5.1. Panteoietan:

_Lurraren erabilera lagatzea 25 urterako, panteioi bakuna (2,5 x m) edo bikuna (2,5 x 2 m) eraikitzeko, m² bakoitzeko: 353,10.

_Luzapen bakarra beste 25 urterako, m² bakoitzeko: 353,10.

5.2. Lurreko hilobiak:

_Lurraren erabilera lagatzea 25 urterako, (2,5 x m) edo bikuna (2,5 x 2 m) egiteko, m² bakoitzeko: 353,10.

5.3. Horma-hilobiak.

_10 urterako kontzesioa, luzapen bakarrarekin.

_Aldi baterako lagapena (10 urte): 263,15.

_Luzapen bakarra, 10 urte gehiagorako: 300,20.

5.4. Kolunbarioak:

_10 urterako kontzesioa, luzapenik gabe: 143,75.

ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

Ezkontza bakoitzeko prezioa: 93,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA ETA LAGUN EGITEKO ETA ATSEDEN EMATEKO ZERBITZUA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (E.L.Z.) eta Lagun Egiteko eta Atseden Emateko Zerbitzua erabiltzen dituztenei aplikatu beharreko tarifen baremoa.

Tarifak kalkulatzeko, kontuan hartuko dira familia unitatearen urteko dirusarrerak, kontzeptu guztietakoak. Famili unitatetzat hartzen da Pertsona Fisikoen gaineko Zerga arautzen duen maiatzaren 14ko 6/1992 Legeko 83. artikuluan zehaztutakoa.

Dirusarrerak P.F.E.Z.en aitorpenaren frogagiriaren bidez egiaztatuko dira edo behar diren erakundeen ziurtagiri ofizialen bidez.

Urtero ekainean eguneratu beharko da aitzineko urteko dirusarrera ekonomikoak frogatzen dituen dokumentazioa.

_Prozedura.

Hileko per capita errenta eskuratzeko, haren gainetik aplikatuko baita behar den tasa, kalkulu hauek eginen dira:

a) Kontzeptu guztietako urteko dirusarrera horiek, eskaera egin aurrekoak, alegia, zati eginen dira 12 hilekoen artean.

b) Emaitza familia unitateko kide kopuruaren artean zatituko da.

Tasa aplikatzeko lanbidearteko gutxieneko soldata hartuko da oinarritzat. Horren arabera baremo hau ezarri da:

BAREMOA

_LGSaren %80tik beheitiko dirusarrerak salbuetsita.

_LGSaren %80tik %95era 7,95 euro/hila.

_LGSaren %95etik %110era 11,90 euro/hila.

_LGSaren %110etik %125era 15,20 euro/hila.

_LGSaren %125etik %140era 40,40 euro/hila.

_LGSaren %140tik %155era 77,60 euro/hila.

_LGSaren %155etik goiti 140,60 euro/hila.

Tasaren zenbatekoa ez da inoiz zerbitzu egitearen egiazko kostua baino handiagoa izanen.

Egiazko kostuaren arabera ordainduko ditu erabiltzaileak etxera ekartzen zaizkion prestaturiko otorduak, non ez dituen ondoko taulako dirusarrerak jasotzen:

_LGSaren %65etik beheitiko dirusarrerak egiazko kostuaren %60.

_LGSaren %65etik %80ra egiazko kostuaren %70.

_LGSaren %80tik %95era egiazko kostuaren %80.

_LGSaren %95etik goiti egiazko kostuaren %100.

Azken kasu horretan Udalak ez du inolako zorrik bere gain hartzen enpresa hornitzailearekin.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

_Udalaren lokala lagatzea, oro har, egun bakoitzetik: 13,25.

_Musika Eskolako lokala lagatzea, ordu bakoitzetik: 11,55.

_Askatasuna pilotalekua lagatzea, kirolaz kanpoko jarduera baterako, ordu bakoitzetik: 11,55.

_Hilarión Eslava kiroldegia lagatzea, kirolaz kanpoko jarduera baterako, ordu bakoitzetik: 11,55.

_Kiroldegi handia lagatzea, kirolaz kanpoko jarduera baterako, ordu bakoitzetik: 11,55.

Udaleko langileak erabiltzen badira:

_Parte hartzen duen A mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 43,61.

_Parte hartzen duen B mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 28,17.

_Parte hartzen duen C mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 20,47.

_Parte hartzen duen C mailako udal langile bakoitzetik, udaltzaina baldin bada, ordu edo zatiki bakoitzeko: 24,32.

_Parte hartzen duen D mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 16,62.

_Parte hartzen duen E mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 16,95.

Lokalak kudeatzen dituzten patronatuek aurkeztutako pertsonal, garbiketa eta mantentze gastuak gehituko zaizkie tarifa horiei. Aipatu gastuak lokalak kudeatzen dituzten patronatuek ordaindu beharko dituzte. Patronatuek, beren alde egokitzat joko dituzten fidantzak ezarriko dituzte, gastuen ordainketa bermatzearren.

ORDENANTZA FISKALA, BABESPEKO APARTAMENTUAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

Tarifak kalkulatzeko, babespeko apartamentuaren esleipendunak kontzeptu guztietatik dituen urteko sarrera guztiak hartuko dira kontuan jarraian zehazten den taularen arabera.

Dirusarrerak P.F.E.Z.en aitorpenaren frogagiriaren bidez edo behar diren erakundeen ziurtagiri ofizialen bidez egiaztatuko dira.

Dirusarrerak egiaztatzen dituen dokumentazioa urtero eguneratu behar da.

249,42 euro bitarte 10,00

249,43 - 256,03 euro 11,39

256,04 - 262,64 euro 12,20

262,65 - 269,85 euro 13,08

269,86 - 276,47 euro 13,98

276,48 - 283,08 euro 14,79

283,09 - 289,69 euro 15,65

289,70 - 296,90 euro 16,50

296,91 - 302,91 euro 17,36

302,92 - 310,12 euro 18,20

310,13 - 316,73 euro 19,08

316,74 - 323,34 euro 19,95

323,35 - 329,96 euro 20,79

329,97 - 337,17 euro 21,66

337,18 - 344,38 euro 22,52

334,39 - 350,39 euro 23,38

350,40 - 357,60 euro 24,23

357,61 - 364,21 euro 25,09

364,22 - 371,43 euro 25,95

371,44 - 377,44 euro 26,81

377,45 - 384,65 euro 27,67

384,66 - 390,66 euro 28,52

390,67 - 397,87 euro 29,39

397,88 - 404,48 euro 30,25

404,49 - 411,69 euro 31,11

411,70 - 418,30 euro 31,96

418,31 - 424,92 euro 32,82

424,93 - 430,93 euro 33,68

430,94 - 438,74 euro 34,54

438,75 - 444,75 euro 35,40

444,76 - 451,96 euro 36,26

451,97 - 486,36 euro 70,80

486,37 - 537,97 euro 123,90

537,97 eurotik goiti, tarifa handiena 180,05

Apartamentua bi lagunek okupatzen badute, okupatzaileen dirusarrera guztiak hartuko dira kontuan, eta tarifa lagun bakar batendako bezala kalkulatuko da, eta ondoriozko tasa, gehieneko tarifa barne, %25 handituko da.

ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifen eranskina

Arau honetan aplikatuko diren tarifak hauek dira:

1. epigrafea._Zangak irekitzea.

_Metro lineal edo horren zati bakoitza (alderik handiena hartuko da kontuan), egun bakoitzetik: 0,55.

_Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifei %20 gehituko zaie.

2. epigrafea._Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

_Metro lineal bakoitzetik, alderik handienean, egunean: 0,55

3. epigrafea._Kalte-ordainak zangak irekitzeagatik.

3.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:

_Zoladura orokorra duen lekuetan: 25,50.

_Zola eman gabeko lekuetan: 4,25.

3.2. Zangaren zabalera metro lineal bat edo handiagoa bada, m² bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

_Zoladura orokorra duen lekuetan: 38,20.

_Zola eman gabeko lekuetan: 6,40.

4. epigrafea._Fidantza zangak irekitzeagatik.

4.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

_Zoladura orokorra duen lekuetan: 105,05.

_Zola eman gabeko lekuetan: 70,10.

4.2. Zangaren zabalera metro lineal bat edo handiagoa bada, m² bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

_Zoladura orokorra duen lekuetan: 117,50.

_Zola eman gabeko lekuetan: 80,35.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO, IBILGAILUAK GELDITZEKO NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMA-LANAK EGITEKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Artikuluaren aldaketa, honela eguneratua.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergapeko egintza da espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta aparkamendu esklusiborako nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko edo ibilgailuak gelditzeko eremu publikoa erreserbatzea.

Halaber, pasabidetzat hartuko da espazio baten edozein erreserba, ibilgailuak eraikinetara sar daitezen, espaloian barna joan gabe.

Tarifen eranskina

1. epigrafea._Ibilgailuen pasabidea.

1.1. Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzetik, urtean:

_1-4 ibilgailu: 33,15.

_5-10 ibilgailu: 53,65.

_11-25 ibilgailu: 92,05.

_26-50 ibilgailu: 138,80.

_50 ibilgailutik goiti: 162,50.

_Familia bakarreko etxebizitzak: 40,10.

1.2. Garaje pribatuak, merkataritza edo industriarako ibilgailuendako, metro lineal bakoitzeko, urtean:

1.1 epigrafeko turismoekin parekatuko dira, ondoko kalkulua eginez: ibilgailu bat 10 plaza edo zatiki bakoitzetik, autobusetarako, eta kamioi edo herrestako ibilgailuetarako, beren gehieneko zamaren bi tona edo horren zati bakoitzetik.

1.3. Ibilgailuak konpondu, garbitu edo haien olioa aldatzeko lantegiak, edozein eratakoak direla ere, hornitegiak eta erakustokiak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

_1. kategoriako karriketan: 54,15.

_2. kategoriako karriketan: 40,90.

_3. kategoriako karriketan: 28,55.

_4. kategoriako karriketan: 23,45.

_5. kategoriako karriketan: 21,65.

1.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzetik, urtean:

_50 ibilgailu bitarte: 69,70.

_50 ibilgailutik goiti: 83,20.

1.5. Ibilgailuak pasatzeko lizentziak lanaldi oso baterako: aurreko ataletako tarifen %50.

Ibilgailuak pasatzeko lizentziak lanaldi erdi baterako: aurreko ataletako tarifen %30.

1.6. Mugazuri eta Iturrondo industrialdeetan, %50 murriztuko dira aurreko ataletako tarifak.

1.7. Plaka bereizgarri bakoitza: 14,85.

2. epigrafea._Lekua erreserbatzea.

2.1. Gau eta eguneko erreserba,

_Metro lineal edo zatiki bakoitzetik, urtean: 34,30.

2.2. Ordutegi mugatuko erreserba.

_Metro lineal edo zatiki bakoitzetik, urtean: 17,20.

2.3. Aldi baterako erreserba:

_Behin-behineko lan edo jarduketetarako, lekua erabiliko den denboraren arabera zatikatuko da aurreko epigrafeetan zehaztutako tasa. Nolanahi ere gutxieneko tarifa bat ezarriko da: 6,50 euro.

Erreserba karrika bateko bi espaloietan baimendu bada, eta horietan aparkatzeko debeku txandakakoa bada, tarifa alde bakar bateko luze-zabalen gainean kalkulatuko da, zehatz-mehatz, luzeenaren gainean.

HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifen eranskina

1. epigrafea._Zoru gaineko aprobetxamendu bereziak.

1.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

_Ekainaren 16tik irailaren 15era, biak barne, hilabete bakoitzeko edo proportzionalki:

_1 eta 2. kategoriako karriketan: 14,55 euro.

_3, 4 eta 5. kategoriako karriketan: 10,20 euro.

_Irailaren 16tik ekainaren 15era, biak barne:

_%75 murriztuko da goiko ataleko tarifa.

_Aprobetxamendu berriengatik edo jadanik dauden aprobetxamenduak handitzeagatik, abuztuko bestetan zehar soil-soilik: 17,00 euro.

1.2. Merkatu txikiak, saltoki bakoitza (6 metro lineal):

_Egunean: 29,25 euro.

_Hilean: 106,05 euro.

_Hiruhilekoan: 292,20 euro.

_Seihilekoan: 518,07 euro.

_Saltoki erdiren bat balego (3 metro lineal), %50 murriztuko da prezioa.

1.3. Beste aprobetxamendu batzuk (kaxetak, barrakak, salmenta, ikuskizun edo dibertimendurako edozein motatako postuak), metro karratu edo zatiki bakoitzetik:

_Egunean: 0,55 euro.

_Abuztuko bestetan, %50 handituko dira tarifak, esleipena enkante bidez eman ez bada.

_Urtearen gainerakoan, tarifa %50 murriztuko da okupazio jarraikia hilabete baino luzeagoa bada.

1.4. Edukiontziak, hesiak eta ekonomi jarduera ez duten beste batzuk, metro karratu edo zatiki bakoitza edota bere planta-proiekzioa:

_Egunean: 0,55 euro.

_30 egun baino gehiago irauten duten obretan, hesiekin eta aldamioekin okupatzeko tarifak %50 murriztuko dira, hogeita hamargarren egunaren biharamunean.

1.5. Instalazioak eremu publikora jotzen duten fatxadetan, unitate bakoitzetik urtean:

_Banku entitateen kutxazainak: 63,00 euro.

_Saltzeko makinak, eta beste: 42,00 euro.

2. epigrafea._Hegalkineko aprobetxamendu bereziak

_Hegalkinean eginen diren aprobetxamenduen truke ordaindu beharrekoa "Ekonomikoak ez diren jardueretarako beste aprobetxamendu batzuk" 1.1.4 epigrafean zehaztutakoen %50 izanen da.

3. epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

_Zorupean eginen diren aprobetxamenduen truke ordaindu beharrekoa "Ekonomikoak ez diren jardueretarako beste aprobetxamendu batzuk" 1.1.4 epigrafean zehaztutakoen %25 izanen da.

_Baimena:

_Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe erabilera edo aprobetxamendua hasten bada, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez ditu izandako erabilera edo aprobetxamenduak legeztatuko eta kalteordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

_Ordenantza honen xede diren erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldikako sortzea agintzen duten kasuetan, tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

ARAUA, UDALAREN ALTZARIAK ETA TRESNAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

I. epigrafea._Tarifak.

_Udalaren musika-kiosko estalia, egun bakoitzetik: 75,35.

_Oholtza (2 x 2 metro), egun bakoitzetik: 3,75.

_Lanetarako hesi metalikoak, egun eta unitate bakoitzetik: 1,25.

_Agertoki estalia, egun bakoitzeko: 220,50.

_Aulkiak, unitate eta egun bakoitzeko: 0,60.

_Gainera, egoera onean itzuliko direla bermatzeko, eraman aitzin 2 euroko gordailua eginen da unitate bakoitzetik.

_Elementuak garraiatu behar badira, tarifek goiti eginen dute, honela:

_Parte hartzen duen A mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 43,6.

_Parte hartzen duen B mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 28,17.

_Parte hartzen duen C mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 20,47.

_Parte hartzen duen C mailako udal langile bakoitzetik, udaltzaina baldin bada, ordu edo zatiki bakoitzeko: 24,32.

_Parte hartzen duen D mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 16,62.

_Parte hartzen duen E mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 16,95.

_Kamioia erabiliz gero, ordu edo zatiki bakoitzeko: 21,20.

_Ibilgailua erabiliz gero eta hura kamioia ez bada, ordu edo zatiki bakoitzeko: 10,60.

ARAUA, BURLATAKO UDALAREN JUBILATUEN ETXEKO PODOLOGIA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

Tasak kalkulatzeko, kontuan hartuko dira familia unitatearen urteko dirusarrerak, kontzeptu guztietakoak. Horri dagokionez, familia unitatea da Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergan definitzen dena.

Dirusarrerak P.F.E.Z.en aitorpenaren frogagiriaren bidez egiaztatuko dira eta/edo behar diren erakundeen ziurtagiri ofizialen bidez.

Tasa baremo honen ariora aplikatuko da:

8.500,00 euro edo gutxiago 15 85

8.820,17 euro edo gutxiago 30 70

9.140,34 euro edo gutxiago 50 50

9.460,51 euro edo gutxiago 70 30

9.780,68 euro edo gutxiago 80 20

Burlatan, 2006ko abenduaren 15ean._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0619910