153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 51/2006 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko urriaren 16 egin bilkura arruntean, erabaki zuen 2006ko aurrekontu orokorreko (2005etik luzatua) 51/2006 aldaketaren espedientea hasiera batean onestea, hain zuzen ere zenbait kreditu gerakin gehitzeko. Hori guztia, 2006ko udal aurrekontua betearazteko 13. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Iragarkia 2006ko 131. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 1ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

_Gerakinen sarrera:

6. kapitulua._Zenbatekoa: 220.471,74 euro.

Gerakinen sarrera, guztira: 220.471,74 euro.

_Finantzaketa:

Indarra duen aurrekontuan (2005etik luzatutakoan) gastuen gainetik dauden dirusarreren soberakinaren kontura.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikulua betetzeko, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jo daitekeela errekurtso hauetakoren bat aurkeztuz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2006ko azaroaren 23an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0618826