153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LIZARRA

Lizarrako Udalaren 2006ko aurrekontu orokorreko 4. aldaketa. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2006ko azaroaren 20an egin osoko bilkura berezian, Lizarrako Udalaren 2006ko aurrekontu orokorraren aurrekontuko 4. aldaketa onetsi zuen hasiera batean. Halaber, erabaki zuen Udaletxeko iragarki oholean espedientea jendaurrean egotea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Ohartarazten da ezen erabaki honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri, tramiteko egintza delako. Horrek ez du ukatzen, baina, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztea, prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean kontuan har daitezen, betiere, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.

Lizarran, 2006ko azaroaren 23an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0618794