153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NARBARTE

2006ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Narbarteko Kontzejuak, 2006ko urriaren 18an egin bilkuran, eta han ziren guztiak bat etorrita erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea 2006ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batean onestea 2006ko aurrekontua betearazteko oinarriak.

3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean edukiko dira hamabortz egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 272. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legeko 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Narbarten, 2006ko azaroaren 2an._Kontzejuko burua, Luciano Iriarte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L0618617