153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Arrotxapeko Plan Partzialeko P-9A poligonoko 4-B eta 11-C lurzatiak ("A" fasea) prozedura irekiko lehiaketa publikoaren bidez besterentzea, 1.698.723,53 eurotan

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko abenduaren 5ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-DIC-06 (9/UV)

"Ikusirik komenigarria dela Udalaren jabetzako hainbat lurzati enkante publikoaren bidez besterentzea, etxebizitza hitzartuak eraikitzeko, batez ere gazteei errentan ematearren, eta ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, hau erabaki da:

1. Prozedura irekiko lehiaketa publikoaren deia egitea, Arrotxapeko Plan Partzialeko P-9 A poligonoko 4-B eta 11-C lurzatiak besterendu edo saltzea, lote bakarrean, bertan prezio hitzartuko etxebizitza babestuak sustatzeko, errentan ematearren, batez ere gazteei; orobat, 4-B eta 11-C lurzatietan eraikitzen diren merkataritzako lokal guztiak eta 11-C lurzatiko bulegoak erostea; hori guztia espedientean dagoen baldintza agiriarekin bat, agiri hori onetsi baita.

2. 1.698.723,53 euroko gastua baimentzea, Udalaren 2009ko aurrekontuko "Hiriko zaharberritzeak eta etxebizitzak. Ondareko lokalak" izeneko 30/43100/682020 kontusailaren kargura, bi lurzatietako merkataritzako lokalak eta 11-C lurzatiko bulegoak erosteko gastuak ordaintzeko; gehieneko prezioa izanen da 679,09 euro/m² gehi BEZa. Gastu hori egin ahal izateko, 2009ko aurrekontuetan behar adinako kreditu egokia egon beharko da, eta urte horretako aurrekontuetan ezartzen den finantziazioa izanen du.

3. Erabaki honek behar du aldez aurretik Udalbatzak osoko bilkuran onestea lurzati hauek Udalaren Lurzoru Ondarean sar daitezela."

Iruñean, 2006ko abenduaren 13an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0619801