153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

XABIER

Udal lurzatiak enkantean

Xabierko Udalak, 2006ko azaroaren 8an egin bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, udalerriaren jabetzako hiri lurzatiak saltzeko. Hona hemen:

_1. lotea:

U D 2 unitateko 1. lurzatia, 240 m²koa. (1. poligonoa, 63. lurzatia)

U D 2 unitateko 2. lurzatia, 240 m²koa. (1. poligonoa, 64. lurzatia)

1. lotearen hasierako prezioa: 48.000 euro (BEZa kanpo).

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: hogeita sei egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Xabierko Udalaren erregistro orokorrean, betiere enkantea arautuko duen baldintza administratiboen agirian ezarritako proposamen eredua eta dokumentazioa behar bezala bete ondoren.

Proposamenak noiz ireki: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo astelehen baliodunean, arratsaldeko ordu batean, Xabierko Udalaren bulegoetan.

Dokumentazioa, kokapen planoak, hirigintza fitxa eta baldintzen agiriak interesatuen eskura daude udal idazkaritzan, bulego orduetan.

Xabierren, 2006ko azaroaren 15ean._Alkatea, Angel Ciprés Esparza.

Iragarkiaren kodea: L0619656