153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoko aldaketa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2006ko plantilla organikoan eginiko aldaketa, eranskinean heldu baita. Hasierako onespenaren erabakia 2006ko 125. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 18an.

Ezkarozen, 2006ko azaroaren 23an._Mankomunitateko burua, Juan Manuel Tohane Contín.

1. ERANSKINA

Plantilla organikoko aldaketa (2006)

Mankomunitateko langileendako osagarriak onetsi dira, honako hauek:

_Lanpostuko osagarria, %30ekoa, B mailako gizarte langilearentzat. Egun, %10ekoa jasotzen ari da, beraz, aldaketa honek igoera dakar, %30era iritsi arte.

_Lanpostuko osagarria, %22,66koa, D mailako administrari laguntzailearentzat. Egun, %12koa jasotzen ari da, beraz, aldaketa honek igoera dakar, %22,66ra iritsi arte.

_Lanpostuko osagarria, %16koa, C mailako animatzaile sozio-kulturalarentzat.

_Lanpostuko osagarria, %16koa, D mailako famili langileentzat.

Aldaketa hau onetsita, plantilla organikoa ere aldatu da, honelaxe geldituko baita:

GIZARTE LANGILEA 1 %100 F B OL - - - 30 - - - -

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA 1 %50 LKF D* OL - - - 22,66 - - - -

ANIMATZAILE SOZIOKULTURALA 1 %50 Hutsik C OL - - - 16 - - - -

FAMILI LANGILEA 4 %50 LKF D OL - - - 16 - - - -

IDAZKARIA 1 %10 Hutsik A - - - - - - - - -

LABURDURAK

_Araubide juridikoa:

F = Funtzionarioa.

LF = Lan-kontratudun finkoa.

L = Lan-kontratuduna.

LF Jar. = lan-kontratudun finko jarraigabea

AB = Aldi baterako.

_Sartzeko bidea:

OP = Oposizioa.

OL = Oposizio-Lehiaketa.

OLM= Oposizio-Lehiaketa murriztua.

IL = Izendapen librea.

ML= Merezimendu lehiaketa.

_Egoera administratiboa:

Z.B.= Zerbitzu bereziak.

Iragarkiaren kodea: L0618839