153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

LARRAUNGO, LEKUNBERRIKO, ARAIZKO, BETELUKO ETA ARESOKO KIROL MANKOMUNITATEA

Deialdia, Larraungo, Lekunberriko, Araizko, Beteluko eta Aresoko Kirol Mankomunitatearen zerbitzuko kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi publiko honen xedea da Larraungo, Lekunberriko, Araizko, Beteluko eta Aresoko Kirol Mankomunitatearen zerbitzuko kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea.

1.2. Izendapenak lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako, jabetza hartzen duen unetik.

1.3. Lanpostuak B mailari dagozkion lansariak izanen ditu, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan ezarritakoaren arabera, eta Burlatako Udaleko plantilla organikoan aitortzen zaizkion osagarriak.

1.4. Hautapen probak gainditu ondotik deialdi honetako lanpostua betetzeko izendatzen den izangaia, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da; alta emanen zaio araubide horretan eta hark aurreikusten duen babesa izanen du.

1.5. Lanaldia osoa izanen da eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; administrazio organo eskudunek noiznahi aldatu ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.

1.6. Oposizioaldiko ariketak gainditzen dituzten izangaiek, baldin eta epaimahaikoen proposamenean sartzen ez badira lanpostu hutsik ez egoteagatik, kontratazio-burtsa osatuko dute, aldi baterako ordezkapenak egiteko.

2._Eginkizunak.

2.1. Deialdi honen kariaz izendatzen den izangaiak ondoko eginkizunak izanen ditu:

a) Alorrak landu beharreko programa eta jarduerak diseinatu eta planifikatzea, baita haiek antolatu eta abian jartzea ere, hartutako erabaki eta irizpideei jarraituz: kirol jarduerak, partaidetzakoak eta aisialdikoak.

b) Zuzendu eta ongi burutzea herritarren kiroleko, aisiako eta astialdiko jarduerak, kirol eskola eta kluben bidez; orobat, bere eskumeneko alorrean herritarrek gauzatzen dituzten jarduera guztiak.

c) Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotutako taldeak osaraztea eta bultzatzea eta behar den laguntza teknikoa ematea, antolaketak ezarritako betebeharrekin bat.

d) Herritarren mugimendu eta ekimenak sustatzea eta laguntzea bere jarduera esparruan, elkarren arteko jardueren plangintza egin ahal izateko.

e) Herritarrei harrera egitea eta informazioa eta orientabideak ematea bere lan esparruko gaietan.

f) Herritarren eskakizunak eta eskaerak kudeatzea, eta haiek betetzeko behar diren ekintzak taxutzea.

g) Antolaturiko jarduera eta programak iragartzeaz eta ezagutarazteaz arduratzea.

h) Programaturiko jarduerak nola betetzen diren ebaluatu eta segimendua egitea, eta beharrezkoak diren zuzenketak sartzea.

i) Parte hartzea, eta Mankomunitateari argibide eta aholku ematea, eta horretarako txostenak prestatuz eta erabaki posibleak aztertuz, eta aktak prestatzea eta kontabilitatea eramatea.

j) Kirol instalazioak erabiltzeko ordutegiak antolatzea, abonodunek, kirol eskola eta kublek, bizilagun elkarteek, federazioek eta abarrek erabil ditzaten.

k) Harreman etengabea izatea kultura, hezkuntza, emakume edo gazteriaren alorrekin eta besteekin, udalerri guztietan kirola bultzatzeko.

l) Herriko festetako kirol jarduerak, kirol jarduera bereziak, kirol ikuskizunak eta horien antzekoak taxutu eta planifikatzea. Horiek antolatu, abian jarri, kontrolatu eta bukatzeko lanetan, zuzendari lanak egitea.

ll) Aipatutakoez gain, bestelako zereginak beteko ditu: bere karguari lotutako gaitasun eta ahalmen profesionalekin bat, ezarritako helburuak lortzearren agintzen zaizkionak.

3._Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko beste edozein estatutakoa edukitzea eta adinez nagusi izatea.

b) Gutxienez ere, Gorputz Hezkuntzako diplomadun titulua edukitzea, edo Irakasletza titulua Gorputz Hezkuntzako espezialitatean, edo bestela lehen hiru urteak gainditu izana Gorputz Hezkuntzako lizentziaturan.

c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Hezkuntza Eskola Ofizialak emandako Euskara titulua edo baliokidea (E.G.A.) izatea, edo epaimahai kalifikatzaileak horretarako prestatuko duen azterketa gainditzea, titulazio horren baliokide izanen dena.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik berezia ez izatea.

f) Gidabaimena izatea, gutxienez ere B1 kategoriakoa.

3.2. Baldintza horiek deialdi honetako laugarren oinarrian adierazietako epean eta eran frogatu beharko dituzte izangaiek, baita bete ere oposizioaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.

4._Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Larraungo Udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epean eta azken eguneko 14:00ak arte. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean adierazitako gainerako moduak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko.

4.2. Eskabideak deialdi honetako III. eranskinean argitaratzen den ereduaren araberakoak izanen dira, eta hura Larraungo Udalaren bulegoetan jasoko da, Lekunberriko Aralar kaleko 5ean. Haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

4.3. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Nortasun agiri nazionala edo horren parekoak.

b) Deialdiaren hirugarren oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideen ordainagiriarena.

c) Zortzigarren oinarrian ezarri diren merezimenduak _lehiaketaldian baloratuko direnak_ frogatzen dituzten agiriak. Agiriak jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutako kopiak izanen dira, bestela aurkeztu gabetzat joko dira.

4.4. Izangaiek oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu eta frogatu beharko dituzte baldintzak eta merezimenduak, agiri bidez, edo, betiere, eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean. Dokumentazio hori aurkezten ez bada eskabideetarako ezartzen diren epean eta moduan, merezimenduak ez dira baloratuko. Nolanahi ere, lehiaketaldiko merezimenduak kontuan hartzeko, epearen mugatzat hartuko da deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den eguna.

4.5. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

5._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren adieraziko da.

6._Epaimahaia

6.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

_Mahaiburua: Izaskun Balda Ciraco, Aresoko, Araizko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Pedro Santamaría Chavarri, Aresoko, Araizko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateko buruordea.

_1.er Mahaikidea: Ricardo Ariño Mendibil, Zizur Nagusiko Udaleko Kirol koordinatzailea.

Ordezkoa: Pablo Bolea Goñi, Tafallako Udaleko Kirol koordinatzailea.

_2. Mahaikidea: Eva Sada Urabayen, Uharte-Iruñeko Udaleko Kirol koordinatzailea.

Ordezkoa: Josu Bayo Ochoa, Berriozarko Kirol Patronatuko kirol koordinatzailea.

_3. Mahaikidea: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko teknikari bat, izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko teknikari bat, izendatu beharrekoa.

_4. Mahaikidea: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko bat, izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko bat, izendatu beharrekoa.

_Idazkaria: Larraungo Udalekoa.

Ordezkoa: Araizko Udalekoa.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

6.4. Epaimahaiak aholkulari adituak ekarri ahalko ditu proba guztietarako, edo batzuetarako soilik.

7._Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

7.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan gauzatuko da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

8._Lehiaketaldia.

8.1. Lehiaketaldian 15 puntu lortu ahalko dira gehienez eta ez da baztergarria izanen.

8.2. Laugarren oinarriaren arabera alegatu eta frogaturiko merezimenduak ondoko baremoari jarraikiz baloratuko dira:

_Administrazio publiko batean, kirol koordinatzaile gisa edo horren antzeko beste lanpostu batean emandako zerbitzuak: lanaldi osoan urtebete egiteagatik puntu 1; gehienez ere 5. Gutxienez lanaldi erdian betetako lanpostuak baloratuko dira, betiere dagokien proportzioan. Nork bere toki administrazio publikoko organo eskudunak emandako egiaztagiriaren bitartez frogatu beharko du.

_Entitate pribatuetan kirolaren arloko edo gizartearen eta kirolaren arloko kudeaketari lotutako zerbitzuak ematea: lanaldi osoan urtebete egiteagatik 0,5 puntu; gehienez ere 5. Gutxienez lanaldi erdian betetako lanpostuak baloratuko dira, betiere dagokien proportzioan. Zerbitzu horiek frogatzeko, lan kontratua edo horren kopia behar bezala konpultsatua aurkeztuko da; horrekin batera, lan bizitzaren ziurtagiria.

_Jardunaldiak, ikastaroak edo mintegiak, administrazio publikoen esparruan kirol arloko planifikazioari, kudeaketari, kalitateari, giza baliabideei, programazioari, antolakuntzari edo ebaluaziori buruzkoak: puntu bat 100 orduko; gehienez ere 2 puntu. Ikastaroa eman zuen entitateak luzatutako ziurtagiriaren bidez frogatuko da; hor berariaz agertuko da zenbat ikastordu izan diren.

_Jardunaldiak, ikastaroak edo mintegiak, kirol arloko planifikazioari, kudeaketari, kalitateari, giza baliabideei, programazioari, antolakuntzari edo ebaluaziori buruzkoak: 0,5 puntu arte 100 orduko; gehienez ere puntu 1. Ikastaroa eman zuen entitateak luzatutako ziurtagiriaren bidez frogatuko da; hor berariaz agertuko da zenbat ikastordu izan diren.

_GHIN/INEFeko goi mailako titulua edo antzekoa: 2 puntu. Titulua aurkeztuta frogatuko da.

8.3. Epaimahaiak noiznahi eskatu ahalko ditu lehiatzaileek azaldutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

8.4. Lehiaketaldia bukaturik, argitara emanen da, Larraungo Udaletxeko iragarki oholean, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, eta 5 egun balioduneko epea emanen da erreklamazioak egiteko. Oposizio-lehiaketako guztirako puntuazioa, lehiaketaldian lortutako puntuazioaren eta oposizioaldian lortutakoaren batura izanen da.

9._Oposizioaldia.

9.1. Oposizioaldiak ondoko ariketa hauek izanen ditu, eta gehienez ere 85 puntu lortu ahalko dira bertan:

_Euskara proba: eskatzen den euskara tituluaren jabe ez diren izangaiek gaitasun proba egin beharko dute; ahozko eta idatzizko ariketa izanen da, epaimahaiak prestatua, eta hartan izangaiaren kalifikazioa gai edo ez gai izanen da. Delako proba hori Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateko teknikariek eginen dute, eta oposizioaldiko ariketak hasi baino lehen egin beharko da, baztergarria izanen baita.

_Oposizioaldia:

a) Lehen ariketa:

I. eranskineko gaiei lotutako 20 galdera laburri erantzutea, idatziz, gehienez ere ordu eta erdian. Atal honetako puntuazioa 15 izanen da gehienez ere. Proba honetan gutxienez ere 7,5 puntu eskuratzen ez dituztenak bazterturik geldituko dira.

b) Bigarren ariketa:

Idatziz II. eranskineko bi gai garatzea, gehienez ere bi ordutan. Gai bakoitzaren gehieneko puntuazioa 15 da; beraz, atal honetako gehieneko puntuazioa 30 da. Bazterturik geldituko dira gairen batean 7'5 puntu baino gutxiago ateratzen duten izangaiak.

c) Hirugarren ariketa.

Kasu praktiko bat, kirol arloko kudeaketari eta plangintzari buruzkoa; ariketa hau gehienez ere 3 ordutan egiteko da. Atal honetako puntuazioa 40 izanen da gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituztenak.

Epaimahaiak zehaztuko du zein egun eta ordutan etorriko diren izangaiak banan-banan nork bere proposamena defendatzera; zozketa bidez erabakiko da ordena. Epaimahaikoek galderak egin eta argibideak eskatu ahalko dituzte.

9.2. Oposizioaldiko ariketa bakoitza bukatutakoan, honako informazio hau paratuko du epaimahaiak Larraungo Udaletxeko iragarki oholean eta www.larraun.com webgunean: izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, hurrengo ariketak non eta noiz eginen diren eta alegazioak aurkezteko ematen den epea.

9.3. Probak zein egun, ordu eta tokitan eginen diren, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago emanen da aditzera, edo hogeita lau ordu lehenago, hasitako proba baten jarraipena baldin bada.

9.4. Izangai guztiek Nortasun Agiri Nazionala edo legez baliokidea den agiria aldean dutela agertu beharko dute probetara. Probetan iruzurra egiten bada, edozein delarik ere, izangaia segituan baztertuko da, etor daitezkeen jarduketa penalak ukatu gabe.

10._Probak gainditu dituztenen zerrenda, epaimahaiaren proposamena eta agirien aurkezpena.

10.1. Oposizio-lehiaketako bi aldiak bukatu ondoren, epaimahaiak Larraungo Udaletxeko iragarki oholean eta www.larraun.com webgunean paratuko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, izangaiek lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak batuz, eta puntuaziorik handiena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena eginen du. Aipatu proposamena Larraungo Udaletxeko iragarki oholean eta www.larraun.com webgunean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

10.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposaturiko izangaiak Larraungo Udalaren erregistroan ondoko agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Deialdiko hirugarren oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) Gaitasun fisiko edo psikikoaren osasun egiaztagiria.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi ez izanaren zinpeko aitorpena.

Aipatu epearen barrenean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen dute izendatu eta, beraz, bere jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere bere eskabidearen faltsukeriagatik legokiokeen erantzunbeharra ukatu gabe.

Aitzineko lerroaldean aurreikusitakoa gertatuz gero, gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko da hutsunea eta horrekin ere aitzineko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

11._Izendapena eta jabetza hartzea.

11.1. Mankomunitateko buruak aurreko atalean ezarritakoa bete duen izangaia izendatuko du.

11.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

11.3. Izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Kirol Mankomunitateko langilea izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdi honetako 10.2 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

12._Errekurtsoak

12.1. Deialdi honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta bihamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Larraunen, 2006ko azaroaren 21ean._Aresoko, Araizko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateko burua, Izaskun Balda Ciraco.

I. ERANSKINA

1. gaia._Espainiako Konstituzioa. Printzipioak, egitura eta eduki orokorrak. Toki administrazioaren eta gorputz hezkuntzaren eta kirolaren aipamen berezia.

2. gaia._Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa. Aurrekariak. Atariko titulua.

3. gaia._Nafarroako foru erakundeak. Foru Parlamentua edo Nafarroako Gorteak. Comptos Ganbera. Nafarroako Gobernua edo Foru Diputazioa.

4. gaia._Toki administrazioa. Udal organoak: alkatea, osoko bilkura eta gobernu batzordea. Beste organo batzuk. Udal organoen eskumenak eta eskurantzak, oro har.

5. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Kontzeptu orokorrak eta edukiaren azterketa.

6. gaia._Administrazio prozedura. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea. Printzipio orokorrak eta aplikazio esparrua. Administrazio prozeduraren faseak: ideia orokorra.

7. gaia._Udal zerbitzuen kudeaketa motak.

8. gaia._Udalaren eskumenak kiroleko gaiei buruz eta aplikatzen ahal diren legeak.

II. ERANSKINA

1. gaia._Udalerria eta kirola. Egitura eta eskumen orokorrak. Udalak kirol gaietan esku hartzeko bideak. Eskaintza eta eskaeraren arteko oreka. Udalaren kirol antolaketarako osagaiak. Udalaren kirol esparruko lege-euskarria.

2. gaia._Udalaren kirol zerbitzuaren kudeaketa. Kudeaketa motak. Zuzeneko kudeaketaren ereduak. Zeharkako kudeaketaren ereduak. Kudeaketa eredu mistoak. Udalaren zuzendaritza-kudeatzailetza.

3. gaia._Plangintza. Definizioa. Xedeak, helburuak eta jomugak. Motak eta mailak. Plangintzako prozesua.

4. gaia._Lehen maila: diagnosia egitea. Egoera zehaztu, aztertu eta ikertzea. Aurrekariak bilatzea. Arrazoiak zehaztea. Kirol eskaera. Antzemandako arazoen garrantzia.

5. gaia._Bigarren maila: Erabakiak hartzea. Lehentasunak finkatzea. Erabili beharreko irizpideak. Lehentasunak finkatzeko bideak.

6. gaia._Hirugarren maila: metodoa garatzea. Kirol planak. Kirol programak. Kirol proiektuak. Ardurak. Errekurtsoak. Langileen egitekoak.

7. gaia._Laugarren maila: betearazpena. metodoa garatzea. Jarduerak elkarren artean lotzea. Zuzendaritza. Betetzen direla kontrolatzea.

8. gaia._Bosgarren maila: ebaluaketa. Kontzeptua. Ebaluazio motak. Prozesua ebaluatzea. Irizpideak. Baldintzak.

9. gaia._Bezero erabiltzailea. Bezero erabiltzailea ezagutzea. Beharrak eta eskaerak. Haiei arreta eskaintzearen garrantzia. Noren ardura da? Eskaintzaren ebaluazioa eskaeraren arabera. Bezeroa asebetetzea.

10. gaia._Kirola Nafarroan. Kirol gertakariak Nafarroan. Azterketa sozio-kulturala. Biztanleen sailkapena, eta kirola egiteko duten aukera. Kirol jardueraren ezaugarri nagusiak. Jarduerako eragileak. Kirolaren etorkizuna Nafarroan.

11. gaia._Estamentu publiko zein pribatuak, kirolari eragiten diotenak. Administrazio publikoa. Entitate pribatuak.

12. gaia._Kirol sistema lokala. Haren osagaiak. Haien arteko harremana. Zabaltzeko aukerak.

13. gaia._Antolakuntza eta zertifikazioetako kalitatearen kudeaketa. Kontroletik kalitatera. Normalizazioa, homologazioa eta zertifikazioa. Kalitate sistemak. Azterketak eta diagnosiak. Kalitatearen eta kalitate gabeziaren kostua. Bezeroaren asebetetzearen azterketa.

14. gaia._Kirolaren gaineko ikerketa. Ikerketaren esanahia. Ikerketaren beharra udaletan. Ikerketa, hobera jotzeko bidea. Ikertzeko metodoak. Zazpi estatistika tresnak.

15. gaia._Araudi interesgarria. Berariazkoa. Orokorra.

16. gaia._Kirol zerbitzuetako marketina. Zerbitzuen ezaugarriak. Kirol marketinaren betebeharrak. Kirol zerbitzuen osagaiak. Marketineko plana.

17. gaia._Gorputz eta kirol jarduera, toki erakundearen kirol teknikariaren tresna eta eduki gisa. Helburuak. Funtzioak. Modalitateak. Sailkapena. Motak.

18. gaia._Kirol ekipamenduak. Motak eta sailkapena. Erabileraren azterketa. Funtzionamenduaren azterketa. Mantentze lanen azterketa. Kostuen azterketa.

19. gaia._Kudeaketaren kirol adierazleak. Beharrak eta ezaugarriak. Aldagaiak. Prestakuntza eta kalkulua. Aginte postuak.

20. gaia._Kirol zerbitzuak garatzeko metodologia. Kontuan hartu behar diren alderdi edo elementuen deskripzioa.

21. gaia._Segurtasuna. Arriskuen estaldura. Erantzukizun zibila, instalazioetan eta jardueretan.

22. gaia._Kudeaketa ekonomikoa. Gastuen aurrekontuak. Dirusarreren aurrekontuak. Kostuen kalkulua. Prezioak finkatzea. Autofinantzaketa. Eskabide eredua.

23. gaia._Kirol elkarte eta entitateak. Eraketa. Estatutuak. Funtzionamendua. Motak. Herriko kirol antolamenduan duten egitekoa.

III. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena ......................., adinez nagusia, N.A.N. zenbakia ................, jaioteguna ..................., jaioterria ...................... (.............), bizilekua, jakinarazpenak egiteko: ............... (..............), kalea ...................., zenbakia ........, etxebizitza ......., posta kodea .............. eta telefonoa ...........

Ante Vd. Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Eskatzen dut onartua izateaLarraungo, Lekunberriko, Araizko, Beteluko eta Aresoko Kirol Mankomunitatearen zerbitzuko kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdira (argitaratu deneko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren zenbakia eta data: ............).

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Badudala deialdiko hirugarren oinarrian adierazten den titulazioa.

Ez naizela bereizia izan ezein Administrazio Publikoren zerbitzutik eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua.

Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu ditudala, eta horren egiaztagiria erantsi dudala.

Baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epearen azken eguna baino lehen.

Horrenbestez,

Eskatzen dut eskabide hau onartzeko eta, ondorioz, onartua izateko Larraungo, Lekunberriko, Araizko, Beteluko eta Aresoko Kirol Mankomunitatearen zerbitzuko kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdira.

Larraunen, 2006ko ................aren ..........(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0618688