153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Industri ingeniari izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea

Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2006ko azaroaren 30ean:

(15/PR)

"Eskabideetarako epean ez da izangairik aurkeztu industri ingeniari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, 2006ko urriaren 5ean onetsitako hartan, 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, azaroaren 8an; horiek horrela, deialdia bete gabe deklaratzea ebatzi dut."

Iruñean, 2006ko azaroaren 30ean._Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0619495