153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUNBERRI

Irunberriko Udal Planeko UE-15 unitateko aldaketa puntuala, A.R.5 banaketa eremuaren barrenean. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2006ko azaroaren 23ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batean onestea erabaki zuen Irunberriko Udal Planeko UE-15 unitateko aldaketa puntuala, A.R.5 banaketa eremuaren barrenean, Jesús Jiménez Tejedor jaunak eta Amalia Itúrbide Compains andreak sustaturik.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta interesatuek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, 2006ko azaroaren 24an._Alkatea, Joaquín Garde San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0619504