153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUNBERRI

Irunberriko Udal Planeko U.C.-6 unitateko 307. lurzatiko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2006ko azaroaren 23ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen Irunberriko Udal Planeko aldaketa puntuala, U.C.-6 unitateko 307. lurzatiari dagokiona, Fernando Irigoyen Redín jaunak eta Belén Burguete Garde andreak sustaturik.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta interesatuek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, 2006ko azaroaren 24an._Alkatea, Joaquín Garde San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0619503