153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1322/2006 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 1171/2006 Ebazpenaren akats zuzenketa egiten duena. Aipatu ebazpenaren bidez onetsi zen 2005/2006 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Berezien deialdia.

Akats bat atzeman baita 2005/2006 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Berezien deialdiaren I. eranskinean, bidezko da hura zuzentzea. Deialdi hori Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak azaroaren 14an emandako 1171/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa arautzen duen maiatzaren 19ko Foru Dekretuaren 8.1 a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. I. eranskinean (Erdi mailako heziketa zikloetako sari berezien banaketa, lanbide arloka), honela dioen tokian:

_Lanbide arloak: Nekazaritza jarduerak. Elikagaien industriak. Gorputz eta kirol jarduerak. Ostalaritza eta turismoa. Sariak: 1.

_Lanbide arloak: Administrazioa. Merkataritza eta marketina. Sariak: 1.

_Lanbide arloak: Eraikuntza eta obra zibilak. Elektrizitatea eta elektronika. Zurgintza eta altzarigintza. Sariak: 1.

_Lanbide arloak: Fabrikazio mekanikoa. Arte grafikoak. Sariak: 1.

_Lanbide arloak: Ibilgailu autopropultsatuen mantentze-lanak. Produkzioaren zerbitzuak eta mantentze-lanak. Kimika. Sariak: 1.

_Lanbide arloak: Irudi pertsonala. Osasuna. Arte plastikoak eta diseinua. Sariak: 1.

Honakoa behar du:

_Lanbide arloak: Nekazaritza jarduerak. Elikagaien industriak. Gorputz eta kirol jarduerak. Ostalaritza eta turismoa. Sariak: 1.

Lanbide arloak: Administrazioa. Merkataritza eta marketina. Sariak: 1.

Lanbide arloak: Eraikuntza eta obra zibilak. Elektrizitatea eta elektronika. Zurgintza eta altzarigintza. Sariak: 1.

Lanbide arloak: Fabrikazio mekanikoa. Arte grafikoak. Sariak: 1.

Lanbide arloak: Ibilgailu autopropultsatuen mantentze-lanak. Produkzioaren zerbitzuak eta mantentze-lanak. Kimika. Sariak: 1.

Lanbide arloak: Irudi pertsonala. Osasuna. Gizarte eta kultur zerbitzuak. Arte plastikoak eta diseinua. Sariak: 1.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalera, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 1ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0619651