153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

391/2006 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Segurtasun Eskolako Erregistro Orokorraren bulegoan Erregistro Lagungarri bat sortzen duena.

Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariak eskatu du, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren babesean, Segurtasun Eskolako Erregistro Orokorraren bulegoan Erregistro Lagungarri bat sortzea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari atxikia, egin beharreko lanak handitu direla eta Eskolaren beraren kokagunea ikusita.

Ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretu horretako 3. artikuluak ezartzen du, herritarrentzat idazki eta mezuak aurkeztea eta horien irteera errazagoa izan dadin, Nafarroako Gobernuko departamentuek erregistro osagarriak ezartzen ahal dituztela beren antolaketaren barnean eta beren ardurapean, gaien kopuru handia eta horien tankera ikusita beharrezkoa baldin bada. Betiere, erregistro osagarriak sortuz gero, idazpena behar duten agirien sarrera-irteeren denborazko ordena bermatu beharko da, baita erregistro bakarraren sisteman informatika bidez sartuta egotea ere.

Horrenbestez, ikusirik Nafarroako Segurtasun Eskolaren eskaera eta Gobernuko Idazkaritza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, eta Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Segurtasun Eskolako Erregistro Orokorraren bulegoan Erregistro Lagungarri bat sortzea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari atxikia eta erregistro bakarraren sisteman sartua, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

2. Foru agindu honen berri ematea Nafarroako Segurtasun Eskolari, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari, Gobernuko Idazkaritza Zerbitzuari, Lehendakaritza Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Erregistro Orokorreko eta Argibideetarako Bulegoari, eta Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko azaroaren 16an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0618611