153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

1337/2006 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "NA-121-A errepidean, Endarlatsan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi bat egitea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak azaroaren 27an emandako 172/2006 Foru Aginduaren bidez, "NA-121-A errepidean, Endarlatsan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi bat egitea" izeneko proiektua teknikoki onetsi eta jendaurrean paratu zen.

Nafarroako Gobernuak, 2006ko azaroaren 20ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "NA-121-A errepidean, Endarlatsan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi bat egitea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2007ko urtarrilaren 15ean Berako eta Lesakako udaletxeetan ager daitezen, okupatu aurreko aktak eta, hala bada, ukitutako ondasun eta eskubideak behin betikoz okupatzekoak egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimentutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko bi egunkaritan eta Berako eta Lesakako udaletxeetako iragarki oholetan. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

4. Ukitutako titularrei jakinaraztea banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau Berako eta Lesakako Udaletara eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera igortzea.

Iruñean, 2006ko abenduaren 13an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0619900