153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERABAKIA, 2006ko abenduaren 11koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Iruñeko Udalaren "Elortz ibaiaren bazterrera joan ahal izateko bideak hobetzea eta paisaia eta ibaia egokitzea-2. fasea: Ipar Etxabakoitz-Udal mugapeko bukaera" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaezko desjabetzapena egiteko.

Iruñeko Udalak, 2006ko irailaren 7ko osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Jendaurreko aldiaren epea bukatuta, Iruñeko Udalak, 2006ko azaroaren 16ko osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bitartez, behin betiko onespena eman zion proiektuari, eta aurkeztutako alegazioen gainean ebatzi zuen, ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera.

Obrak garrantzitsu eta presakoak dira, ur-garbitzaileei eta herritar guztiei ibaian barna istripu-arriskurik gabe pasatzeko bidea eman baitzaie, eta 2008ko abenduaren 31 baino lehen bukatu behar dira, Kohesio Funtseko dirulaguntzak kobratu ahal izateko, Europar Batzordeak 2001eko abenduaren 20an hartu Erabakiarekin bat. Izan ere, planaren garapena atzeratu denez, plan finantzarioa eta erabaki hartan ezartzen zen egutegia doitu behar izan dira, 2006ko abenduaren 31n.

Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat, Iruñeko Udalaren "Elortz ibaiaren bazterrera joan ahal izateko bideak hobetzea eta paisaia eta ibaia egokitzea-2. fasea: Ipar Etxabakoitz-Udal mugapearen bukaera" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Iruñeko Udalari erabaki honen berri ematea.

Iruñean, 2006ko abenduaren 11n._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0619733