153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERABAKIA, 2006ko abenduaren 11koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Tuterako hego-ekialdeko saneamendu sareetatik sortzen diren uholdeak eta gehiegizko uraren isurketak murriztea" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, presakoa dela deklaratzen duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak apirilaren 26an emandako 368/2006 Ebazpenaren bitartez, jendaurrean jarri zituen hamabost egunez bai proiektua bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldiaren epea bete delarik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak azaroaren 28an emandako 1354/2006 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zitzaion aipatu proiektuari, eta ebatzi ziren aurkeztutako alegazioak ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera.

Lanen garrrantziak eta presak oinarri dute Tuterako hego-ekialdeko saneamendu sareetatik sortzen diren uholdeak eta gehiegizko uraren isurketak murriztu beharra.

Nafarroako Gobernuak, "Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A." (NILSA) entitateak alegatu dituen arrazoiak azterturik, justifikaturik kontsideratzen du desjabetzeak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak xedatzen duenarekin bat, "Tuterako hego-ekialdeko saneamendu sareetatik sortzen diren uholdeak eta gehiegizko uraren isurketak murriztea" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, presakoa dela deklaratzea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. "Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A." entitateari erabaki honen berri ematea.

Iruñean, 2006ko abenduaren 11n._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0619732