153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

320/2006 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, "Mikroenpresa txiki eta ertainentzako IKT ekimena" izeneko proiektuaren agindu teknikoen agiria, kontratazio-espedientea eta kudeaketa lanen esleipena onesten dituena.

Indarra duen legerian xedaturikoa betez, aditzera ematen da Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, urriaren 20ko 320/2006 Foru Aginduaren bidez, kontratu hau esleitu duela:

_Kontratuaren xedea: "Mikroenpresa txiki eta ertainentzako IKT ekimena" izeneko proiektua kudeatzea.

_Esleitzeko modua: negoziatua, Europar Batasunean publizitaterik egin gabe.

_Esleipenaren prezioa: 195.000,00 euro, BEZa barne.

_Esleipen-hartzailea: Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala.

Iruñean, 2006ko urriaren 20an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0618528