153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2912/2006 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoko barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitzen dizkiena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 27ko 2912/2006 Ebazpenaren bidez, honako hauek izendatu ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoko barrutiko sendagile espezialista izateko: Juan José Sánchez-Villares Rubalcaba jauna, Alberto Tejero Ibáñez jauna, eta Pedro Jesús Lasanta García jauna. Lanpostu hutsak honelaxe esleitu dira:

Juan José Sánchez-Villares Rubalcaba jaunari, lanpostu huts bat Lizarrako "García Orcoyen" Ospitalean (lanpostu zenbakia: 63043).

Alberto Tejero Ibáñez jaunari, lanpostu huts bat Tuterako "Reina Sofía" Ospitalean (plantilla zenbakia: 64407).

Pedro Jesús Lasanta García jaunari, lanpostu huts bat Tuterako "Reina Sofía" Ospitalean (plantilla zenbakia: 68756).

Deialdia 2005eko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 24an.

Iruñean, 2006ko azaroaren 27an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0619704