153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2910/2006 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitzen dizkiena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 27ko 2910/2006 Ebazpenaren bidez, honako hauek izendatu ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Hematologia eta Hemoterapia barrutiko sendagile espezialista izateko: Jesús Javier Calavia Lacarra eta María Guillermina Hurtado Ilzarbe. Lanpostu hutsak honelaxe esleitu dira:

Jesús Javier Calavia Lacarra jaunari, lanpostu huts bat Ubarmin Klinikan (plantilla zenbakia: 68202).

María Guillermina Hurtado Ilzarbe andreari, lanpostu huts bat Nafarroako Ospitalean (plantilla zenbakia: 68634).

Deialdia 2005eko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 24an.

Iruñean, 2006ko azaroaren 27an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0619713