II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Udal Planeko aldaketa xehekatua Z-2/U.I. XIX-Milagrosan (Azpilagañako Manuel Turrillas plaza). Hasierako onespena
Iruñeko Udalak, 2006ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 16-NOV-06 (8/MO)
"Ikusirik U.I. XIX-Milagrosako Z-2an Udal Planeko aldaketa xehekatua egiteko agiria, eta Udaleko Hirigintza Gerentziaren zerbitzu tekniko eta juridikoaren txostenekin bat, eta kontuan harturik aldaketa onesteko hirigintzaren aldetik interes publikoa dagoela, erabaki da:
1._Hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa xehekatua Milagrosako XIX unitate integratuko Z-2an (Azpilagañako Manuel Turrillas plaza), Udalaren Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoek prestatua.
2._Espedientea jendaurrean edukitzea, hala egon dadin hilabetean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan jarritako iragarkien bidez."
Iruñean, 2006ko azaroaren 27an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0619057