153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Villamayor de Monjardíngo Udalak, 2006ko urriaren 18an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Villamayor de Monjardíngo 1. poligonoko 403. lurzatiaren antolamenduaren gaineko hirigintzako hitzarmena, Udal honen eta María del Mar Luquin Urabayenen artean, lurzatiaren iparraldeko bidean makina handien joan-etorriak posible eginen dituen ezponda-pareta egin ahal izateko.

Abenduaren 20ko 35/2.002 Foru Legearen 23. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Villamayor de Monjardinen, 2006ko azaroaren 8an._Alkatea, Sergio Gómez Salvador.

Iragarkiaren kodea: L0619001