153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DONEZTEBE

2. poligonoko 4. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2006ko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez eta jaun alkateak aldeko botoa eman zuela, hasiera batean onetsi zuen 2. poligonoko 4. lurzatiaren xehetasun azterlana, Doneztebeko Udal Planaren barnean, industri ingeniari tekniko Julio Laita Zabalzak prestaturiko dokumentazioarekin bat eta Santiago Arnedok eta María Pilar Indak sustaturik.

Hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, nahi duenak aztertu ahalko du, udal idazkaritzan, baita bidezko alegazioak aurkeztu ere; hori guztia abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluei eta horiekin bat heldu direnei jarraituz.

Donezteben, 2006ko azaroaren 20an._Alkatea, José Ramón Etxebeste.

Iragarkiaren kodea: L0618979