153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN ADRIAN

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

San Adriango Udalaren Gobernu Batzarrak, 2006ko azaroaren 8an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"1._Hasiera batean onestea San Adriango Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 21-A exekuzio unitateko (Nagoico) birzatiketa proiektua, eta aurkeztutako dokumentaziotik honako puntu hauek kentzea:

_Kendu egin da txosteneko 1.5 puntua, ondoriozko azaleren balorazio irizpideei eta esleipenei buruzkoa, izan ere Udalak erabakiko du hirigintzako aprobetxamenduaren urbanizatzeko kargarik gabeko %10 zertarako erabiliko duen, beraren iritzizko komenigarritasuna eta egokitasuna kontuan harturik, betiere ezaritako legezko baldintzak beteta.

_Kendu egin da 7.4 puntua, birzatiketaren araubide juridikoaren gainekoa, zehazki, hirigintzako aprobetxamenduei dagokienez, izan ere partikularrek ezin diote inolaz ere inposatu Udalari dirutan emateko ordainik.

Bertzetik ere, hainbat akats atzeman dira aurkeztutako dokumentazioan, zuzendu beharko direnak behin betiko onespenerako aurkeztuko den dokumentuan. Honakoak dira: birzatiketaren araubide juridikoari buruzko 6. puntuaren ondotik, 7. puntuaren gaineko aipamena egiten da, eta horrelakorik ez dago aurkeztutako dokumentazioan.

2._Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan alegazioak aurkez daitezen.

3._Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, Diario de Navarra egunkarira eta iragarki oholera igortzea; argitara eman dadin.

4._Erabaki hau ukituak gertatzen diren erregistroko jabeei banan-banan jakinaraztea, baita konpentsazio batzordeko buruari ere, eta entzuteko epea ematea, jendaurrean egoteko denbora bera, alegia, hogei egun, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan gaiari buruz egokia iruditzen zaien guztia adierazi eta alegatzeko aukera izan dezaten.

5._Honako erabaki hau Lizarrako Jabetza Erregistrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa betez.

San Adrianen, 2006ko azaroaren 17an._Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0618802