153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Gorraizko C-9 unitatearen (1. azpiunitatea) xehetasun azterlaneko aldaketa. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2006ko azaroaren 21eko osoko bilkuran, erabakia hartu zuen aurkeztutako alegazioak ezetsi eta behin betiko onesteko Gorraizko C.9 unitatearen (1.azpiunitatea) xehetasun azterlana, Neinor, S.A.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan eta horrekin bat egiten dutenetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da iragarki hau, eta adierazten, aldaketak eduki hau duela:

"Gehieneko eta nahitaezko lerrokadura berriak ezarri dira beheko solairurako eta goikoetarako, aldaketaren planoen arabera.

Xeheki ezarri dira sestretako kotak lurzatien mugetarako".

Eguesen, 2006ko azaroaren 30ean._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0619256