153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

V I L L A F R A N C A

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak 2006ko azaroaren 15ean emandako ebazpenaren bidez onetsi da hasiera batean Villafrancako (Nafarroa) arau subsidiarioetako UR-22 (hiri lurzorua) jarduketa eremuaren xehetasun azterlana, Zizur Nagusian (Nafarroa) helbidea duen Conde Cristóbal, S.L. enpresak sustatua, hirigintzako dokumentuan adierazitako mugen barrenean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 2002-12-20ko 35/2002 Legearen 76. artikululan xedatutakoa betez, hogei egun balioduneko jendaurreko epea irekiko da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Villafrancan, 2006ko azaroaren 28an._Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: L0619190