153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Baztango Udaleko Gobernu Batzarrak 2006ko azaroaren 10ean egindako bilkura arruntean, 1. puntuaren gaineko erabakia hartu zuen. Hona zer dioen xedapen zatian:

1._Behin betiko onestea Prosupi, S.L.k proposatutako hirigintza hitzarmena, Oronozko UE-8tik Udalari dagokion hirigintza aprobetxamenduaren %10 eskudirutan konpentsatzeko; izan ere, behar bezala eginbidetuta, berariaz irekitako espedientearen parte da.

2._Erabaki hau ukituei jakinaraziko zaie, eta aipatu hitzarmena sinatzeko deia eginen, behin betiko testua onetsi dela dioen jakinarazpena jaso eta ondoko hamabost egunean.

3._Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoa bete dadin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesatuei jakinarazteko eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan) 2006ko azaroaren 28an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0619187