153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

Likidazio kontuaren onespena

Udaleko Gobernu Batzordeak 2006ko urriaren 24an egin bilkura arruntean erabaki hau hartu zen, besteak beste:

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2006ko otsailaren 7ko osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Ikusita Udaleko Ekonomia Alorrak prestatu duen behin betiko likidazio kontua eta kontu-hartzaileak horren gainean egin duen txostena.

Ikusita Kontuen Batzordeak espedientearen gainean 2006ko urtarrilaren 25ean emandako irizpena, ikusita Idazkaritzaren 2006ko urtarrilaren 31ko txostena eta, orobat, Jarraipen eta Kontrol Batzordeak data horretan emandako irizpena, honako hau erabaki da:

Lehendabizikoa._Hasiera batean onestea Behin betiko Likidazio Kontuaren proiektua, AR-7, UC-89, UC-90, UU-26 unitateetako eta S-c7 lurzoru urbanizagarriko kostuak banatzeko urbanizazio kuotei buruzkoa.

Bigarrena._Erabakia jendaurrean jartzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan argitaratuta. 20 eguneako epean izanen dute eskura herritarrek eta interesatuek, egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ahal ditzaten."

Kontuan hartuz aipatu erabakia 2006ko 34. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 20an, argitaratu zela eta jendaurreko epean Navarra Maquinaria Agrícola, S.L. enpresak alegazio bat aurkeztu duela lau galderarekin (1195 zk.ko sarrera erregistro, 2006ko martxoaren 24koa).

Ikusita horren gainean kontu-hartzaileak eta aholkularitza juridikoak eman dituzten txostenak, baita Jarraipen eta Kontrol Batzordearen data honetako irizpena ere.

Erabaki da:

Lehendabizikoa._Aurkeztutako alegazioaren lehen auzia onartzea, 60.165,50 euroko ordainagiria aitortzen baitzaio Navarra Maquinaria Agrícola, S.L.ri presio handiko gas hodia desbideratzeko lehen faseari dagokiona. Orobat, laugarren auzia, ordainagiri hori Udalak kostua banatzeko kuotei buruz emandakoekin konpentsatzeko, Kontu-hartzailetzaren txostenarekin bat eginez.

Bigarrena._Alegazioaren 2 eta 3. auziak ezestea, Kontu-hartzailetzaren txostenari jarraituz.

Hirugarrena._Behin betiko Likidazio Kontua berregitea, lehen puntuan onartutako alegazioarekin bat.

Laugarrena._Behin betiko onestea behin betiko likidazio kontua, Ar-7, UC-89, UC-90, UU-26 unitateetako eta S-C7 lurzoru urbanizagarriko kostuak banatzeko urbanizazio kuotei dagokiena, aurreko puntutik datozen aldaketekin.

Bosgarrena._Erabaki hori ukitutako jabeei jakinaraztea, bakoitzari dagozkion datuekin, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean zein Foru Komunitateko egunkarietan argitaratzea.

Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber ohartarazten dizut ezen erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez dezakezula, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aitzina.

Tafallan, 2006ko urriaren 31n._Alkatea, idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0618999