152. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

Prezio publikoen arauketa 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartzeko. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2006ko azaroaren 28an egindako bileran, ondoko erabakia hartu zuen, behar den quoruma izanik:

Ikusirik 2007ko ekitaldirako prezio publikoak eguneratzeko beharra, aipatu ekitaldirako Udalaren gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak duen egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz,

Honako hau erabaki da:

Lehenengoa._Ondoko zerrendan ematen diren prezio publikoen ordainarazpena erregulatzen duten arauak onestea, espedientean jasotako testu bateginetan adierazi bezala, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hartuko baitute indarra.

_03 araua: Etxez etxeko laguntza zerbitzua.

_09 araua: Kultur Etxeko lokalen erabilera.

Lehenengoa._Ondoko zerrendan ematen diren prezio publikoak ordainarazteko tarifen eranskinak onestea, espedientean jasotako testu bateginetan adierazi bezala, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hartuko baitute indarra.

_01 araua: Musika Eskolako ikastaroetan parte hartzea.

_02 araua: Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak eta beste elementu batzuk erabiltzea.

_04 araua: Kultur aretoaren eta Udalaren beste lokal batzuen erabilera.

_05 araua: Udalaren Gizarte Etxeko lokalen erabilera.

_06 araua: Podologia zerbitzuak ematea.

_07 araua: Ludoteka zerbitzua ematea.

Hirugarrena._Erabaki hauek jendaurrean jartzea 30 egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarri ondoren, egokitzat jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Laugarrena._Hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera eta behin betiko testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

Tafallan, 2006ko azaroaren 29an._Alkatea, Maite Mañu Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0619259