152. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ITZALLE

Ur zerbitzuaren kanona eta ur kontsumoaren tasa Itzallen (Zaraitzun). Hasierako onespena

Itzalleko Kontzejuak, 2006ko martxoaren 18an, hasiera batez onetsi zuen Uraren kanona Itzallen (Zaraitzu) arautzen duen udal ordenantza. Haren ondorioz, etxebizitza, baratze edo ukuiluetarako 100,00 euro (BEZa barne) ordaindu beharko dira Itzalleko Kontzejuaren diruzaintzan, eta 50,00 euro (BEZa barne), berriz, saneamenduagatik, betiere higiezin bakoitzetik saneamenduko sare publikora doan hustubide kopuruaren arabera.

Bestalde, Itzalleko Kontzejuko Udalak, 2006ko urriaren 31ko osoko bilkura, uraren tasa onetsi zuen, eta ondorioz 0,03 euro ordainduko da kontsumituriko m³ bakoitzeko (BEZa barne), 2006ko maiatzaren 25etik 2006ko azaroaren 20ra bitarteko eperako.

Karga-tasa urtero onetsiko da, eta aurrekontuaz jarduteko bilkuran berretsiko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Itzalle-Zaraitzun, 2006ko azaroaren 2an._Alkatea, Francisco Sarries Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0619143