152. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORTES

Zerga-tasak onetsirik

Udal honek, 2006ko azaroaren 27an egin bilkuran, zerga-tasak onestea erabaki du, 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko baitute.

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: Tasa: %0,19.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: Tasa: %0,80.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: Tasa: %4,08.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea.

_Hirilurren balio igoeraren edo gainbalioaren gaineko zerga: populazio eskubidedunari lotutako kuota (5.000 biztanle bitarte), dagokion denbora-tartearen araberakoa:

5 urte arteko denbora: 3ko tasa.

10 urte arteko denbora: 3ko tasa.

15 urte arteko denbora: 3ko tasa.

20 urte arteko denbora: 3ko tasa.

karga-tasa: %10

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Cortesen, 2006ko azaroaren 28an._Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0619081