Iragarkia
152. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 20a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
2790/2006 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Haren bidez deialdiak onetsi ditu, izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, prestakuntzarako zerbitzu berezietan psikologo lanpostuak betetzeko eta psikologoak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba egiteko.
Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrak dioenez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan dauden Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoei, foru dekretuak indarra hartzen duen egunean 96/1997 Foru Dekretu hartako 3. artikuluan ezarritako lau edo sei urteko epea agortu gabe baldin badute, aurreko araubidea aplikatuko zaie.
Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, gehienez ere lau urtez iraungo duen bigarren prestakuntzaldian sartzeko, langileek kasuan kasuko deialdian zehazten diren prestakuntza ikastaro edo hautaprobak egin beharko dituzte.
Hori guztia ikusita, psikologoak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probetarako deialdia onetsi da.
Beste aldetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat onestea, psikologoen lanpostuak betetzeko izangaien beste zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera kontratatzeko.
Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak xedaturikoarekin bat, deialdi hauek iragartzen dira:
DEIALDIAK
I._Deialdia, psikologo lanpostuetan, prestakuntzako egoeran, arituko diren izangaien zerrenda osatzeko.
Hona hemen deialdiko
ARAUAK
Lehenbizikoa._Deialdia egiten da psikologo postuan prestakuntza izateko, zerbitzu berezien egoeran, izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.
Prestakuntzaldiko izangaien zerrenda hau azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileen zerrenda erabiltzerik ez dagoenean erabiliko da. Foru dekretu horren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.
Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.
2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, B, C, D edo E maila edo taldekoa.
b) Lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.
c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, psikologia lizentziaturaren titulua edo baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Titulu hori ezin izanen da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.
2.2. Arau honetako 2.1.d) idatz-zatian eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez ezarriko duen epean, deialdi guztietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.
2.3. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.
2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileek eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek.
Hirugarrena._Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.
Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako balio duten arauetan xedaturikoarekin bat burutuko dira.
Laugarrena._Prestakuntzarako izangaiendako deia.
Izangaiendako deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeraren deklarazioa apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan (157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 31koa) eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritakoaren arabera eginen da.
II._Deialdia psikologoak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba egiteko.
Hona hemen deialdiko
ARAUAK
Lehena._Parte-hartzaileak.
Psikologo gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proban parte hartzen ahalko dute lanpostu honi dagokion prestakuntza egiteko zerbitzu berezietan dauden izangaien zerrenda indardunean ageri diren langileek, betebehar hauek betetzen badituzte:
_Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartzean, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan egotea.
_Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean, prestakuntzarako zerbitzu berezietan gutxienez ere lau urtez aritu izana. Baldintza hau eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko da.
Bigarrena._Bigarren prestakuntzaldian sartzeko probak.
Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako balio duten arauetan xedaturikoarekin bat burutuko dira.
Hirugarrena._Dei egiteko hurrenkera.
Deialdi honetan psikologoak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba gainditzen duten izangaiei dei egiten ahalko zaie psikologoen zereginak aldi batez betetzeko. Adieraziko da beren lanpostuan zerbitzu berezietan daudela, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta aplikatzekoak diren bestelako arauetan xedaturikoarekin bat.
III._Bi deialdietarako arauak.
Lehena._Eskabideak aurkezteko epea.
Ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bigarrena._Eskabideak.
2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2006ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 31n) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, kartazal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.
2.2. Prestakuntzarako izangai berrien eskabideek bat etorri beharko dute I. eranskineko ereduarekin eta lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartzen dutenen eskabideek, II. eranskineko ereduarekin. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.
Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo beren nortasun datuak eta nazionalitatea frogatzen dituen agiria aurkeztu beharko dute bakarrik.
Deialdian eskatutako titululazioaren betebeharra frogatzeko agiriak proba gainditzen duten eta prestakuntzan diren izangaiek baizik ez dituzte aurkeztu beharko, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez ezarriko duen epean, deialdi guztietarako balio duten arauetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat. Agiri horiek ez dira parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu behar.
2.2. idatz-zatian aipatzen diren agiriak aurkezten ez dituztenak hautaprobetatik baztertuko dira, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.
2.3. Minusbaliotasuna duten lehiatzaileek minusbaliatuak direla frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.
Hirugarrena._Izangaien onarpena.
3.1. Behin-behineko zerrendak.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.
Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.
3.2. Behin betiko zerrendak.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko ditu, deialdi hauetan aurreikusi diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.
Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiterakoan izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesatuei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.
Laugarrena._Hautaproba.
4.1. Ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako hautapen prozesua plika sistemaren bidezko proba bat eginez burutuko da. Horretan ebazpen honen III. eranskineko gai zerrendan jasotako gaiei buruzko test erako 50 galdera erantzun beharko dira.
Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.
4.2. Proban 50 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez ere. Bazterturik geldituko dira lor daitekeen gehieneko puntuazioaren erdira (25 puntura) iristen ez diren izangaiak. Hutsak zehatuko dira.
Bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiten dutenei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie, ebazpen honetan ezarritako probaren balorazioa kontuan hartuz. Deialdi honetan "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak berriro aurkezten ahalko dira Administrazioak geroan antolatzen dituen prestakuntzarako bigarren aldian sartzeko probetan.
4.3. Probetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta nortasun datuak frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak baztertuko dira.
4.4. Hautaprobak egiteko orduan, halaxe eskatzen duten minusbaliatuek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.
Bosgarrena._Epaimahaia.
5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Batzordeburua: Jesús Menéndez Barrero jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Prestakuntza Ataleko burua.
Ordezko mahaiburua: Ramón Loitegui Aldaz jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Prestakuntza eta Psikologia Zerbitzuko zuzendaria.
Mahaikidea: María Victoria Irujo Echechipia andrea, psikologoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko Familiaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia.
Ordezko mahaikidea: Arancha Armendáriz Desojo andrea, psikologoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko Adin Txikikoak Babesteko Ataleko burua.
Mahaikidea: Celia Sarasa Armendáriz andrea, psikologoa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Balorazio Atalari atxikia.
Ordezko mahaikidea: María José Olite Merino andrea, psikologoa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Balorazio Atalari atxikia.
Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposaturik.
Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposaturik.
Mahaikide idazkaria: María Josefa Rodríguez de Armenta andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Delituen Biktimei Laguntzeko Bulegoko burua.
Ordezko mahaikide idazkaria: Juana María Biezma López andrea, psikologoa, Lehendaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Gizarte Zerbitzuari atxikia.
5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.
Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.
Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.
5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.
Seigarrena._Proba gainditu dutenen zerrendak.
6.1. Probak kalifikatu ondoren, epaimahaiak ondoko zerrenda hauek argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken proba egin zeneko tokian:
_Prestakuntzarako zerbitzu berezietan lehenbiziko aldiz aritzeko deialdiko proba gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.
_Prestakuntzarako bigarren aldia egiteko sarrera proba "gai" kalifikazioarekin gainditu duten izangaien zerrenda.
Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.
6.2. Puntuetan berdinketarik gertatuz gero, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera erabakiko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bat eginen da Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan, ukitutako izangaiei deituta.
6.3. Epaimahaitik espedientea hartu ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, probak gainditu dituztenen zerrendak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta ebazpen honetan aipatutako lehenbiziko deialdian probak gainditu dituzten izangaiei hamar egun balioduneko epea emanen die, ebazpen hori argitaratu eta biharamunetik hasita, psikologiako titulua edo ofizialki baliokidetzat jotzen dena edo titulu hori eskuratzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, baita hautapen prozesu osoan eta prestakuntzaldiak iraun bitarte ere.
Zazpigarrena._Psikologo lanetan aritzeko izangaien zerrendak.
7.1. Probak gainditu eta deialdietan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen dituzten izangaiak psikologo lanetan zerbitzu berezietako egoeran aritzeko izangaien zerrendetan sartuko dira. Horretarako, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, zerrenda hauek onetsiko ditu, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko direnak:
_Psikologo lanetarako prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda.
_Lau urteko prestakuntzaldiaren bigarren aldian sartzeko proba gainditu duten izangaien zerrenda (psikologoak).
7.2. Seigarren arauan aipatzen den epean eskaturiko agiriak aurkezten ez dituztenak (behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuan izan ezik) eta eskaturiko betebeharrak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko psikologo lanetan aritzeko arau honetan aipatzen den izangaien zerrendan. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, izangai horiek hautapen prozesutik baztertuko dira eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.
7.3. Arau honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren izangaiei ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako arauetan xedatutakoarekin bat deituko zaie eta betiere prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.
Zortzigarrena._Errekurtsoak.
Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Deialdien kontra, arauen kontra eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.
Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.
Iruñean, 2006ko azaroaren 13an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
............................................. gisa prestakuntza izateko izangai berrien deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ...........(e)ko ...........aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (..... zk.).
1._Norberaren datuak.
Izen-deiturak
NAN zk ................. Nazionalitatea................. Jaioteguna
Helbidea ............................ Herria
Probintzia .............................. Posta kodea
Telefonoak (3 gehienez)
2._Zein lanpostutarako izendatua (datuak).
Departamentua
Zerbitzua
Lanpostua
Maila ...........
3._Ezgaitasuna egiaztatzea (halakorik dagoenean bakarrik).
f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.
f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).
4._Euskarazko lanpostuak (deialdian hala adierazten denean soilik).
Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:
f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz eskakizunak).
f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz eskakizuna).
f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.
5._Horrez gain hauxe diot:
Deialdian eskatzen diren tituluak, jardunean egoteko tituluez gain, baditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Iruñean, ...........(e)ko..............aren .....(e)an.
(Sinadura)
II. ERANSKINA
Eskabide eredua
......................................... lanpostuan lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ...........(e)ko ...........aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (..... zk.).
1._Norberaren datuak.
Izen-deiturak
NAN zk ................. Nazionalitatea................. Jaioteguna
Helbidea ..................... Herria
Probintzia .............................. Posta kodea
Telefonoak (3 gehienez)
2._Zein lanpostutarako izendatua (datuak).
Departamentua
Zerbitzua
Lanpostua
Maila ............
3._Ezintasunaren frogagiriak (bidezko denean, bakarrik).
f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.
f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).
4._Euskarazko lanpostuak (deialdian hala adierazten denean soilik).
Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:
f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz eskakizunak).
f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz eskakizuna).
f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.
5._Horrez gain hauxe diot:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala arautzen duen apirilaren 14ko 96/1997 Errege Dekretuarekin bat, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartu zuenean prestakuntzarako zerbitzu berezietan nengoela.
Egoera administratibo horretan lau urte bederen eman dudala.
Deialdian eskatzen diren tituluak ditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Iruñean, ...........(e)ko..............aren .....(e)an.
(Sinadura)
III. ERANSKINA
Gai zerrenda
1._Ikerketa psikologikoko eredu orokorra. Maila teoriko kontzeptuala. Maila metodologikoa. Maila analitiko-estatistikoa.
2._Ikerketa-metodoak psikologia sozialean. Teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak.
3._Estatistika. Funtsezko kontzeptuak. Estatistika deskriptiboa. Estatistika inferentziala. Metodo estatistikoak.
4._Inkesta. Posibilitateak eta mugak datu-bilketarako teknika gisa. Aplikazio eremuak. Galde-sorta prestatzea. Galde-sortaren fidagarritasuna eta baliozkotasuna.
5.-Gizarte talde baztertuak. Etorkinak, etxegabeak, bestelakoak.
6._Psikologia soziala eta gizartearen adimen osasuna. Teoria eta praktika.
7._Familia, haurren eta nerabeen garapena, sozializazio prozesuak. Esku-hartze psikologikoa.
8._Gizarteratze prozesuak eta gizartetik baztertzekoak. Esku-hartze psikologikoa.
9._Hirugarren adina, ezgaitasuna eta menpekotasuna. Esku-hartze psikologikoa.
10._Haurrenganako tratu txarrak eta haien babesgabetasuna. Haurren babesgabetasun egoeren tipologiak. Haurren babesgabetasun egoeren azalpen etiologikoak eta arrisku faktoreak. Esku-hartze ereduak.
11._Familia-abegia. Motak esa sailkapena. Irizpideak eta aholkuak. Ondorio psikologikoak eta sozialak adingabearengan. Adopzioa: egungo joerak adopzioan. Ondorio psikologikoak eta sozialak adingabearengan. Haurraren egokitzapena. Egokitzapenaren jarraipena eta arazoak. Etenaren arriskuak eta haien prebentzioa.
12._Sorgorkariak kontsumitzea. Arrisku faktoreak eta babeserako faktoreak. Sustrai psikosozialak: ebaluazioa eta esku-hartzea.
13._Auzitegi-psikologiako metodologia orokorra. Adingabeen eta ezinduen tutoretza, zaintza eta babespea edukitzeko gaitasuna erabakitzeko peritaje psikologikoa.
14._Bitartekotza. Alderdi orokorrak eta aplikazio eremuak.
15._Genero-indarkeriari aurrez igartzeko faktoreak. Genero-tratu txarren ondorio psikologikoak.
16._Ebaluazio psikologikorako teknikak. Testak eta eskalak. Elkarrizketa psikologikoa. Harreman terapeutikoa.
17._Normaltasuna eta patologia: arazo nagusiak. Normaltasun psikikoaren kontzeptua eta irizpide desberdinak.
18._Gogamen-nahasteen sailkapena.
19._Nahaste eta eritasun psikosomatikoak haurtzaroan. Ebaluazioa eta tratamendua.
20._Psikologiako profesionalen kode deontologikoa.
21._Ikasketa prozesuak: baldintzapena, obserbazioaren bidezko ikaspena, goi mailako ikaspenak, informazioaren prozesatzea, arretaren eta memoriaren eginkizuna, trebetasun metakognitiboak.
22._Haurra eta eskolarako egokitzapena. Hezkuntza berezia. Hezkuntza integrazioa. Eskola-porrota, fobia eta eskola-absentismoa.
23._Lanaren eta erakundeen psikologia; bilakaera historikoa.
24._Motibazioaren gaineko teoriak. Laneko errendimenduan eragina duten antolamendu faktoreak.
25._Giza baliabideen kudeaketa. Helburu estrategikoak.
26._Taldeak eta erakundeak. Lidergoa, taldeetako botere harremanak.
27._Langileak hautatzea. Langileak hautatzeko teknikak.
28._Arrisku psikosozialeko faktoreak lantokian; erakundearen egitura. Testuinguruaren dimentsioak eta egituraren aldagaiak. Lanpostuaren eta eginkizunaren faktoreak. Pertsonaren faktoreak.
29._Laneko psikopatologia. Oinarrizko kontzeptuak. Sailkapena. Ebaluazioa. Adimen-eritasunek lanerako ahalmenean duten ondorioa.
30._Helduen heziketa. Estrategia didaktikoak: prozedurak, antolatzeko eskemak, forma sozialak eta ekin-bideak.
Iragarkiaren kodea: F0619156
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
