152. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1030/2006 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Zerga Ogasuneko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena, kargua hutsik dagoenean edo titularrak kanpoan edo eri daudenean edo beste edozein arrazoi pertsonalengatik ezin dutenean.

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 41.3 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuko 5. eta 8. artikuluetan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Zerga Ogasuneko Zeharkako Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren aldi baterako ordezkoak izendatzea, kargua hutsik dagoenean edo titularra kanpoan edo eri dagoenean edo beste edozein arrazoi pertsonalengatik ezin duenean:

a) Zuzeneko Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko zuzendaria.

b) Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Ataleko burua.

2. Nafarroako Zerga Ogasuneko Zeharkako Tributuen Zerbitzuko Zerga Berezien Ataleko buruaren aldi baterako ordezkoak izendatzea, kargua hutsik dagoenean edo titularrk kanpoan edo eri dagoenean edo beste edozein arrazoi pertsonalengatik ezin duenean:

a) Zeharkako Tributuen Zerbitzuko zuzendaria.

b) Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Ataleko burua.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesatuei, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasuneko kontu-hartzaile delegatuari.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Argitaratzen den egun beretik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2006ko abenduaren 14an._Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza.

Iragarkiaren kodea: F0619855