II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ERGOIENA
Katastroko balio berriak behin betikoz onetsiak
Ergoienako Udalak, 2006ko azaroaren 30ean egindako batzarrean, besteak beste, ondorengo erabakia hartu zuen:
Ikusi dugu Ergoienako Udaleko hirilurren balorazio proiektuaren hasierako onespena, Batzorde Mistoko udal ordezkariek emana, eta baita ere, behin betiko onespena, 2005eko abenduaren 29an Batzorde Mistoko Nafarroako Gobernuko ordezkariek emana.
Kontuan izanik xedatutakoa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 64, 80.1, 86.3 eta 138.1 artikuluetan eta Hirilurraren gaineko Kontribuzioa Ordainarazteko Araudia onetsi zuen 216/1984 Foru Dekretuaren 71. eta 73.1. artikuluetan, 260/88 Foru Dekretuak aldatu baitzuen,
Ergoienako Udalak, aho batez, erabaki du:
1._Batzorde Mistoak egindako lana berrestea.
2._Katastroko balore berriak onatzea, eta jabe bakoitzari jakinaraztea.
3._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta Udaleko iragarki oholean, dagozkion ondorioak sor ditzan.
Erabaki honen aurka, honako errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ekintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Aditzera ematen dugu, 2/1995 Foru Legeko, martxoaren 10ekoa, 143.5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Ergoienan, 2006ko abenduaren 1ean._Alkatea, Fernando Etxauri Gallardón.
Iragarkiaren kodea: L0619567