152. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2007ko aurrekontua eta betearazpen oinarriak

Mankomunitate honetako Juntak, 2006ko azaroaren 7an egindako bileran, 2007ko aurrekontua eta betearazpen oinarriak onetsi zituen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, onetsitako espedientea, Etxalarko Herriko Etxean kokatuta dagoen Mankomunitateko idazkaritzan, egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etxalarren, 2006ko azaroaren 14an._Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0619386