152. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

SAN MARTIN UNX

Enkante publikoa. Iragarkia

San Martin Unxeko Udalak, 2006ko azaroaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen plegu itxiaren bidezko lehiaketa-enkante publikorako dei egitea, katastroko 5. poligonoko 1152. lurzatia saltzeko, Bolaita alderdian baitago. Hasierako prezioa (BEZa aparte): 90.087,96 euro.

Enkantea arautuko duen baldintza-orria lizitatzaileen eskura egonen da udal idazkaritzan (Miguel Sanz plaza, 1, 31495 San Martín Unx).

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren %2.

Proposamenak gutunazal itxietan aurkeztuko dira udal erregistroan, hogeita sei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamenak noiz ireki: idazkaritzan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo ostiralean, arratsaldeko ordu bietan.

San Martín Unxen, 2006ko azaroaren 17an._Alkatea, Beatriz Ucar Muruzábal.

Iragarkiaren kodea: L0619245