152. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CASTEJON

Lurzatia salgai

Castejongo Udalak, 2006ko azaroaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen enkante publikoaren bidez besterentzea Castejongo hirilurren katastroko 2. poligonoko 1753. lurzatia, 293,71 metro koadrokoa, sustapen libreko familia bakarreko etxebizitza eraikitzeko. Hasierako prezioa: 60.049,71 euro, BEZa barne.

Baldintza-agiria: Castejongo udal bulegoetan dago interesatuen eskura.

Enkantea eginen da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo 26. egun naturalean, 14:00etan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2006ko abenduaren 1ean._Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0619246